Você está na página 1de 21

AZENARIO ERRALDOIA

1.- Gau batean Ander ohera joan zen beti bezala, eta erraldoien
lurraldean ibili zen ametsetan.
Erraldoien lurraldean dena handia izaten da: etxeak, zuhaitzak,
barazkiak, haurrak, jostailuak... Azkenerako hango erraldoi baten
lagun egin zen. Berarekin hizketan denbora luzez egon ondoren,
honela esan zion agurtzerakoan:
Tori, Ander, oparitxo hau. Baina ez da etxean edukitzeko.
Baratzea da honentzat lekurik onena.

1.- Gau batean, erraldoi batek opari bat eman zion Anderri.

2.- Hartu zuen erraldoiaren oparia, eskerrak eman zizkion eta, bat-batean
esnatu egin zen.
Inoiz ez zitzaion halakorik gertatu. Erraldoiak ametsetan emandako oparia
eskuetan zeukan orain. Baina nola liteke, ordea?, pentsatu zuen bere
artean.
Gaineko papera kendu zion opariari eta hazi handi, beltz, biribil samar bat
zen. Baina ez zekien ondo zein landareren hazia zen.
Non erein behar dut orain nik hau?, galdetu zion bere buruari.

2.- Opari hura hazi bat zen.

3.- Arratsalde hartan bertan aitonaren baratzera joan zen Ander, eta
hantxe erein zuen erraldoiak emandako hazia. Ura ere bota zion. Inork
ez zuen baratzean lan hura egiten ikusi eta, isil-isilik alde egin zuen
handik. Zer landare aterako ote da hazi horretatik? pentsatzen zuen
etxera bidean.

3.- Anderrek aitaren baratzean erein zuen hazia.

4.- Handik egun batzuetara, aitona Anderren etxera joan zen bazkaltzera .
Zer moduz zure baratze hori? galdetu zion amak .
Ondo, ondo. Baina egun hauetan erabat harrituta nago erantzun zion
aitonak.
Zer dela eta zaude, ba, harrituta?
Izugarrizko azenario landare handia azaldu da baratzean, nik ez dut inoiz
halakorik ikusi. Eta, gainera, aurten ez dut nik azenario hazirik erein
baratzean .
Haizeak ekarriko zuen hazia esan zion Anderrek .
Edo txoriren batek mokoan ekarriko zuen bestela esan zion amak.

4.- Baratzean azenario landare handi bat azaldu da! esan zuen aitonak
harriturik.

5.- Oso era harrigarrian ari zen hazten azenario hura. Egun gutxitan hiru
urteko haur bat baino altuagoa egin zen eta handik laster zuhaitz koskor
baten altuera hartu zuen. Zer zen hura ordea? Bere aitonaren baratzean
munduko azenariorik erraldoiena zegoen.
Baina ez pentsa aitona gustura zegoenik. Ez horixe! Inguru hartako untxi
guztiak baratzean sartzen ziren azenarioa jatera. Han ibiltzen zen aitona
egun guztian makila bat eskuetan hartu eta untxiak baratzetik bidali
ezinda.

5.- Untxiak azenario erraldoia jatera joaten ziren baratzera.


Basurdea ere bai.

6.- Baina ez zen hori okerrena izan. Goiz batean, aitona baratzera joan
zenean, basurde bat ikusi zuen azenarioa jaten. Hurbildu zitzaion aitona
bere makilarekin eta basurdea atzetik segika hasi zitzaion .
Azkenean korrika saio luze baten ondoren, muturrarekin bultza egin eta
lurrera bota zuen basurdeak gure aitona gizajoa. Galtzak hautsita eta ipurdia
bistan zuela utzi zuen.
Aitona estu eta larri etxera joan zenean, galdetu zion amonak :
Baina non ibili zara, gizona, ipurdia bistan duzula etxera etortzeko?
Barregarri zaude!
Nazkatu naiz oraintxe. Ez dut azenariorik gehiago nahi baratzean esan
zuen aitonak orduan.

6.- Basurdeak ipurdia bistan utzi zion aitonari.

7.- Amonari ere ongi iruditu zitzaion, eta hurrengo goizean biak joan
ziren baratzera azenarioa ateratzeko asmoz.
Han ari ziren aitona-amonak arnaska, indarka eta puzka. Heldu ongi
lehenengo. Biok batera! esaten zuen aitonak .
Bai. Bat, bi eta hiru! amonak.
Baina azenarioa ez zen mugitu ere egiten.

7.- Aitonak eta amonak azenarioa atera nahi zuten, baina ezin zuten.

8.- Orduan, aita, ama eta Ander joan ziren laguntzera. Aitonak azenarioari
heldu zion, amonak aitonari, aitak amonari, amak aitari eta Anderrek amari
.
Heldu denok elkarri ongi! Orain! Tira indar guztiarekin. Denok batera!
Ieuuu...
Baina hala ere ezin. Behin eta berriro hankaz gora erori ziren denak. Eta
azenarioa pixka bat mugitzea besterik ez zuten lortu.

8.- Aita, ama, eta Ander joan ziren laguntzera.


Denok batera! Ieuuu...!

9.- Azenarioa erori ordez, geu erori gara lurrera. Hau kolpea! esan
zuen amak .
Alferrik gabiltza. Jende gehiago behar da hemen aitak .
Azkenean, hamar lagunen artean, eta traktore baten laguntzaz, atera
zuten lurretik azenario erraldoia.

9.- Azkenean traktorearekin atera zuten azenario erraldoia.

10.- Gero herriko plazara eraman zuten denon artean. Eta han entsalada
erraldoi bat prestatu zuten azenario erraldoiarekin ontzi erraldoi batean.
Herritar guztiek nahikoa jan zuten, eta gero festa erraldoi bat antolatu zuten
soinu, dantza eta jokoekin.

10.- Eta entsalada erraldoia prestatu zuten azenarioarekin.

Você também pode gostar