Você está na página 1de 2

ALFABETIZAZIO DIGITALA IRAKASLEEN FORMAKUNTZAN

Artikulu honek, irakasleek beraien formakuntza digitala hobetzeko zer egin dezaketen bideratzen du. Horretarako hasiera batean teknologien erronkak azaltzen ditu eta bertatik abiatuz, oinarrizko konpetentziak lortzera iristen da irakaslea. Teknologien aurrean irakasleek beraien irakasteko moduak aldatu behar dituzte, egokitu beharra daukate momentuko berrikuntzetara, horrela ikasleen ikaskuntza sortzailea izatetik horien gidari izatera pasa behar dira, hauek bide egokitik eramanez. Horregatik, ikasleen ikaskuntza eraren berrikuntzak, IKT-en sostengu sistematiko bat behar du. Informatikarako gaitasunak ez da nahikoa IKT-en integrazio pedagogikoa bermatzeko. Horregatik, irakasleek formakuntza bat jaso beharra daukate, eta hau bost fase desberdinetan banatzen da. Interes falta, ikerketa, aplikazioa, integrazioa eta azkenik eraldatzea edo bihurketa. Hau guztia irakaslearen jakintzaren araberakoa izan ohi da. IKT-etan aurrera egiteak, teknologia irakaskuntza aplikatzeko gaitasuna duten irakasleak sortze da. Honela, hainbat herrialdek hasierako eta jarraipen formakuntzarako estandar profesionalak sortu dituzte. Horien artean dago NETS (Nationak Educational Technological Standard). Estandar horiek, oinarrizko kontzeptuen, ezagutzen, trebetasunen eta jarrera multzo batean batzen dira, eskolan IKT-en erabilera egoki bat egon dadin. Bestalde, herrialde askok gomendio ofizialak dituzte, eta bertan, etorkizuneko irakasleak formatzeko jaso beharreko formakuntza azaltzen da. Baina honek, ez du zertan zehaztu behar programa desberdinen ezagutza tipologiak edota trebetasunak. IKT gaiaren konpetentziak bi dimentsiorekin daude erlazionaturik: ezagutzarekin eta ulermen profesionalarekin erlazionatua dagoena eta irakaskuntza garatzeko beharrezkoak diren trebetasunekin lotua dagoena. Adibide bezala, European Pedagogical ICT Licence azaltzen du, eta honen bidez, irakasleentzako agiri bat garatu nahi dute IKT-a inguru pedagogikoetan erabiltzeko. Unescok, eredu holistiko bat proposatu du, IKT-aren integraziorako hezkuntza politika orientatzeko, eta irakasleentzako kurtsoaren diseinurako. Bertatik abiatuz, zortzi ardatz tematiko planteatu ditu formakuntzaren alfabetizazioaren aspektu erlatiboak konkretatzeko.

Hauek dira beraz zortzi ardatz horiek: -Konpetentzia Pedagogikoak -Sinesmen Epistemologikoak -Lankidetza eta lana sarean - Ikaskuntza espazioen osagarriak -Konpetentzia Teknologikoak -Garapen Profesionala -Alderdi Etikoak -Alderdi Emozionalak Azkenik, eskoletan IKT-ren presentzia fisikoa (materialak) egotea ez du esan nahi hori modu pedagogiko batean erabiltzen denik. Hortaz, oso garrantzizkoa da irakasleek modu egokian erabiltzen ikastea eta hori bere ikasleei transmititzea. Izan ere, nahiz eta irakasle askok onartu duten hauen erabilerak abantailak ekartzen dituela eta gainera ikasleak motibatuago egoten direla ordenagailuekin lanean daudenean, badaude irakasle batzuk sistema klasikoekiko aldaketen kontra daudela. Ez dute abantaila horietan sinesten. Beraz, irakasleen arteko lankidetza ezinbestekoa da aldaketa hori errazago emateko eta ondorioz, IKT-ak sortzen dituen etengabeko aldaketetara egokitzeko, ikasten ikasiz hain zuzen.

Você também pode gostar