Você está na página 1de 11

ORIOKO IBILBIDEAK

1
1.- Orio-Itxaspe Bide Laburreko mendi-ibilaldia (PR Gi-158)
Ibilbide hau Orioko behe aldeko ingurunearen adierazgarria da, ibaiaren ondokoa, eta
desnibel gutxi duenez ez du zailtasun handirik.

Mendi bira hau erloju orratzen kontrako zentzuan egitea proposatzen da, gune
historikotik (Kale Nagusia) abiatu eta San Martin baselizara igoz. Ondoren, A-8
(Txanka) autopista zeharkatzeko bidean pixka bat jaitsi, eta autopista igarotakoan
ezkerretara doan bidexka batetik igo. Bidexkaren amaieran igotzen den lehen errepidea
hartu eta lehen bide aldaketan ezkerretara hartu. Hemendik aurrera bidea jarraitu
besterik ez dago Itxaspe baserrira iritsi arte, Orioko Udalerrian itsasora begira dagoen
baserri bakarra. Bidean zehar hainbat begiratoki ikusiko ditugu, garai batean
arrantzarako eta defentsarako erabiltzen zirenak. Azkenik, Itxaspetik Antillako
hondartzara jaitsiko gara, eta Orioko erriberatik zehar gune historikora iritsi.

Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu

2
Desnibela: 195 metro gutxi gorabehera

3
2.- Lusarbe-Kukuarri Bide Laburreko mendi-ibilaldia (PR Gi-159)
Ibilbide hau Lusarbeko Atsedenlekutik abiatzen da, Igeldo-Orio bidearen ondotik, eta
ingurutik doazen hainbat bide errekuperatzen ditu. Bide hauetan zehar Orioko goiko
aldea ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita kostako eta Gipuzkoako barne aldeko
paisaia ederrak ikusteko aukera ere. Ondorengo aipamenean, ibilbidea erloju orratzen
kontrako zentzuan deskribatzen da.

Atsedenlekutik itsasaldera egiten duen bidexka hartuko dugu Luxarbe Erdi izeneko
baserriraino. Hemendik aurrera Orio aldera doan bidexka 300 bat metrotan aurrera
jarraituko dugu? Kostaldeko Done Jakue Bidea?, bide nagusiarekin gurutzatzen den arte.
Gurutze-bide honetan itsaso aldera egiten duen bidea hartuko dugu, eta etxe baterako
sarrera ikusten dugunean ezkerretara hartuk dugu, ibaiaren norabidean (mendebaldea)
doan hegaletik zehar. Hemendik aurrera mendi hegalean doan bidexka jarraituko dugu
ibaira jaisten den gailur-ertzeraino.Gain hori utzi eta Kukuarriko gurtzera joko dugu.

Kukuarri gaina kostaldearen, ibaiaren eta Gipuzkoako barne aldearen paisaia ederrak
erakusten dituen begiratoki zoragarria da: Oria ibaiaren itsasoratzea ikus dezakegu,
Orioko hiri barrua, Zarautz, Mollarri eta inguruko itsaslabarrak, Getaria, San Anton
mendia, Kantauri itsasoa, Donostia, Usurbil, eta abar, bai eta Gipuzkoako mendi tontor
ugari ere, besteak beste, Izarraitz, Ernio, Pagoeta, Aralar, Andatza, Aiako Arria eta
Larrun.

Kukuarritik pista batean zehar gurutze-bidera


jaitsi gaitezke eta hemendik lehen aipatutako
bidea egin Lusarberaino.

Iraupena: Ordu 1

Desnibela: 123 metro gutxi gorabehera

4
5
3.- Orio-Kukuarri Ibilbidea.
Aurreko bi ibilbideak lotzen ditu mendi ibilbide honek, gune historikoa Kukuarrirekin
batuz. Erloju orratzen norantza berean egitea gomendatzen da.

Orioko hiri barrutik abiatuz ibilbideak ibaia eta kostaldea jarraitzen ditu Itxaspe
baserriraino. Hemendik Donostia-Igeldo-Orio bidearen bide-gurutzera jarraitu behar da.
Hemendik aurrera Kukuarrira (364 m) doan pista hartu behar da, gurutze eta paisaia
ederrak ikusteko gune ederra. Ondoren, mendebaldera jaisten da, eta lehenengo bide-
gurutzean barru aldera doan desbideratzeko bidea
hartuko dugu Oriora doan Done Jakue Bidearekin
bat egin arte, eta Txanka aldetik A-8 autopista
gurutzatuz San Martin ermitara eramango gaitu,
eta hortik Orioko alde zaharrera.

Iraupena: 3-4 ordu

Desnibela: 426 metro gutxi gorabehera

6
4.- GR-121- Gipuzkoari bira. Orio- Donostia etapa.
Ibilbide Handiko mendi-ibilaldiak, GR 121- Gipuzkoari Bira, Gipuzkoa 21 etapatan
zeharkatzen du. Gipuzkoako Mendi Federazioak argitaratutako gidaren arabera, Oriotik
lehen etaparen amaiera (Donostia-Orio zatia, luzeran 15.600 metrokoa) eta bigarrenaren
zati bat (Orio-Zumaia) igarotzen dira.

Orio- Donostia etapa ibilaldi honetako zatirik interesgarrienetakoa da. Oriotik abiatuz
ongi zaindutako kostaldean barneratzen da, aipagarriak izanik interes handiko elementu
geologiko, natural, kultural eta historikoak.

Ikuspuntu geologikotik kostako monoklinala garrantzi handikoa da. Gipuzkoako


itsasertzaren zati bat hartzen duen formazioa da, eta ibilbide honetako hainbat
puntutatik ikus liteke. Ingurunearen orografia gogorrak eta Orio eta Donostia artean
badia edota ibairik ez izatearen ondorioz kostalde hau maldatsua eta basatia da, natura
aldetik balore handiko ingurunea osatuz. Paisaiaren edertasuna ere aipagarria da oso.

7
Orio-Donostia ibilaldiaren hiru laurdenak biztanlerik gabeko eta gizakiak gutxi
ukitutako inguruetatik igarotzen dira. Bertaratzen diren arrantzaleek soilik ezagutzen
dituzten hainbat kala basati ere badira eremu honetan.

Alderdi Historikoa ere oso aipagarria da. Inguru honetan, eta baita itsasertzean ere,
harrobi ugari zeuden, eta horietatik ateratzen zuten kareharriaz Donostiako zabalgunea
egin zuten. Inguruko biztanleen esanetan, Gaztainarroka inguruetatik atera omen zuten
Donostiako María Cristina Hotela eraikitzeko harria.

Era berean, kontuan hartzekoak dira XX. mendearen hasieran itsasertz honetan egin
ziren obra hidraulikoak, Zarautzera edateko ura eramateko obrak, ura Mendizorrotz
aldeko iturri eta errekatxoetatik eramaten baitzen. Ura garraiatzeko bideak oso bitxiak
ziren, zenbaitetan itsaslabarren artean ere egiten ziren bideak. Obra miresgarria da, orain
gutxi arte ahazmenean zegoena.

Ibilbidearen trazatuari dagokionean, ibilbide guztia balizatuta dago. Antillako


hondartzatik Itxaspe baserri aldera jarraitu behar da, eta hemendik GR-ren marka zuri-
gorriak jarraitu Donostiaraino. Aitzitik, ibilbidea Donostiatik hasiz gero, Ondarretatik
abiatu behar da eta Erregeneatik gora doan bidea hartu, beti GR-ren markak jarraituz.

Iraupena: 5-6 ordu gutxi gorabehera

8
5.- Beste bidezidor eta ibilbide batzuk.

Kostaldeko Done Jakue Bidea

Donostiatik eta Igeldotik barrena Kostaldeko Done Jakue Bideak Orio aldera jarraitzen
du. Donostia-Orio etaparen iraupena lau bat ordukoa da.

Orion bideak Bentatik aurrera egiten du, Andu


baserria, San Martin ermita eta Bariko San Nikolas
Elizatik barrena Orioko herri barrura iristeko.

Done Jakue Bidea hori koloreko geziek (pintatuak),


mugarriek eta goitik beherako seinaleek markatzen
dute. Orioko Alde Zaharrean Done Jakue Bideko
seinaleak hormetan eta lurzoruan ikusiko ditu.

9
GR 35 - Trantsumantzia Bideak: Aralar-Kosta

Bidezidor honek Gipuzkoako kostaldea


Aralarrekin batzen du, lur hauetan orain milaka
urte sortu zen artzain-kulturan oinarritzen da,
abeltzaintzaren garapenerako klima eta ekologi
eremu diferenteak aprobetxatuz sortutako kultura.
Horrela, eremu eta ingurune diferenteak batuz
sortzen ziren bide hauek, eta azkenaldian
pixkanaka errekuperatu nahi dira.

10
Oinezko ibilbideak

11

Você também pode gostar