Você está na página 1de 2

Berria.

info
2009-09-29

Balioak helarazteko plan


integrala eskatu du Lamarcak
'Adingabekoei balioak transmititzea' txostenean, EAEko 8 eta 16 urte arteko
gazteak aztertu ditu Arartekoak
EDURNE BEGIRISTAIN.
Gasteiz
Giza eskubideetan eta bizikidetza baketsuan oinarritutako balioak transmititzeko, EAEko
Arartekoak uste du ezinbestekoa dela eragile guztiek parte hartuko duten plan integrala.
Erakundearen iritziz, «kezkagarria» da adingabeen heziketaren ardura osoa eskolaren
esku uztea, eginkizun hori gizarte eta erakunde guztiena baita; hala, Arartekoak dio
garrantzi handikoa dela familiak, lagunek, teknologia berriek eta hedabideek arlo horretan
duten egitekoa. Horixe da Adingabekoei balioak transmititzea izenburupean erakundeak
kaleratu berri duen txostenaren ondorioetako bat. Deustu Fundazioak gidaturik egin da
lana, eta haren berri eman zuen atzo Iñigo Lamarca arartekoak, Eusko Legebiltzarrean.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 8 eta 16 urte bitarteko 1.829 neska-mutilekin egindako
azterketaren emaitza jaso du Arartekoak txosten horretan. EAEko adingabeek oinarrizko
balio batzuk zenbateraino bereganatzen dituzten aztertu dute lan horretan, eta gizarte
eragileek zer eragin duten balio horiek transmititu eta eraikitzeko orduan. Uste denaz
bestera, eskolaren eragina «mugatua» da balioen transmisioan, eta familia da bide nagusia
gazteak hezteko. Haatik, azterketaren bidez, egiaztatu da guraso askok ez dutela beren
erantzukizuna betetzen seme-alabak balioen errespetuan hezteko orduan. Hori dela eta,
Arartekoak gurasoen «inplikazio handiagoa» eskatu du arlo horretan.

Arartekoaren txostenean, horretaz gain, azaldu dute adingabeek desegoki erabiltzen


dituztela teknologia berriak, kontsumoaren menpekoak direla eta mugagabeko garrantzia
ematen dietela balio materialistei. Gainera, ondorioztatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako
neska-mutilen funtsezko balio asko ez direla finkatzen adinean aurrera egin ahala. Besteak
beste, txostenean agerian utzi dute gazteak gero eta nagusiago izan, orduan eta liburu
gutxiago irakurtzen dituztela.

Tolerantzia maila

Adingabeek besteri dioten errespetu eta tolerantzia ere aztertu du Arartekoak txostenean.
Eta kezkatzeko ondorio batera iritsi da: «tolerantzia faltaren» zantzu garrantzitsuak
dituztela nerabeek, hala nola sexismoa, arrazakeria, xenofobia eta homofobia. Sexuen
artean, neskak «toleranteagoak» dira mutilak baino, azterketan ondorioztatu dutenez.

Eskubideen errespetuari dagokionez, Arartekoak dio zigor fisikoaren erabilera uste baino
zabalduago dagoela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako adingabeen artean; esaterako, 9 urteko
umeen artean %9k ohikotzat jotzen dute portaerak zuzentzeko belarrondoak ematea.
Adinean igo ahala gurasoak praktika hori baztertuz doazela diote txostenean.
Berria.info
2009-10-01

'Docentis auctoritas'
ALBERTO ROYO ABENIA
BIGARREN HEZKUNTZAKO MUSIKA IRAKASLEA
Irakaskuntzarekin zerikusia duen gairen bat pil-pilean jartzen den bakoitzean, irakasleok makina bat iritzi,
jarrera eta argudio irakurri eta entzun behar izaten dugu, zalantza apur batez; eta horiek guztiak, sarri
askotan, ikasgela batean sekula izan gabekoek egin ohi dituzte. Oraingo honetan, Irakaslearen
Autoritateari buruzko Legea da bolo-bolo dabilen albistea, Madrilgo Erkidegoko presidente Esperanza
Aguirrek iragarri berri duena. Lege horrek, hain zuzen, autoritate publiko izaera emango die Madrilgo
irakasleei eta, hartara, epaileen edo osasun ikuskatzaileen pare izango dira.

Proposamena baloratu baino lehen -begi onez baloratu ere, aurrez diot-, nire frustrazioa agertu nahi dut,
politikoki zuzena dena gailendu zaiolako sen onari gure lanbidean. Betiere gaiaren hariari nagokiola,
teorian ustez aurrerakoitzat jotako baina praktikan ezinago antigoalekoa den joera bati zor zaizkio neurri
horri egindako kritika asko eta asko. Izan ere, irakaskuntzan darabilten terminologiari erreparatu besterik
ez dago; nire ustez, zulo horrexetatik hasi zen ura galtzen itsasontzia. Hona hemen adibide soil bat:
eskola porrota kontzeptua, zeinaren esanahi ofiziala baita ikaslea ez dela mailaz igo; alegia, ez duela
gainditu irakasgaia eta ez dela hurrengo mailara pasatuko. Tristea da egiaztatzea ez dela porrot moduan
hartzen ikasle batek ez jakitea 'o' egiten porru batekin, mailaz igo izanagatik. Aitzitik, porrot moduan
hartzen da hurrengo mailara ez pasatzea, horrek konponbide erraza izanagatik: ikasturtea gainditu izana
oparitu, eta horrekin arrakasta segurua.

Horretan guztian, jakina, kezkagarriena ez da erabilitako hiztegia, baizik eta atzean dagoena. Harrigarria
da, hala ere, hainbeste hitz potoloren artean -muinbakartasuna, curriculum egokitzapena, irakaskuntza-
ikaskuntza jarduera, gaitasun oinarrizkoak, zeharkako ardatzak- ez egotea beste hitz itsusi bezain
ulerterraz eta beharrezkorik, hala nola autoritatea, diziplina edo ahalegina, horiek berehala jo ohi
baitituzte atzerakoitzat, eta despotismoarekin, mendekotasunarekin eta eramankizunarekin nahasten.

Duela egun gutxi honako esaldi hau zekarren prentsa editorial batek: «Autoritatea eta errespetua ez dira
inposatzeko balioak, konkistatu beharrekoak baizik».

Nago inork ez duela uste udaltzain batek bere autoritatea konkistatu behar duenik, hiru semaforo gorri
pasatu dituenari edo edanda gidatu duenari dagokien zigorra onarrarazteko. Are kezkagarriagoa da,
baina, editorial horretan aipaturiko errespetua konkistatu behar hori. Nik, irakasle naizenez, ikasleen
errespetua neureganatu behar al dut edo, irakasle ez ezik pertsona ere banaizenez, lehendik ere
badagokit errespetu halakoa? Nire ikasleei ba al dagokie errespeturik, edo irain eta gutxiets ditzaket,
baldin eta ez badute horretarako eskubidea konkistatzen. Lankideek errespetatu egin behar al naute, edo
errespetatua izateko eskubidea konkistatu beharra daukat? Galdera horiek guztiak berdin-berdin aplika
dakizkieke prentsa saltzaileari, zerbitzariari, kazetariari, argiketariari edo okinari. Horietako bakoitzari ba
al dagokio berez errespeturik, edo bereganatu egin behar dute?

Gai nagusiari nagokiolarik, eta autoritate hitzari dagokionez, bi adiera bereizi beharko genituzke,
greziarrek eta erromatarrek egiten zuten moduan: auctoritas eta potestas. Potestas da norbaiti ematen
zaion boterea zeregin jakin bat betetzeko, eta pertsona horrek zeregin hori bete beharra dauka
-premiazkoa izanez gero, saritu eta zigortu ere egin ahal izango da-. Auctoritas, berriz, apur bat
korapilatsuagoa da: boterea ekar dezake, edo ez, baina per se ez du zigortzeko edo saritzeko ahalmenik;
besteek libreki emandakoa da, beharrizanen araberakoa, eta dena delakoa pertsona egokia dela iritzita.
Antza denez, bada, honako honek beharko luke izan eztabaidak: gaur egungo gizartean, nahikoa al zaio
irakasleari Zuzenbide Erromatarreko auctoritas delakoarekin -alegia, autoritate morala eta gizarte
ezagutza dakarzkionarekin-, ala potestas ere eman behar zaio -agindutakoa betearazteko lege
ahalmena-? Bestela esanda: izan ba al da irakaslearekiko gizarte ezagutzarik edo auctoritas halakorik,
ala beharrezkoa da lege bat, hau da, potestas bat, begirune hori sendotzeko?

Argi dago neurri horrek, bere kabuz, ez duela balio irakaskuntzako arazo larriak konpontzeko, baina bide
onetik egindako lehen urratsa izan daiteke. Nire ikuspegitik, geure lana egin dezagun -gizartean hain
garrantzitsua izaki-, irakasleok auctoritas bat behar dugu, babes moral eta sozial moduan -ikasleei ere
etxetik beretik bultzarazi beharrekoa-; baina potestas bat ere behar dugu, ez zapalkuntza lanabes
moduan -batzuek nahiko luketen bezala-, baizik eta irakasteko autoritatea eta erantzukizuna duenarekiko
errespetua galdatzeko -galdatzeko diot, bai- formula gisa.

Você também pode gostar