Você está na página 1de 3

FORMAZIO IRAUNKORRA:

Sindikalgintza: eragin-eremuak (3)


2016ko maiatza
FORMAZIO IRAUNKORRA.
Sindikalgintza: eragin-eremuak (3)

1. ELAk eta LABek behin eta berriro adierazi dute


HOBETUZen gaian denborak arrazoia eman diela. Eta
beraiek formazio iraunkorrean defendatu zuten ildoa
gaur egun nagusitu egin dela, nahiz eta bidean iruzur
eta bidegakeria handiak ezagutu behar izan ditugun,
bereziki eredu horretan sartuta egon diren sindikatuei
dagokienean.

2. Zentzu horretan, ELA eta LAB indartuta sentitu dira,


duela ia hamar urte hartu zuten erabakia arrazoiz
bete balitz legez. Baina, era berean, erreparatu nahi
gabe edota arreta jarri nahi gabe denbora bera
darametala gestio eremu instituzionaletik kanpo.

3. Hala ere, EKAI Centerren ikuspegitik auzia ez da


arrazoia noren alde egon den. Artean, eragile
bakoitzak bere irakurketak egin ditu eta askotan
elkarri kontrajarriak, ia ez baitago irakurketa
partekaturik.

4. Zentzu horretan, ez dirudi 2007an eman zen haustura


gainditzeko baldintzak sortu direnik, elkarrenganako
distantzia handia jarraitzen dutelako izaten. Eta are
gehiago, ez delako ezagutzen hura gainditzeko
planteamendu publikorik.

5. Hala ere, esan dugun bezala, kontua ez da arrazoiak


noren alde jokatu duen, baizik eta langileen
prestakuntzarako Euskal Fundazioaren inguruko
konpondu gabeko auziak zein ondorio izan dituen

2
FORMAZIO IRAUNKORRA.
Sindikalgintza: eragin-eremuak (3)

landunen formazio iraunkorrerako sistema eraginkor


bat garatzerako orduan.

6. Argi gera bedi konpondu gabeko auzia deritzogula ez


baitugu normaltzat (are gutxiago, eredugarritzat)
hartzen Hobetuz Fundazioa hiru alderdik sinatutako
akordio baten emaitza izanik, hiru horietatik alderdi
bat, sindikala, hankamotz egotea mugagabeki.

7. Operatiboki Hobetuzek normaltasunez jardun duen


arren, neurri handi batean, galera horrek Hobetuz
bera ere hankamotz uzten du.

8. Konpondu gabeko auzi horrek ebidentzian jarri


baiditzake hainbat ideia klabe, horra hor:

- Adostasun eza

- Desadostasunak kudeatzeko ezintasuna

- Helburu estrategikoen gaineko hausnarketa


atzeratzea

9. Auzi hori gainditu gabe dirauen bitartean zaila dirudi


Euskal Herrian formazio iraunkorrak epe ertain eta
luzera begirako enfoke estrategiko, egonkor eta
bateratzailea izatea.

10. Ezberdintasun ideologiko edota politikoengatik,


konpetentzia-garapenaren gaineko jarreragatik,
alderdikeriagatik, egite edo ez egiteagatik, kontua da,
enplegurako formazio iraunkorra gaur egun dena
baino askoz eta eraginkorragoa izan zitekeela.

Você também pode gostar