Você está na página 1de 4

FORMAZIO IRAUNKORRA:

Sindikalgintza: eragin-eremuak (2)


2016ko maiatza
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (2)

1. Sindikatuen eragin-eremu azpimarragarri bat


enplegurako formazio iraunkorraren gaineko politika
publikoen gestio organoetan parte-hartzea izan da.

2. Estatu mailan, Tripartita Fundazioan eta EAEn


HOBETUZen. Hau da, Langileen prestakuntzarako
Euskal Fundazioaren baitan.

3. HOBETUZ hiruko erakundea da, LAB, ELA, CC.OO eta


UGT sindikatuek, CONFEBASK enpresarien
konfederazioak eta Eusko Jaurlaritzak 1995ean
sinatutako akordio baten ondorioa eta emaitza.

4. Hasierako urteetan, ELAk eta LABek erakundean parte-


hartzeari uko egin zioten arte, denek osatu zuten
Fundazioko patronatua, partaide parekideekin, bosna
kide eragile bakoitzetik. Sindikatuen eserleku banaketa
langileen ordezkagarritasunaren araberakoa izaki,
ELAk bi ordezkari zituen eta gainerako sindikatuen
bana.

5. Patronatuaren funtzio eta eskumen nagusiak


honakoak dira: plan estrategikoa egitea, urteko gestio
plana eta urteko aurrekontuak onartzea, formazio
planak finantzatzeko eta onartzeko irizpide nagusiak
ezartzea, eta oro har, erakundearen jardueren gaineko
koordinazioa, ikuskaritza eta kontrola egitea.

6. Hasierako urteetan patronatuko kideek adostu zuten


erabakiak onartzeko irizpide nagusia izango zela
eragile bakoitzaren gehiengoa izatea. 2006an irizpide

2
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (2)

hori aldatu egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta


harrezkero aski izan da erabakiak gehiengo sinplez
onartzea.

7. Izan ere, aldaketa hori barne gatazka politiko baten


testuinguruan etorri zen, eta aldaketak horrek LABek
eta ELAk, elkarrekin bozkatuta, ezarri zezaketen beto
eskubidea mugatu zuen. Ordurako barne-krisia oso
nabarmena zen, eta neurri handi batean, erabaki hura
izan zen gatazka leherrarazi zuena, haren ondorio
zuzena izan baitzen ELA eta LAB sindikatuek HOBETUZ
utzi izana 2007an.

8. Krisi haren zokoak ezagutu nahi duenak jo dezake


hemerotekara. Lerro hauetan, besterik gabe, aipa
dezagun desadostaun nagusiak nondik etorri ziren.

9. Disputa haren muinean formazio iraunkorra eta nazio


eraikuntza elkarrekin artikulatzeko edo ez
artikulatzeko planteamenduak aurki genitzake eta
baita ere formazioaren kudeaketan sindikatuen eta
enpresari elkarteen rolari buruzko ikuspegi
kontrajarriak. Azkenik, formazio iraunkorra eskariaren
eta eskaintzaren arabera kudeatzeko ikuspegi
ezberdinak ere gailendu ziren.

10. Ordutik, sindikatuen aldetik CC.OOk eta UGTk bakarrik


jarraitzen dute patronatuan (2 eserleku okupatzen
dituzte, eta beste hiru hutsik mantendu dira).

3
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza. Eragin-eremuak (2)

11. Eta objektiboki, sindikalgintzaren ordezkaritza herren


geratu da HOBETUZen.

12. Zergatik joan ziren batzuk eta zergatik geratu ziren


beste batzuk? Eta zergatik oraindik, hau da, ia hamar
urte beranduago berdin diraute?

13. ELAk eta LABek uste sendoak izan zituzten erakundean


parte-hartzeari uko egiteko. Ez zen beroaldi batek
eragindako erabakia izan, hori argi dago. Eta beste bi
sindikatuak ere antzera.

14. Agian merezi du hausnartzea zer ondorio izan dituen


erabaki horrek formazio iraunkorraren ikuspegitik.

15. Erakunde publiko-pribatu baten funtzionamenduan


anomalia bat izan zitekeena, ia hamar urte
beranduago —eragileen aldetik guztiz asimilatua
dagoela ematen duen arren— zaila da egoera hori
normaltzat hartzea.

16. Hausnarketa horri hurrengo working paperrean


helduko diogu.

Você também pode gostar