Você está na página 1de 5

FORMAZIO IRAUNKORRA:

Sindikalgintza: eragin-eremuak (1)


2016ko maiatza
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (1)

1. Euskal sindikalgintzak bide ezberdinak ditu


enplegurako formazio iraunkorrean eragiteko. Aipa
dezagun, oro har, zeintzu izan diren oraintsu arte
eragin-eremu horiek:

1. Hitzarmen kolektiboak

2. Enpresa mailako formazio planak


(hitzarmen kolektiboetatik bereiztuta
daudenean)

3. Langileen formazioaren kudeaketa

4. Enplegurako formazio iraunkorraren


gaineko politika publikoen gestio organoetan
parte-hartzea

2. Horietatik oraingoan interesatzen zaizkigu


azpimarratzea 2, 3 eta 4 puntuak, zuzen zuzen lotuta
daudenak enplegurako formazio iraunkorraren
gaineko politika publikoekin. Beste modu batera
esanda, aztergaia da formazio iraunkorrari begirako
politika publikoek zer aitortzen dioten sindikatuei eta
sindikatuek nola jokatzen duten espazio horietan.

3. Bidenabar esanda, estatuak arautzen du formazio


iraunkorra legezko eskumena berea baita. Zentzu
horretan, EAEko arautegia maila txikiagokoa eta haren
osagarri da.

4. Estatu mailan, gestio-organoa Tripartita Fundazioa da


eta EAEn Hobetuz, Langileen prestakuntzarako Euskal

2
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (1)

Fundazioa. Biak hiruko erakundeak dira, hau da,


administrazioa, sindikatuak eta patronalak osatuak.

5. Ikus dezagun sindikatuen parte-hartzeari dagokionez,


zeintzu diren ezarpenak eta zein gaur egungo egoera:

6. Enplegurako formazio iraunkorraren gaineko politika


publikoen gestio organoetan parte-hartzea:

Tripartita Fundazioan: CC.OO eta UGT

Hobetuz Fundazioan: CC.OO eta UGT. ELAk eta


LABek uko egin zioten 2007an patronatuko kide
izateari.

7. Erakundetik kanpo dauden sindikatuek egin ahal duten


jarraipena, beraz, askoz eta mugatuagoa da, lehen
eskuko informazio-gabezi nabarmena baitute.

8. Enpresa mailako formazio planetan esku hartzea.


Legez, informazio eta kontsulta eskubidea aitortzen
zaie sindikatuei. Eskubide horiek bermatze aldera
enpresek langileen ordezkarienganako ondorengo
konpromisoak bete behar dituzte.

Tripartita Fundazioaren bitartez diruz-laguntzen diren


enpresei begirako formazio jardueretan:

- Eskaera aurkeztu aurretik: formazio planaren


gaineko informazioa eta oneritzia.

- Formazio jarduerak hasi aurretik: kolektibo


hartzailea eta partaide kopurua.

3
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (1)

Hobetuz Fundazioaren bitartez diruz-laguntzen diren


enpresei begirako formazio jardueretan:

- Eskaera aurkeztu aurretik: formazio


planaren gaineko informazioa eta oneritzia.

- Formazio jarduerak hasi aurretik: partaideen


zerrenda.

- Formazio jardueren garapenean: hiruhilean


behin planaren exekuzioaren berri.

9. Sindikatuen iritziz ildo honetan asko dago egiteko eta


hobetzeko. Enpresek burutzen duten formazioaren
inguruan askotan informazio fluxua ez da behar
bezelakoa, eta langileen ordezkariek askotan ez dute
baldintzarik jarraipen zehatzik egiteko. Eta, langileen
ordezkaritzarik ez duten enpresetan zer esanik ez.

10. Bestalde, eskubide horiek zenbateraino betetzen diren


ezagutzeko ikuskaritza egitea beharrezkoa da, eta ez
dago ziurtasunik ikuskaritza hori modu sistematiko
batean egiten denik.

11. Landunen formazioaren kudeaketa zuzena:

Tripartitaren formazio fondoetatik: UGT eta CC.OO

HOBETUZen formazio fondoetatik: UGTeta CC.OO.


ELAk eta LABek inoiz ez dute formazioa kudeatu, ez
zeudelako ados formazio iraunkorraren kudeaketa
zuzenean sartzearekin.

4
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (1)

12. ELA eta LAB ez datoz bat planteamendu horrekin, bi


arrazoi nagusigatik:

- Formazioa emateko eragile egokiena lanbide


heziketako zentroen sarea delako.

- Fondoen administratzaile eta kudeatzaile


izateak aldi berean interes-gatazka bat
adierazten duelako, nolabaiteko baterazintasun
bat.

13. Azken alderdi hau nabarmen aldatu du 30/2015


Legeak eta hemendik aurrera eragile sozialei
(sindikatuak eta enpresa elkarteak) atea pixkat bat itxi
zaie eta gainera lehia librean aritu beharko dira
Lanbide Heziketako zentroekin eta formazio ez
arautuko gainerako formazio erakundeekin.

Você também pode gostar