Você está na página 1de 4

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

ERRONKA ESTRATEGIKOAK ONDO


ZEHAZTEKO BEHARRA
Working Paper 2016ko irailak 20
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ERRONKA ESTRATEGIKOAK
ONDO ZEHAZTEKO BEHARRA

1. Krisiaren aurkako politikak baloratu eta bideratzeko orduko


gakoetako bat da, Euskal Herriaren kasuan, beste esparru
geografikoetan krisialdiak sortzen dituen arazo eta erronkei
buruzko etengabeko mezuek sortzen duten nahasmena.

2. Nahasmen horrek nabarmen zailtzen ditu gure gizartea eta


gure eragile politikoen kokapena eta azterketarako gaitasuna
eta, oro har, gure politika ekonomikoaren kokapen egokia.

3. Arazo hori azaltzen da ez bakarrik beste esparruetako


gobernuen politika eta estrategiekin. Baita ere politika
ekonomikoari buruzko oposizioko taldeen proposamenekin
edo gizarte eztabaidekin.

4. Azkenotan, oso modu nabarian nahastu dira gure inguruan


Espainiari buruzko eztabaida ekonomikoa, Greziari buruzkoa
eta Euskal Herriaren egoera eta benetako erronkei buruzkoa.

5. Funtsezkoa da, alde horretatik, krisialdi ekonomikoak hiru


esparru geografiko horietan (Grezia, Espainia eta Euskal
Herrian) ekarri dituen erronkak zeharo ezberdinak direla
kontuan hartzea. Politika Ekonomikoan nahitaezko kontua da
funtsezkoak diren erronkak eta funtsezkoak ez direnak argi
eta garbi ezberdintzea. Eta, zehazki, kasu bakoitzean jorratu
behar diren oinarrizko lan-ildoak ere.

Funtsezko erronka horiek laburbiltzeko ahalegin bat egiteak


merezi du.

6. Krisia lehertu zenean, egiturazko arazoa zen zor publikoa


Greziarentzat (BPGren %103 2007an) orduan bertan, baina
ez zen horrelakorik gertatzen Espainian (BPGren %64
2007an). Alderantziz, egiturazko arazo larria da Espainian
zor pribatua. Erabiltzen diren irizpideen arabera
ondorioztatzen diren zenbakiak aldakorrak badira ere,
OECD, NDF eta CEPRren datuen arabera, BPGren %300ean
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ERRONKA ESTRATEGIKOAK
ONDO ZEHAZTEKO BEHARRA

kokatzen zen zor pribatua Espainian 2013an. Eta %142ean


bakarrik Grezian.

Funtsezko Oinarrizko
Bigarren Mailako Estrategia
Erronka Estrategia
Kudeaketa Publikoa hobetu
Zor Zor Publikoa
Grezia Zor Pribatua kontrolpean jarri
Publikoa berregituratu
Enplegu Politika
Lehiakortasuna
Zor Zor Pribatua
Espainia Zor Publikoa berregituratu
Pribatua berregituratu
Enplegu Politika
Inbertsio produktiboa
Maila
Euskal Inbertsio Egiturazko erreformak hezkuntza,
teknologiko
Herria teknologikoa prestakuntza eta ikerkuntzan.
baxua
Enplegu Politika

7. Espainiako krisiaren aurkako politiken inguruko eztabaida


zor publikoaren inguruan kokatzea akats nabaria izango
litzateke. Espainiak, zor publikoaren arazoa bideratu gabe,
zor publikoarekin orain duen arazoa konpondu nahi izatea
irtenbiderik gabeko bidea izango litzateke.

8. Antzeko arrazoiengatik, zor publikoari buruzko etengabeko


eztabaida mediatikoa arrisku handiko kontua izan daiteke
Euskal Herrian. Liburu honetan azaltzen dugunez, gure
zorpetze maila mugatua da, bai arlo publikoan zein pribatua.
Eta, beharbada, errotik ezberdina den egoera baterako
gurezko diagnostikoa eta estrategia ezberdinak gauzatzeko
dugun gaitasun eza izan daiteke, hain zuzen, gure funtsezko
arazoa.

9. Euskal Herriaren kasuan, neurri handi batean, dugun egitura


mediatikoarekin egon daiteke loturik arazo hori. Batez ere,
gurezkoak diren komunikabideen falta eta gureak diren
erronkak eta behar ditugun politikak modu egokian
kokatzeko gure komunikabideek egiten duten ahalegina
behar bestekoa ez izatea.

3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ERRONKA ESTRATEGIKOAK
ONDO ZEHAZTEKO BEHARRA

10. Zorpetze pribatu eta publiko mugatuak, finantza sistema


osasuntsua, industria egitura produktibo sendoa. Gure
funtsezko erronkak beste norabide batean kokatzera
derrigortzen gaituzten egiturazko oinarriak dira guzti horiek.

11. Zehazki, gure industriaren maila teknologiko baxuan eta gure


lurraldearentzat horrek dakarren desindustrializaziorako
arriskua, gero eta larriagoa dena.

12. Jakina, politika publikoak ondo bideratzeko behar diren


lurralde bakoitzeko egoera, erronkak eta beharren azterketak
egitea klase politikoari dagokio batez ere. Tamalez, ohikoa
da eragile politiko batzuek garrantzia handiagoa ematea
komunikabideen edukierei egin beharreko azterketei baino
interpretazioak eta ekimen berriak martxan jartzeko orduan.
Jakin badakite iritzi publikoaren aurrean komunikabideen
mezuek duten pisua.

13. Euskal herriaren kasuan, politika teknologikoa eta industri


politika izan beharko lirateke komunikabide, agintari eta
gizarte eragileen arreta erakartzen duten esparruak.
Aurrekontu politikak, zorra edo bankuen berregituraketa
baino askoz gehiago behintzat.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar