Você está na página 1de 1

Ate atzeko zuloa

Josep Sampere 1.- Non Bizi zen Alex? 30 solairu zituen etxe-orratz batean. Alex 20.enean bizi zen. 2.- Olgaren ustez, zer gertatzen zen etxe horretako igogailuan? Azal ezazu. Igogailua gora eta behera ibiltzen zen, gelditu gabe, askotan kontrolik gabe. Zenbaitetan abiadura handiz jaisten zen eta maiz Olgaren solairuan gelditzen zen, barruan inor ez zuela. Umetan galdu zituen gurasoak izan zitezkeela pentsatzen zuen askotan, eta tarteka zenbait silueta ere, ikusi izan zituen igogailutik ateratzen. 3.- Olgak horrela eskaturik, zer galdetu zien Alexek bere gurasoei? Eta zer erantzun zioten? Olgak Alexi eskatu zion haren gurasoei non ezagutu zuten elkar galde egin ziezaiela. Hori galdetuta, gurasoek etxeko igogailuan elkar ezagutu zutela kontatu zioten. Ama bertako dentista baten kontsultara zihoan, eta aita bertan kokaturik zen aseguru-etxe batean ari zen lanean. Igogailuan topatu ziren eta bertan elkar ezagutu zuten. 4.- Ondo konpontzen al ziren Alexen gurasoak? Ez, oso gaizki, eta askotan haserretzen ziren. Ez zirudien bata bestearentzat eginak zirenik. 5.- Eskaileretan, Alex eta Olgaren zain, aitona-amonez osaturiko bi bikote zeuden. Zertan ari ziren? Zer gertatu zitzaien gaztetan bi bikote horien seme-alabei? Dantzatzen ari ziren, Alexen zain zeuden bitartean, loak harrapa ez zitzan. 50 urte lehenago, bi bikote horien seme-alaba txikiak eskaileretan ari ziren jolasten. Norbaitek ikusi zituen azken aldiz igogailuan sartzen, eta orduz geroztik desagertuak ziren.

Você também pode gostar