Escolar Documentos
Profissional Documentos
Cultura Documentos
#AstekoGaia
2014-11-11
Astekaria 71
71
www.gipuzko.com
#AstekoGaia
2014-11-11
Astekaria 71
Katalunian izan den EAJren ordezkaritzak agerraldia egin zuen, EH Bildurekin batera, Bartzelonako El
Born Merkatuan, Kataluniako herriari babesa eta solidaritatea agertzeko. Igandekoa egun
garrantzitsua da Kataluniako herritarrek demokrazia berreskuratu eta babestu dutelako, adierazi zuen
GBBko presidente Joseba Egibarrek. Espainiako Gobernuaren ukazio eta debekuaren aurrean,
Kataluniako gizarteak parte hartzearekin erantzun du. Hori demokrazia berreskuratzeko ariketa erreala
eta eraginkorra da azaldu zuen Bartzelonako hauteslekuetan batu zen jende andana ikusi ondoren.
Bere burua demokratikotzat daukan nork esan dezake herritarrei galdeketa egitea legez kanpokoa
dela?, galdetu zuen Egibarrek Generalitat izaten ari den jarrera eta Kataluniako hautesleak ematen
ari diren erantzuna nabarmentzeko.
Igandeko hitzorduaren arrakasta erabakitzeko eskubidean sinesten duten alderdien batasunean
datzala esan zuen burukide jeltzaleak. Batasuna, determinazioa eta pazientzia-demokratikoa izan dira
arrakastaren giltza, ondorioztatu zuen.
EAJ-PNVren ordezkaritza Joseba Egibarrek, Joseba Aurrekoetxeak eta Iaki Goikoetxetak osatu dute
eta eurekin izan da CiUren Nazioarteko Alorretako arduraduna, Vctor Terradellas.
71
Donostiaren
ekonomia-garapenaren
Eneko Goia hiriko ekonomiaren eragileekin lan-jardunaldiak zein bilerak egiten hasi da aste honetan. Bertan, hiriaren
gizarte- eta ekonomia-egoera aztertzen ari da sektore guztietan ekonomia-garatzeko neurriak hartzeko helburuarekin,
betiere, ekintzailetza eta berrikuntza kontuan hartuz. Donostia erakargarriagoa egitea, hiritarrekin eta gizarte- zein
ekonomia-eragileekin elkarlanean. Hiriak gai izan behar du talentua, inbertsioak eta ekitaldiak erakartzeko. Hiriak
aktiboa, dinamikoa eta sortzailea izan behar du, hain zuzen ere, ekonomia, kultura eta gizartea hazteko aukerak sortzeko
gai den hiria. Gainera, hiriak irekia egon behar du ideia berriak jasotzera, ekonomia kolaboratiboa izatera eta sarean lan
egitera, eta giza kapitala sustatu eta zaindu behar ditu.
IdeiaGunean egindako lan-jardunaldian, non Arantxa
Tapia sailburuak parte hartu duen, Eneko Goiak Donostiaren ekonomia-garapenerako lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu.
Gipuzkoan eta Euskadin integratutako Ekonomia
berezitua. Etorkizuneko Euskadiri eta Gipuzkoari balio
erantsia eta berezitasuna emanez.
Ekonomia Kolaboratiboa. Lurraldeko industriarentzat
zerbitzu kualifikatuak garatu.
Hiriaren parte egin Miramongo Teknologia Parkea.
Kultura eragile ekonomiko berezi bezala. Berez
nazioartean ezaguna den kultura eskaintza indartzea,
sendotzea eta dibertsifikatzea.
Tokiko produktua estrategikoki kokatu. Lehen sektore,
elikagai-industria eta ostalaritza zein zerbitzuak sartu.
Turismoa. Nazioartekotzea eta kalitatea.
Hiri Merkataritza zentro indartsua eta eskariekin
malgua.
Gazteen nazioartekotzea.
Burokratizazioa arindu. Ekonomia-jardueren gaineko
arauak eta izapideak gutxitu eta sinpleagoak egin.
www.gipuzko.com