Você está na página 1de 4

HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA

ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN
2016ko azaroa
HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA
ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN

1. Has gaitezen esanaz EAEn esparru sozio-ekonomikoan


hizkuntzen erabilerari buruzko maparik ez daukagula.
Ez dakigu zenbateraino dagoen enpresa mailan
euskara edo ingelesa inegratuta, ez baitago ikerketa
aplikaturik enpresetako hizkunta erabilera aztertu
duenik.

2. Daukaguna da euskara planetan, eta EUSLAN edota


LANHITZ programetan parte hartzen duten enpresa
multzoen inguruko diagnosia, baina orokortu ezin
daitekeena. Hortik aurrera, lan solteak, aurki daitezke,
adibidez, Langunek, Lanbideren eta Hobetuz
Fundazioaren laguntzaz, burutatako inkesta (laginak
437 enpresa hartu zituen) 2011ean.

3. Hori premia bat da. Jakina, erabilera aztertzeko lehen


urratsa metodologia hautatzea izango litzateke. Modu
ezberdinak baitaude hori egiteko. Abiapuntutik,
zerbitzu-hizkuntza eta hizkuntzaren ahozko erabilera
bereiztea argigarria izan daiteke, ingelesaren kasuan
hizkuntzaren funtzioak elementu bereizgarriak
dituelako: batik bat, kanpo harremanetarako eta
hainbat zerbitzu ingelesez eskaini ahal izateko
ezinbesteko bilakatu den moduan, barne
harremanetan erabiltzeko premiarik ez da inondik
ageri. Barne komunikazioan lehiak gaztelera eta
euskararen artekoa jarraituko du izaten.

2
HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA
ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN

4. Metodologia bakoitzak alderdi bat/batzuk azaleratuko


ditu eta beste zenbait itzalean utziko ditu.

5. Euskararen erabilera ezagutu nahi bada, hori


burutzeko modu bat izan daiteke euskaradunen artean
galdeketa egitea lan esparruan zenbaiterano
erabiltzen duten euskara ezagutzeko. Euskaradunen
artean, euskara ahalmen potentzial moduan uler
liteke, komunikazio tresna edo baliabide bat, zenbait
baldintza emanda erabil daitekeena eguneroko lan
praktikan. Fokoa jar liteke baldintzetan, hau da, zer
nolako baldintzek errazten ala oztopatzen egiazko
erabilera.

6. Horrelako metodologia batek, berriz, ez digu ezer


esango ingelesaren erabileraz.

7. Beste metodologia bat izan daiteke, euskaradunak


ardatz izan ordez, landunak edo enpresak izatea
azterketa unitatea, hizkuntza ezberdinen gaitasunaren
araberako aurre-sailkapenik egin gabe.

8. Kaleko erabileraren neurketekin egiten den bezala,


beste metodologia bat izan liteke, hizkuntzen ahozko
erabilera aztertzea lan esparruan hizkuntzaren egoera
ahalik eta modu errealenean neurtuz. Momentu jakin
batean hizkuntzen zuzeneko behaketa baten bitartez.

9. Beste modu batera esanda, aurreko kasuetan


norberak bere buruari aitortzen dion erabilera maila
jasotzen da; hau da, erabilera aitortua edo subjektiboa
deitu ohi dena. Lanpostu neurketan, berriz, inkestetan

3
HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA
ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN

ez bezala, mintzatzen ari denari ez zaio ezer galdetzen,


entzun eta hizkuntza jasotzen da modu objektiboan.

10. Errealitate horren mapa bat edo mapa sorta bat izan
ezean, ariketa hipotetikoekin jokatu behar dugu.

11. Aipatu dugun bezala, premiazkoa iruditzen zaigu


ikerketa-ildo hori sustatzea hizkuntzen kudeaketarako
politika publikoak gidatzeko iparrorratz ezin
lagungarriago izan daitekeelako. Eginkizun horretan
garrantzizkoa deritzogu hizkuntza zerbitzua eta
hizkuntzaren erabilera bereiztea. Irizpide
metodologikoen artean kontuan hartzea, batetik
zerbitzu bat euskaraz, ingelesez edo gazteleraz ematen
dela identifikatu ahal izatea eta hiztun lan-
komunitatean zein hizkuntza erabiltzen den ezagutzea.

Você também pode gostar