Você está na página 1de 4

Aurkezpena: euskara, lana eta zu

Unitate honetako gaiak


Ibilbidea

Norberaren ikasprozesua. Zergatik ikasten duzu euskara? Zein da zure eskarmentua (esperientzia)? Zure lana. Nolako lana egiten duzu? Sinatu zenuen lehen kontratua gogoratzen duzu?

1. IKASGAIA : Langile eta euskara ikasle

1. Euskara ikasle batzuen


testigantzak irakurri eta aztertu.Testuak aprobetxatuz, gramatikako kontu batzuk azaldu edo errepasatuko ditugu. Diktatua: ortografia eta puntuazioa landuko dugu (eta baita kontratu bat nola idazten den ere) Entzungaia: kontratu bitxi baten berri emango dizute

gogoa izan / arazi / gerundioak (-tzen, -z) / denborazkoak (arestian, aditza + ahala, -tzerakoan, -tzerako, -enerako, tarteka, noizean behin, noizik behin. Maiz) Ortografia eta puntuazioa Legearen inguruko hiztegia

2.

3.

2. IDAZLANA: aste honetan, lehenengoa baita, ez da idazlanik izanen. 3. MINTZAMENA: testu bat zure argazkiaz hitz egiten ikas dezazun eta fitxa bat

Hau da unitatearen itxura. Ez ahaztu bertan agertzen diren puntu guztiak bisitatu behar dituzula.

ITZULI ORRIALDE NAGUSIRA ETA HASI LANEAN Garai batean, Habe aldizkariak euskaldun berri askoren testigantzak publikatu zituen. Elkarrizketatuei honelako galderak egiten zizkieten: Zertarako ikasi zenuen euskara? Zerk edo nork lagundu dizu gehien euskara ikasten? Zer da ikasten errazena geratu zaizuna? Zergatik? Zer ikasten da beste ikasleengandik? Irakur itzazu haiek emandako erantzun batzuk. Galderaren bat egingo dizugu tarteka. Afrika Bibang Zertarako ikasi nahi zenuen euskara? Besteekin komunikatzeko, eta gustatzen zaidalako. Eneko Pou Nola konbentzitzen duzu zeure burua ikasten jarraitzeko? Ez dut horren beharrik. Berehala konturatu naiz asko falta zaidala ondo jakiteko euskara. Guk emanaldiak egiten ditugu, eskaladari buruzkoak eta, eta euskaldun petoak hurbiltzen zaizkizunean, gabezia asko dauzkadala konturatzen naiz. Eta ezin duzula lotan geratu. Segitu behar dugula irakurtzen Sonia Gonzalez Zerk edo nork lagundu dizu gehien euskara ikasten? Beno, ikasteko gogoa behar da, benetakoa. Ez da nahikoa esatea ikasteko gogoa daukat. Eta giroa ere inportantea da. Jende asko euskaltegitik kanpo ez da mugitzen giro euskaldun batean, eta horrek eragin handia dauka. Premia sentitu behar duzu. Ez baduzu euskara ikusten inondik ere, azkenean ez duzu ikasten. Ez delako zuretzako hizkuntza funtzionala. Kuriosoa da baina bigarren hizkuntza ikasteko motibazioetako bat da senargaia edo andregaia hizkuntza horretakoa topatzea. Galdera erraz bat.Irakurri berri duzunez, Sonia Gonzalezek "ikasteko gogoak dauzkat" esan du, singularrean. "Ikasteko gogoak dauzkat" ongi esanda dago? Ez. Asier Hormaza Zer da irakasle batengan gehien estimatzen duzuna? Hurbiltasuna, irakasle-ikasle hierarkia hori hausten saiatzea. Hobe da, bai irakaslearentzat, bai ikaslearentzat Eskola era atsegingarrian ematea, dibertigarrian. Iaki Petxarroman

Zer ikasten da beste ikasleengandik? Hori ez da eteten, beti ikasten da ikasleengandik. Ikusten duzu ze aurrerapauso egiten dituen, zuk esaten ez dakizkizun hainbat gauza berak nola esaten dituen, eta askotan arreta handiagoa jartzen diozu ikaskidearen jardunari irakasleari baino. Juan Jose Ibarretxe Eta zer egiten duzu euskara ikastea oso zaila dela iruditzen zaizun egun horietan? Zenbat ikasi dudan gogorazten diot neure buruari. Manuela Bentez Zein da gehien gustatzen zaizun ariketa mota? Zergatik? Mahai baten inguruan jarri eta eztabaidatzea. Eta hitz egiteko gogorik ez duzunean, idazlanak egitea. Eta aditzak Orri hura, aditz-taula hura asko gustatzen zitzaidan. Andoni Ortuzar Zein izan da zure ibilbidea? Nire adineko jende pila bat bezala, hamaika aldiz hasi nintzen ikasten. Nire lehenengo liburua Euskalduntzen izan zen, R. M. Azkuerena; pentsa hasi nintzenetik zenbat denbora pasa den! Azken urte hauetan buru-belarri nabil. Egunero bi ordu ematen ditut ikasten piperrik egin gabe! Ibarretxek zenbat ikasi duen gogorarazten dio bere buruari. Dakizunez, gogorarazi (hacer recordar) eta gogoratu (recordar) ez dira gauza bera eta ez dira berdin jokatzen. Gainera, "gogorarazi" bi aditz elkartzetik dator (gogoratu + arazi = gogorarazi). Ariketa erraza proposatzen dizugu. Erreparatu ongi adibideei eta lotu bi zutabeetakoak. Aurrerago, ikasgaitik kanpo, azalpen sakonago bat eta ariketa batzuk aurkituko dituzu. Iaz poliziek gelditu + arazi ________ mugan: geldiarzazi ninduten Erizainak pilula irentsi + arazi ________. Bestela ez nuen hartuko.: irentsarazi zidan Kutxazain bateraino ibili + arazi ________, ea diru guztia lapurtu didate han.: ibilarazi naute Poz-pozik nago liburu hori irakurri + arazi ________lako. Sekulakoa da!: irakurrarazi didate Concetta Probanza Laguntzen al dute teknologia berriek euskara ikasten? Bai, oso erabilgarriak dira, edonoren eskura heltzeko modukoak, eta irudiekin lagunduta badatoz, hobeto. Dena den, nik testu-liburuak erabili ditut gehien, adibidez, Bakarka bilduma. Laura Mintegi Zein da, zure ustez, euskara ikasteko modu hobea: bakarka ala taldean, ala biak batera?Bakarkako lana beti egin beharko da une batean edo bestean, baina hizkuntza komunikazioa da, funtzio soziala du bereziki eta jendartean bereganatzen da hoberen, pertsonen arteko harremanen arloa baitu eremu naturala. Abdelbasset Abdellaty Nola ikasi duzu dakizun euskara apurra? Nik entzunez eta hitz eginez ikasi dut euskara, dakidan apurra: beharrean. Gaztelaniaz ere 20 orduko ikastaroa egin dut. Ez dut astirik euskaltegi batera joateko, baina ikasi egin nahi dut euskara. Hemen bada jendea betidanik bizi dena, eta ez du ahaleginik egiten euskara ikasteko. Nik ez dut hori nahi.
Nik entzunez eta hitz eginez ikasi dut euskara, esan digu Abdelassetek. Hau da, nola ikasi duen azaldu digu. Entzunez eta entzuten ez dira gauza bera, ez horixe. Hori kontuan hartuta, aukeratuko dituzu hutsuneak betetzeko hitz egokiak?

__________ asko ikasten da: Irakurriz __________ lortu nahi duzu dena.: negar eginez

Han utzi ditut haurrak, __________ .: jolasten Etxetik __________ ikusi ditut.: atratzen

Concetta Probanza Laguntzen al dute teknologia berriek euskara ikasten? Bai, oso erabilgarriak dira, edonoren eskura heltzeko modukoak, eta irudiekin lagunduta badatoz, hobeto. Dena den, nik testu-liburuak erabili ditut gehien, adibidez, Bakarka bilduma.

Laura Mintegi Zein da, zure ustez, euskara ikasteko modu hobea: bakarka ala taldean, ala biak batera? Bakarkako lana beti egin beharko da une batean edo bestean, baina hizkuntza komunikazioa da, funtzio soziala du bereziki eta jendartean bereganatzen da hoberen, pertsonen arteko harremanen arloa baitu eremu naturala. Abdelbasset Abdellaty Nola ikasi duzu dakizun euskara apurra? Nik entzunez eta hitz eginez ikasi dut euskara, dakidan apurra: beharrean. Gaztelaniaz ere 20 orduko ikastaroa egin dut. Ez dut astirik euskaltegi batera joateko, baina ikasi egin nahi dut euskara. Hemen bada jendea betidanik bizi dena, eta ez du ahaleginik egiten euskara ikasteko. Nik ez dut hori nahi.
Nik entzunez eta hitz eginez ikasi dut euskara, esan digu Abdelassetek. Hau da, nola ikasi duen azaldu digu. Entzunezeta entzuten ez dira gauza bera, ez horixe. Hori kontuan hartuta, aukeratuko dituzu hutsuneak betetzeko hitz egokiak?

Ederki!
Irakur ezazu azalpena Negar eginez lortu nahi duzu dena. (Nola lortu nahi duzu? Hitz eginez) Han utzi ditut haurrak, jolasten. (Zertan ari ziren haurrak utzi ditudanean? Jolasten.) Irakurriz asko ikasten da. (Nola ikasten da? Irakurriz). Pareko taberna nengoen eta zuen etxetik ateratzen ikusi zaituztet. (Zertan ari zineten ikusi zaituztedanean? Etxetik ateratzen).

Arestian, aditza + ahala, -tzerakoan, -tzerako, -enerako, tarteka, noizean behin, noizik behin. maiz
Aurreko testuetan honelako esaldiak irakurri dituzu: Pentsa hasi nintzenetik zenbat denbora pasa den! Egunero bi ordu ematen ditut ikasten Askotan arreta handiagoa jartzen diozu ikaskidearen jardunari Berehala konturatu naiz asko falta zaidala Azpimarra duten hitzak denborarekin erlazionatuta daude. Gure esperientziak azaltzen ditugunean, logikoa da horrelako asko agertzea, esperientziak denboran gertatzen direlako. Errepara iezaiezu denborazko hauei: Arestian Aditza + ahala -tzerakoan -tzerako -enerako Tarteka Noizean behin Noizik behin Maiz hace poco tiempo, no hace mucho, poco antes segn, en la medida que, a medida que al ir a, un poco antes de para cuando a veces, algunas veces, de vez en cuando, a ratos askotan Arestian esan dugu hori. Ez zara oroitzen? Gelan sartu ahala esertzen ziren. Liburutegian sartzerakoan konturatu zen karneta falta zitzaiola. Zu etortzerako gu alde eginda ginen. Sartu nintzenerako pelikula hasia zen. Tarteka amari begiratzen zion. Kristalak ez dituzu egunero garbitu behar. Garbitu itzazu noizean behin. Medikuek ura maiz edatea gomendatzen dute

Hace poco / para cuando / a veces, algunas veces ARESTIAN esan dudanez, euskara ikastea oso gauza ederra da. Gitarra jotzaile aparta da, baina pianoa ere jotzen du TARTEKA Zuek etorTZERAKO, ez zen pintxorik geratzen. NOIZEAN BEHIN haserretzen da, baina normalean oso atsegina da.

Azterketa bukatu ahala alde egiten zuten. Lana bukatu zuenerako gaua zen eta lotara joan zen. Zoritxarrez horrelako astakeriak maiz ikusten dira. Kalera ateratzerakoan euria ari zuela ikusi zuen. Autorretratua NIRE AURPEGIA Ez zait nire argazkia gustatzen. Bai, hor goian agertzen dena. Horixe. Ez zait inoiz gustatu nire aurpegia, eta uste dut arazo asko ekarri dizkidala. Nire aurpegiak keinu harroa dauka. Ez diot nik kontzienteki paratzen, halakoxea da, besterik gabe. Ezpain, kokotx, bekainen forma, berezkoak dituzten mugimenduak, giharrak laxaturik daudenean elementu hauek zein modutan gelditzen diren, hori dena ezin kontrola daitekeen zerbait da. Eta askotan, denda ugari dagoen lekuetan gehienbat, nire aurpegi harro horrekin topo egiten dut eskaparate batean eta keinua aldatzen saiatzen naiz, nire izaera ez duelako ongi kanporatzen. Baina beste keinu bat mantentzea zaila da, giharrak nekatu egiten dira, eta hara, hurrengo eskaparatean berriz ere nire aurpegia bere kasa, ni ez naizena adierazten. Horregatik, beti disfuntzio bezalako bat izan dut nik nire aurpegiarekin. Eta horregatik ez ditut maite nire argazkiak. Arazoak ekarri dizkidala diot. Eta egia da, benetan. Jendeak lehenengo begiratuan hartzen duen irudia zaila da aldatzea. Aurpegikera harroa baldin baduzu, harropuzkeriak esaten dituzula irudituko zaio. Jendea gutxiesten duzula pentsatuko dute. IDOIA ESTORMES(HIST0RIALARIAN DOKTOREA) Uste dut pertsona langilea eta dinamikoa naizela, debateak maite eta eztabaidak gorroto dituena . Lagunek denetik esaten didate: lurrikara, tifoi ... Uste dut energia handiko pertsona naizela eta hori berehala antzematen zaidala. Bitxia edo xelebrea naizela ere esan izan didate. Uste dut espontaneoegia naizela eta hori ez dut gustuko. Saiatzen naiz horri kontra egiten, baina ez zait erraza gertatzen. Isilagoa izan nahi nuke, ezkutukoagoa. Batzuetan berritsua naiz, baita berritsuegia ere. Historialaria naiz, baina horrek ez dit berritasunekiko egarria edukitzea eragozten. Jakin-min handia dut, gaien azpian ezkutaturik dagoena ikusi nahi dut. Horregatik naiz, hain zuzen, historialaria, mitoak interesatzen zaizkidalako, haien jatorria eta nondik norakoa.. Adibidez, bada urte mordoxka lnternetan nabilela eta dagoeneko lagun mordo bat dut munduan zehar. Haien bidez jasotzen dut bestela jasoko ez nukeen berri asko. Adibidez, teleberri baten aurrean jartzen naizenean iruditzen zait antzara bat bezala elikatzen nautela, bortxaz. lnterneten nik bilatzen ditut berriak, hor beste aukera batzuk ditut. Egia esan, lnternetzale amorratua naiz. Hor gertatzen zaizkit, askotan, eguneko unerik goxoenak. Lan intelektuala maite dut, ia beste edozer gauza baino gehiago. Konstantea naiz, kementsua, hasitakoa bukatu nahi izaten duen horietakoa. Are gehiago, hasitakoa ez bukatzeak ezinegona sortzen dit. Nolakoa naiz ni? Puntuala, eraginkorra, eraginkortasunik gabea, alaia, marmatia, umore txarrekoa, errukaria, bihotz onekoa, zehatza, zurruna, malgua, txukuna, zabarra, ahula, sendoa, atsegina, harroa, jatorra, egoskorra, hotza, bum irekia, buru itxia, bum argia, esker txarrekoa, esker onekoa, arduragabea, arduratsua, kexatia, lotsatia, trebea, ahazkorra, nahasia, eztabaidazalea, ... Dena ematen duen horietakoa Bitan pentsatu gabe iritzia ematen duen horietakoa Beti ezbaian ibiltzen den horietakoa...

Você também pode gostar