Você está na página 1de 2

ARGUDIO TESTUA. MOODLE.

IKT-ko klasean, irakasleek Moodle-en egiten duten espioitzari edo kontrolari buruz hitz egiten egon ginen eta eztabaida interesgarria sortu zen honen inguruan. Beraz, hurrengo lerroetan gai honi buruz dudan iritzia azalduko dut.

Moodle, gaur egun arte hezkuntza munduan arrakasta handia izan duen interneteko aplikazio bat da. Honen bidez, irakasleen gidapean, ikasleak beharrezko materiala aurkitu, lanak egin eta lan horiek zintzilikatzen ditu. Honaino dena ondo. Gertatzen dena da, irakasleak kontrolaturik izaten gaituztela ikasleak eta badakitela noiz sartzen garen, zer dokumentutan sartu garen, ze ordutan eta zenbat denbora egon garen.

Ikasleen gaineko horrenbesteko kontrola beharrezkoa al da ikasle hauen prozesuaren jarraipena baloratzeko? Nire ustez ez. Balorazio jarraitu bat ematea garrantzitsua bada ere, nire ustez ez litzateke kontuan hartu beharko Moodle bezalako leku batera astean zenbat konektatzen den ikasle jakin bat. Leku batera sartu eta artxiboak begiratu izanak, ez du esan nahi ikasle bat bestea baino gehiago ikasten edo lanean ari denik, baizik eta, artxibo jakin bat begiratu duela besterik ez. Gainera, ikasleak hau jakinda Moodle-en gehiago sartzen hasiko da soilik irakasleak begiratzean sartu dela jakin dezan. Hau horrela izanda, egiten den kontrol edo espioitza hau ez da fidagarria , eta beraz, balorazioa eraginkorra ez izateaz gain, bidegabekoa da ikasleak kontrol honen eraginpean egotea eta hau jasan behar izatea. Non dago hiritar bezala dugun pribatutasun eskubidea? Ez al dira konturatzen lortzen hari diren gauza bakarra ikasleak haserretzea dela? Azken finean, gobernua da honen erruduna, izan ere, hauek dira irakasleak Moodle bezalako plataforma hauen bitartez erabilpen desegokia izatera bultzatzen dietenak nahi duten kontrola berenganatuz, eta ondorioz, herraminta hau mehatxu

bezala erabiltzen dute ikasleen artean. Honekin guztiarekin irakasle-ikasle harremana zapuztea eta IKT-ei gorrotoa izatea baino ez dute lortuko. Beraz, lehen bai lehen aldatu beharreko zerbait dela iruditzen zait. Gobernuaren lege edo ideia zentzugabe hauek baztertuz eta, benetan garrantzia duen gauzetan zentratuz: guztiontzako bidezko hezkuntza bat eraikitzea, eta, ahal bada, teknologia berriei eskua emanez.

Você também pode gostar