Você está na página 1de 6

URTEAN ZEHARREKO III.

DOMEKEA A
SARRERAKO OHARKIZUNA Senideok: Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta Harek gure arteko lokarriak sendotu daizan. Meza santu honetan, era berezian, kristinau guztien arteko batasunaren alde otoitz egingo dogu.

Sarrera abestia: Aita baten semeok, sinismen bakar bat dogunok, anai artean batu garanok, kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna. Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu? Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu? Seme izatera, anai izatera, Jauna,

heldu gura dogu.


DAMU-OTOITZA Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua danona da. Batasun eta bakeegile izan ez garalako, parkamena eskatu daigun: Jesus Jauna, egiaren iturria zarana. ERRUKI, JAUNA. Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zarana. KRISTO, ERRUKI. Jesus Jauna, itxaropenaren oinarri bakarra zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA Is 9, 1-4: Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak argi handi bat ikusi ebala. Gure herria ere ilunpe askoren artean dabil, arazo eta larrialdi askoren artean. Jaunaren argiak argitu daizala gure bideak ere.
2.-

Erantzun-Salmoa: "Jauna dot argi eta salbamen".

3.-

1 Kor 1, 10-13. 17: San Paulok zatituta aurkitzen dan kristau talde bati idazten deutso, eta batasunean bizi izatera dei egiten deutse.

Mt 4, 12-23: Zutunduta, goratu daigun bere berba santua zuzenduko deuskun Jesus Jauna: "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin daigun: - Eliz arduradunen alde, batez ere Aita Santuaren eta Gotzainen alde: Jesusek nahi dauan batasuna bilatu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. 4.-

Gure

herrietako

ume

eta

misino

lurraldeetako umeen artean, anaitasun eta maitasun loturak ugaritu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. - Etorkizuna ilun ikusten dabenen alde: lanik ez daukenek, gerran, drogearen menpean, alkar aitu ezinik dagozanek, aurkitu daien Jaunaren argia eta gure laguntza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. - Gu guztion alde: Jesusek berari jarraitzeko egiten deuskun deia entzun daigun eta fede handiz jarraitu deiogun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. Batu gaizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gaizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen. Jaunartzeko abestia

5.-

OHARRAK

6.-

Você também pode gostar