Você está na página 1de 4

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

TOKI GARAPENA
Working Paper 2016ko irailak 18
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
TOKI GARAPENA

1. Euskal Herriko benetako erronka bat toki garapena politika


ekonomikoaren funtsezko alderdietako bat bezala kontuan
hartzea da.

2. Gogora dezagun toki garapenerako estrategiak enpresa


txikien eta ertainen sare eta egiturak garatzeko31 garrantzi
handikoak direla32, eta sare hauek dira, neurri handi batean,
euskal ekonomia oinarritzen dutenak.

3. Ez da harritzekoa tokiko -udal eta eskualde mailako- garapen


ekonomikorako estrategiak eta egiturak Gipuzkoan gehiago
landu eta sendotu badira, beste euskal lurraldeetan baino.
Gipuzkoako egitura ekonomikoaren ondorio zuzena da hori,
ziur aski. Herrialde horren egitura ekonomikoa askoz
sakabanatuagoa dago lurraldean zehar Araba, Bizkaia edo
Nafarroarena1 baino. Azken hauetan askoz bateratuagoak
daude enpresak esparru geografiko zehatzetan eta, batez ere,
hiriburuen inguruan.

4. Horra hor zergatik, Euskal Herrian tokiko garapen


ekonomikorako tresnen etorkizuna aztertzeko garaian, oso
jarrera ezberdinak izan dira herrialdeen arabera. Itxuraz,
garapen ekonomikoaren ardura duten egituren eraketarako
eta hauek behar dituzten baliabideak zehazteko irizpide
berdintsuak ezartzea zaila eta konplexuegia izango litzateke.
Gure herrialdeak anitzak baitira egitura eta gizartearen
ikuspuntutik.

5. Garapen ekonomikorako eskualdeko egiturak sustatzeko eta


indartzeko politika guztiz prozesu naturala da Gipuzkoan.

1
Ik. "La crisis deja ya el 40% de la economía navarra en manos de empresas
extranjeras", Juan Angel Monreal, Noticias de Navarra. 2015eko Urriak 11.
Azpimarratzekoa da enpresen sakabanaketarekin batera, garapenaren izaera endogeno
ala exogenoak ere harreman handia duela toki garapenak duen lekua eta garrantziarekin.
Garapen endogenoa sustatzeko toki garapena eredu aproposa da eta, alderantziz, garapen
endogeno bera sendotuta dagoen lurraldeetan, toki garapena, gehienetan, indarrean
dagoen estrategia izan ohi da. Toki garapena, beraz, multinazionalen gehiegizko
indarrari aurre egiteko estrategia egokia izan daiteke testuinguru zehatz batzuetan.
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
TOKI GARAPENA

Baina horren onurak eta ondorioak askoz txikiagoak dira


Euskal Herriko beste herrialdeetan.

6. Hala ere, toki garapenerako ereduak funtsezkoak dira, hain


zuzen ere, politika ekonomikoen aniztasuna eta
dibertsifikazioa sustatzeko garaian. Eta horrek, aldi berean,
egitura ekonomikoaren dibertsifikazioan bertan eragin handia
du.

7. Gure iritziz, gero eta beharrezkoagoa da tokiko garapenerako


euskal politika bat. Alde batetik, Gipuzkoan eta beste
herrialdeetako eskualde batzuetan indarrean dauden
prozesuak sendotu eta garatzeko. Baina toki garapenerako
prozesu berriak sustatzeko ere, jarduera ekonomikoaren
gehiegizko kontzentrazio geografikoa ekiditeko edo
zuzentzeko asmoz.

8. Jakina, udal eta eskualdeen testuinguru ezberdinak kontuan


hartzeko politika orokor hauek malguak izan behar dute, bai
eta hiriburuek dituzten behar bereziak eta herrialde
bakoitzaren egoera eta erronkak ere kontuan hartzeko.

9. Tokiko testuinguruen enpresa sare eta egituren dinamismoa


garrantzi handikoa da ez bakarrik enpresa txiki eta ertainek
osatutako enpresa egiturak sortu eta sendotzeko baita enpresa
kultura gizartean sustraitzeko ere. Eta gauza jakina da
enpresa kultura, berez, gure garapen ekonomikoaren
funtsezko erronka bat dela.

10. Behar den malgutasunaz, garapen ekonomikoa sustatzeko


eskualde guztiek nolabaiteko egitura bat dutela ziurtatu
beharko luke toki garapenerako euskal politika batek. Eta
arauen eta aurrekontuen aldetik horretarako behar diren
tresnak ziurtatzen direla ere. Egitura hauek, behintzat,
azterketa estrategikorako gai izan beharko lirateke, baita

3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
TOKI GARAPENA

ideiak eta egitasmoak sortu eta eskuratzeko eta, azken finean,


enpresa ezagutzaren tokiko sareak sustatzeko ere2.

11. Zuhurtasunez jokatzen bada, Galizian onartu zen "Eskualde


Garapenerako Legea"-aren antzeko tresna bat ez da baztertu
behar. Batez ere eskualde mailako garapen ekonomikorako
egiturak instituzionalki sendotzeko helburuarekin baita
hausnarketa estrategikoa esparru horietan ziurtatzeko ere.

12. Hala ere, Euskal Herriaren kasuan, egoera, kultura eta behar
ezberdinen aniztasuna kontuan hartu beharko litzateke,
jakina. Hori dela eta, horrelako lege bat, beharbada, lurralde
osora hedatu gabe, eskualde zehatzetara mugatu beharko
litzateke. Tokiko garapen ekonomikorako sistemara sartzeko
erabaki estrategikoa hartzen duten eskualdeetara hain zuzen
ere.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

2
Ik. "Local Economic Development: Analysis, Practices and Globalization", John P.
Blair eta Michael Charles Carroll. SAGE Publications. 2008.
4

Você também pode gostar