Você está na página 1de 6

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

KULTURA EKONOMIKOA
Working Paper 2016ko irailak 7
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KULTURA EKONOMIKOA

1. Kultura ekonomikoa sustatzeko politikarik gabe,


nahitaez, partziala da eta labur geratzen da epe luzeko
garapen ekonomikorako edozein estrategia .

2. Azterketa honen ikuspegitik, kultura ekonomikoa


ezagutza ekonomikoa eta gizarte baloreen arteko
konbinazio bat bezala har dezakegu. Hala ere, alde
horretatik jorratu beharreko lan ildoek hirugarren
alderdi bat hartu behar dute kontuan: egitura sozio-
ekonomikoak eta politika publikoak egokitzeko
beharra. Azken hauek lurralde bakoitzeko kultura
ekonomikoan oinarritzen dira baina, aldi berean,
kultura ekonomiko zehatz baten sortzaileak dira ere.

3. Gure iritziz, kultura ekonomikoaren aldetik Euskal


Herrian bereziak diren arazoak, frankismoaren garaiak
gizartean eta ekonomian izan zituen ondorioez
baldintzatuta daude oraindik, neurri handi batean.
Garai horretan ekonomian gauzatu zen kudeaketa
oligarkikoaren ondorioz bereziki, baita politika
ekonomikoa euskal hiritarren interes orokorrekin
loturik ez egotearena ere -zuzen zuzen interes horien
aurkakoa ez bazegoen-.

4. Garapen sozioekonomikorako frankismoaren ereduak


ondorio itzelak izan zituen, bai sektore ekonomiko
batzuen oligarkizazioaren aldetik baita, bereziki,
biztanleriaren sektore batzuk kultura ekonomikotik
aldentzearen aldetik ere. Ikuspegi orokor batetik, gure
hezkuntza eta gure pentsaerarekin lotuta dagoen
gizartea eta ekonomiaren arteko banaketa artifizial
hori ondorio nabaria da ere. Mendebaldeko arazo
orokorra da baina -gure iritziz gure kasuan
frankismoaren garaiaren garapen ereduaren ondorioz
bereziki larria izan zen.

5.

2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KULTURA EKONOMIKOA

6. Gure ikuspuntutik, Euskal Autonomia Erkidegoko


funtsezko erronkak kultura ekonomikoaren
ikuspegitik, oinarrizko sei helburu hauen inguruan
biltzen dira:

a) aipatu dugun gizarte eta ekonomiaren esparruen


arteko banaketa kulturala gainditzea. Esan dugunez,
mendebalde osorako egiturazko arazo larria dena
baina, gure inguruan, nabarmen larriagoa izan dena
frankismoaren garaiko ekonomiaren kudeaketa
oligarkikoaren ondorioz eratorritakoak.

b) herritarren sektore batzuk garapen ekonomikoaren


aurrean sentitzen duten hoztasun hori gainditzea

c) sektore oligarkiko batzuek gizartearekin duten


banaketa kultural handiegia banatzea.

d) Europa eta Estatu Batuen gelditze ekonomikoaren


oinarrian dagoen nihilismo sozioekonomikoa
gainditzea.

e) gizarte baloreak euskal egitura ekonomikoaren


errealitatera hurbiltzea

f) mendebaldearen gelditzeak eta goraka doazen


herrialdeen sendotzeak adierazten duten nazioarteko
testuinguru berrira kultura ekonomikoa egokitzea.

7. Kultur erronka hauek aztertuko ditugu liburuan zehar.


Aldi berean, epe ertain eta luzera alderdi kulturalek
garapen ekonomikoan duten garrantzia ere
azpimarratzea funtsezkoa da .

8. Kultura ekonomikoarekin -ezagutza eta balore


ekonomikoekin- dago loturik, neurri handi batean,
enpresen sorrera, inbertsioa, aurrezkia, enpresen
kudeaketaren eraginkortasuna, etab.

3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KULTURA EKONOMIKOA

9. Hiritarrek lanean duten motibazioa ere kultura


ekonomikoarekin dago loturik. Eta horrek eragin
handia du, jakina, bai lanaren kantitatean, baina, batez
ere, lanaren eraginkortasunean eta kalitatean. Ez dugu
ahaztu behar lanaren eraginkortasuna eta kalitatea
sormenarekin oso loturik daudela eta, berez,
norberaren motibazioarekin.

10. Kultura ekonomikoarekin loturik dago ere ekintza


multzoa, eta ez bakarrik honen betiko interpretazio
elitistan, baita ere eragile ekonomiko eta gizarte
eragile guztiei aplikatuta.

11. Azkenik, kultura ekonomikoarekin daude loturik ere,


ustelkeriaren aurkako borroka, kudeatzaile publiko eta
pribatuen seriotasuna, politika publikoen norabideen
egokitasuna, etab.

12. Zentzu honetan, kultura ekonomikoa garapen


sozioekonomikorako epe luzera erabakigarria dela
esan daiteke. Baina kultura ekonomikoaren jatorria ez
da guztiz autonomoa. Ez dago hezkuntza edo
komunikabideekin bakarrik lotuta. Kultura zehatz bat
edo beste bat sustatzeko joera duten egitura
sozioekonomikoek ere elikatzen dute kultura
ekonomikoa.

13. Alde horretatik, egia bada kultura ekonomikoak -


ezagutzak eta baloreek- modu zuzenean garapen
sozioekonomikoa baldintzatzen duela, egia da ere,
alderantziz, garapen sozioekonomikorako ereduak,
berez, eragin handia duela kultura ekonomikoan .

14. Horregatik, gizarte eta ekonomiaren aldeko eredu


kultural zehatz bat sortzea ezin da bakarrik oinarritu
ezagutzaren transmisioan, ez eta balore zehatz
batzuen aldarrikapenean ere. Gizarte balore zehatz
batzuk edo beste batzuen garapenaren aldeko

4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KULTURA EKONOMIKOA

testuinguru ekonomiko egokiak sortzea sustatu behar


dute arduradun publikoek eta gizarte eragileek.

15. Adibidez, lanaren kontzepzioa funtsezkoa da -bai


soldatapeko langilea zein autonomoa edo ekintzailea-
ez bakarrik norberaren jarduera gisa beharrak
asetzeko, baizik eta gizarte jarduera eta giza
sormenaren garapenerako tresna gisa ere.

16. Gauza argia da hiritarrek lana behar den moduan


baloratzen ikasi behar dutela. Ez aldarrikapen huts
batzuen mitifikazioaren arabera. Elkartasunerako eta
norbanako eta komunitateko garapenerako tresna
gisa. Baina horrek ere lanaren gizarte funtzioa modu
egokian onartzen duten gizarte, enpresa eta politika-
arloko egiturak eskatzen ditu. Garapen ekonomikoan
lanak duen protagonismoa ulertu eta onartu behar
dute ere egitura horiek. Lana merkantzia bezala
ikusteko joera gainditu behar dute, eta sormena,
partaidetza eta ekonomiaren demokratizazioa, oro
har, sustatu behar dute.

17. Hiritarrek lana -eta, oro har, gizarte eta


ekonomiarekiko konpromisoa- behar den moduan
baloratzea nahi badugu, gizartea berak modu egokian
baloratu behar du . Hezkuntza sistema eta
komunikabideen egitekoa funtsezkoa da, jakina. Baina
lan harremanen dinamika , enpresan parte hartzea,
ustelkeriaren aurkako borroka, ekonomiaren
demokratizazioa oro har, hiritarrak garapen
ekonomikoaren eragile aktibo gisa sentitzeko
funtsezkoak dira ere. Eta haien lana ez bakarrik
beharrak asetzeko eta norberaren garapenerako
tresna gisa ikusteko, baita gizartearekiko konpromiso
bezala hartzeko ere.

18. Oro har, hartzen duten erabaki bakoitza hiritarren


kultura ekonomikoan dituen eragin positibo eta
5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KULTURA EKONOMIKOA

negatiboen jakitun izan behar dira gizarte eta politika


arloko eragile eta buruzagiak. Hiritar arduradun eta
engaiatuak epe luzeko garapen sozioekonomikoaren
funtsezko oinarriak dira. Baina gizarte eragileak eta
politika publikoak ere, pixkanaka, gure hiritarren
kultura eta baloreak elikatuz doaz.Gure buruzagi
batzuk gehiegitan ahazten dute hori, eta haien
erabakien ondorio ekonomikoez -edo aurrekontuen
aldetiko ondorioez- baino ez dira arduratzen. Baina
hiritar zentzudunak, arduratsuak eta solidarioak nahi
baditugu, gizarte balore horiek elikatzen dituzten
jokabideak, politikak eta egiturak elikatu behar ditugu
etengabe.

19. Kultura ekonomikoarekin, neurri batean, lan


harremanen esparruan azken urte hauetan Euskal
Herrian dugun oinarrizko arazoa lotu ahal dugu. Gero
eta gehiago, gure eragile pribatu eta publikoak argi eta
garbi onartzen ari dira egoeraren larritasuna eta gure
garapen ekonomikorako dituen ondorioak. Eta egoera
horri lehenbailehen aurre egiteko beharra
aldarrikatzen ari dira behin eta berriz . Arazoa,
dakigunez, gaia aztertu eta baloratzeko garaian zeharo
joera ezberdinak daudela sindikatuak, patronalak eta
eragile publikoen artean .

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar