Você está na página 1de 5

FORMAZIO IRAUNKORRA: Beharrizanen

diagnostikoak
2016ko maiatza
1. Argi dago, enplegurako formazio iraunkorreko eredu
potente eta eraginkor bat ekonomia- eta ekoizpen-
sarearen beharrizanetara egokitu behar dela.

2. 30/2015 Lege eztabaidagarriak berak ere


oinarrizkotzat jotzen du printzipio hori.

3. Oinarri hori betetzeko funtsezkoa da ezagutzea unean-


unean zeintzuk diren enpresen eta landunen formazio
beharrak politika publikoa horien zerbitzura jar dadin.

4. Zentzuzkoa dirudi, beraz, enplegurako formazio


iraunkorraren diseinuak beharrizan horiek hartzea
oinarri bezala.

5. Ekoizpen-sarearen beharrizanen azterketak


metodologia zehatz bat eskatzen du: nork egin, nola
egin, zer egin, noiz egin.

6. Enpresen eta landunen formazio beharrizanen


azterketa diagnostikoak egiteko ondorengo irizpideak
interesgarriak iruditzen zaizkigu:

- Tajuzkoa. Sakona, azalean geratuko


ez dena. Zorrotza eta zehatza.

- Osoa. Ikuspegi partzialak gainditzeko


baldintzak betetzen duena eta
aniztasunari erreparatzeko enfokea
izango duena.

2
- Lurralde ikuspegiarekin. Eskualdeka
edo antzeko lurralde mailakatze
baten araberakoa.

- Intregatua. Eragile ezberdinen


ikuspegia integratzeko eta
txertatzeko adinako egitura izango
duena.

7. EAEan 2004-2013 urte bitartean deialdi propio bat


egon da enpresen prestakuntza beharrizanen
diagnostikoak egiteko. Lehenago enpresen formazio
planen baitan aurkezten ziren. Eskema hori enpresaz
enpresa egiteko diseinatua zegoen eta 2013 arte
indarrean egon zen.

8. Urte gutxi batzuetan desagertua egon ondoren orain


diagnostikoen gaia berriro sartu da deialdi publikoetan
baina oso modu bitxian.

9. 30/2015 Legearen ezarpenei jarraituz, Hobetuzeko


eskaintzako deialdian, 2015eko abenduaren 30ean
argitaratua, beharrizanen azterketak kontuan hartuko
dira.

10. Jakina da diru-laguntza eskaerek elkarrekin lehiatzen


dutela eta eskaeren kalitatea bermatzeko zenbait
balorazio-irizpide ezartzen dituztela, bakoitza bere
puntuazioarekin. Aurkezten diren formazio planak lan
merkatuko beharrizanenetan oinarritua egotea da

3
irizpideetako bat, eta gainera puntuazio
altuenetarikoa duena.

11. Deialdiaren testuak hauxe jasotzen du, hitzez hitz:


“Justifikatu egin beharko da aurkeztu den
prestakuntza-plana detektatu diren lan-merkatuko
beharrizanetara egokitu dela. Beharrizan horiek
aurretiaz EAEko sindikatu-erakunde eta enpresa-
erakunde adierazgarrienek, esparru edo jarduera-
sektore jakin bateko sindikatu- eta enpresa-
erakundeek, EAEko autonomoen edo gizarte-
ekonomiaren erakunde adierazgarriek, Administrazio
Publikoak, arlo horretan esperientzia egiaztatua duen
erakunde edo elkarte batek edota prestakuntza
eskatzen duen erakundeak berak eginiko azterlan
batean aztertu eta jasoko dira, prestakuntza-planaren
xede den esparruaren edo sektorearen arabera”.

12. Formazio plana beharrizanen azterlan batean


justifikatuta egon beharko da. Baina,

- Azterlan hori ez da bakarra. Azterketa


ezberdinetara jo daiteke. Eskatzaileek
diagnosi ezberdinak hartu ahal izango
dituzte erreferentzi modura.

- Azterlan horiek ez dira konpartituak. Ez da


zerbait eskatzaileen esku dagoena,
prestakuntza erakundeak berak garatu ez
badu behintzat, baizik eta propio bilatu eta

4
eskatu behar zaiena sindikatuei edota
enpresarien elkarteei.

- Azterlan horiek ez dira osoak. Azterketa


bakoitza eragile baten ikuspegiaren
araberako azterlana izan daitekeela pentsa
genezake. Edo gutxienez, jarraibide horrek
ez du osotasunaren ikuspegirik bermatzen.

13. Horren ordez, EKAI Centerrek proposatzen du


orokorrak izan nahi duten beharrizanen azterketek
honako irizpideak betetzea:

- Publikoa izatea. Denon eskura dagoen


zerbait.

- Ofiziala izatea. Erakunde publiko


baten bermea izatea.

- Osoa izatea. Eragile ezberdinek


eskura duten informazioa
konpartitzeko, eragile ezberdinen
ikuspegia integratzeko eta bisio
konpartituago bat eraikitzeko
bitartekoak jarri beharko lirateke.
Bitarteko horrek behatoki baten
forma har lezake, adibidez.

Você também pode gostar