Você está na página 1de 0

EUSKAL HERRIKO

NATURA
NATURA
1 ZK.
3
2003ko. URTARRILA - OTSAILA
ZOOLOGIA
ZOOLOGIA
ORINOKO KOKODRILO
INGURUMEN
INGURUMEN
POLOETAKO HIZOTZ HORMAK MURRIZTEN
HASI DIRA
INGURUMEN
INGURUMEN
URA ETORKIZUN GARDENAGORANTZ
PALEONTOLOGIA
PALEONTOLOGIA
ANFIBIOEN JATORRIA
B
B
ASO IGEL
ASO IGEL
ARR
ARR
UNT
UNT
A
A
GALTZORIKO FELIDOAK
GALTZORIKO FELIDOAK
KATU ARRANTZALEA
EUSKAL HERRIKO PARKE NATURALAK
GORBEIAKO PARKE NATURALA
EUSKAL HERRIKO PARKE NATURALAK
GORBEIAKO PARKE NATURALA
HARPIDETU ZAITEZ!
Ongi etorri, EUSKAL HERRIKO
NATURA aldizkarira.
Ongi etorri, irakurle eta lagun natu-
razaleok, gure argitalpen berri eta
berezitu honetara, hots: Euskal
Herriko zoologia eta natura aztergai
izango dituenera eta izaki bizidunen
lurralde miresgarrian genuen hutsu-
nea betetzera datorkizuenera.
Gure enklabe naturalik baliotsuene-
tan eta ibai eta haitzuloetan gorde-
tako sekretu ezkutuak ezagutzera
emango dizkizuegu hilero; halaber,
gure ugaztun, arrain, krustazeo,
anfibio eta tximeleten ohituren berri
emango dizuegu. Horiek denak
babesteak eta begirunez zaintzeak
duen garrantziaz jabetzeko asmoz,
betiere.
Euskal Herriko Natura hilabeteka-
riaren helburua da, bestalde, ira-
kaskuntza-lanabes egokia izatea
natur zientziak ikasten dihardute-
nentzat.
Esku-hartze handiko aldizkaria
izango da, edozein irakurlek zoolo-
giari buruz egin eta bidalitako kola-
borazioak aintzakotzat hartu eta
argitaratuko dituena.
AURKIBIDEA
E DI TORI A L A
CAJA LABORAL POPULAR: Entidad: 3035 Oficina: 0220 Control: 20 Nm. de cuenta: 220.0.00367.6
BILBAO BIZKAIA KUTXA: Entidad: 2095 Oficina: 0355 Control:
76
Nm. de cuenta: 38.3024282.7
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
Zuzendaria: Fernando Pedro Prez.
Erredakzioburua: Kepa Zenarruzabeitia.
Kolaboratzaileak: Noelia Vega, Aitor Atxa,
Alberto Barreiro, Oskar Azkona, Fidel Korta
Argazkiari-taldea: Edurne Urkizu, Aitor
zubizarreta, Xabier Urreta, Izaskun Loidi.
Maketatzailea: M del Pilar Morrs.
Legezko gordailua: BI-2452-02.
ISSN: 1695-4645
Aleak: 4.000
Erredakzioa:
Av. Madariaga, n. 47-6 C - Esc.1 - 48014 BILBAO.
Beko Errota 2 1 C -20160 Lasarte-Oria
Tel: (94) 4 75 28 83. e-maila: adeve@canal21.com.
Argitaratzailea: Iraungitzeko Zorian Dauden
Espeziak Defendatzeko Elkargoa.
Bat urtea - 1.zk - 2003ko urtarrila - otsaila
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARGOA
ZURE NATUR ETA ZOOLOGIA ALDIZKARIA
EUSKAL HERRIKO PARKE NATURALAK
Gorbeiako Parke Naturala .............4
EUSKAL HERRIKO IBAIAK
Mercadillo eta Oka ibaiak...............8
EUSKAL HERRIKO SAGUZARRAK
Bechstein saguzarra ......................13
Natterer saguzarra .........................13
EUSKAL HERRIKO UGAZTUNAK
Otsoa........................................14
JOLASALDEAK BIZKAIKO MENDIETAN
La Porqueriza eta Kolitza...............15
EUSKAL HERRIKO HEGAZTIAK
Hontza ertaina..........................16
PALEONTOGIA
Anfibioen jatorria ............................18
EUSKAL HERRIKO ANFIBIOAK
Baso-igel arrunta............................20
EUSKAL HERRIKO NARRASTIAK
Apoarmatu korrontezalea...............22
EUSKAL HERRIKO HONDARTZAK
La Arena hondartza........................24
EUSKAL HERRIKO ALGAK ETA
EKINODERMATUAK
Itsas izarra......................................25
Padina pavonia .............................25
EUSKAL HERRIKO MARRAZOAK
Katuarrain eta Pinpirin ...................26
EUSKAL ERRIKO ITSAS ARRAINAK
Haitzetako barbarin........................27
Kabrarroka arrunta.........................27
EUSKAL HERRIKO MOLUSKUAK
Olagorra eta Txirla handia .............28
EUSKAL HERRIKO KRUSTAZEOAK
Otarraina eta Buia..........................29
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Intxaurrondoa.................................30
EUSKAL HERRIKO PERRITXIKOAK
Lepiota rhacodes............................31
Clitocybe geotropa .........................31
Ur t eko kuot a: amabi al e ur t ean: 36 eur o
A R P I D E T Z A A R P I D E T Z A B O L E T I N A B O L E T I N A
Fernando Pedro Prez.
(Zuzendaria)
EUSKAL HERRIKO BIOTOPOAK
Laguardiako aintziraguneko...........32
EUSKAL HERRIKO INTSEKTUAK
Euskal Herriko tximeletak...............35
EUSKAL KOSTALDEKO ZETAZEOAK
Itsas ugaztunak..............................36
GALTZORIKO FELIDOAK
Katu arrantzalea.............................37
MUNDUKO KOKODRILOAK
Orinoko kokodriloa .........................38
INGURUMEN
GARAPEN JASANGARRIARI
BURUZKO MUNDU GAILURRA
.......2
POLOETAKO IZOTZ - HORMAK
MURRIZTEN HASI DIRA...................4
POLOETAKO IZOTZ - HORMAK
MURRIZTEN HASI DIRA...............6
UR EDANGARRIAREN
EZINBESTEKO GORDAILUA........8
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
4
A
raba eta Bizkaia artean kokatu-
tako Gorbeia mendi ezaugarria,
erdialdean gure Autonomi
Elkartea zeharkatu eta ur kantauriar eta
mediterraniarren banalerroa osatzen
duen mendizerra-ardatzean barne har-
tura dago.
Gorbeiaren mendi-saihetsetatik, iparral-
derantz, Bizkaiko Orozko eta Arratia
haranak eta, hegoalderantz, Arabako
Urcabustaiz, Zuya eta Zigoitia ikusten
dira.
Espazio honek Gorbeia mazizoaren
erliebe menditsuak barne hartzen ditu;
hegoaldean, 600-700 metro inguruko
kotatik aurrera eta iparraldean 400-600,
metroko kota aldagarritik aurrera.
Aipatutako mugak ingurune-kalitatearen
araberakoak dira. Altitude baxuenak
Ziorraga eta Areatza-Bilaro herrietan
daude, 300 metro eskasekin.
Gasteiz eta Bilbo lotzen dituzten bi erre-
pide nagusiek mazizo hau alboetatik
mugatzen dute. Bata Barazar mendate-
tik eta Arratia haranetik jaisten da eta
alboan autopista duen bestea, berriz,
erdialdean Altube baso garran-tzitsua
zeharkatzen du.
Lurralde menditsu honen oinean herri
ugari daude, besteak beste: Orozko,
Areatza, Zeanuri, Gopegi, Murgia eta
Baranbio.
Eremu geografikoa
Gorbeiako Parke Naturala Bizkaia eta
Arabako lurralde historikoen artean
dago. Ondoko mugak ditu: iparraldean
Orozkoko harana, ekialdean Arratiako
harana, hegoaldean Zuia eta Zigoitiako
haranak eta mendebaldean A-68 auto-
pista eta Urkabustaizko harana.
20.016 hektarea hartzen ditu eta Euskal
Autonomia Erkidegoko parke naturalik
handiena da.
Eremua Gorbeia mendiaren inguruan
egituratzen da, Kantauri eta
Mediterraneoko isurialdeen banalerroan
kokatzen den mendi hau eremu honeta-
ko punturik garaiena da, 1.481 metro
ditu, eta bertatik hainbat sakan malkar-
tsu sortzen dira, batik bat iparraldeko
isurialdean. Kotarik txikiena, berriz,
Altube ibaiari dagokio, 320 metro.
Gorbeiako Parke Naturalaren lurraldea
zortzi udalerrien jabetzakoa da. Zortzi
udalerri hauek ondoko azalera gainera-
tzen dute:
Klima
Gorbeiako Parke Naturalaren altuerak
eraginda, mendiko giro tipikoa nagusi
da bertan. Parkearen altuera Bizkaiko
golkotik datozen haize hezeak geldi-
tzen dituen oztopo handia da eta, hori
dela-eta, alde handia dago iparraldeko
isurialdearen, hezeagoa, eta hegoal-
deko isurialdearen, lehor eta eguzki-
tsuagoa, artean.
Prezipitazioak ugariak dira eta urteko
hilabete guztietan gertatzen diren arren,
udazkena eta negua dira urtarorik heze-
enak. Orokorrean, iparraldeko isurialde-
an prezipitazioak urtean 1.300 mm-tik
gorakoak dira eta 2.000 mm-tik gorako-
ak izan daitezke gailurren eremuan.
Hegoaldeko isurialdean, berriz, prezipi-
tazioak urtean 1.000 mm ingurukoak
dira.
PARKE NATURALA
G
G
O
O
R
R
B
B
E
E
I
I
A
A
K
K
O
O
I
N
G
U
R
U
M
E
N
I
N
G
U
R
U
M
E
N
Helburua: haztea, baina hurrengo belaunaldiei kalterik eragiteke.
Poloetako izotz- hormak murrizten hasi dira.
Elura eta izotza. Ur edangarriaren ezinbesteko gordailua.
Ura, etorkizun gardenagotantz.
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARGOA
ZURE NATUR ETA ZOOLOGIA ALDIZKARIA
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
J
ohannesburg, Hego Afrika. 2002ko
abuztuaren amaiera, irailaren hasie-
ra: mundu osoko 179 herrialdetako
estatuburu, diplomatiko, zientzialari,
hedabideetako eta gobernuz kanpoko
erakundeetako ordezkariak Lurraren
Gailurrean bat etorri zirenetik hamar urte
igaro dira. Nazio Batuen magalean, lehen
topaketa hura ezinbesteko erreferentzia
izan zen garapen jasangarriari buruzko
negoziazio globalari zegokionez.
Zuzeneko, baterako eta berehalako ekin-
tzak gauzatzea eskatzen zuen planeta
osoak. Stockholm (Suedia) hiriak babestu
zuen Ingurumenaren Lehen Konferentzia
hartatik 20 urte baizik igaro ez diren hone-
tan, egoera ez konpontzeaz gainera, oke-
rrera egin du panoramak. XXI. mendean
erabat sarturik, garapen ekonomiko eta
soziala eta ingurumenaren babesaren
arteko oreka bermatzeari aurre egin
behar diote Estatuek ostera ere.
Hazi bai, baina era jasangarrian
Rio de Janeiron (Brasil) Lur osoko
herrialdeek esku hartu zuten lehen
Gailurretik hamar urte pasa dira: hortik
oraingoaren izena (Rio + 10). Bilera
hura gertakizun historikoa izan zen,
garapen jasangarrian aurrera egiteko
bestelako ulertze-sistema jarri baitzen
indarrean planeta osoan, ingurumena
babestea garapen-prozesuetatik bereiz-
tezineko osagaitzat hartu zelako.
Baliabide (mineral, energetiko) ez-biziak
baina, batez ere, baliabide bizi ez-
berriztagarriak (basoak, ura) geroz eta
ugariago ez ezik, azkarrago ere erabil-
tzen ari direla konturaturik, batzuk eta
besteak epe laburrean agortu egingo
zirela iragarri zuten adituek; beraz,
egungo bizitza-maila iraunkorki manten-
tzeko (areago, hobetzeko) bidea bila-
tzen hasteko premia nabarmendu zuten.
Hitz batez, era jasangarrian haziz eta
haziz segitzeko formula egokia aurkitu
beharra zegoen. Premia horri erantzu-
nez, Agenda 21 agiriari onespena eman
zitzaion: aldarrikapen hori euskarritzat
harturik gauzatu beharko zuten aurre-
rantzean garapena estatuek eta gainon-
tzeko erakundeek, ingurumena biziki
kontu eginez, mundu zabalean, estatuz
estatu eta herriz herri.
Horretarako, nazioarte mailako hainbat
lanabes garrantzitsu baliatzea onartu
zen, hala nola Aniztasun Biologikoaren
Konbentzioa eta Klima Aldaketari buruz-
ko Marko-Konbentzioa: hauek onetsi
izateak politika eta legeria alorreko neu-
rriak hartzera behartu zituen estatuak,
maila globaleko hainbat alderdi estrate-
gikotan. Hona ideia behinena, funtsez-
koena: beste inongo ingurumenean kal-
terik sortzeke, estatu bakoitzak bere
baliabideak erabiltzeko eskubide subira-
noa du. Horrekin batera, garapen jasan-
garria iristeko mundu osoko bizi-mailen
arteko desoreka murriztu eta pobrezia
suntsitu beharra dago: helburu horretara
heltzeko, emakumeak eginkizun eragile
eta behinena du.
Johannesburgeko Gailurra
Garapen Jasangarriari buruzko
Hirugarren Gailurraren helburuetako
bat, Rion gertatu modura, 2002 urtea
beste aurrerapauso bat izatea, bai kon-
promisoetan, bai jardueretan ere. Hona
hemen lortu beharrekoak:
*Planetaren etorkizunera begira, Ipar
eta Hegoaldea elkarlanean, berdintasu-
nean eta ardura-kidetasunean aritzea.
*Gizakiaren garapenari globalizazioaren
6
GARAPEN JASANGARRIARI BURUZKO MUNDU GAILURRA
Garapen jasangarriak
aginduta, ingurumen alo-
rraren agerpena areagotu
behar da politika ekono-
mikoetan ez ezik gizakia-
ren jarduera osoan ere.
Helburua: Helburua: haztea, baina hurrengo belaunaldiei kalterik eragiteke haztea, baina hurrengo belaunaldiei kalterik eragiteke
7
eragin kaltegarriek, pobreziak eta kon-
tsumoak ezarritako mugapenei konpon-
bide praktikoak bilatzea.
*Ingurumen alorreko alde anitzeko itu-
nak eta teknologia jasangarrien transfe-
rentziak bitarte, ingurumenean eta
klima aldaketan nazioarteko elkarlana
sustatzea.
*Dagoeneko sinatu eta onetsirik dau-
den ingurumen alorreko itunak -epe
jakin baten barnean- berretsi eta prakti-
kan jartzea, eta horiek gauzatu ahal iza-
teko finantza-mekanismoak indartu eta
aktibatzea.
*Hazkuntzaren aldeko politika makroe-
konomiko sendoak, aberastasunen
banaketa zuzenagoa eta gobernuen
aldetik administrazio egokia gorpuztea,
garapen jasangarriaren aldeko nazioar-
teko elkarlanean sektore pribatuak ere
esku hartuko badu, aurretiazko betebe-
harrekotzat.
*Energia, ura, ozeanoak, biodibertsita-
tea eta antzeko baliabide eta zerbitzuen
erabilpen jasangarria lortzeko, jarduera
zehatz eta neurgarriei buruzko ahol-
kuak.
Gizarte zibilaren agerpena
Hona Rio + 10 Gailurraren bereizga-
rrietako bat: mundu zabalean antolatu
den sektore anitzen arteko lehen gailu-
rra izatea. Politikariek ez ezik, inguru-
men alorreko gaiez definizioak defen-
datu eta onesteko aukera duten giza-
taldeek ere esku hartzen dute bertan.
Berrikuntza horri esker, gizartea geroz
eta jabetuago eta inplikatuago dagoen
mundu honetan maila handiko erabaki-
hartzaileek aplikatzen dituzten ekintzak
indartzea du xede. Testuinguru horre-
tan, gobernuz kanpoko erakundeek eta
beste sektore parte hartzaile zenbaitek
hamaikatxo alorretan -ur gezak, baso-
ak, elikagaien segurtasuna, ozeano eta
itsas bazterrak, batetik eta zeharkako
gaiak, bestetik: laguntzak, biodibertsi-
tatea edota eskualde babestuak- jar-
duera jakinak eztabaidatu eta xedatzen
dituzte.
Agenda 21
Oraino ere indarrean eta garatuz doala,
agiri estrategiko horixe da, dudarik
gabe, egungo ingurumen alorreko poli-
tiken ardatzetako bat. Mundu osoko
maila goreneko erakundeek elkar har-
turik hitz emandako konpromiso hori
XX. mendearen kondarreko eta XXI.
lehen parte honetarako ekintza-plan
nagusia da eta, beste adiera batean,
gizateria osoaren ingurumen eta gara-
peneko -hau da, garapen jasangarria
bideratzeko- aliantza global antzekoa
da. Agiri luze hori 40 ataletan egituratu
eta ekintza-plan gisa idatzia dago.
Jarduera-proiektu horren funtsa, gizar-
te, ekonomia eta ingurumen alorretan
garapena jasangarri eginaraztea da, bi
baldintza nagusitan oin harturik: gara-
pen jasangarria, aukera ez ezik, agin-
dua ere bada, ingurumen zein ekono-
mia gaietan; bestetik, garapen jasan-
garrirako trantsizioa bide zaila izan dai-
teke, agian, baina guztiz egiteko modu-
koa. Gobernuen eta pertsonen lehenta-
sunak bestelakoak izatea eskatzen du,
politika ekonomikoen barrutian eta jar-
duerako alor guztietan erabakiak har-
tzean ingurumena erabat aintzat hartu
beharra ez ezik, estatu barne zein
nazioartean sekulako giza eta diru
baliabideak bideratzea ere agintzen
duelako.
Zer ote da garapen jasangarri hori?
Herri indigenek milaka urteko heren-
tzian jasoriko jakinduriak gizakia inguru-
menaren osagaitzat jotzen zuen.
Natura kaltetzen duen orok Lurreko biz-
tanleak kaltetzen dituela predikatzen
zuten chamanek. Huraxe izan zen -
egun ere halaxe da, oraino desagertu
ez diren hainbat tributan- biziraupena-
ren kodea: Lurra herentzian jaso dugu,
utz diezaiegun hurrengoei ahalik eta
egoera egokienean. Printzipio horien
formulazio mendebaldarra, garapen
jasangarriaren kontzeptua euskarri,
1987 urtean egin zen estreinakoz:
Norvegiako Lehen Ministro zen Gro
Harlem Brundtland andreak Nazio
Batuen eskaria betez, Gure etorkizun
komuna ("Brundtland Txostena") agiria
orduan idatzi baitzuen. Bertan, honela
definitzen da garapen jasangarria:
Etorkizuneko belaunaldien premiak
asetzeaz beraien gaitasuna eragotzi
gabe, orainaldikoen premiak asetzen
dituena. Kontzeptua nazioarteko
komunitateak aho batez onetsi zuelarik,
luze gabe txertatu zen plangintza-lana-
bes nagusietan.
INGURUMEN/ GARAPEN JASANGARRIARI BURUZKO MUNDU GAILURRA
8
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
A
zterketa zientifiko batzuek erakutsi
dutenez, baliteke Ipar eta Hego
poloetako izotz-hormak urtzen
hastea eta, horrenbestez, Lurreko gaine-
rako lekuetan ondorio kaltegarriak eragi-
tea. Tenperatura batez beste gradu bat
edo bitan igoz gero, izotz-urtzearen bidez
itsaso ertzean dauden eskualdeak eta
hiriak urpean geratuko lirateke; nolanahi
ere, beste zientzialari batzuek diote ez
litzatekeela horrelako hondamenik izan-
go, izan ere Lurrak tenperatura aldaketa
bortitzak jasan izan ditu historian zehar
eta eboluzioak aurrera egin du. Gainera,
leku babesgabeak bizitzeko eta nekazari-
tzarako leku egoki bilaka litezke.
Poloetako inguruneak:
zer dira eta non daude?
Poloetako inguruneak lur-eremuko bi
poloen inguruan hedatzen dira eta zirku-
lu polar artikoak eta antartikoak muga-
tzen dituzte. Bi lurraldeok gehienetan
izotzez estalita egoten dira, udako eguz-
ki-izpiek urtu gabeko neguko elurraren
pilatzea dela-eta. Poloetako itsasoen
ezaugarri bat izozmendiak dira: kostalde
ertzean egoten direnez, askatu egiten
dira eta noraezean flotatzen hasten dira,
itsasoko uretan urtzen diren arte.
Poloetan, Lurrak eguzkiarekiko duen
posizioa dela-eta, izpiak zeiharka jaisten
dira eta, ondorioz, lurrak ez ditu erabat
xurgatzen, eta bero-portzentaje handia
islapen bidez atzera botatzen da.
Tenperaturak oso gogorrak izaten dira
eta toki askotan ez dira zero gradura
iristen, ezta udan ere. Hartutako marka
baxuenak hauek izan dira: -88
Antartidan eta -50 Artikoan.
Artikoak, bere alderdi kontinentalean,
Ipar Amerika (Alaska, Kanada eta
Groenlandia), Europa (Escandinaviako
herrialdeak) eta Asiako (Errusia) iparral-
deko muturrak hartzen ditu. Antartidan
baino hotz gutxiago egiten du Artikoan,
izan ere Artikoko zati handiena itsasoak
estaltzen du eta ozeanoko ur-masak
hobeto xurgatzen du beroa uda luzean
zehar. Inguru horretako animalia ezagu-
nena hartz polarra da, bizirik dagoen
haragijale handiena; 800 kilo har ditzake
eta batez ere itsas txakur eta arrainez
elikatzen da.
Antartida, hotza eta zientzia
Artikoa ez bezala, Antartida benetako
kontinentea da, gutxi gorabehera 14
milioi kilometro karratu dituena, nahiz
eta horietatik soilik 7.600ek ez duten
izotzik. Izotz-hormak toki batzuetan lau
kilometrorainoko lodiera hartzen du eta,
beraz, dauden landare bakarrak likenak
eta goroldioak dira. Nolanahi ere, badira
loreak dituzten bi landare mota: horiek
Antartidako penintsulan hazten dira,
Hego Amerikatik gertuen dagoen alder-
dian, gainerako lurraldea baino epel eta
hezeagoa den lekuan. Landaretza urria
dela-eta, ez da lurreko ugaztunik bizi,
baina nahiz eta izugarrizko hotza egin
eta poloko gaua luzea izan, inguru
horietan animalia-espezie batzuk aurki
daitezke, hala nola, hartz polarrak, itsas
txakurrak, baleak, pinguinoak, etab.
Halaber, itsas-hondo antartikoetan
arrain asko bizi da. Zientzialariak dira
POLOETAKO IZOTZ- HORMAK
MURRIZTEN HASI DIRA
9
Antartidan noraezean dabiltzan gizaki
bakarrak, eta aditu batzuen ustez,
azterketa-inguru berezi horretan dau-
tza gaur egungo ingurumen arazo
asko. Antartidak, ikerlari horien arabe-
ra, gertaera bitxia jasaten du: ingurune
batzuetan berotzea munduko beste
edozein tokitan baino azkarrago gerta-
tzen da eta beste batzuetan tenperatu-
raren batez bestekoek behera egiten
dute. Glaziar batzuk ahultzen ari dira
eta beste batzuk, berriz, osatzen ari
den izotza daukate.
Izotza urtzearen ondorioak
Poloetako inguruek zeregin garrantzi-
tsua betetzen dute planetaren biosfera
komunean. Lurreko eskualde desberdi-
nek berotze eta hozte maila diferente-
ak jasaten dituzte, eta aldaketa horiek
(haize eta ozeanoetako korronteen
bidez) osatzen dute gaur egun dugun
klimak erabateko eragina duela
eskualde batzuetatik besteetara, El
Nio fenomenoak ongi erakusten duen
moduan.
Gaur egun badirudi izotza murrizten ari
dela planetaren berotze orokorraren eta
berotegi-efektuaren ondorioz, poloetako
izotz-hormak oraindik izugarri murriztu
ez diren arren. Izotza desagertuz gero
munduaren topografia alda liteke, izan
ere lur zati batzuk ur azpian geratuko
lirateke eta beste batzuk oso bero bila-
katuko lirateke.
Glaziarrak ere mehatxupean
Ohioko (Estatu Batuak) Unibertsitateko
zientzialari batzuen arabera, baliteke
Hego Amerikako eta Afrikako glaziarrak
eta gailur elurtuak osatzen dituzten
ingurune naturalak jada 15 urteren
buruan gure oroimenean baizik ez geldi-
tzea. Azterketak hogei urteko ikerketak
biltzen ditu bere baitan, eta horietan
Hego Amerika, Afrika, Txina, Tibet eta
lurreko beste toki batzuetako izotz-hor-
mak kontrolatu dira. Ondorioen arabera,
azken hamabi urteetan Kilimanjaro
mendiko izotz-azalaren herena gutxie-
nez urtu egin da, eta 1912an lehen aldiz
kartografiatu zenetik, gutxi gorabehera
izotz-kaparen %82 galdu du. Beste
hainbeste gertatzen da Andeetan:
Quelccaya mendiko (Peru) azal elurtua
%20 inguru murriztu da 1963tik.
Gainera, bertan sortutako Quori Kalis
glaziar nagusietakoaren atzera-egitea
1963tik 1978ra bitartean baino 32 aldiz
handiagoa izan zen azken hiru urteetan.
Bi jarrera egoera beraren aurrean
Planetarentzat kaltegarria izango
litzateke :Planetaren tenperatura biz-
pahiru gradu zentigradutan igoko balitz,
aski izotz urtu egongo litzateke lehorral-
deko gune handiak urpean uzteko;
horrek bereziki itsas mailatik metro
gutxira eraikinak egiten dituzten kosta-
ko hirietan izango luke eragina, eta
baita Bangladesh eta beste hainbat
herrialde oso eta ozeano Pazifikoko
beste uharte batzuetan ere. Nahiz eta
tenperatura igoerak eta ur azpian gune
gehiago egoteak lurrunketa tasa han-
diagoa ekarri, ez genuke efektu kon-
pentsatzailerik izango, izan ere tasa
hori ez litzateke behar bezain handia
izango urtutako ur guztia lurrun-egoe-
ran egoteko. Horrelakorik gertatu ahal
izateko planetaren tenperatura orokorra
askoz gehiago igo beharko litzateke,
edozein ekosistemarentzat izugarri
handiak eta jasanezinak diren mailetara
iritsi arte.
Ez luke hainbesteko eraginik izango:
Aurreko aro geologikoetan, Lurrak izotz-
hormarik gabeko aldiak ezagutu ditu,
eta baita gaur egungoak baino askoz
handiagoak diren eskualde izoztuak ere.
Nolanahi ere, planetako bizitzak inolako
arriskurik gabe biziraun du eta, espezie
batzuk desagertu diren arren, beste
batzuk sortu dira. Bestalde, uste da ten-
peratura orokorra igoko balitz eta poloe-
tako izotz-masak urtuko balira gizakiok
eta lurreko gainerako animaliok toki
murritzagoan bilduko ginatekeela, ozea-
noen aurrerakadaren ondorioz atzera
egin beharko baikenuke. Ikuspegi
horrek ez du kontuan hartzen egun bizi-
tzeko egoki ez den kontinenteetako
hainbat eremu bizitzeko gune atsegin
eta nekazaritzarako baliagarri izango
litzatekeela.
INGURUMEN/ KLIMA ALDAKETA
10
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
L
urreko ur erreserbak antzeko maile-
tan daude ordutik: une honetako ur-
erreserbak munduko biztanle guz-
tien artean banatuko bagenitu, bakoitzari
300 mila milioi litro egokituko litzaiguke.
Baina, zoritxarrez, ur horren %97 gazia
da eta gainerakotik %95 egoera solidoan
dago, izotz eran.
Ura: baliabide industriala,
soziala eta etxekoa
Ur eskasia ia arazo orokorra da Lurrean,
oraindik denbora asko ez dela lurralde-
rik idor eta lehorrena zela uste zen
arren. Denbora pasa ahala, herrialde
garatuek gero eta menpekotasun han-
diagoa erakusten dute urarekiko. Baina,
ulertzea zail den arren, gizarterik aurre-
ratuenek gero eta gutxiago baloratzen
dute elementu hori eta sarritan, ondasun
urri hori alperrik xahutzen da. Europa
mendebaldeko herritar batek zuzenean
bere etxean eta zeharka zerbitzuetan,
industrian eta nekazaritzan, urtean 500
metro kubiko ur baino gehiago gasta-
tzen du; Estatu Batuetako biztanle
batek, berriz, 1.000 metro kubiko pasa
gastatzen du. Aitzitik, garapen bidean
den herrialdetako landa-inguruetako
kontsumoa 15 metro kubiko ingurukoa
da pertsonako urtean. Horrez gain,
industriaren ur kontsumoa ere gero eta
handiago dela esan behar: paper tona-
ko, 80 eta 1.000 metro kubiko bitartean;
altzairu tonako, berriz, 60 eta 300 metro
kubiko bitartean eta milioika metro kubi-
ko urtean zentral nuklearren hozte-siste-
man.
Uraren mundu mailako politika
Uraren urritasuna eta banaketaren des-
berdintasunak neurri teknologiko oroko-
rrak eskatzen ditu eta horretarako nazio-
arteko erakunderen bat beharko litzate-
ke (gaur egun ez dagoena), adibidez
itsasoko ura gatzgabetzeko eskala han-
diko proiektu bat kudeatuko lukeena,
lurralderik idorrenetako kosta aldeko
herrigunean urez hornitzeko. Politika
orokor batek bultzatu egingo luke prezi-
pitazioen erritmoa eta bolumena bitarte-
ko kimikoen bidez eragitea, beharrezko
den lekuan. Edo izeberg-ak ura edanga-
rri bihurtzeko lantegietaraino eramatea
eta ibaiak itsasoratzen diren lekuan ura
hobeto probetxatzeko moduak ere azter
litezke; eta batez ere, lurpeko uren
ustiakuntza eraginkorra nola egin, hon-
dakinak filtratzearen ondorioz ur horiek
kutsatzea ekiditeko moduarekin batera.
Azken batean, mundu mailako edo
herrialde askotarako ekimenak bidera-
tzea, lurreko ur-baliabideak kontrolatu
eta bultzatuko dituen nazioarteko era-
kunde bat sortzea eskatzen duena.
Edangarria eta kutsatua
Ur kutsatutzat hartzen da funtzio jakin
batean (nekazaritzan, industrian edo
herri mailakoan) erabili ezin dena, gai
kimikoak, suspentsiokoak edo organis-
mo bizidunak edo hildakoak dituelako,
nahiz tenperatura altuegia edo erradioa-
zio motaren bat duelako. Hala ere, ura-
ren edangarritasun-irizpidea eman
behar zaion erabilpenaren araberakoa
izaten da batez ere. Nekazaritzan erabi-
liko den urak ez du industriarakoak adi-
nako kalitaterik behar izaten, eta indus-
triarakoak ere ez gizakien kontsumora-
koak behar duen kalitaterik. Esan deza-
gun, bestalde, araztegi konbentzional
batek ezin duela edozein ur mota tratatu
eta edangarri bihurtu. Zianuroa, kromoa
eta beruna kentzeko, adibidez, prozesu
bereziak behar izaten dira eta oso arris-
kutsua da gai horiek zuzenean ur emari-
ra isurtzea. Kasu horietan konponbide
bakarra dago: gune kutsatutik datorren
ur-hornidura aldi baterako eten eta sus-
tantzia kutsagarria urak berak eraman
arte itxoitea.
Zerk kutsatzen du ura?
1.Uretan suspentsioan dauden gai soli-
doak, lurretik eta industriako azpipro-
duktuetatik datozenak; korronte, aintzi-
ra, urtegi eta ubideetako butxadura edo
URA,
URA,
ET
ET
ORKIZUN GARDENAGORANTZ
ORKIZUN GARDENAGORANTZ
Gizakiak betidanik eman
izan dio urari garrantzi
handia; horrela, materia-
ren sorrerari buruzko
lehen teorien arabera,
gorputzen sorrerarako
elementu funtsezkoeta-
koa da, sua, lurra eta aire-
arekin batera.
11
betetzea eragiten dute eta arazte-pro-
zesuaren kostua handitu, tresneriaren
korrosioa areagotu eta animalia eta
landareriaren bizia arriskuan jartzen
da, besteak beste.
2.Energi plantek, altzairu lantegiek, bir-
findegiek eta hozte-sistemek isurtzen
duten ur beroak gutxitu egiten du ibai
eta lakuetako oxigeno kopurua eta ele-
mentu kutsakorrak apurka-apurka eta
hein batean deskonposatzea eragiten
du horrek, uretako biziarentzat horrek
dakarren kaltearekin.
3.Konposatu inorganikoak gatz arrun-
ta, azidoak eta metal-gatzak adibidez
elementu kutsakorrak izaten dira eta
meatzaritza, prozesu industrial eta bil-
tegi naturaletatik etorri ohi dira.
Gizakiengan eta naturako bizitzan
efektu toxikoa eragiten dute neurri
batean edo bestean, eta baita usain eta
zapore txarra eta tresneriaren korro-
sioa ere.
4.Batez ere fosforoz eta nitrogenoz
osatutako mantenugaiak hirietako eta
industriako ur-hondakinetan agertu ohi
dira eta uretako biziaren hazkunde han-
diegia eragiten dute; ondorioz, oxigeno-
premia handiagoa eta zapore eta usain
txarra.
5.Oxigenoa behar duten hondakinak.
Usteldu eta normalean bakteria aero-
bioek suntsitzen dituzten gai organiko-
ak dira, oxigenoa behar dutenak.
Etxeetako eta elikadura-industriako
hondakinetatik sortzen dira eta kaltetu
egiten dute ibaietako eta itsasoko
fauna.
6.Konposatu organiko toxikoak, deter-
gente eta pestizidak esaterako, eta
etxeko eta industrietako hondakinen
azpiproduktu zenbait. Arrantzarentzat
eta basoko bizitzarentzat mehatxua
dira.
7.Kutsagarri biologikoak, edo gaixota-
sunen agenteak, birusak eta bakteriak
esaterako. Gizaki eta animalien honda-
kinetan agertzen dira eta ura edangarri
egiteko tratamendu zorrotza eskatzen
dute. Kutsadura mota honek galera
handiak eragiten ditu arrantzaren
industrian, atsaskienean batez ere eta
mugatu egiten du ura aisialdirako era-
biltzea.
Ur gutxiago kontsumitzeko
*Minutuko hamar ur tanta galtzeak urte-
an 2.000 litroren galera esan nahi du.
Lehen neurria, beraz, lehenbailehen
kanilako ihesak konpontzea da.
*Hobe da dutxa bainua baino, ur kon-
tsumoa ezezik energia-kontsumoa ere
murriztu egiten baita: dutxa batean 30
litro ur kontsumitzen da eta bainuan
berriz 200. Horrez gain, gorputza xaboi-
tu bitartean iturria itxita edukitzen bada,
beste 10 litro aurrezten dira.
*Komuneko zirternaren edukiera txiki-
tu. Aski da adreilu bat sartzea erabilal-
di bakoitzean litro bat baino gehiago
aurrezteko.
*Iturria itxi hortzak garbitzen ari zaren
bitartean. Aldiko 5 litro ur ere aurrez
litezke.
*Bizarra egiten ari zarenean konketan
tapoia jarrita izateak ere ura alperrik ez
gastatzen lagunduko dizu.
*Ura ez kutsatzeko, ez bota hondakinik
komunetik behera eta ez isuri olio era-
bilirik harraskara, urarekin nahastean
oso zaila baita bereizten. Konponbide
erraza dago: gorde ontzi itxi batean
edo zurgatu paperarekin eta bota
zaborretara.
INGURUMEN/ URA
12
H
erri jakintzak behin eta birritan
gogora ekartzen digu elurrak
nolako garrantzia duen, maki-
natxo bat atsotitz eta esaera zaharre-
tan. Elurte handiko neguan soroak
hobeki egokitzen direla esan zaigu beti-
danik eta, izan ere, biziak eta ekosiste-
mek ura ezinbestekoa dute irauteko.
Areago, ur gezen sistema naturalak
produkzio handienekoak izateaz gaine-
ra, tokian tokiko ekonomian duten era-
gina funtsezkoa izaten da. Planetaren
%70 urez estalita dagoen arren, ur
horren gutxienekoa da edateko modu-
koa eta, gainera, gehientsuena poloe-
tan izozturik dago edo lurpeko sistemen
parte bat da; dena den, lurpeko ur sis-
tema horiek ere, gailurretako desizozte-
ak elikatzen ditu. Urtetik urtera elur
gutxiago egiten duela egia hutsa da:
denboraldi ikaragarriak aurreko belau-
naldien oroimen kolektiboan daude, ira-
ganeko ezaugarri gisa: azken mende
erdian Europan elur kopurua %20an
jaitsi dela kalkulatzen dute.
Artikotik Antartidaraino
Aurtengo udan Ipar Poloraino esplora-
tzaile batek iritsi nahi izan balu, azken
kilometroak igerian egin beharko
zituen. Abuztuaren erdialdean Ipar
Poloaren erdian laku bat zegoela aur-
kitzeak zientifikoen itxaropenak astin-
du zituen, arazoa aspalditik ikertzen
ari ziren arren: Norvegiako bi adituk
egin dituzten ikerlanen arabera, 50
urteren buruan Ozeano Artikoak udan
ez omen du izango izotzik. Bestetik,
Estatu Batuetako zientzialarien iker-
kuntza batek adierazten duenez,
Groenlandiako izotz geruza eskerga
ere urtzen ari da. Bi fenomenoen -
geruza mehetzea eta azalera murriz-
tea, alegia- ondorioz, Ozeano Artikoko
izotz masa erdira etorri da. Antartidak
ere galtzen du izotzik, ordea. Ozeano
Artikoak okupaturik dagoen Ipar Poloa
ez bezala, Hego Poloa Estatu Batuen
tamainako Antartida kontinenteak
betetzen du. Horrek daukan izotzezko
geruza kontinentala -batez beste 2,3
kilometroko lodierakoa- aski egonko-
rra da, baina ondoko itsasoetan bar-
neratuz doazen izotz plataformak,
aldiz, biziki azkar desagertzen ari dira.
Zientzialarien ustez, izotzaren urtze
azkartu horren arrazoia, 1940 urteaz
geroztik bertako tenperatura 2,5 gra-
duz igotzean bilatu behar da, bereziki.
Gailur guztiek elurrik galtzen dute
Worldwatch Institutuko meteorologo
Lisa Mastny andreak hamaikatxo iker-
lan egin ondoren ateratako ondorioen
arabera, izotza ia nonahi urtzen ari da,
gero eta azkarrago. Munduko mendi-
rik handienetan (Mendi Harritsuak,
Andeak, Himalaia eta Alpeetan) urri-
tzen ari da izotz eta elur masa.
Montana-ko (EEBB) Glaziarretako
Parke Nazionalean 1850 urtean 150
glaziar baziren ere, gaur egun ziento
erdira ez dira iristen. Gainerako gla-
ziarrak hurrengo 30 urteetan desager-
tuko direla aurreikusia du EEBBetako
Geologia Zerbitzuak. Peruko
Andeetan dagoen Quelccaya glazia-
rra ikertzen duten zientifikoek adierazi
bezala, horren atzerakada 1970 eta
1990 bitartean urteko 3 metro zelarik,
1990ez geroztik urteko 30 metrora
igaro da. Alpeetan, glaziarren eskual-
dea 1850 urteaz geroztik %35 edo
%40an murriztu da eta hemendik
aurrera gehiago murriztea espero
dute. Oso litekeena da hurrengo 50
urteetan glaziar horiek zeharo desa-
gertzea. Himalaiako izotz masen sun-
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
UR
UR
EDANGARRIAREN
EDANGARRIAREN
EZINBESTEKO GORDAILUA
EZINBESTEKO GORDAILUA
13
tsiketa ikaragarri areagotu da.
Ekialdeko Indian dagoen Dokriani
Bamak glaziarra, adibidez, 1992 eta
1997 urteen bitartean 16 metro atzera-
tu bazen ere, 1998 urtean bakarrik 20
metro galdu zuen.
Euri gehiago, elur gutxiago
Svente Arrhenius zientzialari suedia-
rrak, duela ehun urte baino gehiago
iragarri edo ohartarazi zuen gai fosilak
erretzeak atmosferako karbono dioxi-
doa (CO2) ugalduko zuela, negutegi
efektua ere areagotuz. Gero, 1975 eta
1999 urteen artean, Lurreko batez
besteko tenperatura 13,94 gradutik
14,35 gradura igo zen, hau da, 24 urte-
an bakarrik gradu erdiaren beroketa
orokorra. Ikerlariek egiaztatu duten
legez, eskualde menditsuetan tenpe-
ratura gradu bat edo bi altxatzearen
ondorioz, euri gisa erortzen den prezi-
pitazioa era ikaragarrian ugal daiteke-
en bitartean, elurrezko prezipitazioak
hagitz urritzen dira. Emaitza gisa, euri-
sasoian uholdeak handiago eta maiza-
go gertatzen dira, izotz eta elur masa
urritu egiten da eta, noski, lehorte
sasoian errekak elikatzeko izotz-urtea
ere urriago jazotzen da.
Elurraren onurak
Eguratsa oxigenatzeaz gainera, elurrak
eskaintzen dizkigun alderdi onuraga-
rriak beste hainbatetan ere agertzen
dira: naturako ur gezaren gordailuak
osatu eta, horiei esker, udan izotzak
urtzean, errekak eta ibaiak elikatzea.
Gailur elurtuak diren elur-biltegi horiek,
ordea, agortzen ari dira eta baliteke
horietako batzuk behin betiko desager-
tzea: horrek, ibai eta errekak elikatzeko
izotza urtzea ezinbesteko fenomeno
duten eskualdeetan, hirietako ur-horni-
duran eta soroetako garastatzean era-
gin larria izango du, dudarik gabe.
Himalaiako elur eta izotzezko glazia-
rrek (munduko hirugarrenak, tamainari
dagokionez, Groenlandia eta
Antartidakoen atzetik) urtzen segitzen
baldin badute, Asiako lurralde zabal
bateko ur-hornikuntza kalteturik gerta-
tuko da. Eskualdeko ibai guztiek
Indo, Ganges, Mekong, Yangtze eta
Ibai Horia Himalaia dute sorleku.
Bertako izotzen urtzeak Asiako hainbat
herrialdetako Pakistan, India,
Bangladesh, Tailandia, Vietnam eta
Txinako ziklo hidrologikoan izan leza-
ke eragina. Ibaiak elikatzeko udako
lehortean izozte urriagoa gertatzeak,
beraz, eskualdeak orain bertan nozi-
tzen duen ur eskasia larritu egingo
luke.
Itsas mailak, gora egin
Izotza urtu eta ondoriozko ura itsasora
ateratzean, itsasoaren mailak gora egi-
tea dugu beste arrisku larrietako bat.
Azken mendean itsas maila 20 eta 30
zentimetro artean igo da. Klima-mode-
loetan gertatzen ari diren aldaketek
adierazten dutenez, baliteke XXI. men-
dean beste metro bat igotzea, oraino.
Baina kezkagarriena bestelako zerbait
da: izotza urtzeak, bere aldetik, tenpe-
INGURUMEN/ ELURRA ETA IZOTZA
14
EUSKALHERRIKO
NATURA NATURA
raturaren gorakada azkartu egin deza-
ke, hain zuzen. Izotz eta elur masa
urritzean, eguzki-argitasun gutxiago
islatuko da. Gutxiago islatzen duten
azalerek eguzki erradiazio gehiago
zurgatzen dutenez, tenperatura harik
eta azkarrago igo eta urtze-prozesua
ere areagotu egingo da.
Elur artifiziala, polemika-iturri
Azken urte hauetan, eski-estazioek
ahalik eta era hoberenean funtziona-
tuko badute, elur artifiziala baliatzea
dute ezinbesteko baliabidea: epe luze
batean prezipitaziorik izango ez dela
aurreikusten denean, pistak hauts
zuriz betetzeko erabiltzen da elur arti-
fiziala. Mugimendu ekologistek bidez-
ko eta, bereziki, gehiegizko erabilera
salatu dute, mendietako gune txikiren
batentzat mesedegarri gerta daiteke-
en arren, eski-estazioen sistema kon-
plexuak lehenagotik ere aski endeka-
tuak zituen flora eta fauna elur artifi-
zialeko makinen instalazioek zeharo
desegiten dituztelako. Hala eta guz-
tiz, eragozpen horiek kontuan izaki
ere, badira elur sortze artifizialaren
aldekoak ere: elur hori urtzeak ondo-
rioztatzen dituen onurek neguko pre-
zipitaziorik eza orekatzen dutela eta,
gainera, urtegi, padura, ibaien sorle-
ku eta lurpeko ur-sistemak bete dai-
tezen laguntza mesedegarria direla
uste dutelako.
Nola sortzen da horrelako elurra?
Panticosa-ko Estazioko Elurtze
Artifizialeko Departamentuak azaldu
duenez, eraikin zentraleko ponpatze-
makina eta konpresoreekin mendi-
hegietan antolaturik dauden kanoiak
konektatzen dituzten ur eta aire-hodi-
teriez osaturik daude instalazioak,
funtsean. Elurra osatzeko, abiadura
handia hartzen duen aire-korrontea
sortu behar da; horrek, berarekin
batera jaurtitzen den ura ttantta txiki-
tan bakantzea eragiten du. Abiadura
handian doazelarik, aireak eta urak,
tenperatura- eta hezetasun-baldintza
egokietan, elur naturalaren osaketan
gertatzen diren konbekzio bidezko
hozte, energia askatze eta lurruntze-
fenomeno berberak jazoarazten
dituztenez, era horretantxe "fabrika-
tzen" da elur artifiziala.
Elurra ekoiztean, airearen eta uraren
arteko erlazioa baldintza atmosferiko-
en arabera aldatuko da: kanoiek aha-
lik eta aire-emari handiena baliatzen
dute, eta ura izango da elementu
aldagarria, unean uneko tenperatura
eta hezetasunen arabera. Sistema
automatikoa izaten da gehienetan eta
giroko tenperatura kanoietan aurre-
tiaz adierazi den puntura iristean,
mekanismoa abiatu egingo da: kon-
presoreak elur-sistemako ponpak
martxan jarri eta, sistema funtziona-
tzen hasteko presio egokian denean,
ur-balbula irekitzeko agindua emango
du, kanoia abiaraziz. Era berean,
aurretiaz zehazturiko elurraren kalita-
teari eutsi egingo zaio, nahiz eta ten-
peraturak gorabeherak nozitu.
Sistema automatikoki geldituko da,
tenperatura egokira iritsita nahiz
ordutegiak hala agindurik edo, beste-
la, matxura gertatzearren: ur-balbula
orduantxe itxiko da, pistetara urik ez
jaurtitzeko.
15
JOLASALDEAK BIZKAIKO MENDIETAN
16
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
HONTZA ERTAINA
17
EUSKAL HERRIKO HEGAZTIAK
18
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
19
PALEONTOLOGIA
ESPEZIEEN EBOLUZIOA
20
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
21
EUSKAL HERRIKO ANFIBIOAK
22
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
23
EUSKAL HERRIKO NARRASTIAK
24
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO HONDARTZAK
25
EUSKAL HERRIKO ALGAK ETA EKINODERMATUAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
26
EUSKAL HERRIKO MARRAZOAK
27
EUSKAL HERRIKO ITSAS ARRAINAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
28
EUSKAL HERRIKO MOLUSKUAK
29
EUSKAL HERRIKO KRUSTAZEOAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
30
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
31
EUSKAL HERRIKO PERRETXIKOAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
33
EUSKAL HERRIKO BIOTOPO BABESTUAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
EUSKAL HERRIKO BIOTOPO BABESTUAK
EUSKAL HERRIKO INTSEKTUAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
37
O
ldarkortasun handi-
koa eta igerilari
bikaina da. Sarritan,
urpean murgiltzen da arrain,
barraskilo eta karramarroen
bila. Katu bengalarrarekin
ahaideturiko katuetarik han-
diena da, hala nola: katu
arrantzale ar batek hamabi
kiloko pisua izan dezake; emeek, ordea, ez
dute zazpi kilotik gora pisatzen. Gorputza,
berriz, 70-80 cm-koa izan ohi du luzean,
buztana kontatu gaberik; bereziki lodia eta
gihartsua ageri du buztana basean, 25-35
zentimetro ingurukoa luzean.
Bularralde zabala du. Hanka nahiko motzak
ditu; atzealdeko hanketako behatzak elkar-
tuta ditu hein batean eta azazkalak apur bat
irtenak erabat atzeratuta dauzkatenean. Ile
latz eta motza du, kolore grisa edo horixka-
berdexka, eta orbantxo beltzez zenbaitetan
zeharkako ilaratan antolaturikoez puntea-
turikoa.
Katu arrantzalea Asia osoan zehar ageri da,
baina ez etenik gabeko tartean: Indiako
hego-ekialdean, Sri Lankan, Himalaia hego-
aldeko herrialdeetan, Bangladesh, Vietnam,
Thailandia, Birmania eta Txinan, Java uhar-
teetan eta Sumatran. Banaketa-eremu hain
zabala badagokio ere, dezente murrizten ari
zaio ezari-ezarian, espezie honek hain pre-
miazkoak dituen habitat heze gero eta urria-
goen eraginez.
Bizimodu bakartia egiten du padura, man-
gladi, eta landaredi oparoko ibaiertz eta
erreka inguruetan; lurraldekoia dela uste da.
Urpean arrantzatzen dituen arrainez gain, ondokoek osatzen
dute bere dieta: hegazti, narrasti eta ugaztunek; karraskari, txa-
kur eta ardiak ere barne, aukerarik izanez gero, jo eta ke ari-
tzen baita horien atzetik. Bitxia da ikustea zer-nola borrokatzen
den uretako suge handien aurka eta zein aise mende hartzen
dituen.
Baiezta daiteke, zinez, urpekari itzela dela, izugarrizko abile-
ziaz murgiltzen baita buruz urpean, arrainen atzetik; uretatik
kanpo ere arrantzatzen ditu, uhar baten ertzeko harriren bate-
tan makurturik, edota hondar-banku batetik urazalari begira-
begira dagoelarik, harrapakin gutiziatuaren zilueta noiz azaldu-
ko zelatan; orduan, atzaparkada bortitz batez, bere azazkal
zorrotzetatik zintzilik ateratzen du uretatik.
Emeak bizpahiru kumez erditzen dira, 62-64 egun inguruko
sabelaldiaren ostean. Sei hilabete bitartean ematen diete titia;
zortzi hilabete eta erdiren buruan erdiesten dute sexu-helduta-
suna. Amak berehala irakasten die
katakumeei beren kasa baliatzen
eta erreka ertzetara eraman ohi ditu,
ehiza-taktikak irakasteko asmoz.
Kume guztiak bezalatsu, hasieran
trakets hutsak dira denak, baina
agudo ikasten dute uretako harrapa-
kinak ehizatzen, lehenik eta behin
karramarroak eta barraskiloak batik
bat.
Gatibutasunean bizi diren ale baka-
nei egindako behaketek agerian
utzitakoaren arabera, oso jasanbe-
rak dira euren generokideekin, eta
hala hainbat indibiduo helduk bizile-
ku berbera ere parteka dezakete.
KATU ARRANTZALEA
KATU ARRANTZALEA
GALTZORIKO FELIDOAK
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
38
Bakarrik Orinokoko arro ur gozoetan ageri dira, ehi-
sak gutxitu egin du beraien herrixkak eta orain gel-
ditzen direnak, eskas batzuk bakarrik 3 metrotatik
pasatzen dira, nahiz eta espezie honek 6 metrotara
hel ditzake, orain dela 2 mendeko exploratzaile
batzuek baieztatzen zuten.
O
rinokoko kokodriloa (Crocodylus intermedius), 6
metrotara hel ditzake, arrainak jaten ditu, anfi-
bioak, narrastiak eta hugaztunak. Batzutan
hegaztiak.
Narrasti honek, kokodrilo sudurluzeetatik desberdintzen
da, bere mustur meheetik eta koraza dortsal asimetriko
bat duelarik. Oso berdintsuak izaten direnez, sarritan
okertzen gara. Bere dortsaleko kolorea berde oliba da
eta bere sabela berde argia. Bere distribuzio aldea oso
mugatua dago. Badirudi bakarrik Orinokoko arroetan
daudela, Benezuela eta Kolonbiako itsasotik urrundu-
tak. Nahiz eta kasu batzutan gutxi batzuk agertu ibai
ahotik hurbil, hau da, sudurluzearen bizitza lekutik.
Kasu hauek oso bereziak direla esaten dute, izan dai-
teke errekako ur korronteak beraren indar bortitzagatik
beheraino arrastratu dituela. Beraien bizi lekua
Orinokoko ur gozoak dira, hauxe da bereizten duenak
bere anai sudurluzeetatik, honek berriz ibaietako koste-
tan bizi direla.
Orain dela askoko bidaizaleek Orinokoko arrotik kanoe-
tan pasatzen zirenean, esaten zuten, Orinokoko koko-
drikoak oso espezie arriskutsuak direla gizakiarentza-
ko, beraien tamainuagatik. Baina ez dira esistitzen
informe batzuk non kokodriko hauek gizakia erasotu
duenik.
Birzorkuntza
Zoologoek ez dakite asko espezie honek duen natur
historiaz. Badirudi, ibaietako are azpian zulo bat eginez
beraien arrautzak sartzen dituztela, kokodrilo sudurluzeak beza-
la. Heme heldu batek, 15 eta 60 bitarteko arrautz kopurua jar
ditzake. Inkubatzeko denbora 6 eta 7 astekoak dira. Txiki hauek
uretara eramanak dira eta hemeek ez dituzte begibiztaz galtzen
beraien bizitzaren lehenengo astetan. Nahiz eta askotan ureta-
ko hegaztiek hiltzen dituzte, jan ahal izateko. Batzutan arrautzak
jarri eta gero,kokodrilo gutxi batzuk abandonatuak usten dituzte.
Arrautz hauek Baranoak bilatzen dituzte uretako arean zehar
eta behin aurkitu ondoren, jaten dituzte.
Beste kokodrilo bezalakoak, Orinokokoak galtzen hasi dira ehi-
sagatik, zeren eta kokodrilo hegoamerikarretatik, beraien larrua
gogokoena da. Arrazoi honegatik oso zaila izaten dira 3 metro-
tatik pasatzen diren Orinokoko kokodriloak ikustea. Orain dela
bi mende, 1800-ean, Humboldt eta Bonpland-ek, bi kokodrilo
ikusi zuten, batak 67 metrorekin eta bestea berriz 525 metro-
rekin.
Kokodrilo hauei korronte gutxiko aldeetan bizitzea gustatzen
zaie. Horregatik euria egiten dituen urtaroetan, non ibaietako
nibela igo egiten direnean, ur korronte gutxietako ibaietara joa-
ten dira. Urtaro lehorretan sarritan jartzen dira, ibaietan ireki-
tzen diren higadur husguneetan.
EUSKAL HERRIKO
NATURA NATURA
MUNDUKO KOKODRILOKOAK
ORINOKO KOKODRILOA ORINOKO KOKODRILOA
HARPIDETU ZAITEZ!
I RAUNGI TZEKO ZORI AN DAUDEN ESPEZI EAK DEFENDATZEKO ELKARGOA

Você também pode gostar