Você está na página 1de 5

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

EAE ETA NAFARROA


NUTS 2 ESKUALDEAK
Working Paper 2016ko irailak 10
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EAE ETA NAFARROA
NUTS2 ESKUALDEAK

1. Kontzeptualki, gauza argia ematen du bai Euskal


Autonomia Erkidegoa, baita Nafarroa ere -ekonomiaren
jarraipen eta aurreikuspenen aldetik- industrialki
aurreratuta dauden estatu txiki edo eskualdeekin
alderatu beharko liratekeela. Eta -gure iritziz-
erreferentziazko lurraldeak zehazteko garaian,
lehenengo abiapuntu gisa, Europar Batasuneko
informazio estatistiko ofiziala hartu beharko litzateke.

2. Irizpide horretatik aurrera, arlo estatistikoan Eurostatek


ezberdintzen dituen eskualdeen oinarrizko hiru mailen
sailkapena aurkitzen dugu: NUTS1, NUTS2 eta NUTS3
direlakoak1.

3. Bai Nafarroa zein Euskal Autonomia Erkidegoa


"Espainiako Ipar-ekialdea" izendaturiko makro-
eskualdearen barne daude kokatuta. Makro-eskualde
horretako kode estatistikoa ES21 da eta, Nafarroa eta
EAErekin batera, Errioxa eta Aragoi sartzen dira bertan.

ESPAINIAKO IPAR-EKIALDEKO ESKUALDEA

Iturria: EUROSTAT

1
NUTS: "Nomenclature of Territorial Units for Statistics".
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EAE ETA NAFARROA
NUTS2 ESKUALDEAK

4. Makro-eskualde horren barnean, bai Nafarroa, bai eta


Euskal Autonomia Erkidegoa, hauetako bakoitza,
NUTS2 mailako eskualdeak dira. Horien kode
estatistikoak ES 21 (EAE) eta ES 22 (Nafarroako Foru
Erkidegoa) izanik.

5. Aldi berean, NUTS 3 mailako eskualdetan banatzen da


EAE: Araba (ES 211), Bizkaia (ES 213) eta Gipuzkoa
(ES 212). EAE baino txikiagoa izanik, Nafarroa, berez,
NUTS 2 mailako eskualdea da (esan dugunez, ES 22
kode estatistikoarekin) eta, aldi berean, NUTS 3
eskualde bat (ES 220 kodearekin).

6. Nahiz eta irizpide bakarra ez izan, eskualde bakoitzaren


biztanle kopuruan oinarritzen dira, batez ere, sailkapen
horiek:

GEHIENEZKO GUTXIENEKO
ESKUALDE EAE ETA NAFARROAREN
BIZTANLE BIZTANLE
MAILA KOKAPENA
KOPURUA KOPURUA

Espainiako Ipar-ekialdea
NUTS 1 7.000.000 3.000.000
(EAE, Nafarroa, Errioxa, Aragoi)

EAE (ES21)
NUTS 2 3.000.000 800.000
eta Nafarroa (ES22)
Araba (ES211), Gipuzkoa (ES212),
NUTS 3 800.000 150.000
Bizkaia (ES213) eta Nafarroa (ES 220)
Iturria: EUROSTAT

7. Ikusten dugunez, biztanle kopuruaren araberako


neurriaren irizpideekin batera, egitura administratibo eta
politikoekin bateratzen ahalegintzen da Eurostat irizpide
horiek. Hori da, hain zuzen, Nafarroa, nahiz eta 800.000
biztanleko gutxieneko mugatik azpian geratu, NUTS 2
erregio moduan sailkatua izateko arrazoia. Eta Bizkaia,
nahiz eta muga hori gainditu, NUTS 3 eskualde gisa
sailkatua izatekoa ere.

8. Eurostaten irizpideen arabera bai EAE eta bai Nafarroa


NUTS 2 eskualde gisa sailkatuak izatea garrantzi
handikoa da. Eskualdeen maila honetan sortzen baita
interes ekonomikoa duen eskualde mailako informazio
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EAE ETA NAFARROA
NUTS2 ESKUALDEAK

estatistiko gehiena. Oso jarraibide argia da alderatutako


bilakaera ekonomikoaren jarraipenerako, bai eta horien
arabera politika publikoak eta helburu estrategiakoak
ezartzeko ere.

9. Hala ere, hori ez da nahikoa. Alde batetik, aldagai


ezberdinen jarraipena errazago egiteko beharragatik,
alderaketarako jarraibide gisa erabili behar ditugun
Europako NUTS 2 eskualdeen kopurua murriztuz.

10. Helburu hori kontuan hartuz, behin eta berriz proposatu


du EKAI Center-ek gure organo estatistikoek egokiak
diren Europako eskualdeen kopuru zehatza bat
aukeratzea. Eta eskualde horien zerrendaren arabera,
informazio estatistikoa alderatzeko eta hedatzeko
prozedura egonkorrak ezartzea ere. Laburbilduz,
aurreratu dugunez, eskualde industrial aurreratuak izan
beharko lirateke. Eskualde hauetako hamabost edo hogei
eskualde behar den moduan aukeratu ezkero,
jarraibiderako informazio egokia lortzeko aukera izango
genuke. Bai gure kokapenaren jarraipen egokirako, bai
eta ideiak, erronkak, arrisku eta aukerak aurkitu eta
zehazteko2.

11. Hala eta guztiz ere, irizpide hori, azken hamarkadetan


egokia izan ahal zena, ez da horren egokia gaur egun.
Edo, ziur aski, ez da nahikoa. Batez ere goraka ari diren
herrialdeen alderaturiko hazkundearen ondorioz. Orain
arte ere, gomendagarria izango zen, Europako eskualde
industrial aurreratuekin batera, adibidez, Estatu Batuak,
Hego Korea edo Japoniako beste eskualde batzuk ere
kontuan hartzea. Baina orain, goraka ari diren
herrialdeetako eskualde industrialak ere kontuan hartzea
nahitaezkoa bihurtu da ziur aski.

12. Zehazki, goraka ari diren herrialdeetako eskualde


industrial batzuk ere alderaketarako jarraibide gisa
kontuan hartzea proposatzen dugu. Nahiz eta biztanleko
haien errenta gurea baino nabarmen txikiagoa izan
2
Ik. "Gipuzkoako Ekonomia. ERRONKA ESTRATEGIKOAK", EKAI Center. 2013
4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EAE ETA NAFARROA
NUTS2 ESKUALDEAK

oraindik. Horren funtsezko arrazoia da nahitaezkoa dela


ondo identifikatzea ez bakarrik maila ekonomikoan gu
baino hobe daudenen indarguneak baizik eta gu baino
azkarrago aurreratzen ari direnak ere. Aurrerapen maila
horren atzean dauden politikak edo estrategiak ezagutu
eta kontrastatu behar ditugu. Bai eta beste
testuinguruetan zein punturaino diren erabilgarriak ere.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar