Você está na página 1de 1

PROBABILITATEA

IZEN-ABIZENAK:………………………………………………………………………
TALDEA: …………………………. DATA: …………………………………..

1) Hiri jakin bateko biztanleen %56 erretzaileak dira, %24 ez-bronkitikoak dira, eta %
38 ez-erretzaile eta bronkitikoak dira. Pertsona bat zoriz aukeratuz gero, kalkulatu:

a. Ez-erretzailea izateko probabilitatea.


b. Erretzailea izateko probabilitatea bronkitikoa dela jakinik.
c. Ez-erretzailea edo bronkitikoa izateko probabilitatea.
d. Erretzailea izatea eta bronkitisa jasatea gertaerak askeak dira?

2) Lurralde batean erradiazioa egoteko probabilitatea 0,2 da. Alarma sistema bat dago
erradiazioa dagoen kasuetako %95ean jotzen duena eta erradiazioa ez dagoen
kasuetako %1ean. Egun jakin batean alarmak jo du. Zein da egun horretan
erradiazioa egoteko probabilitatea?

3) Herri jakin bateko biztanleei kultura orokorreko test bat egin ondoren, ageri da
lortutako puntuaketek batez-bestekoa 68 eta desbideratze tipikoa 10 duen banaketa
normala jarraitzen dutela. Biztanleak hiru taldetan sailkatu dira (kultura orokor
txikikoak, kultura orokor nahikokoak eta kultura orokor bikainekoak). Lehenengo
taldeak populazioaren %20 du, bigarrenak %65 eta hirugarrenak %15. Zein dira
taldeen arteko mugak zehazten dituzten puntuaketak (balio kritikoak)?

4) Unibertsitatean sartzeko probetara aurkeztu diren ikasleen adinen batez bestekoa


18,1 urte da ; eta desbiazio estandarra 0,6 urte. Aurreko ikasle horien artean,
zorian, 100 ikasleko lagina hartuko dugu. Zer probabilitate dago lagin horren
adinaren batez bestekoa 17,9 eta 18,2 urteen artean egoetko?

5) Erreakzio denbora neurtzean, psikologo batek errekzioaren desbiazio estandarra 0,5


segundu dela estimatu du. Zenbat neurketa egin beharko ditu bere estimazioaren
errorea 0,05 segundokoa baino handiagoa ez izateko, %95-eko konfidantzarekin?

09-10 IKASTURTEA Maite González

Você também pode gostar