Você está na página 1de 20

Garai bateko baleak,

nabigatzaileak, piratak…
Abestia
• Iparrean Bermeo, Juan Sebastian
Elkano
• gertuan izaro, Getarin jaioa,
• noiznahi etortzen dira arrantzale trebea,
• baleak oparo. marinel jaioa.

• Getariko portutik, Munduaren


neurria
• Zarauzko kaiatik, lehen eman
ziguna,
• arraunka joaten dira historian sartu den
• arpoiak prestaturik. gizon Euskalduna.
• Urdaneta, Legazpi, itsasgizon
piratak,
• osaba-ilobak, ipartar
lapurrak,
• onez gaindu zituzten sarri ibili ziren
• itsasoko probak. gaintzen gure
lurrak.
• Goierrian jaioak, Bikingoak
batetik,
• marinel handiak, piratak
bestetik,
• Elkanoren bidea itsas maisu
onenak
• hartu zuten biak. ditugu geroztik
Nolakoa zen Euskal
balea?
• *Irakurgaia irakurri ondoren hor beheko esaldi
horiek egia ala gezurra dioten pentsatu.

• 1-Euskal balearen batez besteko luzera 15


metrokoa zen eta bere pisua 60 tonakoa.

• 2- Begi handiak zituen eta baraila oso kurbatua.

• 3- Barailen alde banatan 270 luzakin zituen gutxi


gorabehera.
• 4- Euskal baleak airea hartzeko bi zulo zituen
gaineko aldean .

• 5- Airea hartzeko bi zulo horietatik bost


metrorainoko ur eta lurrun zorrotadak botatzen
zituen.

• 6- Neguan Euskal baleak Bizkaiko golkoko ur


hotzetara etortzen ziren erditzera.
• 7- Baleek lotura oso estua zuten familiakoen
artean.

• 8-Euskal baleen entzumena bikaina zen.

• *Irakurgaia berriro irakurri eta begira ezazu asmatu


duzun ala ez.
ZEIN ZIREN BALEAREN
EHIZARAKO URRATS NAGUSIAK?

• Balearen ehizak jende ugari eta ondo prestatua


eskatzen zuen. Hiru ziren urrats nagusiak:
talaiaren deia, balearen ehiza eta partika-
salmenta.

• Talaiariaren deia:
Talaiaria gau eta egun talaian egoten zen gizona
zen. Kataloxa erabiltzen zuen eta, balea ikusten
zuenean, sua pizten zuen eta kearekin herriari
abisua ematen zion.
• Balearen ehiza:
Arrantzaleak txalupetan hurbiltzen ziren
balearengana eta, arpoilariek arpoa sartu
ondoren, txabalinak botatzen zizkieten balea
zauritzeko eta odolusteko. Hilda zegoenean,
estatxak buztanetik lotu eta porturantz eramaten
zuten
• Partiketa eta salmenta:
• Lehenengo, bakoitzari zegokion zatia ematen
zitzaion: elizgizonei, mihia; erregeari, zegokion
zatia…

• Gainontzekoa pusketan zatitu eta enkantean


saltzen zen kofradian . Kandela bat pizten zen eta
hura itzali aurretik eskaintza onena egiten zuenak
eramaten zuen balea-puska.
• Begiratu emanten dizugun hiztegian zein
den aurreko testuetan gorriz azaltzen
diren hitzen esanahia .

• Helbidea:

http://www1.euskadi.net/harluxet/
ZEIN IZAN ZIREN NABIGATZAILE
HORIEK, ETA ZER AURKITU ZUTEN?
• Kristobal Kolonek Amerika aurkitu zuen,
1492. urtean.

• 1498. urtean, Vasco de Gama Indietara


iritsi zen itsasoz.

• 1519. urtean, Fernando Magallanesek,


Hegoamerikako hegoaldeko muturraz
harantz, Asiarako bidaia hasi zuen .
• Kristobal Kolon
• Vasco de Gama
• Fernando Magallanes
• Munduari bira eman. Nortzuk?

• Joan Sebastián Elkano Euskaldunak 1521.


urtean lehen aldiz munduari buelta eman
zion.

• 1525. urtean, Andres Urdaneta


Elkanorekin batera abiatu zen munduari
bira emateko asmoz, eta bidearen mapak
egiteko.
• Joan Sebastián Elkano
• Andrés Urdaneta
Zer ziren eta zer egiten zuten
piratak?
• Piratak itsaslapurrak ziren. Beste
itsasontziei eraso egin eta hangoei
ondasunak eta altxorrak lapurtzen
zizkieten.

• Piraten ontziak txiki samarrak, arinak eta


bizkorrak izan ohi ziren.
• Piratek ez zituzten kontuan hartzen ohizko
legeak; beren ohorezko kodea edo
arautegia zuten, eta hura besterik ez
zuten betetzen eta errespetatzen.
Behean agertzen diren legeen artean
bost besterik ez dira piraten kodekoak,
zeintzuk dira zure ustez?

• 1-Lagunak ezin dira traizionatu.


• 2- Ezin da itsasora txiza egin.
• 3- Debekatuta dago ihes egitea borrokako
garaian.
• 4-Gauean ezin da jolastu.
• 5-Altxorrarekin ezin da jolastu.
• 6-Oheratzerakoan kandelak itzali behar dira.
• 7-Piraten artean debekatuta dago borroka.
• 8-Galtzerdiak eta galtzontziloak urtean behin
aldatu egin behar dira.

Você também pode gostar