Você está na página 1de 4

EUSKAL EKONOMIA

DEMOKRAZIAREN BIDETIK
Working Paper 2016ko irailak 26
EUSKAL EKONOMIA
DEMOKRAZIAREN BIDETIK

1. Azterketa hau bideratzeko garaian, hainbat


zalantza izan ditugu izenburuari dagokionez.
"Ekonomia demokraziaren bidetik" esapidea bera
apur bat nahasgarria izan daiteke lanaren helburua
kontuan hartzen badugu.
2. Alde batetik,ez da gure funtsezko helburua
enpresen barne eraketa eta akziodunen edo
langileen parte hartzearekin lotutako gaiez aritzea.
Kontzeptu guztiok "enpresaren demokratizazioa"
esapidearen barnean sartu ohi dira. Interes handia
pizten ari dira gai hauek gure inguruan azken
hamarkadetan. Enpresa txiki eta handietako
bakoitzaren abantailen eta desabantailen azterketan
ere ez gara arituko, eta enpresen egituraren
sakabanaketaz edo dibertsifikazioa beraz ere ez1.
3. Euskal Herriko -Euskadiko Autonomia Erkidegoa
batez ere- enpresa egiturako eraketaren eta
bilakaeraren ondorioak aztertzea da gure helburua,
aginte politikoan duten eraginaren ikuspuntutik.
"Demokratizazioa" edo "demokraziarako bidea"
esapideak, batez ere, aginte politikoak enpresa
aginteen aurrean duten autonomia mailarekin
daude loturik.
4. Ez dago botere ekonomikoen eraginaz guztiz aske
dagoen edo egon daitekeen botere demokratikorik.
Hala ere, eragin horren indar eta jarraipena
erabakigarriak izan daitezke egitura politiko zehatz
batek demokratikoa izaten jarraitu ahal izateko. Eta
hori aginte politikoa eratzeko garaian erabiltzen
diren prozesu eta tresna formalak kontuan hartu
gabe.
5. Egiturazko eraldaketa nabariak jasan ditu Euskal
Herriak azken hamarkadetan. Sakoneko ondorioak
izan dituzte eraldaketa horiek, bai egitura
1
"Ekonomiaren demokratizazioa" esapidea erabiltzen denean, zentzu oso
ezberdinean erabiltzen ohi da. Gehienetan, herriak eta hiritarrek erabaki
ekonomikoetan parte hartzeko duten aukerak sustatzeko beharra
azpimarratzen da. Ik., adibidez, Economic Democracy: The Political
Struggle of the Twenty-First Century", J.W. Smith, Institute for Economic
Democracy, 2005. Bestetan, esan dugun moduan, langile edo interes talde
ezberdinen parte-hartzea sustatuz eta azpimarratuz, enpresen barneko
egiturak aztertzen dira. Esparru honetan "Industrial Democracy", Sidney
Webb eta Beatrice Webb, Nabu Press, 2011 klasiko bat izan zen.
2
EUSKAL EKONOMIA
DEMOKRAZIAREN BIDETIK

politikoan zein ekonomikoan. Gure helburua da,


hain zuzen,bi esparru horien bilakaera hamarkada
hauetan zein punturaino lotu den aztertzea da eta
lotura horren azterketa modu laburrean "euskal
ekonomiaren demokratizazioa" edo "euskal
ekonomia demokraziaren bidetik" esapideen
bitartez izendatu dugu.
6. "Euskal ekonomia demokraziaren bidetik"
esapidearen bidez, azken lau hamarkadetan
sakontze demokratikoaren bidetiko prozesu
intentsiboa gertatu dela adierazi nahi dugu. Eta
hori botere ekonomikoaren esparru batzuek
jarduera politikoaren gainean zuten eragina neurri
handi batean galdu dutelako gertatu da.
7. Ikuspuntu honetatik, gauza nabaria da prozesu hori
oso modu baikorrean balioesten dugula, ekonomia
jardueraren esparru zehatz batzuetan prozesua
berak ondorio negatibo nabariak izan arren.
8. Azterketa historikoa, igaro berri diren hamarkadei
buruzkoak izan arren, badu, edo gure oraina ulertu
ahal izateko eta gure etorkizuna bideratzeko
interesa handia izan dezake. Aginte politikoaren
autonomia etengabe zaintzeak gure politika
publikoetan izan behar duen garrantzia
azpimarratzea izango da gure helburua ere, gerora
begira autonomia hori ziurtatu behar duten gizarte
eta arau egiturak sortu araztearekin batera.
9. Formalki demokratikoak diren estatu handiak,
batzuetan ehunka milioi biztanleekin, behin baino
gehiagotan botere politikoa enpresa aginteko
egitura batzuen menpe kokatzen amaitzen dute.
Estatistikoki, horrelako zerbaiten arriskua askoz
handiagoa dute enpresa handiak dituzten lurralde
esparru txikietan. Balizko arrisku horren aurrean
adi ibiltzeak berebiziko garrantzia du Euskal
Herrian demokraziak izan behar duen
etorkizunerako.
10. Azkenik, azterketaren funtsezko gako bat da, hain
zuzen, enpresa sektore batzuek duten indar
politikoak garrantzi handikoa izaten jarraitzen
duela jarduera esparru zehatz batzuetan. Egoeraren
3
EUSKAL EKONOMIA
DEMOKRAZIAREN BIDETIK

azterketaren aldetik eta gerora begira hartu


beharreko balizko neurrien aldetik duen
garrantziagatik, gai honi ahalegin egoki eta
nahikoa eskaintzeak nahitaezko ematen du.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Você também pode gostar