Você está na página 1de 23

Arrasateko azoka biziberritzeko

parte-hartze ekimenaren
sintesi txostena
2012ko iraila

0.
1.
2.
3.
4.
5.

Sarrera
Abiapuntuko helburuak
Metodologia
Azoka biziberritzeko bidean egindako pausuak
Arrasateko azoka biziberritzeko diagnosia
Ondorio eta proposamen nagusiak

0. Sarrera
Urtarrilean ekin genion Arrasateko azoka biziberritzeko ekimenari eta hilabete hauetan, asko
izan dira azoka berria eta bizia lortzeko helburuaz ibilbide honetan bide lagun izan ditugun
herritar, herri eragile eta udal ordezkari zein teknikariak. Euren ekarpen, iritzi eta
proposamenak ezinbestekoak izan dira ekimen parte hartzaile osoan zehar. Hasierako
helburuei jarraiki, uztailean bukaera eman genion ekimen parte hartzailearen lehen faseari,
azoka berriaren erabilera funtzioak identifikatu eta proposamen zehatzak egiteko faseari hain
zuzen ere.
Ikuspegi eta interes desberdinetatik batu gara prozesu honetara, eta eremu batzuetan iritzi
ezberdinak izan arren, aniztasunetik proiektu adostua eraikitzeko ahaleginean ibili gara orain
arte. Gure arteko elkarlanean, eragile desberdinok ikuspegi antzeko bat partekatzen dugula
ikusi dugu. Herritarron bizi-kalitatean eta ongizatean eragingo duen azoka-gunea behar dugu,
nagusitzen ari diren logika merkantilistek asetzen ez dituzten premiei erantzun ahal izateko.
Txosten honetan orain arte emandako urrats nagusiak laburbiltzen dira, eta zehazki,
Arrasateko azoka biziberritzeko ikuspegi ezberdinetatik martxotik uztailera lanean aritu diren
lau lan taldeek burututako diagnosia eta egungo egoerari aurre egiteko adostu dituzten
proposamen zehatzen sintesiak jasotzen dira.

1. Abiapuntuko helburuak
Arrasateko Azoka biziberritzeko ekimena helburu jakin batzuekin abiarazi genuen:

Azokaren egungo egoeraz kezkaturik, gune honi bultzada eta bizi berria eman nahi
diogu. Herriari bizia emateko, baserritar eta nekazal ekoizleen biziraupenerako eta
bestelako kontsumo ohitura solidarioagoak garatzeko Azoka biziberritua
ezinbestekoa dela iruditzen baitzaigu.

Azoka berria egungo postu eta baserritarrik gabe ez dugu ulertzen. Baina era berean,
azoka biziberritzeko gune berritzaile baten premia ikusten dugu. Hori dela eta,
azokaren ohiko jarduerei ildo berritzaileak gehitu nahi dizkiogu; sinetsirik gaude
funtzio aniztasunaren bidez indarra emango diogula azoka guneari zein bertan
kokatuko diren jarduera ezberdinei.

Azoka Biziberritzeko prozesua, Arrasateko kapital soziala indartzea helburu duen


prozesua da. Erabilitako oinarri metodologikoek Arrasateko eragile nagusien
inplikazioa ez ezik, eragileen saretzea ahalbidetu du. Udal ordezkarien, udal
teknikarien, herri eragileen, eragile ekonomikoen, hezkuntza eragileen artean
konfiantza eta lankidetza harremanak ehundu dira prozesuan. Elkar harreman hau,
zutoin ezinbestekoa da etorkizun hurbileko erronkei ekiteko.
Lankidetza testuinguruak eragileen ohiko jardueratik abiatuz, komunitate edo herri
ikuspegi baten urgaineratzea ekarri du. Eragile desberdinen lana balioan jarri eta
gizarte-prozesuen erdigunera ekartzen dira. Nor bere eremuan garatzen duen
jarduera komunitatearen ongizatearen aberastasun-eragile direla balioetsi eta, bide
honetan, altxor ugariez eta desberdinez osaturik dagoela Arrasateko eragileen sarea
ohartzea eragiten du.

Eta hori guztia dela eta, Azoka biziberritzeko ekimena prozesu parte hartzailearen
bidez egin nahi izan dugu. Arrasateko elkarte eta herri-eragileak, interesa agertu
duten herritarrak, udal ordezkariak eta udal teknikariak, besteak beste, gara prozesu
honen eragileak.

2. Metodologia

Azoka biziberritzearen ekimena, Ikerketa-Ekintzaren oinarri metodologikoetatik abiatzen den


gizarte-eraldaketa esperientzia da. Ikerketa-ekintzaren oinarriak egokia direla frogatu dira
gizarte-eraldaketa prozesuetan herri-eragileak eta herritarrak inplikatzeko, parte hartzearen
kultura berria eragileen artean zabaltzeko, eta hausnarketa eta praktika oinarri duen
hiritartasun aktiboaren heziketa-trebakuntza esperientziak sozializatzeko.
Hauxe izan da prozesuan zehar jarraitu dugun eskema metodologikoa:

Proiektua burutzeko dinamika abiatu


Adostutako proiektuaren aurkezpena

BATERATZE SAIOA(lan taldeetako diagnosiaren aurkezpena) 2012.05.16.

Aisialdia eta jolasa

Nekazaritza eta
elikagaiak

Haurren
begirada

T.E.

Produktu
eraldatuak eta
kontsumo
ardurattsua

Mahai-ingurua

Herrigintza eta
plaza

Txangoak

Kulturartekotasunaren
azoka

BATZORDE TEKNIKOA

T.E.

JARRAIPEN BATZORDEAK (tek, pol, koop

KOMUNIKAZIO KANPAINA

Etorkin en eta eskoletako azpi prozesuak

BATERATZE SAIOA (proposamenen kontrasterako saioa)2012.07.11

AZOKAKO PRINTZIPIOEN TAILER IREKIAK ots.15 (lan taldeak eta talde eragilea osatu)
KALE AURKEZPENA ots. 11
Ekarpenak jasotzeko saioa ots.9
AURKEZPEN TAILERRAK( urtar. 24-25) + BILERA ESTRATEGIKOAK (urtar.16-ots.15)

Komunitate-eragiletza eta parte hartze prozesuak ez dira inprobisatzen. Plangintza eta euskarri
metodologiko sendoak eta kontrastatuak beharrezkoak dira. Zentzu honetan, diseinu-prozesua
hausnarketa eta ekintza prozedura sistematikoen bidez garatu dugu. Honako hauek dira
kontuan hartu ditugun irizpide metodologiko batzuk:

Prozesuaren izaera malgua. Gizarte-eragile eta norbanakoak dira prozesuaren


oinarriak. Plangintza eta metodologi euskarriak erabili ditugun arren, ikuspegi
zurrunak ez dira bideragarriak. Plangintzek eta metodologiek izaera malgu eta irekia
behar dute: ekarpenei, ezustekoei eta baita balizko gatazken kudeaketari erantzuteko
gaitasuna emateko modukoak ere.

Parte-hartzearen pedagogia. Parte-hartzea ez da arautzen den prozedura. Partehartzea kultura bat bada ere: balioek, jarrerek, ikuspegi partekatuek sostengatu egiten
4

dute. Zentzu honetan, abiatu dugun prozesua parte-hartze kulturaren pedagogia


dinamika izan da baita ere. Parte hartu duten eragileak elkarlan eta ikuspegi
partekatuen ohiturak eta jarrerak barneratzea prozesuaren erronka izan da.

Ikuspegi kolektiboaren lanketa. Prozesuan parte hartu duten eragileek motibazio,


ikuspegi eta interes desberdinak erakutsi dituzte. Argitu dezagun zilegiak diren
jarrerak direla. Prozesuaren erronka izan da proiektuaren gaineko ikuspegi ahalik eta
partekatu eta adostua eraikitzea. Horretarako, iritzi guztiak adierazteko bitartekoak
eskaini ditugu, perspektiba partzialen baturaz ikuspegi osoagoa lantzen saiatu gara.

Denboraren kudeaketa egokia. Egungo gizarteetan denbora baliabide urria eta


preziatua da. Jendea ez da parte hartze komunitariorako bizi. Prozesuaren denbora
eta eskakizunak neurtzen saiatu gara. Plangintza mekanismoak, bilkuren sistematika
eta optimizazioa, hasiera eta bukaera duten konpromiso eskaerak, besteak beste,
kontuan hartu ditugun irizpideak izan dira.

Informazioa sozializatzeko bitartekoak. Lan taldeen dinamikan sortzen den


informazioa zabaltzeko bitartekoak garatu ditugu.

Egitasmoaren esparru teknikoa eta parte-hartze prozesuak uztartzeko bideak


zehaztu dira. Azokaren diseinu teknikoa eragile eta norbanakoen parte-hartzearen
ikuspegiekin aberastu dugu. Eta, aitzitik, parte-hartze prozesua dimentsio tekniko eta
espezializatuaren ezagutzarekin sendotu dugu.

Prozesua dinamizatzeko ardura izango duen lan talde profesionala. Prozesu


dinamiko eta konplexua izan dugu esku artean. Prozesua elikatzeko prozesuaren
baliabide berezkoak beharrezkoak dira. Ikuspegi osoa zaindu, atal desberdinak
dinamizatu, plangintza sistematikaren dinamika bermatu eta metodologi oinarriak
zaindu, besteak beste, aditu talde honen zereginak izan dira.

3. Azoka biziberritzeko bidean egindako pausuak


2012.06.01 Azokako
postuetako langileen bilera

2012.01.24-25
Aurkezpen bilerak

2012.02.11 Ekimen adostuaren


aurkezpena

2012.05.16 Lan taldeen


bateratze saioa

2012 maiatza-ekaina Munduko


azoketatik, berdura plazara!

2012.02.25 Azokaren
gogoeta tailer irekia

2012 abenduan bilera


estrategikoak

2012.01.17-2012.03.20
Formazio saioak

2012.02.17 Azokako
erabiltzaileen inkesta

2012ko Maiatzetik ekainera


Talde eragilea

2012ko martxotik uztailera


Azoka biziberritzeko lan taldeak

2012. Maiatzean
Azoka haurren begietatik

2012.07.11 Lan taldeen II


bateratze saioa

2012 maiatza-ekaina Kontsumo


eta zaintza ohiturak aztertzeko
galdetegia

Parte-hartze prozesu honen baitan hainbat izan dira eman ditugun urratsak eta egin ditugun
bilkurak herri sektore askoren iritzi eta ikuspegiak aurkezteko:

Abendua eta urtarrilean zehar, udal ordezkariekin, alderdi politikoekin, herrieragileekin, merkatariekin eta nekazariekin lehen harreman dinamika garatu genuen
Bagarako teknikariok.

Urtarrilaren 24ean eta 25ean, Bagarako teknikarion dinamizaziopean, herri eragileok


parte-hartze tailerrak burutu genituen azokaren gaineko gure arteko ikuspegiak
partekatzeko.

Otsailaren 8an, Arrasateko udaletxean, udal teknikariekin parte hartze tailerra egin
zen. Bertan, azokaren eta prozesuaren gainean udal teknikariok gure iritzi eta
ikuspegiak luzatu genituen.

Otsailaren 9an, herri eragileok parte hartze tailer berri bat burutu genuen norbere
elkartearen kontrastea eginik, ikuspegi berriak mahai-gaineratzeko eta azoka
biziberritzeko ekimenari gure atxikimendua adierazteko.

Otsailaren 11n, Sebero Altube plazan hileko 3. asteburuko baserritarren azoka


aprobetxatuz, azoka berriaren aukerak irudikatu genituen. Bertan baserritarren
postuez gain, honakook parte hartu genuen: Jakion bertako produktuekin, Harreman
bidezko merkataritzarekin, Txatxilipurdi taloen eta iraunkortasunaren inguruko
tailerrarekin, Amaia Albes diseinatzailea arropa eta osagarriekin, Arrasateko
Gaztetxeko materialaren postua, eta La Jodedera talde andoaindar-kubatarra kultur
gunea irudikatuz.

Otsailaren 17an, Bagarako teknikariok Arrasateko Azokan erabiltzaile, postuetako


langile, eta kontsumitzaileen iritziak jaso genituen kale inkestaren bidez.

Otsailaren 25ean, herri eragileez gain,


interesa dugun herritarron iritziak eta
proposamenak adierazteko parte-hartze
saio irekia egin genuen Kulturateko areto
nagusian.

Martxotik aurrera lau lan-talde ibili dira prozesuan zehar jasotako iritzi eta
proposamenak oinarri harturik, azoka berriaren jarduerak identifikatzen eta
proposamenen bideragarritasuna fintzen:
o
o
o
o

Elikadura eta lehen sektorea


Kontsumo arduratsua eta produktu eraldatuak
Herrigintzarako plaza
Aisialdia eta jolasa

Lan taldeen osaketa espezifikoa:


Jolasgunea

Elikadura

Kontsumo arduratsua

Arizmendi Bazara
Txatxilipurdi elkartea
Aspace
Euskal Udalekuak
Gurasoak
HUHEZI
Udal teknikaria

Debagoienako Landa
Garapena
EHNE
Baserritarrak
Udal teknikaria
Plazako bezeroa
Norbanakoa
Kontsumo taldea

Diseinatzaileak
Bidezko Merkataritza
Kontsumo Taldea
Norbanakoa
Zero Zabor
Bitxigintza
Udal teknikaria
Emaus
Trukea
Gatzaga
Harreman

Herrigintzako
plaza
Aspace
Abaroa
Norbanakoa
HUHEZI
Udal teknikaria
AZE elkartea

Talde eragilea
Zinegotziak
Ekoizlea
Txatxilipurdi elkartea
Udal teknikariak
EHNE
EMAUS
Gaztetxea
Kontsumo Taldea
Ibaiarte merkatarien
elkartea

Maiatzaren 16an udaletxeko pleno aretoan lehen bateratze saioa egin genuen, bertan,
aurretik aipatutako lau lan-taldeok martxotik ordura arte jorratutako gaiak komunean jarri
genituen, diagnostiko eta aukerak ezagutzeko, eta baita guzti hauek elkarren artean izan
ditzaketen sinergia posibleak aztertzeko. Lan-taldeetako partaideez gain, Arrasateko
Udaleko hainbat teknikari eta politikari, eta beste zenbait herritar ere elkartu ginen.
Bide batez, parte hartze prozesuaren bigarren
faseari hasiera emateko ere balio izan zuen, fase
berri honetan, diagnostikoetatik proposamen
zehatzetara pausua emateko.

Maiatzetik aurrera ere, Azoka biziberrituko talde


eragilea sortu zen. Hamabi pertsona inguruk osatu zuten lantaldea eta bertan, udal
ordezkariak, herri eragile ezberdinetako ordezkariak (merkatarien elkartea, aisialdi
elkarteak, bidezko merkataritza, etab.), herritarrak, arkitektoak, Bagarako kideak, etab.
daude. Talde hau bilakatu nahi da azoka berriaren talde motorra.

Maiatzean zehar, Haur eta gazteek azokaren eta herriko jolasguneen inguruan duten
iritzia jasotzeko saioak ikastetxeetan: Txatxilipurdi eta Huheziko ikasleekin elkarlanean.
Herriko ikastetxeetan ibili zen lantaldea haurren ekarpenak jasotzen, bai azokaren
inguruan, eta baita jolasguneen inguruan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan egin
ziren saioak, metodologia ezberdina proposatu zelarik adin tarte bakoitzarentzat. Denera,
122 ikaslerekin burutu ziren dinamikak.

Maiatza eta ekaina bitartean, Kontsumo eta zaintza ohiturak aztertzeko galdetegiak
burutu ziren. Huheziko ikasleen laguntzaz, herriko saltoki gune ezberdinetan eta haurrak
zein zaintzaileak egoten diren guneetan egin ziren galdetegiak.

Apirilean hasi eta ekainean bukatu zen Munduko azoketatik berdura plazara! ildoa, oso
emankor eta interesgarria izan zen. EKIN Emakumeak elkartearekin elkarlanean, herrian
egun bizi diren etorkinen iritziak eta ikuspegia jasotzea zen helburua. Horretarako, bi saio
egin ziren euren ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Eta bukatzeko, ekainaren 16an,
Arrasateko baserritarren larunbateko azokarekin bat eginez, izenburu berdineko ekimena
antolatu genuen. Bertan, herrialde ezberdinetako pertsonek euren herrietako jakiak
prestatu eta banatu zituzten bertaratu ziren herritarren artean.

Azokako postuetako langileekin bilera pare bat ere burutu dira, udal ordezkari eta
Bagarako teknikarien partetik. Azokako postuetako kideekin bilera bat egin zen ekainaren
1ean, ostiraleko merkatua aprobetxatuta. Prozesuan jasotakoaren berri eman eta beraien
ekarpenak jasotzeko baliatu zen saioa.(Ordutegia zein beste faktore batzuengatik, gehienek
ezin izan dute modu iraunkorrean prozesuan parte hartu eta beraiekin espezifikoki lanketa
egitea beharrezkoa ikusi da)

Azken mugarria, uztailaren 11ko proposamenen aurkezpena


egiteko bateratze saioa izan zen. Arrasateko azokan bertan
burutu zen saioa eta laurogei pertsonatik gora bildu ginen
bertan; lantaldeetako partaideak, udal ordezkari eta
teknikariak, herri eragileetako kideak, herritarrak, haurrak,
etorkinak, etab. Arrasateko azoka biziberritzeko ekimen osoan
zehar parte hartu duten pertsonak izan ziren protagonista saio honetan.

10

4. Arrasateko azoka biziberritzeko diagnosia


Arrasateko azoka biziberritzeko ekimenaren lehen fasean, aurrez zehaztutako lau lan-esparru
nagusiren inguruko diagnostikoa egitea izan da helburu nagusia. Lau lan esparru hauen
ondorio nagusiak jasotzen ditugu jarraian era laburtuan (diagnosiaren txostenak jasotzen ditu
sakonago), hau da, Nekazaritza eta elikadura, Jolasgunea, Produktu eraldatuak eta kontsumo
arduratsua eta Herrigintzako Plaza lantaldeen diagnostikoak.
Nekazaritza eta elikadura lantzen aritu den taldeak, azokako
saltzaileen egoera eta baserritarren jarduna aztertu ditu, baina
nagusiki bigarren honetan jarri dira indarrak, Arrasateko azoka
biziberritzeko ekimen honetan nekazaritza indartu nahi izan baita
hasieratik. Hiru ildo nagusiren inguruan burutu da arloaren
diagnostikoa; Arrasateko nekazaritzaren egoera, produktuak eta
merkaturatzea, eta azkenik, egungo berdura plazaren egoera.
Nekazaritzaren egoerari dagokionean, herri eta eskualde mailan dagoen lur eskasia aipatu
behar da. Ez da lurrik ez dagoela, baina lurraren kalifikazioa, lur jabeek eremu hauek inbertsio
gisa mantentzea edo basogintzara bideratutako sailen kopuruak, nekazaritza jardueretarako
lurren eskasiara garamatza. Badira ordea beste oztopo batzuk, hala nola, baserriaren
bideragarritasun ekonomikoa (zuzeneko salmentarik ezean, zailtasun handiak daude jarduera
bideragarri egiteko), gazteek esparru honetan sartzeko dituzten zailtasunak edo esplotazio
ertain - handietarako sustatzen diren nekazaritza politikak.
Azokako produktuak eta merkaturatze ereduari dagokionean, lantaldearen ondorio nagusia
izan da, salmentarako estrategia ezberdinak martxan jartzeko beharra dagoela. Zentzu
honetan, hiru merkaturatze motaren inguruan aritu da lantaldea: salmenta zuzena (sustatu
beharreko eredu nagusia), etekin txikiagoak eskaintzen dituzten beste aukerak (hala nola,
denda handi eta txikietan saltzea) eta produktu eraldatuak (sasoitik kanpora saldu ahal
izateko).
Nekazaritza eta elikaduraren lantaldearen diagnosiarekin bukatzeko, Arrasateko egungo
azokaren inguruko gogoeta egin da eta hutsune zein indar guneak identifikatu dira.
Espazioaren egoera hobetu beharra dagoela ondorioztatzen da (leku hotza, iluna, irisgarritasun
arazoak, lan zamak egiteko zailtasunak, etab.), baina alde positiboak ere baditu guneak
(erdigunean kokatuta dago eta estalpea dauka). Ordutegiaren inguruko azterketa eta
espazioaren antolaketa zein bezero eta saltzaileen inguruko profila ere aztertu ditu lantaldeak.

Biziberritzeko estrategiak zehazterakoan, aisialdi eta jolaserako gune izaera


hasieratik aitortu izan zaio ekimenean zehar azokari. Horretarako baina,
Arrasatek gai honen inguruan dituen ezaugarri eta elementuak aztertzea
ezinbestekoa izan da eta, horregatik, Arrasateko jolasguneen inguruko
azterketa egin du lantaldeak. Bertako plazen, parkeen, ludoteken, eskola eta
gazte txokoen inguruko gogoeta egin da, eurak denak haurren eta gazteen
11

bilgune direlako, baina azoka, jolasparke eta gaztetxea ere aztergai izan dira, beti ere jolasaren
ikuspegitik begiratuta. Gune hauek dituzten aukerak eta ahulguneak identifikatu dira, eta
bigarren multzo horretan ateratako hutsuneei erantzun asmoz, azokako balizko jolasguneak
bete ditzakeen ezaugarriak zehazten joan da lantaldea.
Azokari dagokionean, umeekin erosketak egiteko orduan jolasa uztartzeko modu ezberdinak
planteatu daitezkeela ikusi da. Batetik, azokak esan bezala, herriko jolasaren diagnosian
aztertu diren hutsuneei erantzun diezaieke; eta bestetik, azoka haurrentzako moldatzea
komenigarri dela ondorioztatu da, haurrek espazio honetako jarduerak bertatik bertara
ezagutu ahal izateko. Besteak beste, hobetzekoen artean, ondorengoak aipatu dira: mahaien
altuera zaintzea, haurrak helduekin joaterakoan aspertu egiten dira, ilun eta zikin dago azoka,
haurrak ez dira bezero moduan tratatzen, etab. Azokak izan dezakeen elementurik positiboena
jolasaren ikuspegitik, azokaren beraren sarrera da: izan ere, haurrentzat benetan sarrera
dibertigarria da! Aipatu behar da azkenik, Arrasateko haurren iritzia ere ezagutu nahi izan dela,
eta horretarako, Txatxilipurdi, Bagara eta Huheziko zenbait ikasleren laguntzaz, herriko
eskoletan burutzeko dinamikak diseinatu direla.

Azoka biziberritzeko diagnosiaren baitan kokatzen da Produktu


eraldatuak eta kontsumo arduratsua izenekoa hirugarren
esparrua. Lantalde honen helburua, kontsumo arduratsua bere
esanahi zabalenean hartu eta beste lantaldeetan lekurik ez duten
jardun zein ildo berriak identifikatu, sakondu eta lehen
diagnostikoa egitea izan da lehen fase honetan. Hasiera batean
zazpi lan ildo identifikatu dira alor honen baitan eta euretako
bakoitzaren ezaugarriak ezagutu, hauen beharrak, hutsuneak, aukerak eta arazoak identifikatu
dira. Horretarako, gai hauetan diharduten eragile eta erreferentziak izan dira abiapuntu
nagusia. Ondorengoak dira landutako ildoak: herriko artisau eta diseinatzaileen ekoizpena,
kontsumo arduratsua (produktuen jatorria, konpontzearen kultura, hondakinak gutxitzea, zero
zabor, etab.), bidezko merkataritza, bigarren eskuko produktuak, monetan oinarritzen ez diren
ereduak, kontsumo taldeak eta bertako produktuak.
Ildo hauek guztiek oso ezaugarri ezberdinak dituzte, baina diagnosian argi gelditzen da
elementu komunik badutela. Beste kontsumitzeko era bat sustatu nahi bada, iraunkorragoa
eta justuagoa, arlo hauen ikuspen maila areagotu edo indartu beharra dago derrigorrez.
Kontsumitzaileari horrela kontsumitzeko erraztasunak eta aukerak eman behar zaizkio.
Bestetik, ildo hauek eurak bakarrik kontutan hartuta, aurrera egiteko eta bideragarri izateko
dituzten zailtasunak daude. Ondorioa beraz argia da: espazio komun baten beharra ikusten da
ildo zein arrazoi guztietatik begiratuta, hau da, denda edo gune bateratu baten beharra.
Zentzu honetan, bi dira gune honi ikusten zaizkion aldeko arrazoi nagusiak: batetik, ekoizpen
edo harreman mota hauen presentzia herri mailara ekartzea, horrek herritarren artean gai
hauen inguruko sentsibilizazioa sustatu dezakeelako, eta bestetik, esparru guzti hauek
elkartuta horrelako gune baten bideragarritasuna bermatu daitekeelako.

12

Azken lantaldeak Herrigintzaren plaza deitutakoaren inguruko hausnarketa egin eta


proposamen zehatzak marrazteko ardura izan du. Azoka, herri eragileen elkargune bihurtzea
benetan interesgarria izan daiteke azoka biziberritzeko bidean, ohiko salerosketetarako gune
izaera gaindituta, eta jolasgunearen osagarri moduan, herritar zein eragileek euren
jardueretarako gune izatea. Diagnostikoaren baitan, ekimenaren aurkezpen saioetan ateratako
ekarpenak abiapuntu bezala hartu, eta ondorengo lau esparruak aztertu dira: topagune
kulturala (espazio egokitu bat sortzea), kulturgintzarako eremua (herriko kultur eragileen
jardunetarako erakusleihoa), ostalaritza eraldatzailea (azokako produktuak eraldatuko dituen
ostalaritza gunea, azoka beraren bizigarri ere izango litzatekeena), eta jaia edo ospakizunarena
(Azoka biziberritzeko ekimen honetako beste arloekin bat egiten duena).
Lau esparru hauek identifikatu aurretik ordea, garrantzitsua da azokaren baitan horrelako gune
bat zergatik planteatzen den azaltzea. Eragile sozialek eta bertan diharduten norbanakoek,
izaera anitzeko ekintzak azokan horretarako egokitutako gunean eginda, azokari ekarpen
handia egiten zaiola uste du taldeak. Era berean, azoka elkargune bihurtzeak herri
eragileentzat ere onura dakarrela uste da. Azken batean, azokaren aspaldiko kontzeptura
gerturatu, eta berau, gaur egungo parametroetara egokitzea litzateke helburua. Izan ere,
azoka beti izan baita salerosketa gune bat baino askoz gehiago. Arrasateko azokaren azken
hamarkadetako bilakaera ikustea besterik ez dago horretarako. Lantaldeak, herri eragileen
zerrenda bat osatu du, elkargune honetan parte hartu lezaketen pertsona eta eragileez osatua,
jaiaren, kulturgintzaren eta elkargunearen proposamena luzatu eta kontrastatzeko. Azkenik,
ostalaritza eraldatzailearen inguruan ere egin du gogoeta Herrigintzako Plaza lantaldeak:
zentzu honetan, hiru proposamen nagusi identifikatu dira: sukalde kolektiboa (ikastaroak
antolatzeko gunea, auto-ekoizpena, etab.), kafetegi edo taberna, eta jantoki soziala. Hauetako
bat edo beste azokan txertatzea, berau biziberritzeko estrategia egokia izan daiteke.

13

5. Ondorio eta proposamen nagusiak


Garatutako prozesuan zehar gune eta lantalde ezberdinak jarri dira martxan, eragileen izaera,
funtzioa eta inplikazioa ere ezberdina izan delarik. Atal honetan, proiektuen lantaldeen
ondorio eta proposamen nagusiak identifikatuko ditugu era laburrean (proposamen
txostenean sakonago ikus daiteke); hau da, nekazaritza eta elikaduraren, kontsumo arduratsua
eta produktu eraldatuen, jolasgunea arloaren eta herrigintzako plazako lantaldearen
proposamen nagusiak.

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIEN LAN TALDEKO PROPOSAMENEN SINTESIA


Hauek dira nekazaritza eta elikagaien lan taldean adostu diren proposamenen sintesia:

1.
2.
3.
4.

Lehenengo sektorea indartzeko neurriak


Erosteko modu berriak landu
Kontsumo taldeak indartu
Azokako produktuaren definizioa eta irudiaren diseinua

1. LEHENENGO SEKTOREA

Baserrira inkorporazio berriak sustatu behar dira. Horretarako, erabili gabeko lursailak
detektatu behar dira, auzoz-auzo eta baserriz-baserri bilerak burutuz.
Lur banku bat osatu beharko litzateke, erabili gabe dauden lur sailekin.
Administrazioaren esku egon daitezkeen neurriak:
Herrilurrak lehen sektorera destinatu.
Lur pribatuen kudeaketan udalaren abal eta babesa jaso.
Adierazpen instituzional bat egin elikadura burujabetzaren alde. Gai
estrategikoa izendatu (Gure lurra, gure etorkizuna).
HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) Hirigintza
Departamentuan nekazaritza zeharkako gaia izendatu: klabea eta
beharrezkoa da.
Udalaren ardurapean dauden jangeletan sustatu bertako
produktuekin egindako menua, adibidez: Ingurumen eskola, Iturbide
egoitza, eskoletako jangelak (Adibidez, Erosketa Berdea egiten den
bezala).
Landa lur zerga salbuetsi. Irizpideak konkretatu, bertatik bizi direnentzat.
Hirilur izendapena duten landalurren zerga barkatu.
Ur fakturaren prezio berezia baserrirako, uraren kudeaketa egokia bermatzen bada.

2. EROSTEKO MODU BERRIAK


Lehenago ere sarri aipatu izan da, gaur egungo bizimoduarekin ez dela horren erraza plaza
egunetan bertara joatea eta agian, ordutegia aldatu beharko litzatekeela edo beste modu
14

batean produktua eskuragarri egon beharko litzatekeela eta horretarako egin ditugu
proposamenak atal honetan.

Azoka astean egun batez arratsaldera pasatzea


Denda
Takila, esne makina eta azoka birtuala.(Deba Garaia Landa Garapena elkartea badabil
horietako batzuekin lanean) (www.baserrisarea.com).

3. KONTSUMO TALDEAK

Kontsumo taldeak sustatzeko hitzaldi, ekimen eta komunikazio kanpaina


Azokan leku propio eta erakargarria izatea.
Kontsumo talde gehiago egon daitezen ekoizleak ere lortu beharko lirateke.

4. PRODUKTUAREN DEFINIZIOA: IRUDIA


Plazak irudi baten beharra du. Berdura plazaren inguruan sortu litekeen markaren inguruan bi
arlo bereizi behar direla argi ikusi da. Bata, baserritarrek ekoizten dutenaren marka izan
beharko litzateke eta bestea, berriz, azokarena berarena, orokorragoa.

Azokan zentralitatea baserritarrek izan behar dute.


Berdura plazaren marka landu (Ikurra, Leloa, Karteldegia, azokako oihalezko poltsa )
Baserritarren irudia berdura plazan: Leku propioa, besteengandik bereiziko duena, leloa
bat
Azokak kudeaketa bizitzaile eta komertziala egiteko dinamizatzaile edo teknikari bat behar
du.

15

JOLASGUNEAREN LAN TALDEKO PROPOSAMENEN SINTESIA


Hauek dira jolasgunearen lan taldeak garatzeko proposatzen dituen esparruak:
5.
6.
7.
8.
9.

Jolasgunea bera
Edoskitze gunea
Emozioak lantzeko gunea
Eskoletako haurrak eta azoka
Haurren ikuspegia azokan

2. JOLASGUNEA BERA
Azokako egungo kokalekuari eta egoerari begiratuta, jolasgunearen diseinuari dagokionez,
honako ondorio nagusiak azpimarratu dira:

Montatu eta desmontatu daitezkeen ekintza puntualak burutu behar dira.


Irudimena garatzeko, espazioaren sortze eta definitze prozesuan haurren eta gurasoen
ekarpenak kontuan hartuko direlako.
Haustura bat suposatuko du gaur egungo jolas parke eredurako, izan ere, gaur gure plaza
eta kaleetan ditugunak monofuntzionalak eta estatikoak dira.

2. EDOSKITZE GUNEA

Arrasaten diren gabeziak aintzat harturik edoskitze gune baten beharra ere ikusten da, eta
horretarako espazio bat egokitzea proposatzen dugu.
o Berau gune goxoa, babestua, etab. Izatea ezinbestekoa da.
o Era berean, meriendak emateko aukera ere eman behar luke.
o Ez legoke txarto bestalde, esnea berotu ahal izateko lekutxo bat ere edukitzea.
o Azokako zein lekutan egon daitekeen ere proposatzen dugu: barruan, erpinean,
transformadore ondoan kokatuta egotea aurreikusten dugu.

3. EMOZIOAK LANTZEKO GUNEA

Haur txikienentzako lehentasuna duen gune bat irudikatzen dugu, baina beste adinetara
ere irekia egongo dena. Gune honek zenbait ezaugarri bete beharko lituzke:
o Testura ezberdinetako lur-zoruak: lur zoru
bigunak, goxoak, zakarrak, leunak, gogorrak
o Jarri eta kentzeko egiturak: espazioa konpartitzea
da azokaren filosofia, eta horretarako ezin gauza
finkorik jarri.
o Lur txukuna eta epela izan behar da, Erguingo herri
eskolan jarri duten zola eta lurrazpiko berogailua
izan ditugu eredutzat.

16

4. ESKOLETAKO HAURRAK ETA AZOKA

Eskoletako haurrak azokara gerturatzea oso garrantzitsua da, espazio hau euren gune gisa
hartu dezaten, bertako jarduerekin harremana izateko, etab. horretarako baina dinamika
iraunkor bat abiaraztea benetan garrantzitsua da.
o Pertsona baten liberazioa ezinbestekoa da beraz, lantaldearen proposamena da,
Txatxilipurdi edo GaraiON elkarteek hartu dezaketela ardura hau.
o Hauek lirateke eskoletako haurrak eta azoka uztartzeko abiarazi daitezkeen ekintza
eta jarduera ezberdinak: Unitateka baino adin guztietara moldatutako ekintzak
antolatu, bisita gidatuak azokan, lehiaketan geletan (azokarekin lotutako gaiak),
erakusketak haurren txokoan

5. HAURREN IKUSPEGIA
Bagara, Txatxilipurdi eta Huheziko ikasleez osatutako lan talde batek, herriko ikastetxe
ezberdinetan zehar haurrek azokaren inguru ekarpenak jasotzeko dinamikak egin dituzte.
Hauek dira saio ezberdinetan nabarmendu diren elementu nagusiak:

TXIRRISTA bat eta ITURRIA ezinbestekoak izango dira azoka berrian.


Anbulanteen gunean LABIRINTO moldagarri bat jartzea proposatzen dugu larunbata eta
astearte bitartean.
Ekintza puntual gisa, TIROLINA bat jartzea.
Gainontzeko egiturak puntualak izango dira, kengarriak. Era berean barrualdea ere
aprobetxatu daiteke ekintza eta dinamika ezberdinak egiteko, baita egitura konkretuak
jartzeko.

17

KONTSUMO ARDURATSUA ETA PRODUKTU ERALDATUAK


LAN TALDEKO PROPOSAMENEN SINTESIA

Hauek dira Kontsumo arduratsua eta produktu eraldatuak lan taldeak garatzeko proposatzen
dituen esparruak:
10. Espazio finkoa
a. DENDA
b. Edukiontzia
c. Biltegirako espazioa
11. Espazio moldagarria
a. Dinamikak
b. Tailerrak

3. ESPAZIO FINKOA
a. DENDA
Landu ditugun arlo gehienetan (artisauak eta diseinatzaileak, 2. Eskuko produktuak, bertako
eta bidezko produktuak) beraien produktuak saltzeko denda baten beharra azpimarratu da.
Bakoitza denda batean kokatu ezkero, bideragarritasun arazoak identifikatu dira eta
horrenbestez, guztiak batera denda edo espazio berdinean salgai jartzea proposatzen da.
Produktu hauetaz gain, erdigunean lehen behar edo oinarrizko erosketa karroa betetzeko
espazio baten beharra ere agertu izan denez beste diagnostiko batzuetan, osagarri moduan
hauek ere gehitzea proposatzen da.
1. Salgai jarriko diren produktuen proposamena:
Kontsumo arduratsua bultzatzen duten arlotako produktuak(herriko artisauen
produktuak, diseinatzaileen lanak, Sin Desperdicio produktuak, bidezko
merkataritza eta bertako produktuak)
Oinarrizko/lehen beharretarako produktu gama
Beste eremu batzuetako produktuak (lehen sektorekoak, bertako ekoizpen
kulturala, jolas didaktikoak)
2. Irizpideak (produktuak aukeratzeko orduan):
A maila: gutxienez baldintza hauetako bat bete beharko dute
(bertakoa, ahalik eta gertukoena, bidezko merkataritza,
ekologikoa edota ingurumen ziurtagiriren bat izatea)
B maila: baldintza osagarriak (ontziratzea murrizten dutenak,
prezioa, urte osoan zeharko hornidura bermatu)
3. Kudeaketa eredua:
Zuzeneko kudeaketa (eragile edo norbanakoek)
Enplegua sortzeko aukera
4. Zero Zabor filosofiarantz:
Murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena azoka guztian bezala sustatu.
5. Antolaketa fisikoa:
18

300 metro karratuko espazioa eta 50 metro karratuko biltegia.

b. EDUKIONTZIA
Bigarren eskuko produktuak jasotzeko (arropa zein oinetakoak batik bat), edukiontzi bat
jartzea proposatzen da.
c. BILTEGIRAKO ESPAZIOA
Biltegi baten beharra ere ikusi da arlo desberdinetatik, dendako produktuen biltegirako,
poteak biltzeko sistema aurrera eramateko (berrerabilpena bultzatzeko ideietako bat), trukeko
produktuentzat,
4. ESPAZIO MOLDAGARRIA
a. DINAMIKAK:
Produktuak kontsumitzailearengana hurbiltzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatzea nahi
bada, dinamikak sortu eta garatu behar dira. 3 arlotan proposatzen dira:

Artisau eta diseinatzaileak: urtaro bakoitzeko feria bat eta 2-4 desfile,
diseinatzaileen lanekin eta Ibai-arte merkataritza elkarteko dendetako
produktuekin.
Bigarren eskuko produktuak: Hilean behin, azoka egunarekin batera 2. Eskuko gai
desberdinekin postua jarri eta salmenta bereziko azokak(urtaroen arabera,
monografikoak).
Truke dinamika: astean edo hamabostean behin (ondoren beharren arabera).

b. TAILERRAK:
Saldu eta erostearen logikatik haratago, berrerabilpena bultzatu eta sormena lantzeko
tailerrak abian jartzea, kontsumo arduratsua sustatzeko beste modu bat da. 3 esparrutan
iradoki dira:

Artisautza (bitxigintza, narrugintza, birziklapena, )


Diseinugintza (joskintza, patroigintza eta kustomizazioa)
Kontsumo arduratsua (Emausek egindako proposamenak)

19

HERRIGINTZAKO LAN TALDEKO PROPOSAMENEN SINTESIA


Hauek dira herrigintzako plaza izeneko lan taldean adostu diren proposamenen sintesia:
1.

1.

2.

2.

Kultur jardueretarako egokitutako kulturgune bat sortzea.


a. Kulturgunearen iparra zainduko lukeen herri eragileen
batzorde bat sortzea: kultur eragileen mahaia.
Ostalaritza gune bat jartzea azokan.

3.

Sukalde tailer bat egokitzea azokan.

Kulturgunea eta kultur eragileen mahaia


Kulturgintza sustatu eta horretarako leku bat egokitzea, Arrasateko azoka biziberritzeko
bide interesgarria izan daiteke.
Espazio bat sortzea (azoka horretarako ere egokitzea), non herritarrek eta kultur jarduerek
topo egingo duten.
Azoka gune ireki gisa ulertzea eta bertan izaera ezberdineko jarduerak egiteko txokoak
egokitzea. Azokaren ohiko jarduerak ez daudenean, bestelako erabilpen bat izan dezake
azokak.
Hauek dira lantaldeak proposatzen dituen txoko eta funtzioak:
o Formatu txiki / ertaineko eskenatoki bat jartzea
o Mahai eta aulki erosoak jartzea, jendea egoteko leku bat.
o Azoka osoa, erakusketa gune bihurtzea.
o Irakurtzeko txoko bat egokitzea (mahai eta aulkiekin batera)
o Herriko ekoizpen kulturalen saltokia jartzea dendan (kontsumo arduratsuko
dendarekin bat egiten du ideia honek).
o Herriko agenda osoaren panel bat jartzea: herriko ekintza eta jarduerak ezagutzera
emateko.
o Iturri bat jartzea.
Herri eragileen mahaia: herritarrak eta herri eragileak azoka biziberrituan inplikatzeko
bitartekoa izan daiteke, nahiz eta mahai horren eraketak, azokako kulturgintza esparrua
bera ere gainditzen duen. Interesgarria litzateke kulturgunearen ardura herri eragileez
osatutako mahai batek hartzea. Hau da, lantalde edo batzorde bat sortzea, zeinek azokako
kulturgunean burutuko diren ekintzak, jardueren iparra, etab. Marraztuko dituzten.
Ostalaritza gunea

Hasierako bileretatik argi gelditu da ostalaritza eraldatzailea praktikan jartzeko gune baten
beharra dagoela herrian, eta nola ez, azokan. Hau da; azoka biziberritzeko taberna, jatetxe edo
kafetegi bat jartzea benetan positiboa izan daiteke, baina bestelako balio batzuk sustatu
beharko lituzke gune honek.
Ezaugarri honek izatea proposatzen du lantaldeak:
Leku finkoan kokatutako egotea.
20

Azokako gune guztien eta sektore zein kolektiboen aisialdirako elkargune izatea.
Egun / ordu bakoitzeko azokako erabiltzaileetara egokitua egotea.
Oinarri filosofiko / ideologiko konkretuak sustatzea (azokak sustatzen dituen berak)

Lantaldean, kudeaketa ereduaren, eraikinaren eta eskaintzaren inguruko proposamena ere


landu da.

3. Sukalde tailerra
Salerosketa gune izatea gainditu eta norberaren auto-eratze gaitasuna indartzeko bitartekoak
jartzea izan daiteke azoka biziberrituaren ekarpen interesgarrienetako bat. Zentzu honetan, gai
ezberdinen inguruko tailerrak antolatzea oso baliagarria izan daiteke. Horretarako gune
konkretu bat irudikatu beharra dago ordea. Lantaldean eta ekimenean bertan agertu izan diren
tailer proposamenak kontutan hartuta, horretarako gune bat sortzea proposatzen da. Baina
azoka eta elikaduraren arteko lotura ezagututa, tailer gune honek sukalde bat izatea
interesgarria izan daitekeela uste da.

Egoteko lekutik gertu egongo den espazio bat aukeratu.


Panelen bitartez, jarduera ezberdinak burutzeko egokitu.
Horma batean sukaldea jartzea (pertsiana batekin, Arrasateko Gaztetxean dagoen bezala.
Elikadura eta eraldaketarekin zerikusia duten tailerretan egongo litzateke zabalik).
Armairuak jartzea tailer ezberdinetarako materiala gordetzeko.

21

6.

Prozesuaren datu batzuk

Prozesuaren dimentsioa eta egindako urratsak hobeto ezagutzeko, hona hemen saioen izaera,
kopurua, parte hartu duen pertsonen kopurua eta eragileen zerrenda.
Guztira 132 saio/interbentzio batu dira, 7 hilabete iraun duen prozesu honetan. Saio guzti
hauetan 645 pertsonek hartu dute parte. Guztira 400 herritar desberdinetara heldu garela
esan genezake, iritzia eman dutenetik era zuzenago zein iraunkor batean parte hartu
dutenetara, alegia.

LANTALDEEN SAIOAK:
Elikadura
Eraldatuak eta kontsumo arduratsua
Plaza
Jolasa
AZPIPROZESUAK:
Etorkinak
Haurrak
Kontsumo ohituren galdeketak
SAIO IREKIAK:
Aurkezpen tailerrak
Abiapuntuko saioa
Tailer herritarra
Bateratze saioak
AZOKAKO POSTUETAKO SAIOAK
JARRAIPEN BATZORDEAK (Politikariak)
TALDE ERAGILEAREN BILERAK
IDAZKARITZA/KOORDINAZIO BILERAK
UDALAREKIN BILERAK
BESTE BILERA BATZUK:
Eragileekin bakarkako bilerak
Beste elkarrizketa batzuk
GUZTIRA

SAIOAK PERTSONAK
41
47
10
12
11
15
10
8
10
12
10
250
3
39
6
144
1
67
6
248
2
54
1
23
1
64
2
107
3
35
2
10
5
12
26
7
13
4
26
32
15
18
11
14
132
645

Bestalde, azoka biziberritzeko fase honek izan duen baliorik handiena, bertan parte
hartu duten eragileak izan dira. 50 eragiletik gora izan dira, modu batera zein bestera,
Azoka biziberritzearen gainean interesa azaldu, prozesuari ekarpenak egin edota modu
iraunkorrean parte hartu dutenak:

22

Abaroa jubilatu elkartea


Ainhoa Zabala azoken aditua
Aralar alderdi politikoa
Arizmendi ikastola
Arkitekto taldea
Arrasate eta inguruko ekoizleak
Arrasate eta inguruko hainbat baserritar
Arrasate Herri Eskola
Arrasate Zientzia elkartea
Arrasateko auzo alkate batzuk
Arrasateko Emakume Txokoa
Arrasateko etorkinak
Arrasateko Gaztetxea
Arrasateko hainbat artisau
Arrasateko Margo taldea
Arrasateko udal ordezkariak
Arrasateko udal teknikariak
Arrasateko zenbait guraso
Askasibar kontsumo taldea
Aspace
Azokako erabiltzaileak
Azokako postu erabiltzaileak
Baserri Barri
Bazara, Arizmendi ikastolako egitasmoa
Bidezko merkataritza

Bildu koalizioa
Biolur
Debagaraia Landa Garapena
EAJ/PNV alderdia
EHNE sindikatua
Ekin emakume taldea
Ekoarrasate kontsumo taldea
Elikadura energetikoaren inguruko norbanakoak
Emaus Fundazioa
Euskal Udalekuak
GaraiOn
Harreman GKE
Herrigintza Gaztea, Bagarako gazteak
HUHEZI, Muko fakultatea
Ibai Arte, merkatarien elkartea
Jakion, bailarako produktu eraldatuak
Lanki ikertegia
Moda diseinatzaileak
Nagusilan, adin nagusikoen boluntariotza
PSE alderdia
Sendabelarrekin aritzen diren herritarrak
Txatxilipurdi elkartea
Xake taldea
Zero Zabor
Zulueta kontsumo taldea

Milesker guztioiiii!!!!

23

Você também pode gostar