Você está na página 1de 5

FORMAZIO IRAUNKORRA: Formazio

eskaintza eta Lanbide Heziketako zentroak (2)


2016ko maiatza
1. Hiru galderek (ikus aurreko working paperra) erpin
ugari dituzte eta beraien artean elkar eragin handiak
ere. Lehen galderak (hau da, zein neurritaraino
estrategikoa den edo izan beharko litzatekeen botere
publikoentzako formazio iraunkorra), beste bi
galderen esparruan sartuko gaitu.

2. Oinarrizko ideia batean ados egon gaitezke, eta hori da


formazio iraunkorreko eskaintza irekia ez dela zerbitzu
prestazio arrunt bat, edozeinek eman dezakeena
edota merkatuek beren kasa erregulatu dezaketena,
eskaria eta eskaintzaren arabera.

3. Merkatuaren logika hutsari jarraituz, hau da,


errentagarritasunaren irizpide zorrotza baldin balitz
orientabide bakarra, interes orokorraren perspektiba
galtzeko arriskua handia izango litzateke.

4. Beraz, argi dago enplegurako formazio iraunkorrak


helburu orokor batzuei jarraitu behar diola eta hortxe
kokatzen direla arloko politika publikoak. Are gehiago,
egungo gizartean zeinetan ezagutza eta giza talentua
kontzeptu normatibo bilakatu baitiren. Helburuen
artean, honakoak aipa genitzake:

- Ehun ekonomikoaren formazio beharrei


erantzun.

- Pertsonen kualifikazio maila eta giza kapitala


handitu.

2
- Formazioak garapen sozio-ekonomikoaren
duen lotura azpimarratu.

5. Beren interes orokor eta garrantziarengatik, botere


publikoek hasteko, eremu hori arautzeko
erantzukizuna dute. Arautegien bitartez irizpide
orokorrak finkatuko dituzte, baita eredua garatu,
baldintzak, aukerak eta mugak ezarri, bermeak
ziurtatu, eskumenak zehaztu, eta finantzazio eskema
ziurtatu ere.

6. Horien artean, jakina, zehaztu beharrekoa da nor


dagoen gaitua formazio eskaintza osatzeko. Eta
horretarako irizpide pedagogikoak, didaktikoak,
antolakuntzazkoak, egiturazkoak, ekonomikoak eta
abar jaso beharko dira.

7. Zenbat eta irizpide zorrotzagoak gero eta hornitzaile


gutxiagok eman dezake maila, eta alderantziz, zenbat
eta irizpide malguagoak edo baldintza urriagoak gero
eta hornitzaile gehiagok. Gaur egun, 30/2015 Legearen
araudi-garapena burutu gabe dagoen neurrian,
solbentzia ekonomikoa berma dezakeen ia edonork
aurkeztu dezake bere burua formazio erakunde gisa.

8. Irizpide teknikoei jarraiki, duda izpirik gabe, Lanbide


Heziketako zentroek zalantzan jarri ezineko ezagutza,
esperientzia eta know-how-a edukitzeaz gain, tokiko
enpresetarik gertu daude eta berrikuntza eta
ekintzailetasunaren arloan ere eragile aktibo
bilakatzen ari dira azken urteetan.

3
9. Horrek ez du esanahi besteek ezagutza eta know-how-
ik ez dutenik, baizik eta Lanbide Heziketako
ikastetxeak berezkoa dutela ezaugarri hori.

10. Bestalde, tokiko garapenen estrategien euskarri


estrategiko dira eta gainera, beraien lanbide
espezialitatean ekipo eta instalazio egokienak eduki
ahal izateko baldintzak betetzen dituzte.

11. Horrez gain, 80 bat ikastetxek osatzen duen saretik 58


publikoak dira. Ezaugarri hau, era berean, lotzen da,
baliabide publikoekin erabilera eraginkorraren
gaiarekin.

12. Horren inguruan jarrera kontrajarriak aurki genitzake.


Batzuk argudiatuko dute, baliabide publiko horiei
etekin gehiena atera behar zaiela, eta egitura
publikoak izanda ez dagoela zertan merkatura joan
beharrik formazio hornitzaile pribatuen bila. Beste
batzuek argudiatuko dute, hain zuzen ere, eragile
pribatuek baliabideen kudeaketa eraginkorragoa
egiteko joera dutela.

13. Oreka kontua da, onartuta ere zenbait kasutan horrela


izan daitekeela, baliabideen kudeaketaren
eraginkortasuna ez da aintzat hartu beharreko faktore
bakarra. Prezioaren/kosteen faktoreari garrantzia
gehiegi ematen bazaio, beste elementu batzuk,
zerbitzuaren kalitatea, edota autonomia itzalean gera
daitezke.

4
14. Titulartasun publikoaren aldeko argudio funtsezkoena
da zerbitzu hori ez geratzea interes korporatibo
zehatzen mende.

15. Guztiarekin, zentzuzkoa dirudi eragile publiko eta


pribatuen artean kontrapisu mekanismoak egotea,
enplegurako formazio iraunkorra prezio eta kalitate-
baldintza onenetan eman dadin.

16. Baina, betiere Lanbide Heziketa zentroei nagusitasuna


eta protagonismoa aitortuz.

Você também pode gostar