Você está na página 1de 5

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

EUSKAL HERRIA GOTORTU


Working Paper 2016ko irailak 21
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EUSKAL HERRIA GOTORTU

1. Ez da aldarrikapen abertzalea. EKAI Centerren, 2007an


krisiak eztanda egin zuenetik, Mendebalde osorako defendatu
dugun estrategiaren atal bat baino ez da. Gure herrialdeak
salbatu nahi baditugu, mendebalde osoan ekonomia erreala
gotortzeko beharra dago. Industria, nekazaritza eta, oro har,
ekonomia produktiboa blindatu behar dugu, finantza-
sektorearen leherketak eragin eta eragingo dituen kredituaren
gainbeherak, txanponaren desorekak eta baliabideen
transferentziek (‘erreskatea’ izena eman zaie) suntsi ez
dezaten.

2. Horrek esan nahi du ekonomia errealeko guneak isolatu eta


babestu egin behar direla, alde batetik gain-zorduntzearen
gainbeheraren arriskuak suntsi ez ditzan eta, ildo beretik,
sektore produktiboei errekurtsoak ebatzi eta finantza-
sistemaren galerak konpentsatzeko erabiltzen tematuta
dagoen politika publikoek harrapa ez ditzaten.

3. Jakina denez, Euskal Herria da “kosta ala kosta” babestu


beharreko ekonomia errealaren gune horietako bat.

4. Harrokeriarik gabe, industria-sektorea mantentzen jakin


dugu, beste herrialde eta eskualde batzuk finantza-sektorean
eta higiezinen sektorean buru belarri sartu diren bitartean.
(Horrek ez digu ahaztu arazi behar, baina, defizit argia
dugula gure enpresetako ekipamendu teknologikoaren
alorrean).

5. Enpresa txikiaren pisuari eutsi diogu, eta horrek ere ia


Europa osoko enpresa handiek jasaten duten gain-
finantzaketatik libratzen lagundu digu.

6. Oro har, familien eta enpresen gain-zorduntzea mugatzea


lortu dugu eta, horri esker, Europako inguruko herrialdeak
baino itxuraz hobe kokatuta egon gara finantza-krisiari aurre
egiteko.

7. Hala ere, garrantzitsuena ez da nola geunden kokatuta


finantza-krisia hasi zenean. Krisiaren tamaina eta larritasuna
dela eta, ezinbestekoa da ekonomiaren alderdi guztiak
defendatzeko zaintza etengabea: enplegua defendatu behar
da, eta nekazaritza-ustiategiak, industria-enpresa
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EUSKAL HERRIA GOTORTU

bideragarriak, gaitasun produktiboa duten eskualde eta


herrialdeak, etab. babestu behar dira.

8. Lehenago ere esan dugu: ez da aldarrikapen abertzalea, eta


bai gizartearekiko lotura eta konpromiso etikoa dituen
edozein herritar edo erakundek egungo egoeran barneratu
behar duen funtsezko erronka.

9. Eta, azpimarra dezagun, ez dela solidaritatearen


kontzeptuarekin talka egiten duen estrategia. Batez ere, azken
urteetan “solidaritate” hitza era bitxian baliabideak finantza-
sektorera bideratzen dituen politika “solidarioak”
justifikatzeko behin eta berriz erabili dela ikusirik.

10. Euskal Herria gotortu beharra dago, baina ez beste eremu


geografiko batzuetako herritarren aurrean, finantza-sektorean
gertatzen denak dakartzan arrisku larrien aurrean baizik. Izan
ere, gaur egungo egoerak eskatzen dituen gatazka-neurriak
abian jarri ezean, finantza-sektorearen egoerak gure sektore
produktiboa ere suntsituko du.

11. Gure ustez, ageri agerikoa da helburu hori krisiaren aurkako


gure politiken oinarrian ezarri behar dela.

12. Hala ere, azken urteetan gauzatu diren jokabideek guztiz


bestelako norabidea hartu dute.

13. Lehenik eta behin, Nafarroako Kutxa eta Kutxabank- aren


arduradun batzuek gure herrialdearen finantza-oinarria
“disolbatzeko” hartu zuten estrategia izan zen deigarriena.
Eta, batez ere, gure buruzagi politikoek ez zutela berehala eta
tinkotasunez desegin estrategia hori. Kutxabank- aren egin
dute bai, 2014ean, baina Nafarroako Kutxan azaldu diren
erreakzioak beranduegi heldu dira egoerari aurre egin ahal
izateko.

14. Industria-sektorea mantentzearekin batera, Euskal Herriko


edozein analisi makroekonomikotan gure finantza-
sistemaren osasuna nabarmentzen da, liburu honetan azaldu
dugun moduan. Urtez-urte sektore produktiboak elikatu eta
gain-zorduntzea saihestearen ondorioa da hori.

15. Gauza gutxik gehiago harritzen gaitu, orain urte batzuk


Nafarroako Kutxak eta Kutxa-bankek eraman zituzten
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EUSKAL HERRIA GOTORTU

estrategia ulertezinak baino. Frantziako, Alemaniako,


Amerikako bankuek Espainiako finantza-sektorean kosta
ahala kosta inbestitzeari ihes egiten dioten bitartean,
Nafarroako Kutxa eta Kutxa-bankek, jatorrian egoki
kokatutako finantza-erakundeak zirenak, euskal ekonomiaren
eta finantza-sistemaren oinarria ere bazirenak, beren ondarea
eta kaudimena disolbatzeko estrategia batean sartu ziren,
kaudimen eta bideragarritasun eskasa zuten beste eremu
geografiko batzuetako erakundeak erosiz edo bulego berrien
bidez neurriz kanpoko hedapenari ekinez.

16. Horrela jokatuz, Nafarroako Kutxak eta Kutxa-bankek


inguruko egitura sozioekonomikoaren zerbitzurako ohiko
bokazioa eten zuten eta arrisku larrian jarri zuten urteetako
lanari eta aurrezkiari esker bildutako ondarea. Eta, horrekin
batera, gure finantza-sistema eta euskal ekonomia bera ere
arriskuan jarri zuten.

17. Gure ustez, estrategia hori garaiz birbideratu ez izanak -


Nafarroako Kutxaren kasuan- edo berandu birbideratzeak -
Kutxa-banken kasuan- herrialde honetako ekonomiaren eta
instituzioen buruzagitzan zerbait larria gertatzen ari dela
erakusten du.

18. Argi esan dezagun: euskal ekonomia ez zen krisiaren aurrean


garaiz blindatu ari eta, guztiz bestela, estrategia horren bidez,
apropos eta zentzurik gabe disolbatzeko arriskuan jarri zen.
Erantzukizunak agerikoak dira.

19. Berriro ere: serioak izan gaitezen. Orain arte, beren lanaren
eta aurrezkiaren bidez herrialde hau aurrera atera dutenen
lanagatik harro agertu beharrean, defendatu behar duguna
seriotasunez eta zorroztasunez defendatzeko unea da.

20. Euskal Herria blindatzeak zera esan nahi du: gure industria
blindatzea eta horretarako ahal diren baliabide guztiak (giza
eta finantza-baliabideak) epe luzerako premiei erantzuteko
eta gure enpresen proiektu bideragarriak aurrera ateratzeko
jartzea. Eta hori ere ez dira egiten ari.

21. Euskal Herria blindatzeak gure prestakuntza- eta berrikuntza-


sistemetan egiturazko erreformak egin behar direla esan nahi
du, horien bidez gure sektore produktiboek behar duten jauzi

4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
EUSKAL HERRIA GOTORTU

teknologikoa eman, eta goraka datozen herrialdeen


lehiakortasuna ez dezaten izan jasateko arrisku bizia.

22. Euskal Herria gotortzea ez da berrikuntza teknologikorako


gastuari eustea, eta bai arlo honetako aurrekontuetan epe
laburrean benetako jauzia ematea, logikoki, horrekin batera
egiturazko neurriak hartuz, industria-sektoreak ahalegin
publiko horiek barneratuko dituela bermatzeko.

23. Euskal Herria gotortzeak, beraz, aurreko belaunaldiek eman


digutenaz harropuztu beharrean, epe laburrean egin
beharrekoaz jabetzea esan nahi du, horrenbeste jenderen
horrenbeste urtetako ahaleginak ez deuseztatzeko.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar