Você está na página 1de 9

IPURTARGIA

Barre egiten
zioten animalia
guztiek
ipurtargiari.
Tximeletak,
barraskiloak eta
kilkerrak egiten
zioten barre
ipurtargiari.
Tximeletak esaten zion:
-Ja, ja! Ja, ja! Ikusi al duzue inoiz
begiak ipurdian dituen
animaliarik?

Barraskiloak esaten zion:


- Je, je! Je, je! Ikusi al duzue inoiz
ipurdia linterna daraman
animaliarik?

Kikerrak esaten zion:


Ipurtargia triste-triste bizi zen
tximeletak, barraskiloak eta
kilkerrak barre egiten
ziotelako.
Baina behin, tximeleta lorez lore
gustura zebilen batean,
konturatu baino lehen ilundu zen
eguna eta gaua iritsi. Tximeletak
ez zuen etxerako bidea
aurkitzen.
Eta tximeleta negarrez hasi zen:
- Galdu egin naiz eta orain enarek
jango naute!

Orduan, ipurtargiak bere ipurdiko


argia piztu zuen eta tximeletak
Beste behin, azaz aza gustura
zebilen batean, gaua iritsi
zitzaion konturatu gabe
barraskiloari eta negar bizian
hasi zen:
- Gaua da, ez dakit non dagoen
nire etxea eta erbiek zapaldu
egingo naute!

Orduan ipurtargiak ipurdiko argia


piztu zuen eta barraskiloak
Eta beste behin, zuloz zulo gustura
zebilen batean, gaua iritsi
zitzaion konturatu gabe kilkerrari
eta negar bizian hasi zen:
- Gau da, ez dakit non dagoen nire
etxea eta zatorrek beldurtu
egiten naute!

Orduan ipurtargiak bere ipurdiko


argia piztu zuen eta kilkerrak
etxeko bidea aurkitu zuen.
Eta harrezkero, tximeletak esaten
dio ipurtargiari:
- Mila esker, ipurtargi, oso ederra
zara ipurdiko argi eta guzti.

Eta barrazkiloak esaten dio:


- Esker mila, ipurtargi, oso polita
zara ipurdiko linterna eta guzti.

Eta kilkerrak esaten dio:


- Eskerrak bihotzez, ipurtargi, oso
liraina zara ipurdiko bonbila eta
Eta beste animaliak, eskerrak emateko,
hurrengo olerkia asmatu zioten:

Ipurtargi polita
bizi da zelaian;
ipurtargi polita
argitsu gauean.
Tximeleta ari zaio
barrez eta barrez:
-Ipurdian argia
bizten du gauez.
Ipurtargi polita
bizi da zelaian;
ipurtargi polita
argitsu gauean

Você também pode gostar