Você está na página 1de 2

ZER GERTATU DA AZKEN HILABETEAN...

Italian elkartasun astea izan da


Martxoaren 3an Milanon egin zen manifestazio internazionalistarekin eman zaio bukaera parte hartu dugun Euskal Herriarekiko elkartasun asteari. INFO+

Herrialde Katalanetan borroka giroa nabari da


Martxo hasiera borrokalaria izan da herrialde katalanetan. Valentzian emaniko gertakariak eta Bartzelonan izandako greba orokor eta errektoretza okupazio batekin, murrizketen kontrako erantzunean burubelarri daudela erakutsi digute gure lagunek. INFO+

Kolonbian ikasleek antolatzen jarraitzen dute


MANEren(Ikasleen Mahi Nazional Irekia) egituratzean aurrera pausoak ematen hari dira Kolonbian, hauen lehen zeregina hezkuntza pribatizatu nahi duen legearen aurrean alternatiba bat eraikitzea delarik. INFO+

rrizketa elka
Ale honetan Romako La Sapienza Unibertsitatean kolektibo Feminista baten parte hartzen duen emakume bati egin diogu elkarrizketa, hemen duzue motxean berak esana: Unibertsitateko borroketan parte hartzen dugu, hori baita gure lan eremua. Arazoak izaten ditugu gizonezkoei ulertarazteko zergatik batzen garen emakumeak bakarrik. Azkeneko ikasle mugimenduan ez genuen izan berdintasunezko egoera bat gizonezko eta emakumeen artean. Horregatik erabaki genuen gure artean bildu eta eztabaidak burutzea. Kapitalismoan patriarkatuaren analisi bat lantzen dugu, baina ezin dugu ahaztu kapitalismoaren aurretik ere, existitzen zela patriarkatua. Sexu askagintzako taldeekin harremanak ditugu, baina orain nazional mailan talde feminista baten beharra ikusten dugu, eta horren gainean ere lanean ari gara. Iraultza sexuala izango da. Elkarrizketaren bideoa www.ikasleabertzaleak.org-n

IKASLE MUGIMENDU INDARTSUA ITALIAN


Oraingo honetan, Italian egondako gure kideak egin duen analisia ekartzen dugu Abian-era. Herri mugimenduak okupazioarekin duen loturatik hasita, unibertsitateak jendartea eraldatzeko duen indarretik jarraituz, Italiako Ezker mugimenduaren arazoak aztertzeraino analizatzen du testu labur honetan. Ea zer pentsatua ematen dizuen!!

Italiako herri mugimenduaren analisia ezin daiteke abiatu aurrez okupazio mugimenduaren filosofia behar bezala kokatu gabe. Okupazioa integralki garatzen den bizi filosofia da, kapitalismoaren bizitzari aurka egiteko herriak planteatzen duen eredu praktikoa. Hori dela eta, lokalak, okindegiak, kiroldegiak, zinema aretoak, irratiak okupatzen dituzte. Kapitalismoaz askaturiko espazioak izango dira, auzoekin harremana izatea, beste bizitza jarrera batzuk sustatzea, ezinbesteko oinarria izango dute espazioaren autogestioarekin batera. Honela, eredu honen bidez, auzo-etxe blokeak paperik ez duten immigrante, emakume, gazte ezberdinez beteko dira, bizitza bat egiteko espazio guztiak eskainiz. Eskubideak ukaturik dituztenen herri harresiaz, egunerokotasuna eraikiko dute, elkartasuna, errespetua, kultura artekotasuna, kolektibotasuna.... sustatzen saiatuko direlarik. Ikasle Mugimendua azken urteetan herri mugimenduaren erreferente izaten ari da. Herrian zentro soziala, okupazio mugimendua eta autogestioaren filofosia nagusi badira, gazte sektorean ikasleek dute lehentasuna. Ikasleak, azken erreforma neoliberalen bidetik, estrategia kapitalistaz eta honi aurre egiteko duten botereaz ohartu dira. Bologna Prozesua eta, azken urteetan, Riforma Gelmini-ren bidez, ikasle mugimenduak asko astindu ditu panorama politikoaren nondik norakoak. Kapitalismoa guztiz erroturik eta ezkerra oso marginala dagoen estatuan, azken urteetan egondako mobilizazio handienetan parte hartu dute ikasleak.

Italiako borrokan hamaika dira, ordea, dituzten zailtasunak. Batetik, Italiako Estatu sasidemokratikoaren esku pairatu behar izaten duten bortizkeria, errepresioa eta gartzela. Bestetik, Faxistekin dituzten etengabeko liskarrek, zeintzuetan askotan heriotzera eramaten dituzten herri mugimenduko kideak (Milaneko Daxena dugu horren kasu edota Napolin labainkatuak izan ziren ikasleak). Bestetik, ezin dezakegu ahantzi Italia sistema kapitalistak bultzatzen dituen alienazio eta kontsumo gizartearen eredu garbia dela eta hori gutxi balitz, orain, krisiaren aitzakipean, Alemaniak autatutako teknokrata bat (diktadore bat) gobernuan jarri (Monti) eta herritarrak etengabean sumisioan mantentzeko estrategia diseinatu diete Europar Batasunetik. Ezker mugimendua gainera gatazka eta izen zaharren talkak gainditzeko zailtasunetan murgildurik dago, troskistak, anarkistak, marxista-leninistak, autonomoak heien arteko talkak maiz itsutu egiten ditu elkarlanerako eta iraultzarako dituzten indarrak. Ezin daiteke esan hortaz makala denik gure kide Italiarrek duten erronka! Beraz, Euskal Herritik, guztiaren gainetik, besarkada iraultzaile bat! Gora herrien borroka! Gora italiako mugimendu iraultzailea!
Italiako biran parte hartu duen ikaslea.

Bide beretik, azken urteetako jardunari esker mugimendua artikulatzearen beharrari erantzun diote. Honela, red-net bidez Italia mailako ikasle koordinadora eraikitzeaz gain, studaut. org web gunea eta beste hamaika harreman sare osatu dituzte. Nahiz eta unibertsitate lanbide heziketa eta institutoetan asanblada bidez antolatu, badira ikasle taldeak militantzia talde formaz ere gauzatzen duenak, hauek hamaika dira, eta tokian-toki sortuak dira.

Ikusi dugu Ikasle Mugimenduak etenik gabe jarraitzen duela aurrera, Italian, Kolonbian, Herrialde Katalanetan... eta eguneroo gure ikastetxe eta fakultateetan! Bidali zure borrokaren berri emanez, argazki eta kronika batekin eta guk zabalduko dugu! Idatzi komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera eta eman diezaiogun oihartzun abian den Ikasle Mugimenduari! Jo ta ke Euskal Eskola Nazionala lortu arte! Gora Ikasle Mugimendua! Gora Ikasle Abertzaleak!

Você também pode gostar