Você está na página 1de 14

ANGULO MENDATEA – ORDUÑA MENDATEA

ZEHARKALDIA
2009-07-12

Uztailaren 12rako, iganderako, Tologorri, Bedarbide, Solaiera, Txolope eta


Txarlazo gailurretatik igaroz, Angulo Mendatetik Orduña Mendatera bitarteko
zeharkaldia egiteko txangoa prestatu zen. Goizeko 08:00etan 24 pertsona
abiatu ginen autobusez Gorobel Mendigunera joan asmoz. Oso eguraldi ona
egoen abiatu ginenean, eta iragarpenek ziotenez oso egun eguzkitsua eta
beroa izan behar genuen.

Autobusa, Angulo Mendatea Artziniegatik igo ondoren eta tunela gainditu


ondoren, errepidearen ezkerrean dagoen aparkaleku zabala batean geratu zen.
Gure abiapuntua Angulo mendatea (726 m.) izan zen, Burgos probintzian
baina Araba eta Burgos-en arteko muga-mugan. Kokapen hau dela-eta, Angulo
Bailarak euskal usaina nabarmena du bere tokien toponimian, bere biztanleen
izen eta abizenetan, bare lanbideen izenetan, eta abarretan. Aran ezkutu eta
gorde honen kondaira oso lotuta egon da beti “Navarra” eta “Castilla” erreinuen
arteko borrokei lotuta.

Angulo Mendateak Gorobel Mendilerroa eta Harkaitzaren Mendiak banatzen


ditu. Bigarren multzo horretako Gurdieta gailurra (1.120 m.) gure bizkarrean,
han hondoan, ikusi daiteke argazki honetan.
Autobusa geratu zen toki horretan abiatu ginen oinez, erabili daiteken hesi
bateko igarobide bat gurutzatu genuen eta pinudi batera sartu gintuen pista
batetik jarraitu genuen. Gutako askok abiapuntu honetatik beretik
2007.02.21ean Eskutxi-ra egin genuen txangoa gogoratu genuen, egun hartan
oso eguraldi euritsua, hotza eta lainotsua izan genuelarik. Bai, horixe, aldea!
Horren lekuko abiaguneko eta Uztai Atakan negu hartan egindako argazki
hauek dira.

Gure ibilaldia Gorobel Mendilerroan (Sierra Salvada gazteleraz) kokatzen da.


Mendilerroa Bizkaia, Araba eta Burgos lurraldeen artean dagoen mendigunea
da eta luzez 20 kilometro (Angulo Mendatetik Orduñako Santiago Mendiraino)
eta 600 metroko desnibela dituen ebakidura bertikala da. Mendilerroa Kantauri
eta Mediterraneora doazen uren mugalerroa da eta Gaztelako goi-lautadari era
malkartsuan eta ikusgarrian ematen dio hasiera, Gaztela eta Euskadi arteko
muga ere izanik. Iparraldeko isurialdea oso malkartsua baldin bada ere,
Hegoaldekoa Burgosko Losa bailara aldera poliki-poliki doan etengabeko
jaitsiera baino ez da, gainean mendi-zelai ordokiak eta aran zabalak erakutsiz.

Mendilerroa Ekialde aldera zabaltzen


da, atakez (Uztai, Atatxa, Menerdiga,
Barrerilla, Goldetxo, Bagate,…) eta
mendatez (Angulo, Orduña,…) beteta.
Atakek eta mendateek labarraren
garaiera gainditzen dute eta era
naturalean ateak zabaltzen dituzte
goi-lautadatik kostaldera eta
alderantziz. Mendi-lepoen artean
Castro Grande, Gurdieta, Eskutxi,
Ungino, Tologorri, Bedarbide,…
gailurrak ageri dira, erpin zorrotzak
dituzten brankak balira bezala, eta
hormatzarraren azpian Aiarako
lurraldeko bailarak eta bizitokiak
kokatzen diren sakonune handia
azaltzen da.

Kronikek edo legendek dioenez,


Arrigorriagako Padura-ko borroka
galduta gaztelarrek ihes egin behar
izan zutenean, euskaldunak beren atzetik zihoazela, hauxe esaten omen zuten
mendilerroa gainditu ondoren: “Salvada que salvo somos”. Eta hortik dator,
antza denez, Mendilerroaren oraingo gaztelerazko izena.

Sierra Salvada-ren euskarazko izena ez da Garobel (orain arte euskaldunik


gehienek izen hau erabili izan badugu ere), Gorobel baizik, bere garaian eskuz
egin zen agiri baten idazketak, askotan bezala, akatsa ekarri zuelako.
Euskaltzaindiak 2005. urtean Gorobel izena izendatu zuen egokitzat

Pinudi barreneko zeharkaldia egiten jarraitu genuen, amildegiaren paraleloan,


aldapa samur batetik.

San Migel-eko otso-segadara (0o 35min) heldu ginenean pagoak eta haritz
solte batzuk agertu zitzaizkigun. Gaur egun otso-segadak etnografia
zaleentzako baino ez dira interesgarriak, baina garai batean eskualde honetan
oso garrantzizkoak izan ziren
askotan historia-aurrekoak ziren
eraikuntza hauek, abeltzaintzan bere
aberastasun nagusia zuten biztanle
haientzako otsoak beren etsairik
handienak baitziren. Horregatik
“Otsoka aritu” egitea hitzartu zuten:
otsoren bat ikusten zenean, abisua
ematen zioten elkarri eta etxe
bakoitzeko pertsona banak behinik
behin eskuhartu behar zuen
otsoaren ehizan.
Animalia beldurgarri honen ehiza
errazteko, otso-segadak eraiki ziren,
hasieran egurrezkoak eta gero, San
Mikel-ekoaren (900 m.) kasuan
bezala, harrizkoak. Luzeroz gutxi
gorabehera kilometro bat eta
garaieraz bi metro zuten harrizko bi
horma ziren, beraien arteko tartea,
abanikoaren antzera, geroz eta
estuagoa zen eta bukaera zuloa zen.
Behin otsoa ikusi ondoren, ehiztariak
otsoa otso-segadako bi ormen artera zuzentzen saiatzen ziren, behin hara
eramanez gero, otsoak aukera gutxi baitzuen alde egiteko. Segadaren bi
aldeetan tranpal txikiak zeuden eta horien atzean jarritako ehiztariek eten gabe
xaxatzen zuten otsoa, honek erabat itsututa korrikari ekiten zion zuloan erori
arte eta han, kolpeak nahiko zaurituta zegoela, ehiztariek harrika edo tiroz
hiltzen zuten.

Otso-segadaren erditik jarraitu genuen, galtzada erromatarra izan omen zen


baina oso garbi ez zegoen bidetik, gure eskuinean harrizko horma zabalak
zeudelarik.

Basotik atera ginenean (0o 55 min), bidea bukatu eta ezker aldera doan pista
batetik jarraitu genuen. Gora joan ginen goi-lautada gorriko pista zabaletik
muino bateraino (1o 25min)

Handik aurrera behera joan ginen Kobata-ko borda-multzoraino (1.050 m.) (1o
40min). Oso toki eder horretan artzainek dute bere egonlekua eta borda ugari
daude, horietako batzuek eguzkitiko panelak dituztelarik.
Borda-multzo horren amaieran bidegurutze bat aurkitu genuen. Ezkerreko
bidetik Uzkil Atakara joaten da, Eskutxi gailurrera igotzeko. Guk, aldiz,
eskuineko bidetik jarraitu genuen eta gero oso egoera onean dagoen pista
batetik Habiaren Aterpetxera (1o 50min) heldu ginen.

Habiaren Aterpetxetik ezker aldera Atatxa Atakara joan daiteke, baina guk bide
hori utzi genuen eta eskuin aldera gora abiatu ginen, han hemenka elorriak
dituen txilardi zabal batetik, Somo mendiaren gailurrera joateko.

Igoera erraza baina luzea da. Atzean arraildura batzuk eta leizeren bat edo
beste utzita, gailur ordokira iritsi ginen.

Bidean behi eta zaldi talde batzuk ikusi genituen, El Somo (1.170 m.) (2o 15 min)
gailurrera heldu baino lehen. Gailurrak metalezko posta-kutxa txiki bat dauka
eta bertan “Burgos” izena grabatua.
El Somo muino belartsua da eta ez du batere ikuspegi berezirik. Ezaugarri
bakarra bere garaiera da. Izan ere, Gorobel Mendilerroko bigarren mendi
garaiena da, lehena hurbil dagoen Eskutxi (1.178 m.) delarik.

Atseden labur baten ondoren, atzean Ungino mendiaren soslaia utzita,


Menerdiga ataka (2o 35min) aldera abiatu ginen. Menerdiga ere borda-multzo bat
da, Ungino eta Tologorri mendien artean, eta artzain-borda batzuk ditu.
Menerdiga-tik Maroño urtegiaren ondoan dauden Aginaga eta Maroño
herrietara joateko bidea ere badago.
Menerdiga-tik ganaduaren bide batzuetatik hasi ginen igotzen, amildegiaren
labarrari jarraituz, Tologorri gailurreraino (1.066 m.) (3o 00min). Tologorri
Gorobel Mendilerroko gailurrik bereziena da, nahiz eta garaiena ez den, eta
bere inguruan dagoen iturria aitzakia hartuta, Iturrigorri izena ere hartzen du.
Dirudienez, Tologorri izena Iturrigorri izenaren bilakaera baino ez da: Iturrigorri-
Turrigorri-Torrogorri-Tologorri.

Gailurrean Gorobel mendilerroan


dagoen behatokirik ederrenean
egoteko parada izan genuen.
Mendebaldetik Iparralde aldera:
Ungido Mendilerroa, Ordunteko
mendiak eta Aiara bailara.
Iparraldetik ekialdera: Ganekogorta
Mendigunea eta gure oinetan
Lendoñogoikoa eta Maroño-ko
urtegia, eta urrutira Gorbeia.
Ekialdetik Hegoaldera: Urkabustaiz
Mendilerroa, Bedarbide eta Txarlazo,
eta urrutira Demanda Mendilerroa.
Heldu ginenean eguraldia hobezina izaten jarraitzen zuen. Bertan hartu genuen
hamaiketakoa eta, ohi bezala, eguneko beste une atsegina izan zen. Tokia hain
berezia izanik, hamaiketakoa eta aurrean genituen ikuspegi zoragarriak
tartekatu genituen denok.

Tologorrin egon ginen aurreko eguna 2005-11-06an izan zen, Lendoñogoitia-tik


abiatuta Bidezidor beltzetik. Egun hartan bat egin genuen hain ospetsua den
Gorobel-eko ibilaldiarekin. Argazkia Lendoñogoitia-ra itzultzen ari ginenean
dago eginda, atzean Tologorri ikusten delarik.
Gailurretik aipatutako Iturrigorri izeneko iturrira jaitsi ginen eta bertan gure
ontziak urez bete genituen.

Jaisten jarraituz, La Barrerilla atakara heldu ginen (3o 20min) eta hemendik
Bedarbide aldera igotzen hasi ginen. Ataka horretatik ere Lendoñogoitia-ra jaitsi
daiteke Bidezidor beltzetik. La Barrerilla ataka ez da mendi-lepoa bete-betea,
La Ponata amildegian Tologorri (1.066 m.) eta Bedarbide (1.041) gailurrak
banatuz, dagoen jaitsiera bat baizik. Hemen pagadi ederra dago eta baita
artzainen borda-multzoa.
Bedarbide gailurrerako igoera
gogorra egin zitzaigun, nahiz
eta 120 metro baino ez den igo
behar. Baina egun beroak eta
inguru horretan zegoen aire
eskasak, nahiko pairatu arazi
gintuzten. Igoeraren erdian hesi
bat gainditu behar izan genuen,
baimendutako igarobide batetik.

Bedarbide gailurra (4o 00min)


erabat dago Bizkaiko lurraldean
eta bertan azkoinez eta torlojuz
egindako mendizale baten irudia duen posta-kutxa berezia aurkitu genuen.

Txilarren artetik jaisten hasi ginen berriro Bedarbide atakaraino, ondoren berriro
ekin genion igoera labur bati, elektra-hariteria baten azpitik, txilarrez estalitako
gune batean, eskuinean ikusten den pinuz eta pagoz osatutako basotik hurbil.
Sakonune txiki bateraino jaitsi ginen eta gero pixka bat igo ginen berriro.

Bidea beti amildegiaren paraleloan doa, hesi batek babestua, Solaiera


gailurreraino (1.039 m.) (4o 45min). Hemen erpin geodesikoa eta nahiko apurtuta
dagoen posta-kutxa bana daude.
Solaiera gailurrean beste atsedentxo bat hartu genuen berriro denok elkartzeko
eta dauden ikuspegiez gozatzeko.

Aurrera jarraitu genuen, Arrastaria bailararen gainean dagoen amildegiaren


ertzetik, eta bien bitartean handik ikusten diren ikuspegi zabalez gozatzen,
horien artean Orduñako Birjinaren aldera dagoen ikuspegi zoragarriaz.

Handik minutu gutxira Txolope gailurrera (1.030 m.) (4o 55min) heldu ginen.
Gailurra laua eta soila da, eta hiru posta-kutxa ditu: batek, oso berezia,
mapamundiaren itxura du; beste batek, Juan Carlos Encinas-en omenezkoak,
aizkora bat du; eta hirugarrenak misil baten itxura duen ontzitxo baten barruan
jaiotza bat du.
Txolope-tik behera hasi ginenean, taldeko batzuek ebakiduraren azpian eta
mendiaren ormari itsatsita dagoen aterpetxe berezira joan ziren bisitan.
“Adosatu” hau apartekoa eta polita da eta oso ikuspegi politak ditu Orduñako
mendate aldera. Txolope-ko aterpetxe hau bere garaian artzain-txabola bat zen
eta urte askotan zehar erabat hutsik egon zen, bertan artzain batek beste bat
erail zuelako.

Txolope-tik aldapa malkartsu eta belartsu batetik jaitsi ginen, seinale zuri-horiz
adierazita dagoen bidezidor batetik, harkaitzetako igarobide estua den Goldetxo
atakaraino. Aspaldian Bilboko barne-merkataritzako bide zaharra hemendik
zetorren.

Goldetxo atakatik berehala igo


ginen Txarlazo gailurrera (938 m.)
(5o 15min). Gorobel Mendilerroko
mendia da, Bizkaia, Araba eta
Burgos-en arteko muga, eta bai
Arrastaria zein Orduña bailaretara
ikuspegi izugarriak ditu. Gune
horretan Orduñako Mendatetik gora
txango egiten ari ziren Itxartu
Mendigoizale Taldeko beste lau
mendizaleekin egin genuen bat.
Gailur honetan Antigua Ama
Birjinaren omenezko monumentu handia dago, 25metroko garaierakoa,
hormigoi armatuz 1904. urtean eraikia. Arratsaldeko hirurak ziren eta eguzkia
gogor ari zen astintzen. Txarlazo-tik bizkor jaitsi ginen eta gerizpean zegoen
baso batera joan ginen, bertan bazkaltzera. Gure “jatetxe” horretatik halaxe
ikusi genuen Txarlazo gailurra.
Bazkaldu ondoren eta
bazkalondokoa ere egin ondoren,
Orduña Mendaterako azken
txanpari ekin genion. Basotik joan
ginen hasieran eta gero 4,5
kilometroko harrizko pista batetik
ibili ginen Orduña Mendateraino.

Fraidearen Gailurra ikusi genuen


laster. Sotana jantzita duen fraide
baten itxura duen mendi hau
orratz harkaiztsu harrigarria da. Bere gailurreraino eskalada eginez soilik igo
daiteke. Tontorreraino heldu zen lehen pertsona Angel Sopeña Irusta izan zen,
1924. urtean. Inguruko harkaitzetan habia jartzen duten sai eta belatxinga talde
batzuk ikusteko parada izan genuen.

Geroago pista utzi eta zelai batzuetan zehar ibili ginen. Ibilbide hau oso alderdi
zoragarrian dago eta jendeak, nahiz eta nekatuta ere bazegoen, asko gozatu
zuen zati honetan.

Azkenean Orduña Mendatera heldu ginen, bertan gure zain autobusa


zegoelarik. Denera egindako ibilaldiaren benetako denbora 6o 25min izan zen.
LOLI-REN IRITZIA

Kaixo lagunak: oraingoan niri egokitu zait


gure mendi txangoaren erreportaria izatea.
Uztailaren 12an, igandea, goizeko 8etan eta
ohiko gunean, gure mendiak ikaragarri maite
ditugun hogeita lau mendizale igo ginen
autobusera, oraindik logura-aurpegia izanik
baina, nahiz eta oso goiz esnatu, egun on
batez gozatzeko prest. Eta, egia esateko,
halaxe gertatu zen.

Bederatziak eta laurdenean Itxartuko


antolatzaile trebeak prestatu ohi duten
zeharkaldi horietako bati ekin genion. Angulo
Mendatetik abiatu ginen. Lehen orduan
pagadi trinko batetik barrena ibili ginen, San
Migel otso-segadatik hurbil, eta alderdiari
natura biziaren itxura indartzen dioten hainbat
aterpetxe eta ganadu talde ikusi genituen.

Urratsez urrats, Tologorri-ra heldu ginen. Bere gailurretik bapo gozatu genuen
Aiara bailara eta inguruko mendiak ikusten. Hantxe berreskuratu genituen
indarrak, hamaiketakoa hartuz.

Gailurtzetik ekin genion berriro ibiltzeari,


Iturrigorri izeneko iturrira heldu ginen, hemen
gorputzak freskatu eta gure ontziak urez bete
genituen, ikuspegi ederrez gozatzen jarraitzen
genuen bitartean, Txarlazo-rako bidean,
bazkaria izango genuen tokirantz.
HALTZAREN GERIZPEA “jatetxe” dotorera
joan ginen bazkaltzera, bertan jaki gozoak
dastatu genituen, ardo hobeak edan genituen
eta ura ITURRIGORRI upeltegi ezagunekoa. Oso ohe orlegi bikainak ere erabili
genituen, lo kuluxka labur bat egiteko.

Indar berrituta, berriro abiatu ginen Orduña Mendate aldera joateko, hauxe
baitzen 24 kilometroko ibilaldiaren amaiera-puntua. Pixka bat nekatuta iritsi
ginen, baina oso pozik, laguntasunaren eta elkarbizitza onaren egun polit bat
bizi izan genuelako. Orduña Mendatean autobus erosoa genuen zain eta
barruan oso gidari trebea.

Itzuleran, batzuek oraindik indarra eta humore ona bazuten bidaia txiste
batzuez alaitzeko (nahiz eta batzuek lo egin nahi zuten), baina barre onek on
egiten dute beti.

Algortara 20:30etan heldu ginen, han agur egin genion elkarri, uda ona opaz
eta DENOK IRAILEAN berriro elkartuko ginela hitzartuz.

Você também pode gostar