Você está na página 1de 3

FORMAZIO IRAUNKORRA: Formazio

eskaintza eta Lanbide Heziketako zentroak (3)


2016ko maiatza
1. Orain arte esandakotik ondorengoa ondorioztatu
daiteke: Lanbide heziketako ikastetxeak eragile
estrategikotzat hartu beharko liratekeela enplegurako
formazio iraunkorraren alorrean.

2. Hor sartzen ditugu bai sare publiko zein kontzertatuko


ikastetxeak. Titularitatea gora behera, denek jasotzen
baitute finantzazio publikoa eta denek parte hartzen
baitute hezkuntza zerbitzu publikoan.

3. Arrazoiak ugariak eta pisuzkoak dira:

- Beraien lanbide-espezialitateetan, ezagutza,


esperientzia eta know-how itzela.

- Ikastetxe publiko eta pribatuen artean (80 bat


guztira) formazio-eskaintza zabala.

- Formazio-ibilbideen ezagutza.

- Tokiko garapen estrategien funtsezko euskarria.

- Tokiko eragile pribatu zein publikoekin


harremanak. Lanbide Heziketako zentro
integralen kasuan, lotura organikoa “kontseilu
sozialen” bitartez.

- Berrikuntza eta ikerketa aplikatuan Tknikaren


babesa.

- Ikastetxe akreditatuak diren neurrian kalitate


sistema baten barne.

2
4. Bestalde, enplegurako formazio iraunkorra ez litzateke
lanbide heziketa sistematik at egon beharko. Bata
bestearekiko iragazkorra izan beharko litzateke,
beharrizanen diagnostikoak, gorabidean etor
daitezkeen eskaerak, formazio hutsuneak eta abar luze
bat partekatu beharko lituzkete, koherentzia eta
konsistentzia handiagoko eredu batera jo nahi bada.

5. Hau guztiagatik ez dugu justifikatua ikusten Lanbide


Heziketako zentroak formazio arautuan erreferentzia
izanik formazio ez arautuan bazterrean egotea.

6. Era berean, zentzuzkoa izan liteke eragile pribatuen


funtzioak txikira birdimentsionatzea, betiere bermatuz
ikasleak erakartzean lehia erreala duen merkatu bat
badagoela.

7. Gisa honetako planteamendu bat garatzeak politika


publikoen diseinuan duen eraginagatik hausnarketa
propioa eskatuko luke.

Você também pode gostar