Você está na página 1de 6

Urduiiako ezkertiar eta abertzaleon ahotsa

aldarrialdizkaria.blogspot.com

ezk

aldarri@euskalerria.org

GATAZKA KONPONBIDE DEMOKRATIKOAREN BIDEAN

Zeuen eskuetan daukazuen aldarri aldizkaria, ale berezia da. Euskal Herrian izandako azkeneko gertakarien inguruko hausnarketa eta balorazioa egin nahi izan dugu.

zker Abertzaleak agurtu eta azpimarratu nahi du ETAk egindako berriemate publikoaren garrantzia, konponbide demokratikoa lortzeko urratsak emateko konpromisoa hartzen du eta. Aurrerapen berri honek, atzeraezinezko prozesuan murgilduta gaudela baieztatzen digu. Eskenatoki demokratiko batera eramango gaituena,non euskal herritarrok demokratikoki eta bakean gure etorkizuna erabakiko dug un.

Haatik, Ezker Abertzaleak Euskal Herrian zabaltzen ari den eszenatoki berriaren aurrean, agente politiko batzuek erakusten ari diren jarrera, kezkaz dakusa. Aide batetik espainiar taldea, PSOE eta ppz osatuta,Ezker Abertzaleko ekimenak eta ETAk hartutako alde-bateko eta baldintzarik gabeko konpromisoen aurrean, gutxiegizko jarrera izateaz gain, jarduera guztiz oztopatzaile hedatzen ari dena, martxan dagoen prozesua "deskarrilatu" nahian.

Ares, Rubalcaba eta PSOEri bide demokratiko eta baketsuekin

konpromiso hartzea eskatu egiten diegu, legez aurka jartzeak, atxiloketak eta oinazeak aide batera utziz.

Beste aldetik, Ezker Abertzaleak PNVk hartutako jarrera, benetan larritzat jotzen duo Bere iritziak PSOEk hartutakoaren antza du eta markatzen duo Antza denez, arestian aipatutako gure herriaren kontrako eskubide zapalkuntza iraunkorraren aurrean, PNVk ez dauka berezko iritzirik. Autonomismo espainiar zaharkitua eta azaleratzen ari den independentismoen arteko leku faltak, PNV noraezean ibiltzera eta partidu erregionalista moduan jokatzera eramaten du. Madrilek utzitako apurrak elkarrekin kudeatuz eta helburu abertzale estrategikoak aide batera utziz.Gure Herriarentzat primerakoa litzateke PNV Rubalcabarengandik askatzea eta eskenatoki berriaren aurrean arduraz jokatzea.

Jarrera horiek ikusita, batzuek eskenatoki berriari beldur diotela ondoriozta dezakegu. Zenbaitek blokeo eskenatokian eta eskubide aurizkipen masiboan interes gehiegi dute eta ikara

handia diote aldaketa politiko eta sozialari.

Baita txalotu behar dugu ere, gizartearen gehiengoaren jarrera arduratsua,estatumailakoaren itxikeriaren aurrean, mobilizazioa, alderatze demokratikoa eta indarren metaketaren aldeko apustua egiten baitu,Euskal Herriko pertsona guztien eskubideak onartuak eta errespetatuak izan daitezen eskenatoki demokratikoa lortzeko asmoz.

Honekin guztiarekin, Ezker Abertzaleak bide politiko eta demokratikoak baino erabiltzen ez duen prozesu demokratiko baten aldeko apustu argia baieztatzen duo Gure erabakia goitik beherakoa eta erabatekoa da. Edozein erabaki horren kontrako jokaera, ezker abertzaleko militanteek hartutako estrategiatik kanpo aurkitzen da.

Azkenik, bake eta konponbide demokratikoa den eskenatoki aren eraikuntzan protagonista izatera gonbidatzen zaitugu.

Konpromisoen ordua da.

KRONOLOGIA: urte bateko iniziatiba politikoa

009ko urriak 13 Espainiako gobernuak Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Rufi Etxeberria eta Ezker Abertzaleko beste kide batzuk atxilotzen ditu.

Azaroa

Batasunak bere oinarri sozialari barneeztabaidarako dokumentu bat bidaltzen dio zeinek prozesu demokratiko baten aldeko urratsak biltzen dituen.

Azaroak 14, Altsasuko adierazpena. Altsasun, Ezker Abertzaleak prozesu baketsu eta demokratiko baten aldeko hautua agertzen du zeinek bi-aldeko nahiz alde-ugariko akordioak dituen oinarri.

2010eko urtarrilak 17

ETA erakundearen o qmo: Ezker Abertzaleak hasitako prozesu demokratikoaren aldeko jarrera aurkezten duo

Otsailaren 15a

Batasunaren barne-eztabaidaren ondorioak ("Zutik Euskal Herria" dokumentua) : Estrategia berri bat abian jartzea onartzen da herri aktibazioan eta indar metaketan oinarriturikoa.

Otsailak25

Friendship, europarlamentarien laguntza taldeak, Estatu espainolari prozesu demokratiko baten aldeko konpromezua har dezala eskatzen dio.

Martxoak29

Gatazka politikoen konponketan trebeak diren pertsona internazionalek, Ezker Abertzalearen proposamena bere egin eta ETA erakundeari zein Estatu espofiolori urratsak emateko eskaera egiten dute (Bruselako agiria).

Ekainak20

Ezker Abertzaleak eta EAk akordio estrategiko bat sinatzen dute Euskal Estatua lortzeko bidean, soilik bide politikoetan eta herri aktibazioan oinarritutakoa.

Eta mugimendu anitzeko bi hilabete hauetan ...

Irailak 5

ETAk, BBC komunikabidera bidalitako bideo baten bitartez, "eraso armatuak ez egiteko konpromezua" adierazten du "prozesu demokratiko bat abian jartzeko". Horretarako, eragile politiko, sindikal eta sozial guztien parte hartzea eskatzen duo

Irailak 15

Bere Ian politikoagatik ezagunak diren bederatzi militante independentistaren aurkako operazio poliziala burutzen dute polizia nazionalak eta guardia zibilak. Atxilotuak inkomunikatuak eta basatiki torturatuak izan ziren.

Irailak 11

Espainiako Auzitegi Nazionalak manifestaldi bat debekatzen du "Adierazpen askatasuna. Eskubide guztiak guztiontzat" lelopean.

Irailak 19

ETAk, agiri berri batean, euskal gatazkak irtenbide demokratikoa izan dezan eman beharreko urratsak aztertzeko borondatea agertzen du. hartu beharreko konpromezuak barneratuz.

Irailaren 25a

Ezker Abertzalea, EA, Aralar, AB eta Alternatibak, sindikatu eta eragile ugarirekin batera, Gernikan hitzarmen historiko bat sinatzen dute, zeinetan bake eskenatoki eta elkarrizketa politikoa bultzatzea akordatzen duten.

Irailak 26 ETA erakundeari egindako elkarrizketa, "ETAk urrats bat eman du eta urrats gehiago emateko borondatea aurkezten du".

Irailak29

Urteetan zehar elkartasun internazionala eta euskal gatazka mundura zabaldu duen Askapena eragilearen aurkako operazio poliziala.

Urriak 1

Brian Currin-ek, agiri baten bitartez jakitera ematen du Bruselako Agiriaren sinatzaileek 5 pertsonako Talde Internazional bat osatzea adostu dutela, euskal gatazkan gehiago barneratzeko asmoz.

Urriak2

Joera eta ideologia ezberdineko masa euskaldun batek kalea bere egin zuen giza-eskubide, eskubide zibil eta demokratikoak eskatzeko aldarrikapenean.

Urriak 19

PSOE eta PP alderdiek Diputatuen Kongresuan lege proposamen bat aurkezten dute Ezker Abertzalea euskal instituzioetan egotea zailtzeko.

Urriak22

Gatazkaren konponbidean Ian egiten duten 14 gazte independentista atxilotzen dituzte; denak inkomunikatu eta torturatu dituzte.

Urriak30

20.000 pertsona baino gehiagok manifestazioa egiten dute Donostian tortutaren aurka.

uskal gatazka, nazioarteko gai zerrendan da. hauexek dira nazioarteko komunitateko kideen benetako bertuteak: euskal gatazkaren parametroak europan mailan eta nazioarteko agendan ezartzea. Aintzat hartu behar dugu, zenbait izenpefzaileen garrantzia. Mandela fundazioaren izenpeak, Desmond Tuturenak edota Frederik Willem de Klerkenak, klase politikoari, hausnarketa sakon batera era man beharko zuen, hauek politikoek, etengabe herriaren atzetik edota okerrago herriaren kontra dihardute. Argi dago, bi aldeei egiten zaien deia!

Ez dago erantzukizuna ezkutatzerik. Konpromisoen garaia da. Ez du Ezker Abertzaleak soilik esaten, ez gogorrek, ez bigunek, ez eta oihartzuna ematen dienik ere ... Ez dago besteen ekintzen gainean betoak ezartzerik bakoifzak egin behar duena zehaztu gabe, irekitzen ari den eszenatoki berria gorpuzten doan bitartean. Bakoitzak dagokiona egin ezkero ireki den eszenatoki berria.

Zer dira "Mitchell printzipioak"? Mitchell Printzipioak eta gobernuek eta alderdiek onartutako oinarrizko sei arau dira. Printzipio hauek Ipar Irlandaren inguruko negoziazio prozesuan parte hartzeko oinarriak izan ziren. Izena proposatu zituelako eman zitzaion. Negoziazioetan parte hartu nahi zuten guztiek honakoa beteko zutela argi utzi behar zuten.

2009ko azaroaren 14an Ezker Abertzaleak Altsasun eginiko agerraldi batean, "Prozesu demokratikorako lehen urratsa: ezker abertzalearen printzipio eta borondatea" izeneko txostena aurkeztu zuen, bertan apustu politikoaren ildoak adierazten ziren. gatazka modu horren bitartez konpondu behar zela adierazi zuen eta Irlandako gatazka konpontzeko oinarri izan ziren Mitchell printzipioen onarpena egin zen.

a) Gatazka politikoak konpontzeko bide baketsu eta demokratikoak baino ez erabiltzea.

b) Talde paramilitar guztiak desarmatzea.

c) Desarme hori komisio batek nahi duenean ziurtatu behar duelarekin ados egotea.

d) Euren kabuz indarra erabiltzeari uko egitea eta besteek erabiltzen bad ute aurka egotea eta alderdi guztien arteko negoziazioak horrela bultzatzea.

Nazioarteko

ekarpena

e) Alderdi guztien arteko negoziaketaz lorturikoa bultzatzea eta bakarrik bide demokratiko eta baketsuak erabiltzea adostasunean ez dauden puntuak aldatzeko.

f) Zigorrezko erailketa eta kolpeak gelditu eta horiek gelditzeko bideak hartzea.

Bruselaseko adierazpena

Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «lnoloko indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lorfzeko.

Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.

Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen aide egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.

Su-eten horrek. Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konponfzeko eta bake iraunkorra lortzeko»,

Sinatzaileak:

Nelson Mandela: Bakearen Nobel saria. Hegoafrikako presidente ohia. Nelson Mandela Fundazioa.

Desmond Tutu apezpikua: Bakearen Nobel saria. Hegoafrika.

Frederick Willem de Klerk: Bakearen Nobel saria. Hegoafrikako presidente ohia.

Mary Robinson: Irlandako presidente ohia.

John Hume: Bakearen Nobel saria. Irlandako ostiral santuko akordioetako partaidea.

Albert Reynolds: Irlandako lehen ministro ohia.

Jonathan Powell: Tony Blair britainia handiko lehen ministro ohiaren taldeko nagusia.

Nuala O'Loan: Poliziaren inguruko lehen herri (first Police Ombud) Ipar Irlandan. Raymond Kendal: Interpoleko idazkari nagusi ohia.

Betty Williams: Bakearen Nobel saria Irlandako gatazka konpontzeko egindako lanagatik.

Denis Haughey: John Humeren laguntzailea.

Aldo Civico: Columbiako unibertsitateko Nazioarteko gatazken Konponketarako Zentroko zuzendaria.

Sheryl Brown: Diplomazia Birtualeko zuzendaria, EEBBko bakearen, Washington DC.

Andrea Bartoli: Gatazken Analisi eta Konponketarako Institutuko zuzendaria, George Mason unibertsitatea, Washington DC.

Alan Smith: Bakerako Hezkunfzan Unesco Katedraduna, Uisterreko unibertsitatea. Christopher Mitchell: Gatazken Azterketan Irakasle Emeritua, Gatazken Analisi eta Konponketarako Institutua. John P. Linstrot: International Peace Research Institute, Oslo.

Hurst Hannum:Nazioarteko Legeriaren Irakaslea, The Flletcher School of Law and Diplomacy. Tufts University. EEBB. Jon Etchemendy: Provost (chief academic administrator) at Stanford University.

William Kelly: Archive of Humanist Art.

Gernikako

akordioa

Eskenatoki baketsu eta irtenbide demokratikoen aldeko akordioa

garo berri den Irailaren 25ean, Gernika, batasunaren eta irtenbide baten aldeko bilgunea izan zen. Irtenbide honen baitan, bi oinarri berezi markatzen dira: aide batetik, biolentziarik gabeko eskenatokia, eta bestetik, eztabaida politikoa. Orain arte, Euskal Herriko 28 eragile politiko, sozial eta sindikalek egin dute bat hitzarmenarekin.

Gernikako Hitzarmena. Hitzarmenaren oinarriak:

1. ETA erakundeak egindako adierazpena, zeinetan su-eten iraunkor, aldebakarrekoa eta egiaztagarria adierazten den, ekintza armatuen bukaera betierekorako borondatea azalduz.

2. Eskubide zibil eta poliHko guztien onarpena, edozein proiektu politiko aurrera eramatea oztopatu gabe. Alderdien Legea indargabetzea exijitzen dugu.

3. Edozein gizabanakoren aurkako irain, mehatxu, atxiloketa edota tortura mota desagertzea, honek burutzen duen Ian edo ideologia politikoa aitzakiatzat hartuta.

4. Euskal preso politikoen aurka jarrailzen den espetxe-politikari amaiera jarri eta hurrengo neurriak hartzea amnistia bideragarri egin eta gatazka politikoak sortu dituen preso politiko nahiz errefuxiatuak etxera ekartzeko:

Baldintzarik gabeko askatasunean jarri epaiketaren esperoan prebentzio egoeran aurkitzen diren presoak eta askatasunean jarri zigorturik egonda, baldintza legalak bete dituzten presoak.

Espetxe baldintza guztiak gutxietsiak izan gabe, hauen aplikazioa bete eta 40 urteko kondena ezartzen duen legearekin amaitu.

Lan politikoagatik epaituak izan diren pertsona nahiz eragileen prozesamendu judiziala berraztertu.

Tribunal berezien eta salbuespen legeen amaiera eta honekin batera, inkomunikazioarekin amaitzea.

Erakunde eta militante independentistei

jarritako baldintza mugatzaileak edo debekatzaileen desagerpena.

Sinatzaileak: Indar politikoak: Ezker Abertzalea, EA, Aralar, AB eta Altematiba. Sindikatuak: LAB, EHNE, Hiru, ESK, STEE-EILAS, ELB. Gazte Erakunde politikoak: Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, GaztEHerria, Iratzarri, Altematiba Gaztea. Beste eragile sozial batzuk: Etxerat, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Gia Eskubideen Behatokia, TAT, Herria 200 Eliza, Apaizen Koordinakundea, Gemika Batzordea, Ezker Soberanista, Euskaria, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak eta Euskal Herriak Bere Eskola.

Hitzarmen hau Mitchell printzipioetan oinarrituta dago, George Mitchell senatariari erreferentzia eginez, zeinek Ipar Irlandako gatazkaren konponbidean negoziazioaren oinarriak adostu zituen. Hitzarmen honen testuak iragana eta orainaren arteko ezberdintasuna markatzen du, guztiak behartzen baititu defizit demokratikoen

inguruan berezko irudikapen erreal bat egiten. Minimo demokratikoak adosteko akordio honetara billzen ez dena, azaldu beharko du zergatik zehazki ez dagoen ados.

Baina Gemikako Hitzarmenera iristea ez da gauza erraza izan. Duela urte bat inor gutxik zekien ezker abertzaleko burukideak independentismoaren aldeko estrategia bat burutzen ari zirenik. Eta gutxik zekiten Ian honen helarazpenaz, haien artean estatu espainiarra. Bere asmoa, betiko legez, prozesu hau errotik moztea izan zen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez atxilotzen.Erasoen gainetik, Ezker Abertzaleak prozesuarekin lanean jarraitu zuen eta ondoren, Altsasuko Adierazpena iritsi zen, Ezker Abertzalearen oinarriek hamarkadetan inoiz buruturiko eztabaidarik mamitsuena. "Zutik Euskal Herria" agiriak eta ETA erakundeak egindako adierazpen publikoek prozesuaren aldeko hautuari indar ematen zioten.

ADIERAZI EH! Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimen herritarra

ragan urtarrilaren 29an, Bilboko Euskalduna Jauregian ADIERAZI EH! Ekimen hemtar, zabal eta anitza aurkeztu zen. Berton, alor ezberdinetan lanean ari diren pertsonak bildu ziren; halo nola, arlo politikoan, sindikalean, kulturalean, kirol munduan, unibertsitarioan edota herri mugimenduan murgildurik dagoen jendea.

Ekimen hau joera zein pentsamendu ezberdineko pertsonen bilgune bilakatu da, urteetan zehar urratuak izan diren eskubide zibil eta politikoak errespetatu eta bermatzeko asmoz.

Ekainaren 12an ADIERAll EH! Ekimenak prentsa aurreko baten bidez, Irailaren 11 an manifestaldi nazional batera agertzeko deia luzatu zion euskal jendarteari "Eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan" lelopean. Manifestaldi honek 42 eragileren eta sektore nahiz iritzi ezberdinetako 150 pertsonaren babesa jaso zuen. lito heldu baino 2 egun lehenago, Espainiako Auzitegi Nazionalak manifestaldia debekatu eta burutu ez zedin neurriak hartzeko eskatu zion Eusko

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari. ADIERAll EH! eta manifestaldiarekin bat egindako eragileek, egunean bertan emandako prentsa aurreko batean zero salatu zuten: Manifestaldiaren debekuak erakusten duela gaur egun oinarrizko eskubideen aldeko borroka inoiz baino garrantzitsuagoa dela eta halo nola, martxa galarazteak eskubide zibilak, politikoak eta giza eskubideak debekatzea suposatzen duela.

Debeku honen aurrean Sabin Intxaurragak (EA-ko diputatu ohio) eta beste 3 pertsonek hilaren 11 rentzako beste manifestaldi bat antolatu zuten, baina bigarren deialdi hau ere debekatu zuen Auzitegi Nazionalak.

Azken aldi horretan emandako manifestaldi debekuek zenbait pertsonarengan sortutako kezka guztien aurrean, alor ezberdineko pertsona talde batek urriaren 2rako manifestaldia deitu zuen Bilbon "Manifestaldi debekurik El, Inposaketarik El, Biolentziarik El. BAI eskubide zibil, politiko eta gizaeskubideei" lelopean.

Luzatutako deialdiarekin bat egin zuten gehiengo politikoak - Ezker Abertzalea,

EA, Alternatiba, Aralar, AB, Ezker Batua eta EAJko ordezkari talde bat - gehiengo sindikalak eta elkarte eta eragile sozial askok.

Mobilizazioa garaipen handia izan zen; pertsona olatu batek Bilboko kaleak bete zituen.

ADIERAll EH! Ekimenak hartutako konpromisoa berretsi zuen: estatuko botere publikoei eta trabak jartzen dituenari jarrera aida keto eskatu eta euskal gizartearen eskubide zibil eta politikoak onartu eta errespetatzera behartzea.

ETAren

adierazpenak

railean, ETAk Euskal Herrlari ezagutzera eman dlo, zen bait aglrl eta elkarrlzketa baten bltartez, borondatea aurkezten duela urratsak eman eta erabaki berriak hartzeko euskal gatazka politiko eta armatuari irtenbide demokratiko eta betierekoa emateko.

Irailaren Sean, ETAk lehen adierazpen bat egiten du BBC komunikabidera bidalitako bideo baten bitartez; berton, zero komunikatzen du: "Duela jada zen bait hilabete eraso-ekintzarik ez egiteko erabakia hartu zuela". "Urteetako borrokak, baldintza politiko berriak erein ditu. Marko autonomikoa agortuta dagoelarik, Euskal Herriari aldaketa politikoa gauzatzeko garaia iritsi zaio". "Horrela helarazi diogu mezua laguntza intemazionalari; berari, ganoraz erantzuteko deia egiten diogu ETAk luzatzen dion borondate eta konpromisoari, izan ere, ezinbestekoa do bere partaidetza betiereko irtenbide duin eta demokratikoa emateko

gatazka politiko honi".

"Eragile politiko, sozial eta sindikalei, ganorazko erantzuna eman dezaten dei egiten die. Prozesu demokratikoa obion jartzeko eskenatokira heltzeko, Herri gisako urratsak ematea ezinbestekoa do. Prozesua egonkortzea oinarrizkoa do Herriak hitza har dezan".

"Irtenbide demokratikoarekin hartzen duen konpromisoa" berresten du, "negoziazioa eta elkarrizketaren bitartez, euskal gizarteak bere etorkizuna libreki eta demokratikoki erabaki ahal izateko. Espainiako Gobernuak borondatea aurkezten baldin badu, ETA prest dago berarekin beharrezko minimo demokratikoak adosten prozesu demokratikoa abiarazteko".

Irailaren 19an ETAk bigarren agiri bat publiko egiten du, laguntza internazionalari eta Bruselako Agiriaren sinatzaileei zuzendurikoa, bereziki. Berton, honakoa jakinarazten du: "Bruselako Agiria sinatu zuten emakume zein gizonei begirunea eta esker ona" adierazten

die. "Prozesu demokratikoa obion jartzeko eman beharreko urratsak elkarrekin emateko borondatea aurkezten du, ETAk hartu beharreko erantzukizunak bere eginez." "Su eten iraunkorra eta egiaztagarria bermatzeko borondatea erakusten du eta baldintzak sortuz gero, urrats gehiago emateko ere bai".

Eta are gehiago,"borondate demokratikoa baldin bodo, gaur eta hemen, posiblea do gatazkari konponbidea ematea."

Irailaren 26an, ET Ak GARA egunkariari elkarrizketa zabal bat eskaintzen dio zeinetan aurreko bi agirietan azaldutakoaz mintzo do eta "ETAk urrats bat eman duela eta gehiago emateko borondatea daukala" iragartzen duo

Oharra: ETAk ateratako agiriak edota elkarrizketak bere osotasunean irakurtzeko, Gara egunkariaren hemerotekara jo dezakezue (www.gara.net).

Erantzukizunezjokatu behar da bidean trabak jarri nahi dutenen aurrean

garo den maiatzaren 30ean, egunkari e s p o r n r o r batek iragartzen zuen ET Ak zen bait aste lehenago eta bitartekari internazionalista batzuen bidez, PSOEri komunikatu ziola bere atentatzeko borondate eza.

Informazio horren jakitun izateaz gain, Espainiako barne ministroa den Alfredo Perez Rubalcaba etorkizunean posible liratezkeen atentatuak iragartzen jarri zen. ETAk publiko egin zuenean erase ekintzak ez egiteko borondatea, irailaren Sean, Rubalcabak argumentua aldatu eta zera esan zuen "ETAk ez badu erasorik burutzen, gaitasunik ez duelako da". Bestalde, ondorengoak ere deklaratu zituen: " Espainiako Gobernuak ez du politika aldatuko ez ETAko kideen jarraipenean, ez eta Ezker Abertzalearen ilegaltasunari dagokionez".

Iniziatiba politiko berri bakoitzari mehatxuekin erantzuten diote, izan ere, ETAk erase ekintzarik ez burutzeko konpromisoa aurkeztu ondoren, PSOEk eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestaldiaren debekuarekin erantzun zuen eta hiru operazio polizial agindu zituen hainbat herritar atxilotuz.

PSOEk gatazkari edozein irtenbide demokratiko emateko aukera ezabatu nahi duo Aldaketa politikoa ezeztatu nahi du Euskal Herrian eta horretarako elkarjotze eta gatazka iraunarazi egiten ditu.

Garai honetan, zeinetan eragile politiko eta sozialak elkarlanean gabiltzanean oinarrizko eskubide eta minima demokratikoak sustatzeko, aldebakarreko pausoak eman direnean ziklo politiko baten aide, paradoxa ematen du gobernu espainiarrak emaniko erantzuna: orain arteko ildoari jarraituz, errepresioa eta debekuak mantentzea. Gatazka politikoaren konponbideak eskubide guztiekiko aitortza eta begirunea biltzen du, egoera hau ez da konponduko euskal gizartearen aurkako erasoekin eta beren eskubideen urraketarekin, Aresek eta Rubalcabak uste duten bezala.

Estatu espainiarrak bere ildoarekin jarraituko du, eskubideak urratu ditu eta urratuko ditu eta biolentzia erabili du eta erabiliko du euskal gizartearen aurka, baina orain da garaia esfortzuak batu eta bere jarrera deuseztatu eta berria har dezan behartzeko. Minimo demokratikoen aldeko defentsa lanak

indartu behar ditugu eta giza mobilizazioa landu. Eta hori da euskal gizarteari eta euskal eragile politiko, sozial eta sindikalei luzatu nahi diegun deia.

Eguiguren eta bere iritzia

ETAren agiriaren ondoren, PSEko lehendakaria den Jesus Eguigurenek bere alderdiaren diskurtso ofizialetik irten egin zen bere alderdiari nahiz PP alderdiari iniziatiba hartu eta arazoak onartu ditzaten. Eguigurenek, hala nola, lehendakaria den Patxi Lopezi bake prozesua aurrera eramateko eskaera egin zion, bakea lortu zuen lehendakari bezala oroitua izan dadin.

EAJ: Zalantzaz beteriko bidean murgilduta

EAJ alderdiaren jarrera ezin daiteke zalantzagarriagoa izan. Azken urteotan pausoz pauso joan da abertzaletasunetik eta Euskal Herriaren interesetatik urruntzen. Euskal Herriaren aldeko edozein dinamikan parte hartzeko borondate eza izugarria erakutsi du eta PSOE alderdiaren mesedeetara egon da edozein prezioa ordaintzeko asmoz. Ezin daiteke ahaztu, PSOE alderdia dela Euskal Herrian eskubide urraketa eta errepresio bortitzenaren erantzule nagusia.

Euskal Herrian aldaketa politikoaren nahi eta beharra inoiz baino garrantzitsuagoa den garaiotan, EAJ alderdia marko autonomikoaren aldeko apustuaren aide agertu da.

Eusko Alderdi Jeltzalea gaurko eskenatoki politikotik aldendurik dago eta eskaintza politiko argirik gabe. Argi geratzen ari da orain berak orain arte eskainitako autonomismoak Espainiara behartu baino ez gaituela egin, batez

ere, honen aldeko indarrek kudeaketa autonomikoaren baitan jarri direnean.

Norantz joko ote duten asmatzea zaila gertatzen da eta jadanik ez gaude bere erantzunaren znln, Haiei dagokie Espainiara lotzen gaituen bidetik jarraitu edo Euskal Herriko bide alaitsu eta kementsuari ekiteko asmoan eztabaidatzea.

Olanok eta Muiiozek ilegalizazioa bezalako traba politikoekin amaitzeko eskatzen diote Estatuari

Igaro berri den urriaren 2an Bilbon manifestaldia burutu ostean, zeinekin argi geratu zen gehiengo sozial euskaldunak eskubide eta askatasunen aide egiten duela estatu espainolak eskaintzen dituen mugaketa eta eskubide urraketen aurrean, Gipuzkoako diputatu nag usia den Markel Olanok eta ELAko idazkari nagusia den Adolfo "Txiki" Mufiozek Alderdien Legearen ezeztapena eta Ezker Abertzalea hurrengo hauteskundeetan edozein alderdi politikorekin berdintasunean egoteko eskubidea eskatu zituzten.

Beren lana EAJ alderdiarenarekin bateragarria dela dio Rubalcabak

Urkullu eta Rubalcabaren arteko laguntasun lotsagarriak ez du bat egiten Egibar, Olano eta beste hainbat alderdi kideen adierazpenekin. Denbora daramate noraezeko jokoan, hau da, espainoltasuna eta alderdiko abertzaletasuna pozteko asmoz, izan ere, espainiari men egitea ere eskatzen da Sabin Etxean. EAJ-k berak aukeratu behar du alderdi abertzaleekin joan edo, kontran, alderdi espainiarrei men egingo dien, hau da, Euskal Herriaren izateari iruzur berri bat egiten dion ala ez.

Você também pode gostar