Você está na página 1de 6

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA


Working Paper 2016ko irailak 11
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA

1. Gure politika publikoak -eta, batez ere, gure politika


ekonomikoa- birbideratzeko garaian urgentzia
handiko zerbait badago, gure ustez, Euskal Herriak
behar duen politika estatistiko berria martxan jartzea
da.

2. Behin baino gehiagotan aipatu du EKAI Center-ek


zein punturaino den garrantzitsua azterketa
estatistikoa modu egokian bideratzea. Eta, zehazki,
gure gizartea edo gure erakunde publikoen
jarduerarako benetan interesgarria den informazioa
eskuratu eta hedatzea.

3. Zehazki, aurreratu dugunez, Europako estatu eta,


bereziki, Europako eskualde aurreratuekiko
beharrezko alderaketak eginez, gure aldagai
makroekonomikoen bilakaera modu zehatzagoan
jarraitzea nahitaezkoa da gure informazio
estatistikoan.

4. Esan dugunez, bai Euskal Autonomia Erkidegoa, bai


eta Nafarroa ere NUTS-2 eskualde bezala sailkatuak
egotea, eta sailkapen hori Europa mailan
homologatua izatea, funtsezko abiapuntua izan
beharko litzateke gure politika estatistikoarentzat.
Informazio estatistiko bakoitzaren berezko
helburuaren arabera sailkapen horren
homogeneotasuna zalantzagarria izan arren.

5. Hainbat hamarkadetan ibili gara gure autonomia


erkidegoen bilakaera beste autonomia erkidegoekin
edo Estatuaren bataz bestekoarekin alderatzen.
Politika hori, aurreratu dugunez, oso erosoa izan da
gure arduradun publikoentzat, gure egoera eta
bilakaerari buruz,aldagai sozioekonomiko
ezberdinetan etengabeko informazio baikorra
emateko aukera eman dielako.

6. Gure arduradun politikoentzat epe laburrera horren


onuragarriak izan diren orain arteko politika

2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA

estatistikoak benetako hondamendia izan dira gure


politika sozioekonomikoen eraginkortasunerako.

7. Irizpide estatistiko horiek herri honetako benetako


egoera modu egokian kokatzen ez digute utzi. Batez
ere Europa eta mundu mailako testuinguruan, jakina.
Eta, gainera, gure buruarekiko behar genuen
zorroztasunetik urrundu eta nolabaiteko lasaitasun
eta harropuzkerian murgildu gaitu1, eraginkorrak
izateko behar den grina duten politika publikoetatik
urrunduz.

8. Irizpide estatistiko horien ondorio kaltegarriak oso


nabariak izan dira, adibidez, hezkuntza politikan.
Hainbat hamarkadetan, gure hezkuntza sistemaren
egoeraren aurrean etengabe mezu baikorrak eta
lasaigarriak bidali dizkiegu gure herritarrei. Mezu
horien oinarri bakarra "beste batzuk gu baino
gaizkiago" egotea baino ez zen. Estatuko beste
autonomia erkidegoen hezkuntza arloko
eraginkortasun mailarekiko alderaketa huts horiek
besterik ez ziren eta.

9. Europa mailako hezkuntza sistemen egoerarekin


alderatzeko jarraibideak erabiltzen hasi diren unean,
argi geratu da gure hezkuntzaren egoera, Europako
estatuen ilararen amaieran dagoela. Zalantzarik
gabe, gure hezkuntza egitura birkokatzen eta
pixkanaka aurreratuz joango gara hemendik aurrera.
Baina orain arte gertatutakoa benetan larria izan da -
hamarkadak galdu ditugu- eta izugarriak izan dira

1
Muturreko kasu berri bat, oso adierazgarria: "Gipuzkoa, Europako
ekonomiarik esportatzaileena". ICEX / Expansion, 2016ko Urtarrilak 25,
hainbat komunikabidetan azaldu zen izenburu berarekin. Gipuzkoako
Merkataritza Ganbarak emandako datuen arabera, horrelako ondorio
sinesgaitzetara heldu zen hainbat komunikabide. Akatsaren jatorria, azaldu
dugun moduan, oso argia da. Estatu handiekin alderatu da Gipuzkoa kasu
honetan ere, eta ez herrialde honen antzekoak izan daitezkeen eskualde
txikiekin edo, nahi bada, NUTS 3 eskualde moduan sailkatuta daudenekin.
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA

gure gizarterako eta gure ekonomiaren


etorkizunerako ondorioak2.

10. Antzeko zerbait gertatu da gure berrikuntza


sistemarekin. Espainiako estatuarekiko alderaketa
hasiera batean, eta ondoren Europako beste
estatuekin, gure benetako kokapena ezagutzeko
guztiz desegokiak izan dira. Horretarako, eskualde
industrial aurreratuekiko etengabeko alderaketa
nahitaezkoa da. Ez da bigarren mailako arazoa. Gure
ekonomiaren etorkizuneko benetako erronken
aurrean modu errealistan kokatzeko funtsezko
kontua da gure ustez.

11. Antzeko zerbait gertatu da ere, adibidez, gure gizarte


eta lan politiken kasuan. Euskal Herriaren lan
kostuak Espainiaren bataz bestekoarekin eta beste
autonomia erkidegoekin etengabe alderatu gabe,
Europaren testuinguruan kokatu behar ginen
informazio estatistikoaren esparru honetan ere. Hori
ez egitearen ondorio nabaria izan da, kasu honetan,
gure gizarte eta ekonomia arloko eragileek lan
kostuen arazoaren aurrean izan duten jarrera eta
kokapena horren itxuragabetuta egotea.

12. Ohikoa da oraindik, gure erakunde batzuen txosten


ekonomikoetan, Espainiaren bataz bestekoarekiko
alderaketak behin eta berriz aipatzea, Europako
estatuak edo eskualde aurreratuen egoera eta
bilakaera behin ere aipatu gabe3. Horrek adierazten
digu zein punturaino gauden noraezean murgilduta
dabilen politika estatistiko batean. Horren ondorio

2
Ik. "La adecuación del Sistema Educativo a las necesidades de la Actividad
Socioeconómica de la CAPV", Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeak (EGAB) egindako txostena. 2011ko azaroak 30.
3
Oso adierazgarria izan zen, adibidez, EUSTATen azken "Euskal Autonomia
Erkidegoaren Txosten Sozioekonomikoa",2012an idatzi zuena. Ik., batez ere,
"Arlo ekonomikoaren laburpena". Langabezia, industri sektorearen indarra,
enpleguaren sorrera, esportazioak, ... aldagai guztiak Espainiaren bataz
bestekoarekin etengabe alderatuz eta behin ere ez Europako estatuak edo
eskualdeekin. Horren ondorioz, jakina, guztiz baikorrak ziren aldagai
guztietan ateratzen ziren ondorioak.
4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA

nabaria da, esan dugunez, gure politika publikoak


modu larrian desbideratzea eta, hori bai, gure burua
etengabe behar gabe harrotzea.

13. Herri honetako etorkizun sozioekonomikoarekin


konprometituak dauden arduradun politikoak behar
ditugun moduan, gutxieneko jarrera autokritikoaren
beharrean gaude ere. Gure indar-gune eta ahuleziak -
eta, beraz, etorkizuneko gure erronkak- bideratzeko
orduan oinarrizko akatsak ekiditeko nahitaezkoa
baita. Hezkuntza arloan -eta, neurri batean, esparru
teknologikoan- gertatutakoa ez da berriro gertatu
behar.

14. Gizarte eta ekonomiaren funtsezko aldagaien


aurrean, lehenbailehen jarri beharko lukete
EUSTATEK eta Nafarroako Estatistikarako
Institutuak prozesu estatistiko berri bat abian.
Prozesu horren bitartez, alderaketarako informazio
egokia dugula ziurtatu beharko genuke, modu
sistematikoan egituratuta:

a) Europako estatuen aurrean Euskal Herriak


dituen egoera eta bilakaera alderatuta baina,
batez ere,

b) NUTS-2 direlako Europako eskualdeekiko


alderaketa. Hauen artean, batez ere, eskualde
industrial aurreratuak ezberdinduz, Euskal
Autonomia Erkidego eta Nafarroarekin behar
den moduan homogeneoak diren ezaugarri
sozioekonomikoak dituztenak4.

4
Alderaketarako irizpide berriak behar direla oso gauza nabaria da, gure
ustez. Erakunde batzuk EKAI Center-ek aspaldidanik proposatu duen bidetik
hasi dira mugitzen. Adibidez, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saila,
EKONOMIAZ aldizkariaren bitartez: "El desempeño competitivo de Euskadi
frente a las regiones europeas de referencia (2000-2011)", José Ignacio Jaca
Michelena, Ekonomiaz, 2015. Eta "Euskadi entre las regiones avanzadas del
mundo. Juego de espejos para una guía de desarrollo", Alberto Alberdi
Larizgoitia, Ekonomiaz, 2015.
5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
POLITIKA ESTATISTIKO BERRIA

EGITURAZKO ANTZEKOTASUNEN ARABERA,


JARRAIBIDERAKO EGOKIAK DIREN EUROPAKO
ESKUALDEAK

Iturria: Navarro et al., 2010, 2011 eta 2012 / Alberto Alberdi

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar