Você está na página 1de 17

UNTXITXO TXURIA

Bazen behin untxitxo txuri bat.


Halako batean baratzera joan zen
aza bila saldatxo bat egiteko
asmoz.
Untxitxoa etxera itzuli zenean,
itxia aurkitu zuen etxea, eta atea
jo zuen.
- Nor da? – galdetu zuen barrutik
ahots zakar batek.
- Ni naiz, untxitxo txuria, aza bila
irten naiz eta salda egitera nator
Ba ni akerra naiz, aker adar
okerra, eta alde egiten ez
baduzu, ikusiko duzu istilu
ederra!
Untxitxoak hanka egin zuen, eta
nekatu zuen hanka eta nekatu
zuen izterra!
Bidez bide, idi batekin egin zuen
topo eta laguntza eskatu zion.
- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila
irten dena. Itzuli naiz etxera
salda egiteko asmotan, baina
hauxe ederra! Akerra bizi da
orain han, aker adar okerra.
Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot


akerrari- esan zuen idiak alde
egiten zuela.
Untxitxoak
bidez bide
jarraitu zuen
eta zakur
bat ikusi zuen.
- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila
irten dena. Itzuli naiz etxera
salda egiteko asmotan, baina
hauxe bai ederra! Akerra bizi da
orain han, aker oker alperra.
Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot


akerrari- esan zuen zakurrak alde
egiten zuela.
Untxitxoak bidez bide jarraitu zuen
eta oilar bat ikusi zuen.
- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila
irten dena. Itzuli naiz etxera
salda egiteko asmotan, baina
hauxe bai ederra! Akerra bizi da
orain han, aker oker alperra.
Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot


akerrari- esan zuen oilarrak alde
egiten zuela
Untxitxoak bidez bide jarraitu
zuen, gero eta tristeagoa, etxean
ezingo zuela sartu etsita. Baina
inurri batek ikusi eta galde egin
zion:
- Zer duzu hain triste, untxitxo
txuri horrek?
- Irten naiz aza bila baratzera.
Itzuli naiz salda egitekotan, eta
orduantxe gertatu zait ederra!
Nire etxean akerra bizi da orain,
adar okerreko akerra!
- Goazen biok – esan zion
inurriak-. Ni ez naiz inongo
akerraren beldur. Biak itzuli ziren
untxitxoaren etxera, eta atean jo
zuten.

- Hemen ez da inor sartuko! –


esan zuen ahots zakarrak
barrutik. Ni nauzue aker adar
okerra, ni baino
Eta inurriak orduan:
- Ba ni nauzu inurri bihurria. Atea
irekitzen ez baduzu, ezagutuko
duzu istilu gorria!
Aker adar okerra algaraka hasi
zen.
Orduan inurri bihurria sarrailaren
zulotxotik sartu zen, iritsi zen
akerraganaino eta zazta!
Eztenka egin zion txilborrean.

Akerrak ziztu batean alde egin


zuen esanez:
- Akerraren adar okerrak baino
okerragoa da inurriaren ziria!
Inurri bihurriak atea zabaldu zion
untxitxo txuriari; salda egin
zuten, jan zuten eta niri ez
zidaten eman eskatu ez nuelako.
Eta hala bazan edo ez bazan
inurria galdu zen baratzeko azan.

Você também pode gostar