Você está na página 1de 5

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

GARAPEN EREDUA
ZEHAZTEKO OINARRIAK
Working Paper 2016ko irailak 13
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
GARAPEN EREDUA
ZEHAZTEKO OINARRIAK

1. Une honetan, jarraitu behar dugun garapen eredua


argitzea da nolabait euskal ekonomiaren egiturazko
funtsezko erronka1. Eta horrekin batera, jakina, herri
honek hemendik aurrera jarraitu behar dituen
estrategiak ere.

2. Behar horren jatorria, alde batetik, krisi ekonomiko


honetan gure politika ekonomikoak noraezean
ibiltzean datza. Aurreko bi hamarkadetan, argi eta
garbi, produkzio-egitura babesteko eta sendotzeko
eredu baten aldeko apustua egin zen. Eta produkzio-
egiturarekin batera, ikerkuntza eta ezagutza ere2.
Tamalez, oraingo krisi garaietako urteetan
garatutako politika publikoak ez dira eredu horrekin
oso bateragarriak. Are gehiago, eredu horren
axolagabekeria adierazten dute nolabait. Baina hori
ez da -gure ustez- hausnarketa logiko baten ondorioa
izan, eredu berri baten aldeko apustua gomendatu
duena . Tamalez, gure politika ekonomikoak -oro
har- izan duen -eta sinesgaitza den- norabide faltaren
ondorioa izan dela onartu behar dugu, gure ustez.

3. Bigarren arrazoi bat dago gure garapen eredua


argitzea urgentzia handiko kontua dela pentsatzera
eramaten gaituena. Europa mailako eta nazioarte
mailako egitura ekonomikoan gertatzen ari diren
aldaketen abiadura hain zuzenere.

4. Mendebaldeko egiturazko ahultzea eta goraka egiten


ari diren herrialdeen indartzea, aurreko
hamarkadetatik gertatzen ari zena, nabarmen
bizkortu dira krisiaren leherketatik aurrera. Horren

1
Ik. "Gipuzkoako Ekonomia. EGITURAZKO ERRONKAK", EKAI Center,
2014.
2
Eredu horren jarraipen moduko azterketa estrategiko interesgarri bat
aztertzeko, ik. "Ponencia de Autogobierno. Parlamento Vasco. ¿Porqué la
Nueva economía y sociedades de bienestar aconsejarían un nuevo estatus
político para Euskadi?", Jon Azua, Eusko Legebiltzarra. 2015eko maiatza.
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
GARAPEN EREDUA
ZEHAZTEKO OINARRIAK

ondorioz, Mendebalde eta goraka egiten ari diren


herrialdeen arteko aldea abiadura handiz laburtzen
ari da. 2014ean Estatu Batuak gainditu zituen
Txinak PPP erreferentziaren araberako Barne
Produktu Gordinean. Batzuk eta besteen arteko
aldeak handiak dira oraindik. Hala ere, goraka egiten
ari diren herrialdeen egiturazko kokapenak, garapen
produktiboaren alde egin duten apustuak eta duten
zorpetze maila mugatuak ere, hurbiltze prozesu
honek jarraituko duela pentsatzera eramaten
gaituzte.

5. Bitartean, Europak eta Estatu Batuek, gain-


zorpetzearen zamapean jarraitzen dute. Eta finantza
sektorearen interesen aurrean autonomoak diren
politika publikoak gauzatzeko inolako gaitasunik
gabe. Horren guztiaren ondorioz, ez du ematen
Mendebaldeak gainbehera ekonomiko geldiezina
geratzeko behar diren baliabideak dituenik. Hori
dena, jakina, Europa edo Estatu Batuetan benetako
iraultza demokratiko bat ez bada gertatzen.

6. Horregatik, argi eta garbi esan dezakegu goraka


egiten ari diren herrialdeak, hurbildu baino gehiago,
hemen daudela. Ahaztu gabe, jakina, Mendebaldeko
sektore batzuek sustatu dezaketen nazioarte mailako
gatazka belikoaren arrisku nabaria, honen helburua,
hain zuzen, goraka egiten ari diren herrialdeak
geratzea delarik.

7. Goraka egiten ari diren herrialdeak hurbilpen azkar


horren hasierako oinarria, dakigunez, lan-indar
merkean oinarritutako industria politika
eraginkorrak izan ziren. Baina estrategia hori
gaindituta dago aspaldi. Gero eta apustu
indartsuagoak egiten ari dira goraka egiten ari diren
herrialdeak prestakuntza eta ikerkuntzaren alde. Eta
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
GARAPEN EREDUA
ZEHAZTEKO OINARRIAK

Mendebaldean eskuraezinak diren gizarte eta


politika arloko konpromiso mailarekin.

8. Horren guztiaren ondorioz, Europa bera gainditu du


Txinak I+Gn egindako ahaleginean:

I+G GASTUA (BPGren %)


TXINA EB-28
%2,1 %2,1
%2,0
%2,0 %2,0 %2,0
%2,0
%1,9 %1,9
%1,8
%1,9
%1,8
%1,7

%1,5

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014


Iturria: EUROSTAT / EKAI Center

9. Kontuan hartu behar dugu herrialde batek I+Gn


egiten duen ahaleginak ez duela adierazten oraingo
bere kokapen teknologikoa, baina bai, neurri handi
batean,bere etorkizunekoa. Txina -eta, beste neurri
batean goraka egiten ari diren herrialdeak, oro har-
bizkor, oso bizkor, hurbiltzen ari dira Mendebaldera.
Eta ez bakarrik gaitasun produktiboan, baizik eta
gaitasun teknologikoan ere. Eta, batez ere, ondo

4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
GARAPEN EREDUA
ZEHAZTEKO OINARRIAK

bideratutako politika publikoak dituzte, haien


garapen sozioekonomikoaren etorkizunaren aldeko
apustu proaktiboen bitartez. Europan eta Estatu
Batuetan aspaldi desagertu ziren politikak hain
zuzen.

10. Euskal garapen ekonomikoaren ereduari buruz,


horrek guztiak adierazten duena garrantzi handikoa
da. Orain arte nahiko lasai bizi izan gara mantendu
dugun kokapen estrategikoarekin. Hau da, egitura
produktibo indartsua baina maila teknologiko ertaina
edo baxuarekin. Baina estrategia horrek ezin du
luzaro jarraitu3. Gero eta zailago izango zaigu
goraka egiten ari diren herrialdeekin lehiatzea, koste
txikiagoak dituztelako eta, gainera, gure gaitasun
teknologikotik gero eta hurbilago dauden egitura
produktiboekin.

11. Hasiera batean, nabaria da egoera horretatik atera


behar dugun mezua. Gure gaitasun teknologikoa
indartzeko ahalegina azkartu behar dugu. Helburu
zehatz batekin: goraka egiten ari diren herrialdeen
aurrean oraindik ditugun abantaila konparatiboak
mantentzea. Eta ezagutza, hezkuntza, prestakuntza,
ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu
intentsiboak eskatzen du horrek, argi eta garbi.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

3
Ik., adibidez, "La segunda gran transformación como proyecto de
desarrollo", Alberto Alberdi, EHU Gune, Bilbao. 2013ko uztailak 5.
5

Você também pode gostar