Você está na página 1de 12

1B maila

Medikuntza
Natura

ALERGIAK At aza honet an


alergien sintomak
zeintzuk ziren et a nola
aurre egin ikasiko
dugu

Horret arako:

Bideo p asarte et a
testu idatzi baten
bidez alergiarik
arruntenak zeintzuk
diren, et a haien
sintomak et a
erremedioak nolakoak
diren jakingo dugu,
et a informazio
horret an oinarritut a
gutun bat idatzi behar
izanen dugu aholkuak
emateko.
ATAZAK

PROZEDURA:

A ataza: alergiak
Atazaurrea: alergiei buruz dakitena galdetu
Alergiei buruz dakitena galdetuko diegu: noiz edukitzen diren, zein mota dauden, sintomak,...

Ataza: alergiei buruzko bideoa ikusi eta aukera anitzeko galderak erantzun
“Alergiak” bideo-pasartea ikusiko dugu (DB. 29/ 3665-3666-3667).
Aukera anitzeko galderen ariketa binaka egingo dute (3. or.).

Feedbacka: ariketa zuzendu


Bideoa berriro ipiniko dugu zuzenketa egiteko.
Denon artean zuzenduko dugu.

B ataza: alergikoa, bai, baina zeri?


Atazaurrea: hiztegia lantzeko hitz gurutzatuak egin
“Hitz gurutzatuak” banaka egingo dute (4.or.).
Denon artean zuzenduko dugu.

Ataza: alergiei buruzko informazioa irakurri eta egoerak emanda ezagun bati gutuna idatzi
Informazio orriak bakarka irakurriko dituzte (5. eta 6. orr.).
Egoerak banatuko ditugu (7. or.), eta banaka gutuna idatziko dute.
Gutuna bukatutakoan bakoitzak jasotako egoera zein eta nolako aholkuak idatzi dituen kontatuko du.

Feedbacka: gutunak zuzendu


Gutuna ondokoari pasako diote zuzen dezan, kolore zehatz batekin egiteko esango diegu.
Irakasleak gutunak jasoko ditu zuzentzeko.

Atazaostea: Alergia dutenentz jakiteko inkestatxoa egin


Inkesta banatuko diegu denek egin dezaten (8. or..)
Emaitzak klaseratuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu: alergikoak direla atereaz gero, zeri izan daitekeen, noiz gertatzen
zaien,....

Gramatika eta diskurtsoa: “-tzearren”, “-en arabera” eta “-(e)la eta” landu
Gutunaren eredua irakurriko dute eta gezurra identifikatzen saiatuko dira (9. or.).
Ereduan azpimarratuta dauden egiturei erreparatzeko errango diegu, eta ikasle bakoitza berak idatzitako
gutunean egitura horiek sartzen saiatuko da.
Ozenki bakoitzak egindakoa irakurriko du, eta guztion artean zuzendu egingo dugu.

2
ALERGIAK

Bideoa ikusi ondoren ea galderak ongi erantzuten dituzun

1.- Euskal Herrian pairatzen diren alergiarik arruntenak honako


hauek dira:
a) polena, akaroak, zizak eta animalien ileak
b) polena, akaroak, onddoak eta txakurren ileak
c) polena, armiarmak, onddoak eta etxeko animalien ileak
d) polena, akaroak, onddoak eta animalien ileak

2.- Zein da alergologoaren izena?


a) Axun Aranzabal
b) Atxen Azunzabal
c) Atxen Aranzabal
d) Arantza Arantzabal

3.- Noiz botatzen dute polena gramineek?


a) martxoan eta apirilean
b) maiatzean eta ekainean
c) apirilean eta maiatzean
d) ekainean eta uztailean

4.- Zer da polena?


a) loreek ugaltzeko emititzen duten partikula bat
b) landareek ugaltzeko emititzen duten partikula bat
c) landareek udaberrian emititzen duten partikula mota bat
d) landareek bizitzeko emititzen duten partikularik ezagunena

5.- Urkiari eta banano faltsuari alergien sintomak noiz sumatzen


dira?
a) ekainean eta uztailean
b) eartxoan eta apirilean
c) udazkenean
d) maiatzean eta ekainean

6.- Zer dira akaroak?


a) leku itxietan eta lehorretan bizi diren mikroorganismoak
b) hautsean eta alfonbretan bizi diren armiarmak
c) leku itxietan eta hezeetan bizi diren mikroorganismoak
d) izugarrizko armiarmak

7.- Zer egin behar da akaroen alergiaren aurka?


a) humidifikadoreak jarri
b) izarak ur hotzetan garbitu
c) kasurik gogorrenetan botikak eta txertoak erabili
d) artilezko koltxoiak erabili

3
ALERGIKOA, BAI, BAINA ZERI?

Definizioak irakurri ea hitz gurutzatuak betetzen dituzun. Hitz guztiak alergiekin loturik daude.

A
A
1

N
2

Z
3

K
4

5 M

K
6

7 M

A. Udaberri eta udazkenean jende askok pairatzen duena

1.- Alergikoentzat urtarorik bortitzena


2.- Landareek ugaltzeko emititzen duten partikula
3.- Katarroaren sintoma bat.
4.- Armiarma familiako mikroorganismo alergikoa.
5.- Maiatzean eta ekainean polena botatzen duen landare mota
6.- Sudurretatik jendeari dariona
7.- Arnas aparatuaren gaixotasuna

4
ALERGIEI AURRE EGITEKO AHOLKUAK

Alergiei aurre egiteko gomendio hauek arretaz irakurri

POLENARI ALERGIA DIOTENAK

- Saia zaitez goizeko 5etatik 10ak bitartean eta iluntzeko 19etatik


22ak bitartean kaleko ekintzak murrizten .
- Mendiko irteerak saihestu eta sintomak dituzun bitartean
ariketa gogorrik ez egin.
- Gauez leihoak itxita eduki. Autoan leihatilak itxita ibili. Autoko
aire girotuari filtroak jarri.
- Polen kontzentrazio handiena dagoen egunetan etxe barruan
egon ahalik eta denbora gehiena. Kalera ateratzeko eguzkitako
betaurrekoak jantzi.
- Ez erre, tabakoak arnas bideak sumintzen ditu.
- Polen asko dagoen egunetan arropa etxe barruan lehortu,
kanpoan uzten baduzu polena bertan harrapatuta geldi daiteke.
- Atzerrira joan behar baduzu, saia zaitez bertako polenaren
egoerari buruzko informazioa jasotzen .
- Polenik ez dagoen tokiak aukeratu oporretarako. Hondartza leku
ona da.
- Alergologoak agindutako botikak hartu.

AKAROEI ALERGIA DIETENAK

- Hautsa pilatzen duten gauza guztiak saihestu (moketak,


alfonbrak, tapizak, gortina lodiak, eta abar).
- Filtro egokiak dituen potentzia handiko xurgagailu bat
pasa altzari eta koltxoietatik.
- Hautsa kentzeko oihal heze bat erabili.
- Maindireak astero 60ºC-ko ur beroarekin garbitu.
- Etxe barruan hezetasuna ekiditen saiatu.
- Etxea egunero airatu.
- Saiatu etxean ile edo lumadun abererik ez izaten.
- Koltxoi eta burukoetan zorro bereziak jartzea baliagarria
izan daiteke.
- Apar sintetikozko koltxoiak edo material akrilikozkoak
(poliuretanoa) izatea komeni da. Saihestu artilea edo lumak.
- Tarteka akarizida bat erabili, horrek etxeko akaroen maila
murrizten lagunduko dizu.

5
ALERGIEI AURRE EGITEKO AHOLKUAK

ERAGILEAK ETA GAIXOTASUNAK

Alergiak sortzen dituen gaixotasun ohikoenak

- Asma.
- Errinitisa.
- Konjuntibitisa.
- Ekzemak.
- Urtikaria.
- Anafilaxia.
- Beherakoa edo gonbitoak.

Zeri izan diezaiokegu alergia?

- Hautsaren akaroei
- Polenari.
- Abereen epitelioari.
- Atmosferako onddoei.
- Janariei eta jakien kutsatzaileei (Anisakis).
- Metalei.
- Kosmetikoei.
- Lan arloko produktuei.
- Intsektuen pozoiari.
- Medikamentuei.

6
EGOERAK
Jasotako informazioa eta egoera kontutan harturik lagun edo senitartekoari gutuna idatzi pairatzen ari den
alergiari aurre egiteko aholkuak emanez

. Zure lagun Miren Iparraldeko


Zure lagun Iñaki duela gutxi Zure mutil lagunari asko
baserri batera bizitzera joan berri kostatzen zaio etxea garbitzea.
ile-apaindegi batean lanean hasi da. da. Bidalitako azken gutunean,
Bidalitako azken gutunean Bidalitako azken gutunean
udazkenean ekzemak atera gaixotu egin dela eta urtikaria izu-
udaberrian sekulako katarroa zitzaizkiola esan dizu. Abereekin
harrapatu duela esan dizu. Batez ere garria atera zaiola esan dizu.
lan egiten du. Idatz iezaiozu zure Idatz iezaiozu zure ustez zein
eztula eta muki jarioa da bere ustez zein den bere alergia
sintomatologia. Idatz iezaiozu zure den bere alergia esateko eta
esateko eta ekiditeko aholkuak ekiditeko aholkuak emateko.
ustez zein den bere alergia esateko emateko.
eta ekiditeko aholkuak emateko.

Zure aita etxe zahar batera joan da Zure arrebak aspaldian ez du Ameriketatik etorri berri den
emakume zahar bat zaintzera. artilezko koltxoia aldatu. Bidalitako lehengusua mendira joaten eta
Bidalitako azken gutunean azken gutunean hazkurarekin hasi paseatzen hasi da udaberri
udazkena iritsi denean errinitisa dela esan dizu. Idatz iezaiozu zure aldean. Bidalitako azken
atera zaiola esan dizu. Idatz ustez zein den bere alergia gutunean konjuntibitis bortitz bat
iezaiozu zure ustez zein den bere esateko eta ekiditeko aholkuak azaldu zaiola esan dizu. Idatz
alergia esateko eta ekiditeko emateko. iezaiozu zure ustez zein den
aholkuak emateko. bere alergia esateko eta
ekiditeko aholkuak emateko.

Iloba txikiari txakur bat oparitu diote. Zure ama egunero mendira joaten Lorategi batean lanean hasi
Bere amak bidalitako azken da. Bidalitako azken gutunean den neskalagunak
gutunean gizagaixoari arnasa udazkenarekin batera muki- jarioa bidalitako azken gutunean
hartzea kostatzen zaiola eta berak eta errinitisa agertu zaizkiola esan udaberrian doministiku
ez dakiela zer egin esan dizu. Idatz dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein besterik ez duela egiten esan
iezaiozu zure ustez zein den bere den bere alergia esateko eta dizu. Idatz iezaiozu zure ustez
alergia esateko eta ekiditeko ekiditeko aholkuak emateko. bere alergia zein den esateko
aholkuak emateko. eta ekiditeko aholkuak
emateko.

7
ALERGIA, BAI, BAINA ZERI?

Galdera hauek erantzun ea alergikoa zaren

Udaberriko alergiak izaten al dituzu?


(JABIER AGIRRE )

Benetan alergikoa zaren edo ez jakiteko modu bakarra osasun azterketa zehatza egitea
den arren (eta, ahal bada, espezialista baten eskutik), ondorengo sintomak baldin
badituzu, baliteke alergia izatea.

1- Begiak

- Azkura sarritan izaten al duzu?


- Malko jariorik?
- Begiak gorritzen al zaizkizu?
- Begietan hondarra duzula dirudi?

2- Sudurra

- Azkura sarritan izaten al duzu?


- Eta sudurreko jarioa, ura botako bazenu bezala?
- Katarrorik izan gabe, doministikurik egiten al duzu?
- Sudurra itxita izaten al duzu?

3- Arnasbideak

- Eztula izaten al duzu katarrorik eduki gabe?


- Arnasa hartzean txistu hutsik bai?
- Zailtasunak arnasa hartzeko?

4- Egoera orokorra

- Nekatuago al zaude udaberrian?


- Sukarrik ba al duzu arrazoirik gabe?
- Udaberriko depresiorik izaten al duzu?

Argibide gehiago: Alergia eta immunologiako Espainiako Elkartea (www.polenes.com)


> 10etik 14ra: alergikoa zara, hitz egin sendagilearekin.
> 5etik 9ra: alergia arina.
> 0tik 4ra: ez zara alergikoa.
Batu itzazu baiezko erantzunak.
Emaitzak

8
ARIKETA
Irakurri eredu hau eta saia zaitez letra lodiaz dauden egiturak zuk egindako gutunean ezartzen. Gezur bat idatzi
dugu, zein da?

2005/ 12/ 17

Kaixo laztana!

Zure azken gutuna atzo jaso nuen eta irakurritakoaren arabera akaroei
alergia diezula sumatu dut. Medikuarengana ez duzula joan nahi aipatzen duzu,
eta hori dela eta, auzoko naturista batekin mintzatu naiz, eta aholku batzuk eman
dizkit zuri errateko. Kontutan hartu udazkenean gaudela eta hau dela, hain zuzen
ere, akaroak ugaltzeko urtarorik onena, lehortasuna dela eta. Zure egoera
hobetzearren hauexek lirateke zure egin beharrekoak: egunero etxeko hautsa
kendu behar duzu, hobe trapu umel batekin, izarak garbitzen dituzunean
tenperatura altuan egin, akaroak desagerrarazteko.
Aipatzen didazunaren arabera zure sintomak ez dira oso larriak baina
okerrera joanez gero, botikara hurbildu eta alergien aurkako botikak eskatu.
Homeopatikoak ere izan daitezke.
Ea zure arazoa konpontzen den negua ailegatzean....
Beno maitea besarkada bat

Pello

9
ZUZENKETA ORRIA

Aukera anitzeko galderen erantzunak:

1.-d
2.-c
3.-b
4.-b
5.-b
6.-c
7.-c

Hitz gurutzatuak

A. Alergiak
1. Udaberria
2. Polena
3. Eztula
4. Akaroak
5. Gramineak
6. Mukia
7. Asma

Gezurra:

Udazkena ez da urtarro lehorra hezea baizik

10
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

1. BIDEO PASARTEA: ALERGIAK (DB 29/ 3665-3666-3667)


Iraupena: 10’40’’

- Hori da... ez da txantxetan hartzeko kontu hau e?


- Ez, ez da. Alergia gainera... oraintxe da denboraldia, maiatza eta ekaina izaten dira hilabeterik
txarrenak, batez ere,alergia dutenen... duten pertsonentzat.
- Hori landareei dagokienez, hau da, polena eta halako gramineak eta halako zerak. Batez ere alergiak,
hola, arruntenak edo, hemen, behintzat, polena, akaroak eta animalien ileak izaten dira.
- Eta gu Atxen Arantzabal alergologoarekin egon gara.
- Poliki, poliki esan du...
- Bada ez bada, e?
- Hantxe izan gara eta hark hori esan digu, lau alergia arruntenak horiek direla, batez ere hemen, inguru
honetan, eta askotan doministikuka hasi eta, edo, burutik behera muki dariola gabiltzanean eta katarro
bat iruditzen du baina komenigarria da kontsulta bat egin eta medikuarengana joan eta hark ikusten
baldin badu hobe dela, alergologoarengana bidaltzen du. Azken batetan jende asko dabil, egia da...
- Gero eta gehiago
- Hazia piko horren beldurra dezente dagoela, pneumonia umeen artean omen dabil dezente, katarroa
eta muki jarioa eta horrelakoak bai...
- Hori akaso...
- Bada ez bada e?
- Kontu handia..
- Politak badira, ba, baino gaiztoak ere bai.
- Bai, horiek dira...nola dira? Graminateak Llantianak eta horiek duten polena, behintzat, klaro, hau
haizearekin...hauek zabaldutako polenarekin alergia du jende askok eta beste batzuk akaroenak.
Lehenengo polenak eginen dugu, ikusiko dugu nola den, ze sintomak dituen eta aholku ematen dituen
Atxen alergologoak.
- Polena da partikula bat landareak emititzen dutena ugaltzeko. Landareetan dago eta beraz haizeak
mugitzen duenean arnasten dugu, eta kontaktuan hartzen dugu, bai begietan, bai sudurrean edo bai
bronkioetan. Hauek adibidez, honek badu, bai, hauek dira Gramineak. Graminea mota asko daude.
Hau beste bat da, hau beste bat, jausiko naiz, jausiko naiz... eta hauek dira arruntenak. Hauek
normalean bere polena egoten da maiatzean eta ekainean eta egun hauetan alergikoek edukiko
dituzte sintomak.
- Hau beraz eta honek, beno nik uste det askotan (aber hartzen dudan) oso lore koloretsua eta zirela
polenenak baina hauek ere...graminea hauek ere badute ez?
- Bai, normalean sintomak ematen dituztenak dira gramineak koloretsuak ez direnak. Kolore dituztenak
erakargarriak dira erleentzat eta orduan erleek eramaten dute polena hori hanken bidez eta orduan ez
da egoten polen hori haizean. Hauek, berriz, ez dira erakargarriak eta orduan bertan geratzen da eta
orduan emititu egin behar dituzte grano asko. Gero badago jendea alergia diotena adibidez urkiari edo
platanoari, falso platanoari eta orduan, ba, horiek edukitzen dituzte sintomak apirilean, martxoan,
apirilean.
- Ta ze aukera dago hau ekiditeko? Ez dakit, tratamenduak, txertatzea badakit, baina, beno, txertatzea
akaso azkeneko pausoa izanen litzateke. Badago berez tratamenduren bat edo?
- Azkena ez, baino, beno, da pazientearen arabera. Lehenengo ezagutu behar da zeri diozun alergia.
Orduan neurri batzuk hartu behar dituzu ezta? Adibidez ez joatea mendira egun eguzkitsuetan, haizea
dabilen egunetan, kotxean leihatilekin itxita hobe, ez ibiltzea bizikletan edo motorrean, erabili
betaurrekoak... babesteko, behintzat, da frenoren bat. Ikusten badugu sintomak oso gogorrak direla,
ba, mukitasuna eta asma baldin badago, orduan txertoak ipintzen ditugu.
-Tratamendu horixe. beno berak emandako aholkuak segitzen ez badira... zaila da, adibidez, halako
egunetan etxean, barruan, eta etxea dena itxita, kotxe bazoaz...hori oso zaila da.
- Batzuek izaten dituzte izugarrizko erreakzioak eta horiek erabakiko dute etxean egotea.
- Beste hau polenarena da eta botikak esan digu badirela eta txertoak ere bai.
- Baina beste alergia izaten da, akaroena. Akaro bat nolakoa den ikusiko dugu. Oso, oso txikiak dira.
- Lehen Leirek erakutsi dizkigun munstroak eta zerak eta akaroak beldur pelikulako protagonistak
izateko modukoak...
- Eskerrak txiki txikiak diren akaroak. Hauek ere sintomak eta nola diren, beno, beste polenaren
antzeko alergia antzekoa da.

11
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

- Akaroak dira alergenorik arruntenak hemen, Euskal Herrian. Hautsean bizi dira eta leku itxitan.
Bai alfonbretan, bai moketetan, koltxoietan, almoadetan, leku hezeetan...
- Hemen daukagu hezetasun asko, handia hori da, batez ere zonalde honetan, Gipuzkoa aldean edo,
eta orduan akaro hauek ugaltzen dira oso errez, oso errez.
- Hautsean baina ez ditugu ikusten.
- Ez ditugu ikusten. Mikroskopikoak dira akaroak. Armiarma familiakoak dira.
- A bai? Ene! Eskerrak ez ditugun ikusten! Akaroari alergia dionak zer nabaritzen du? Ze sintoma du?
- Lehen esan dugun bezala, ba, hori da, rinitisa. Orduan mukitasuna, doministikuak, taponamendua,
begietako hazkura eta arnas esturik edo eztula. beraz hori nabaritzen badugu sintoma hori izan daiteke
edo polenarena edo akaroena.
- Polenarena esan dugu udaberri aldean dela batez ere, baina akaroak uste dut gurekin daudela etxean
ezta? Urte guztian egon daiteke.
- Bai, urtean zehar egon daiteke baina bereziki udazkenean, udazkenean hezetasun gehiago dago eta
orduan ugaltzen dira hobeto.
- Lehen esan dugu etxean ongi pasa trapua eta berriro hautsa segituan jartzen baldin bada horrek ere
segituan hartzen du eta horrek segituan egiten digu?
- Bai, bai koltxoietan eta almoadetan oso zaila da handik kentzea hautsa eta orduan...
- Ez dauka erremediorik.
- Ba, beno, neurri batzuk esaten ditugu: kontaktuan ez egoteko eta hori egin eta gero daukagu botika
batzuk eta bakunak.
- Eta akaroen alergia diotenek, zer egin behar dute? Etxean, adibidez, aspiradore berezi bat?
- Bai, filtro berezi dituzten aspiradoreak.
- Potentzia handia duen, akaso eta oso maiz garbitu koltxoiak.
- Hori da eta garbitu izarak tenperatura altuetan eta trapu umel batekin kendu hautsa. Ez erabili koltxoi,
nola esaten da? Artilezko koltxoiak, sintetikoak eta ez ipini humidifikadoreak. kontrakoa, gauza
kontrakoa, jaitsi behar dugu hezetasuna.

12

Você também pode gostar