Você está na página 1de 24

2016/12/21

0. Zbk

eta bikain!

XABI
SOLANO
MAIZA
ELKARRIZKETA:

Badaude abesti batzuk


kajoian agian 10 urte pasa
dituztenak atera gabe,
orain heldu da momentua
horiek ateratzeko

TEKNOLOGIA

Bideojokoak:
Anitz Etorkizuneko kirola

KULTURA

Angela Huete: Gorpuak


makilatzetik moda mundura

KIROLAK

Bike park:
Bizikletatik zerura

Aurkibidea
eta bikain!

Editoriala

Maitasunik gabeko
Gabonak
Abenduan murgildurik gaudela, Gabonak eta garaiko ospakizun eta ohiturak etortzen zaizkigu burura; Olentzero potolo bat balkoitik eskegita, koloretako argiak, jaiotzak, koloretako pilota txikiz josiriko zuhaitzak, familia afariak
Honek guztiak polita dirudi, familia giroa eta gabonetako
espiritua deituriko sentimendua nonahi zabaltzen dela saltzen baita. Baina familia bat ospakizun egun bat hartu behar
du aitzakiatzat afari bat egiteko edo eta lehengusu, amama,
aittitte eta abarrekin biltzeko? Hainbat zatitan apurtutako familia bat afari batek konpondu dezake? Ez dugu esan nahi
maitasunez beteriko familiek Gabonetako afarietan benetako sentimendurik sentitzen ez dutenik, baina hainbat dira
faltsukerian bizi direnak. Jarrera hau aldatu beharra dago,
.izan ere, Gabonak, hitzak berak dioen bezala, gaba onak
izan behar dira maite dituzun pertsonak ondoan izanik.

KULTURA
TEKNOLOGIA
KULTURA
2.
5.
6.
7.

Xabi Solanori elkarrizketa


Angela Huete, tanatopraxiatik modara
Basque Culinary Centerreko praktikak
Bikoizketak eta azpitituluak euskaraz

TEKNOLOGIA
9.
11.
13.
14.

Bideojokoak, etorkizuneko kirola


Youtuberrak eta dirua
Telelaguntza, teknologia eta adinekoak
Euskal drone enpresak

KIROLA
15.
17.
18.
19.
21.

Txakur krosa
Bike Park baten eraiketa
Aimar Olaizolari elkarrizketa
Emakumezkoen futbola
Kart lasterketak

AGENDA ETA TENDENTZIAK


22.

Agenda eta tendentziak

9
ANITZ Lantaldea:
Disenatzaileak: Irati Rodriguez, Josu Uriarte
eta Aitzol Zubizarreta.
Euskera zuzentzaileak: Julen Puelles,
Gerardo Tom eta Iigo Zulaika.
Sail koordinatzaileak: Iigo Soraluze A.,
Iigo Soraluze E. eta Aitor Zuazabeitia
Argazkilariak: Jone Serrador, Asier Toledo
eta Julen Urtxegi.
Zuzendaria: Naroa Urien
2

19
2016 / 12 / 21

TEKNOLOGIA

KULTURA

Nire istorioak eta


trikitixa doinu dezente
gordetzen dituen
disko berria da

Jone Serrador

abi Solano, Euskal trikitilari eta Esne Beltzako abeslariak 14 abesti berriz osaturiko bere lehen
bakarkako lana, Ereotzu, aurkeztu du. Bere herriaren izena duen eta trikitixa abesti eta doinu
oso pertsonalez osatutako diskoa da. Bertan soinua astintzeko, euskal kultura indartzeko eta bere
instrumentu gogokoenarekin berriz ere gustura sentitzeko helburua du.
Hain beste denbora trikitixa disko oso bat kaleratu gabe egonda, zer nolako
harrera edukiko duela uste
duzu?
Kaleratu nuen azken trikitixa lana 2010ean izan zen,
Esne Zopak izenekoa, eta
egia esan disko hau Esne
Zopak bigarrena izan behar
zen baino letrak eta abestiak
ateratzen nengoela konturatu
nintzen nire bibliografian zatitxo bat zela. Nire gurasoei,
nire arrebari, nire auzoari..
eskainitako kantuak daude
eta azkenean horregatik nire
izenarekin atera dudan lan bat
izan da.
Disko honekin, jendeak
trikitixa entzuteko aukera
izango du, baina zure ustez,
jendeak hau gustuko izango
du? Gaur egun entzuten den
musikarekin alderatuta oso
ezberdina baita..
Bai, nire ustez trikitixa
edozein momentutan sartzen
zaio edozeini. Bai euskaldunoi eta bat kanpotarroi; Madrilen, Bartzelonan, Japonian,
Ingalaterran, New Yorken
berdin du non jotzen duzun
Nik uste dut dudagabe trikitixa beti sartzen dela ondo eta
publiko oso zabalarentzako
dela baita ere; txikitxoetatik
hasi eta adineko jendearentzat
ez? Orain ikusten dut adineko
jendea ere etortzen dela gure
standera, gaztetxoak gehien
bat Esne Beltzaren diskoen
bila etortzen dira baina azkeAnitz

nean publiko oso zabala etortzen da guregana


Xabi Solano Maiza Trikitxa II liburuan Ereotzu diskoan agertzen diren
abestiak bakarrik agertzen
dira? Edo beste batzuk gehitu dituzu?
Bai diskoan dauden abestiak, daude liburuan: gehienak kalejirak, fandangoak,
arin-arinak, trikitixa, porrusaldak.. dira eta horien artean
badaude pop ukituko abesti
batzuk.
Diskoa eta liburua bakoitza
bere aldetik saltzen dira?
Ala liburuarekin bat diskoa

dator?
Bai, Liburuarekin bat diskoa dator, hori nik horrela izatea nahi nuen. Eta gero trikitixa ez duenak ikasten prezio
baxuago batean du diskoa.
Liburua 20 eurotan eta diskoa
15 eurotan saltzen dugu.
Orain del asko instagram
bidez jendeak liburuetan ze
abesti agertzea nahi zituen
galdetu egin zenuen ezta?
Liburu berdina egin duzu?
Liburu honetarako ez dut
galderarik egin instagramen,
hori lehenengo liburua ateratzeko izan zen. Galdetu nuen
liburu bat egiteko ia zeint-

Jone Serrador

Instrumentu
honekin,
liluratuak
geratzen dira hain
kaxa txikitikan
ateratzen den
hainbesteko
energiarekin

Jende pilo
batek eskatu
dizkit partiturak.
98an gogoratzen
naiz eskutitzak
heltzen
zitzaizkidala
etxera

zuk izango ziren abestiak eta


gero aukeraketa bat egin nuen
pila bat izan zirelako. Horietatik 36 aukeratu nituen, hiru
liburu egiteko asmoarekin,
bakoitzean 12 abesti sartuko
nituen, baina orain hirugarren
liburu bat geratu egin zait 24
abestirekin. Esandakoa betetzeko guzti horiek sartu egin
beharko ditut.
Zergatik erabaki zenuen
zure partiturak saltzea?
Jendeak trikitixa beraien
kabuz ikasteko?
Iruditzen zaidalako material falta handia dagoela.
Trikitixa ikasten duten gazte
asko daude eta ikasten dituzten abestiak aspaldi transkribatutakoak dira, ez dago ezer
berrituta, eta beharrezkoa dela
iruditzen zait. Askotan tokatu
izan zait ikasle asko etortzea
beraien gurasoekin esanez
utzi egin behar dutela. Orduan
nirekin jarraitu nahi dutela esaten didate Esne Beltza asko
gustatzen zaielako eta ia berriz ere jotzeko gogo hori sartzen saiatuz. Egia esan horrek
kristona betetzen zaitu, putada
bat da ez bada ateratzen ondo
baino, ematen dizu gogoa holako gauzak egiteko (transkribatzeko abestiak). Egia esan
98an atera nuen lehenengo
diskotik ona (Etzakitena).
jende pilo batek eskatu dizkit
partiturak. 98an gogoratzen
naiz eskutitzak heltzen zitzaizkidala etxera, orduan ez zegoen zegoelako Internetik ez
3

ezer, eta azkenean ba ikusi dut


lan bat egin beharra zegoela
honekin. Gero baita ere animatu izan ditut beste trikitilariak edo beste musika taldeak,
entzuten diren abesti horiek
hor egon behar dutelako, ikasleak ikasteko eta irakaskuntzan indar hori egoteko, hau
da, berriz ere indar hori sustatzeko.
Musika ikasten duten ikasleek belarriz abesti berriak
ateratzen saiatzen direnean,
normalean, arazoak izaten
dituzte nota batzuekin, zuk
uste partiturak saltzea ona
dela beraientzako?
Bai hori ere lan ona da ere.
Ikasteko oso ona da norberak
abestiak ateratzea, baina beti
ere partiturek eskaintzen duten erraztasun hori eskertzen
da.
Ereotzu, zu bizi izan zineneko Hernaniko auzo bat
da. Diskoan agertzen diren
abestiak bertako bizipenekin elkartzen dituzulako jarri diozu izen hori?
Ni Ereotzun jaiotakoa
naiz, gero 17 urterekin Urruara joan nintzen bizitzera
iparraldera, badago gainera
abesti bat Iparraldeari buruz
hitz egiten duena, orain berriz
Hernanin bizi naiz.
Bai, ba 17 urte arte han bizi
izan naiz, oroitzapen handiak
dauzkat. 2007an Esne Beltzarekin hasi nintzenean, bertara
joaten ginen ensaiatzera ostiralero, eta horrek oroitzapen
asko ekartzen dizkit. Gero
baita pentsatu nuen; Goizueta
eta Ondarroari abestiak egin
dizkiogu eta zergaitik ez egin
abesti bat Ereotzuri. Hernaniko auzo honetako estudio
txikian grabatu dut diskoa,
orduan ia izenburua Ereotzu
jartzea erabaki nuen baita.
Ereotzu diskoan kaleratu
egingo diren abestiak, zuretzat asko esan nahi duten
ezta? Hau da, zure kuttuneko abestiak dira? Zergatik
erabaki duzu abesti hauek
ateratzea?
Bai, egia esan disko hau
egiten barre, negar asko egin
4

dut asko esan nahi duelako


niretzako. Badaude abesti batzuk kajoian pasa dituztenak
igual 10 urte atera gabe, niretzako oso bereziak zirelako
eta ez nituelako jendearekin
elkarbanatu nahi, nireak zirelako eta bueno, orain heldu da
momentua horiek ateratzeko.
Nire ustez oso sentikorra eta
sentimentala da diskoa, gero
ere niretzat asko esan nahi duten abestiak dira.
Ezkutuan abesti asko
dauzkazula aditzera eman
zenuen, hauek noizbait argia ikusiko dute? Ala zuretzako gorde egingo dituzu?
Badauzkat gehiago bai,
bueno horiek etxean pasatzen dizkiot nire arrebari eta
inguruko jendeari entzuteko.
Baino bueno, azkenean momentua noiz datorren ikustea
da ez? Beti hor egongo baitira nahi dudanean, eta bestela
nire alabak egunero entzungai
izango ditu.
Abesti berriak egiterako orduan, non aurkitzen duzu
inspirazioa? Hau da, melodia,
akordeak(musi-

Umeak ez dira
proiektuak,
umeak beste
gauza bat dira
ka egiterako orduan, hain
zuzen ere).
Ni beti etxean lata ematen
hari naiz, nire lagunei, neska
lagunari, alabari oso astuna izatera heltzen naiz. Beti
ditut gitarra edo trikitixa bat
etxeko salan eta hauekin hasten naiz inprobisatzen, melodiak ateratzen zerbait polita
egiten badut mugikorrarekin
grabatzen dut eta handik hilabete batzuetara mugikorra
begiratzen dut ia zer egin
nuen jakiteko, gero entzuten
hasten naiz eta hortik ateratzen ditut. Gero ordenagailura
pasa egiten ditut eta melodia
bat ateratzen dut letrarekin,
batzuetan letra neronek jartzen diot zer esanahirik gabe,
eta gero nondik norakoak, Jon
Garmendia Txuriak letristarekin hitz egiten ditut eta bera
jartzen da lanean. Nire lehen
abestia Etzakiten Gurekin

izan zen, berak egin zuen letra, nire lehenengo letra, eta
hortik aurrera elkarrekin joan
gara aurrera. Asko ezagutzen
gara, eta horrek letra bat egiteko garaian laguntzen du,
badakidalako nire gustukoa
izango dela. Beti jotzen dut
berarengana, nik kontatzen
diodanaren arabera berak,
nahi dudan emaitza sortzen
baita. Oso konexio handia
dugu biok.
Kolaborazioak gustuko dituzu? Vendettaren kasuan,
zerbait berezia gertatu behar da kolaborazio bat sortzeko, bestela ez dituzte normalean egiten. Zure kasuan
nola erabakitzen duzu nor
kolaboratuko duen? Zergatik?
Ni horretan nahiko irekia naiz, kolaborazioak bai
gustatzen zaizkit baina berak
esan duen moduan konexio
bat egotea hobea da dudarik
gabe. Taldea berria denean eta
deitzen didatenean, saiatzen
naiz joaten, beraientzako ilusio handia delako. Ni bere garaian ere kolaborazioak lort2016 / 12 / 21

raketa hau?
2012an Gazta zati bat
dokumentalaren soinu banda egin nuen, gero zuzeneko
batzuk eman genituen eta bera
etortzen zen gu jotzen genuen
bitartean atzean mural bat egiteko. Esne Beltzako Gora
diskoan berak egin zituen azala eta barruko diseinu guztiak
eta orain berezia izate horrekin azala eta kontraportadak
zerbait berezia edukitzea nahi
nuen. Argi neukan liburua
txuria izango zela, eta txuria
nahiko hotza da ez? Orduan
artista baten goxotasun hori
behar nuela uste nuen, eta nire
ustez ondo baino hobeto egin
du. Gero ere Udane pasada
bat da, berarekin lan egitea
gozamen bat da eta ni behintzat txoratuta nago bere lanarekin. Aste honetan gainera liburuko koadroak oparitu egin
dizkit eta etxean jarri ditut
zintzilika eta zer esan gehiago? Udane pasada bat da.
Jone Serrador

zen saiatzen nintzen eta asko


gustuko nituen, ez zitzaizkidan ondo ateratzen baina bueno, orain oso modan daude eta
talde berri horiei laguntzeko
beti nago prest. Egia esanda,
Peio esaten duenarekin guztiz
ados nago, lagunarte bat edo
momentu berezi bat bizi behar
dela estudioan ez izateko hain
hotza, eta lagunarteko gauza
bat ateratzen denean askoz
errazago egiten da grabatzea.
Kontzertuak direla eta, oso
gutxi egingo dituzula komentatu izan duzu, hauek
zein motakoak izango dira?
(pribatuak, gaztetxetan)
Bai, orain abenduan joko
ditugu bi kontzertu Esne
Beltzarekin bat Bilboko Kafe
Antzokiaren urteurrenean eta
bestea Hatortxu Rocken. Gero
deskantsu bat egingo dugu
Esne Beltzarekin maiatza arte,
orduan aprobetxatuko dut
disko berri hau aurkezteko.
Oso kontzertu berezian izango dira, antzokiko jendea eta
dantzariekin hitz egiten nabil
show berezi edo antzezlan
moduko bat egiteko gutxi gora
Anitz

Gustukoa
baduzu, saiatu,
saiatu eta saiatu
egin behar da
eta azkenean
zuk nahi duzuna
egiten bukatuko
duzu ez?
behera. Lekuak oraindik ez
dakizkit baina oso kontzertu
gutxi izango dira aurten, uste
dut 10 izango direla eta hauek
maiatza aldera, udan pare bat
eta gero azaroan gutxi batzuk
egingo ditut. Datorren astean
bilera bat daukat kontzertu
hauen formatua zehazteko.
Gazteako Dida saioan eginiko galdera honetaz ze
pentsatu zenuen?; Bigarren
liburuarekin bat, ume bat,
hirugarren liburuarekin bigarren umea etorriko da?
Ez dauka zer ikusirik bata
bestearekin, nik esan nuen
liburu bat ateratzea ume bat
bezala dela baina hori ez da
horrela. Bere garaian umerik ez daukazunean horrela
dela esaten duzu baina ez da

hori hola. Azkenean, musikariek esaten dugun esaera bat


da, eta horregatik esan nuen,
txantxatan baian ez, alaba bat
dut eta badakit zer den ume
txiki bat edukitzea. Hirugarren liburua beste proiektu bat
izango da azkenean, umeak ez
dira proiektuak, umean beste
gauza bat dira.
Zure argazkilaria Gaizka
Peafiel dela esan dezakegu
ezta? Zer da berataz gehien
gustuko duzuna?
Ba niretzako Gaizka lagun
fidel bat da, beti hor dagoena
laguntzeko prest. Ez du sekula
ezer eskatzen ordainetan, beti
ematen du dena eta gero lana
oso ondo egiten du, lagun artean baita oso ondo moldatzen
gara. Niretzako ez da nire
argazkilaria, lagun bat da
eta oso mina egin dena azken
urte hauetan, gauza askotan
laguntzen gaitu eta fidatzeko
pertsona bat da nire bizitzan.
Liburu eta disko berri
hauen azalak Udaneren eskutik eginiko marrazki batzuk dira. Zer dela eta auke-

Zein aholku emango zenioke musikan hasi nahi


duen pertsona bati?
Geroz eta zailago dago,
talde pila bat daudelako baino egia da gustukoa baduzu,
saiatu, saiatu eta saiatu egin
behar da eta azkenean zuk
nahi duzuna egiten bukatuko
duzu ez?. Leku batzuetara
heldu nahi baduzu ahaleginak
egin horietara heltzeko, eta
nik uste dut musikarien lana
hori dela; segi eta segi eta
segi.
Gero baita zaila da ezta
hor zuen papera betetzea, hau
da, diskoak saltzen eta..
Bai pasaden urtean 3000
eta piko disko saldu genituen
eta azkenean tendinitis bat
atera zitzaidan, ni irakasle
izanda eta besoko minarekin
egotea ez zen izan onena. Baina batzuetan polita ematen du
eta gustura zaude ze azkenean
jendea zurekin egoteko gogoak dauzka baina bai, gogorra da.
Jone Serrador

KULTURA
Angela Huete: Inoiz
ez naiz modelo
izango, gorroto dut
maniki izatea

oledon jaiotako Angela Huete tanatopraxia


ikasleak, 19 urterekin hildakoak makilatzetik
moda erreferente izatera pasa da 2014ko
Madrileko Fashion Weekari esker.
Egia al da tanatopraxia eta
moda hain ezberdinak direla?
Ez dute zer ikusirik bata
bestearekin. Bietatik gustatzen zaidana da gustura sentitzen naizela horietako edozein
praktikatzen. Edozeini gertatu
dakioke ekintza desberberdinak gustoko izatea, elkarren
artean inolako loturarik izan
gabe.
Sentitu al zara noizbat desberdin?
Ez, detaile txietan salbu.
Toledoko kaxkotik nator non
guztia oso txikia eta herrikoia
den, neska talde oso txikia
ginen eta eskolan ere ez ginen asko, baina egia da niri
gauza ezberdinak gustatzen
zitzaizkitela baina horrekin
ez nintzen batere desberdin
sentitzen. Madrilera etorri
nintzenean, bestelako leku bat
topatu nuen, lagun berriak,
bestelako bizitza, benetan nirekin egokitzen dena.
Betidanik probatu nahi izan
zenuen moda edo ustekabe
hutsa izan da?
Inoiz ere ez nion neure
buruari proposatu bertan sartzea, beno, modaren munduarekin amestu izan dut baina
hain beste gauzarekin egin
dut amets..! Hauek guztiak
kasualitate hutsa izan dira non
ustekabe batek beste batera
eraman nauen.
Nola gogoratzen duzu Ramiro E. ezagutu zenuen Fashion Weeka?
6

Hoberena. Ramirok lan


guztiak berezi bihurtzen ditu,
magikoak Ramirok eta biok
topatu ginen unea gezi-ukaldi
bat izan zela esango nuke bai
eta adiskidetasunaren ardatzetariko bat.
Izan duzun arrakastarekin
esan dezakegu jende askoren erreferentea zarela,
noizbat beldurra sentitu al
duzu?
Behin eta berriz
errepikatuko dut Fashion Weeka Ramiro
ez datorrenetik askoz
ere aspergarriago
bihurtu dela.
Ez diot inolako beldurrik,
azken finean neure burua
ez dut erreferente moduan
kokatzen, hau da, hainbeste erreferente daude orain
Instagrama ireki eta bertan dituzu laurehun baino gehiago,
segundu bateko erreferenteak.
Gaur zure erreferente izan
naiteke baina bihar ez, niri ere
gertatzen zait.
Madril, zuretzat, askatasunerako saltoa izan al zen?
Toledo edo Madrilen bizi,
beti berbera izan naiz, desberdin ikusten dudan gauza
bakarra lagun taldea da, nire
lagun taldea ni bezalakoa
baita. Adibidez, Toledon sare
sozialetara kalean dantzatzen
zaudenaren bideo xume bat
igotzeak sekulako zurrumurruak sortzen zituen.Madrilen
aldiz guztiz ezberdina da, bapatean guztiak jarri gaitezke

Angela Huete

kalean dantzan.
Tendentzia delakoak nork
sortzen dituela uste duzu?
Komunitateak, orain gainera, tendentziak klik bat
besterik ez dira, edozeinek sor
ditzazke. Askotan uste dugu
gauza berriak bururatzen zaizkigula eta ez gara konturatzen bururatutakoa bart gauean
ikusi genuela. Hau guztia une
oro konektatua egoteagatik
gertatzen da. Egun osoa pasatzen dugu gauza berriak
ikusten, irudi horiek aspalditik gure burbuinean daudela
konturatu gabe.
Zuetako askori jaiotako
garaiaren arabera generazio ezberdinetan kokatzen
zaizue, hala nola, X,Y eta
Z generazioetan. Generazio
hauetako baten partaide
zarela uste duzu edo libreki
zoaz?
Imaginatzen dut, garaiaren arabera, Z generaziokoa
naizela, edo Ykoa, Millenialsena. Komunean duguna,
egun osoan konektaturik egoteaberaz bai, generazio baten
barruan satuko nuke neure
burua. Baina, garai honetan
zein ez dago konektaturik?
Batzuk beste batzuk baino gehiago, baina guztiok.
Tendentzia izatea, errealitatera moldatzen da edota

marketig hutsa dela uste


duzu?
Pertsonaren arabera ezberdina da, hau da, nola eramaten
duzun moda mundua eta tendentzia izatea Ni adibidez,
ni naizen bezala izaten saiatzen naiz, inoiz ez dut itxurarik
Ez dut esan nahi
Madrilen libreagoa
naizenik baizik eta
bertan ulergarriago
sentitzen naiz.
egin, ez dut batere gustoko.
Gorroto dut lanera joatea eta
enpresa baten rollabete behar izatea. Marketing edota
kanpaina ezberdinetan parte
hartzen dudanean nire zigilua
uzten dut proiektu bakoitzean.
Horregatik uste dut ez naizela
modelo izatera helduko. Gorroto dut maniki bat izatea.
Non ikusten duzu zeure
burua urte batzuetan?
Ez dut ideiarik ere, hilabete
bakoitzean gauza ezberdin bat
egite ari naiz. Agian tanatopraxiara itzultzen naiz. Orain
eskaintza ugari ditut baina
ez dut uste modaren mundua
betirako izango denik. Orain
oso gustora nago komunikazio munduan, gustatuko litzaidake bertan geratzea baina
urte batzuen buruan nahiago
dut nire burua tanatopraxian
kokatu.
Irati Rodriguez Arrieta
2016 / 12 / 21

KULTURA
Sukaldaritza praktikak munduan zehar
Apaltasuna da sukaldari garrantzitsuen osagai nagusia eta praktikak
kanpoan egitean norberak jasaten duen txoke kulturala izugarria izan ohi
da.

asque Culinary Center unibertsitate gazteak Euskal Herrian


berezienetakoa den gradua
eskaintzen du. Bertan mundu
mailan garrantzitsuenak diren
txef batzuk aritzen dira buruz
buru ikasleekin. Bittor Barandiaran Eskoitzarrak, ikasle bezala bere esperientzia kontatu
digu beste hainbat bitxikeriarekin batera.
Basque Culinary Center, BCC
laburtuz, 2011. urtean Mondragon Unibertsitateari eta
goi mailako hainbat sukaldariri esker sortutako sukaldaritza zentroa da, Donostiako

Tolosako
babarruna adibidez.
EH-n oso arruntak
dira, baina
hemendik kanpo
oso preziatua
den elikagaia da
hainbat lekutan
Miramon parke teknologikoan kokatua. Bertan, sukaldaritzako goi mailako gradua
eskaintzen da bertako 7 sukaldari esanguratsuenak irakasle
izanik.
Gradu hau mundu mailan
sukaldaritzarekin
lotutako
ikasketetan erreferenteetakoa
da eta honen helburuak berrikuntzan eta gastronomia
zein elikaduraren sustapenean
daude oinarrituta. Graduak
irauten duen lau urteetan
hainbat praktika egiten dituzte ikasleek, leku ezberdinetan,
helburu ezberdinekin, mundu
osoan zehar, baita ipar poloan
ere.
Bittor Barandiaran eta Mikel
Pea ikasleentzat oso esperientzia aberasgarria da bertan
eskaintzen dutena praktika aldietan.
120 jatetxek osatutako lista bat
Anitz

bidaltzen diete ikasleei hauek


beren praktiketako helburuak
aukera dezaten. Lehendabizi teknika ikastera bidaltzen dituzte jatetxe hauetako
sukaldeetara, bigarren urtean
Michelin izarrak dituzten jatetxeetan egiten dituzte praktika
hauek, eta hirugarren urtean
Espainiako leku ezberdinetara, Frantzia aldera, edo Euskal
Herriko iparraldera bidaltzen
dituzte ikasleak. Azken urtean
ezberdina izaten da, ikasleek
lekua aukeratu dezaketelako,
eta aukera ezberdinen artean
Hego Amerika, Asia, Europa
eta munduko beste hainbat
txoko eskaintzen zaizkie.
Praktikak kanpoan egitean
norberak jasaten duen txoke
kulturala izugarria izan ohi
da, hango kulturako beste
aspektu guztietaz inguratzen
baita ikaslea eta beraz ezinbestekoa da lekuan lekuko
kultura barneratzea puntu baterarte behintzat.
Mikel Pea ikaslearentzat
adibidez oso aberasgarria izan
da esperientzia hau. Bere kasuan Ipar Poloraino joan zen
BCCko praktikak egitera, zehaztasun gehiagorekin Norbegiara.
Ikasketak kanpoan egiteko
arrazoia sinplea dela esan
daiteke, kanpoan erabiltzen
diren teknikak eta manipulatzen diren produktuak oso desberdinak eta anitzak direlako.
Guzti hauek ezagutzeak ez dio
mesede baino gehiago egiten
txefari eta bide batez etxekoa
ez den kultura gastronomiko
bat ezagutzen du. Mikelen
kasuan, nahiko erraza iruditu
zaio Europako iparrean pasa
duen egonaldiko ikastaroa,
sukaldaritza frantsesean oinarritu baitira, eta honek Euskal
kultura gastronomikoarekin

lotura estua dauka.


Hasieran zaila izaten da beste
herrialde batzuetatik datozen
ikasleekin erlazionatzea, baita
alderantziz hemendik kanpora
joaterakoan ere, oso kultura
ezberdinetatik datorren jendea
baita, hizkuntza ezberdinean
hitz egiten dute, eta sukaldeak
bakarrik batzen ditu. Sukaldeari dagokionez, kanpoko
sukaldera ohitzea eta teknikak ikastea ez da zaila gogoa
eta denbora pixka bat emanez
gero.
Kultura bakoitzak gastronomia bat dauka eta lurralde
bakoitzean hainbat kultura ezberdin aurkitu daitezke. Oso

txiki bat dagoelako honen betebeharraren inguruan, beharbada hain txikia ez den mundu
bat.
Aitor Zuazabeitia

Praktikak kanpoan
egitean norberak
jasaten duen txoke
kulturala izugarria
izan ohi da
ohikoa da kanpotarrak etortzen direnean bertako janariaz
harrituta geratzea, Euskal Herriaan oso arruntak diren elikagaiak kanpoan esklusiboak
baitira zenbait kasutan.
Tolosako babarruna adibidez. EH-n oso arruntak dira,
baina hemendik kanpo oso
preziatua den elikagaia da
hainbat lekutan.
Bertan izan duten esperientziaren arabera, apaltasuna
da garrantzi gehien duen aspektuetako bat, hau baita
sukaldari baten garapen profesionalaren gakoetako bat.
Sukaldaria izatearen ametsa
txikitatik datorkion nahi bat
dela dio Bittorrek baina BCC
ezagutu ostean, sukaldaritzaren mundu-arekiko zeukan
ikuspuntua guztiz aldatu zaiola adierazten du. Txefa edo
sukaldeko arduradunarena ez
baita lanbide huts bat, mundu

Aitor Zuazabeitia

TEKNOLOGIA
KULTURA

Gerardo Tome

Pantailetan euskarazko hitzik ez


Euskarazko bikoizketak baztertuta geratu dira azpitituluen aroan, baina ez da euskarazko
azpititulurik ikusten.

500
400
300
200

2004

2003

2002

2001

2000

1996

1993

1992

100

1990

paketeka, hau da, ETB ez da


ahalegintzen telesail bat edo

1988

Euskarara
itzulitako filmak
sustatu behar
dira

BIKOIZTUTAKO ORDU KOPURUAK (Irusoin eta K2000)

1984

Merkeagoa eta errazagoa


da azpitituluak eskaintzea.
Horregatik ETBk ez du bikoizketen sektorea bultzatzen
eta pixkanaka azpitituluen

eredua txertatzen saiatuko


da. Gaur egun, bikoizketak konpromisoagatik egiten
dira, dio Iosu Diaz bikoizleak. ETBk konkurtso publikoan kontratatutako enpresa batekin urtean bikoiztuko
diren ordu kopurua adosten
du eta modu batera edo bestera, ordu horiek betetzen saiatzen da. Horretarako, Euskal
Telebistak marrazki bizidunen eskubideak erosten ditu

1983

zpitiuluak agertu dira


etxeko telebistetan,
eta jada inork ez du
euskaraz hitz egiten. Baina
azpitituluak ere, ez dira euskaraz mintzo. Azpitituluak
modan daude, mundu osoan
zehar gauzak bertsio originalean ikusteko joera nagusitzen joan da pixkanaka,
bikoizketen
nagusitasuna
eta onarpena kaltetuz. Baina, hemen, Euskal Herrian,
bikoizketak ez dira baztertu azpitituluen onurarako.

Urtea

2016 / 12 / 21

TEKNOLOGIA

KULTURA

beste aukeratzen kalitateagatik, ETBk ekoiztetxe bati


(Dreamworks
esaterako)
hainbat serieren eskubideak
erosten dizkio paketetan, loteko serietan erreparatu gabe.
Sekulako beherakada jasan du bikoizketen sektoreak azken urteetan; lehen
ETBn 500 ordu bikoizten
ziren, eta, 2013an 100. Bestalde, ETBtik at, Diazek
azaldu moduan, bikoizleek
erdarazko marrazki bizidunak, euskarazko film gutxi
batzuk eta iragarkiak bikoiztearekin konformatu behar
dute. Gainera, aipatu beharra dago soldatak ez direla
finkoak. Ez dago hitzarmenik. Hori dela eta, estudio
bakoitzak ordu kopuruak
nahi bezala ordaintzen ditu,
bikoizleen egoera ekonomikoa ezegonkortuz. Honek Euskal Herrian bikoizle profesional kopurua
zeharo murriztea ekarri du,
izan ere, bikoizle askok bigarren lan bat behar dute
bizirauteko. Beraz, euskarazko bikoizketen etorkizuna iluna da, baina tira,
azpitituluak daude, ezta?
Euskarazko
azpitituluak aurkitzea ez da erraza.
Bai, egia da ETBko edukiak azpitituluekin ikusteko
aukera dagoela, baina zer
gertatzen da ETBtik kanpo?
Zenbait zinemalditan ikus
daitezkeen filmak euskarara
itzultzen dira, baina gutxienak dira; horregatik, filmak
euskaraz ikusi nahi baditugu internetera jo behar
dugu, erabiltzaileek sortutako webguneetara. Luistxo
Fernandez,
Azpitituluak.
com webgunearen sortzaileak dioenez, euskarazko
azpitituluak egon badaude, baina ez denon esku.
Eusko Jaurlaritzak lehen
CANAL+ zenarekin hitzarmen bat sinatu zuen 2014an
honek telesailak euskarazko
Anitz

Iosu Diaz

Euskarazko
azpitituluak egon
badaude, baina ez
denon esku

Bikoizle askok
bigarren lan
bat behar dute
bizirauteko

azpitituluekin eskaini zitzan. Hitzarmen horren arabera, urte bat igaro ondoren
CANAL+ek
eskainitako
azpitituluak Eusko Jaurlaritzaren propietate izatera
pasako ziren. Urte bateko
epea aspaldi igaro arren,
gaur egun azpititulu hauek
Movistar+eko bezeroentzat
bakarrik daude eskuragai.

erakundeek urtean haurrentzako 10-12 filmez osatutako katalogo bat osatzen


dute. Egoera larriagoa da
haurrentzako ez diren filmei erreparatuz gero, izan
ere, zein film bikoiztu edo
azpititulatu ez da edonola
erabakitzen; itzulpenaz gehien baliatuko den gizarte
sektorea zein den erabakitzen da, eta sektore horretara bideratutako filmak
bikoizten edo azpititulatzen dira. Gehienetan haurrentzako filmak itzultzea
erabakitzen da, azken fi-

Zineman euskarara itzulitako filmak urriak dira,


Mailen Goi, Zinema.eus
atariko kudeatzaileak dioenez Zineuskadi bezalako

Zer da Azpitituluak.com?
Azpitiuluak.com euskarazko azpitituluak deskargatzeko eta partekatzeko webgunea da. Luistxo
Fernandezek sortu zuen 2008an, eta orduz geroztik film, telesail eta laburmetrailentzako azpitiulu
katalogo handia eskaini dute Luistxok eta hainbat
erabiltzaileek. Edonork partekatu ditzake azpitituluak webgune honen bidez, gainera webgunean
bertan euskarazko azpitiuluak nola egin azaltzen
da.

nean, hauek euskaraz hezitzen saiatzen gara. Baina,


haurren filmen itzulpenean
oztopoak daude, ez da berdina film txinatar bat bikoizteko eskubideak lortzea edo
Disneyeko film bat bikoizteko eskubideak lortzea dio
Goik, Zineuskadi erakundeko kudeatzaileak zinema
jaialdi desberdinetara joaten
dira ekoiztetxeetako kudeatzaileekin hitz egiteko eta
filmen eskubideak lortzeko,
baina ameriketako estudio
handien kudeatzaileekin hitz
egitea ez da erraza. Horregatik, Frantzia, Japonia eta
beste herrialde batzuetako
filmak dira euskaratu ohi
direnak. Euskarazko filmak bultzatzeko ahaleginak
egin arren beti egin daiteke
gehiago dio Maialen Goik, euskarara itzulitako
filmak sustatu behar dira,
izan ere, internazionala den
hori gure hizkuntzan ikustea
ezinbestekoa da euskararen
normalizazio prozesurako.
Etorkizunean, euskarazko
itzulpenei dagokienez ez
da bertsio originalaren eta
bikoizketen arteko lehiarik
izango, horretarako euskarazko itzulpenak izan beharko genituzke. Telebistan
bikoizketak baztertzen dira
arrazoi
ekonomikoengatik eta azpitituluei ez zaie
sostengurik ematen inork
ezagutzen ez dituen arrazoiengatik. Bestalde, itzulpenak bultzatzen saiatzen
direnak oztopoak dituzte
filmen eskubideak lortzeko, eta Eusko Jaurlaritzak
ez du behar adina laguntza
eskaintzen. Zinemako bikoizketek eta azpitituluek
bizirauteko lehian jarraitzen
duten bitartean, telebistan
euskarazko ahotsak isilduko
dira, eta pantailako azpitituluak erdaratuko dira;
ETBren lehen urteetan bezala, ikuslegoak hala eskatu
baitu, hori eskaini baitzaio.
Gerardo Tom
9

TEKNOLOGIA

Bideojokoak, etorkizuneko kirola

Haibat herrialdetan beste kirol batzuek baino garrantzi handiagoa dute eta gero eta
ezagunagoak dira munduan

2016. urtean 2,1 bilioi bideojokalari daude munduan


eta 20 milioi inguru Espainian. Arrakasta are eta ikusgarriagoa da bideojoko hauek
sortzen dituzten irabaziak aztertzen baditugu. Espainian
aurten 1,7 bilioi euro inguruko
irabaziak lortu dira sektore honetan. Dudarik gabe negozio
errentagarria da.
Bideojokoen
industriaren garapenarekin batera, bideojokoen lehiaketak gero eta
ezagunagoak egin dira. Bideojokoen txapelketak ikusten
dituen pertsonen kopurua handiagoa da egunez egun. Hain
dira esanguratsuak bideojoko
txapelketak non termino berri
bat sortu den.

ESport deritze bideojoko


txapelketa lehiakor hauei, kirol elektronikoei, alegia.
Dagoeneko
fenomeno
arrakastatsua dira eSportak.
Munduan zehar 2016. urtean
148 milioi jarraitzaile izan
dira txapelketa birtual hauetan
eta beste 100 milioi txapelketa
puntualen bat ikusi dutenak.
Haietako asko ordenagailuaren bitartez ikusten dituzte
streaming bidez baina badi-

148 milioi
jarraitzaile izan
dira txapelketa
birtual hauetan

ra era presentzialean egiten


diren txapelketak eta ikusle
mordoa erakartzen dituztenak.
Esaterako, iaz Madison Square Garden estadio amerikar
aitzindaria bete zen League
Of Legends bideojokoko Ipar
Amerikako txapelketako finalean. 22.000 ikusle zuzenean
10 jokalari ordenagailu batzuen aurrean ikusten.
Munduko txapelketako fi-

Jan SuperJJ Janssen jokalari austriarra

10

450

eSporten audientziaren hazkundea

400
Milioi

ideojokoak aipatzean
normalean umeak irudikatzen ditugu gure
buruan. Baina bideojokoetan
jolasten hazi zen belaunaldia
jadanik heldua da. Ukaezina
da bideojokoek arrakasta handia izan dutela azken urteotan.

350
300
250
200
150
100
50
0

148

215

196

175

115
144

170

193

212

115
2015

2016

2017

2018

2019

Noizbehinkako ikusleak

nala 36 milioi lagunek ikusi


zuten guztira. Zifra ikusgarria,
zinez. Askorentzat pentsaezina ematen du. Joko horietan
ibiltzen garenok badakigu benetan zaila dela jokalari horiek
egiten dutena lortzea.
Beti esaten da bideojokoetan ibiltzeko pare bat botoi
sakatzearekin nahikoa dela.
Edo hori esaten dute eSport
munduan sartu ez direnek behintzat. Guztiz okerra da esaldi hori.
ESporten munduan kiroletan bezain beste prestatzen
dira txapelketak. Estrategiak
entseatzen dira behin eta berriz errepikatuz, aurkarien
indarguneak eta ahulguneak
aztertzen dira beste kiroletan
bezala. Taldeek entrenatzaileak izaten dituzte, baita partiden analisiak egiten dituzten
langileak ere.
Gero eta gehiago dira eSport taldea eratu duten beste
kiroletako instituzioak, adibi-

Asier Toledo

eSport jarraitzaileak

Iturria: Newzoo

Baliteke
etorkizunean
eSport liga
telebistan
zuzenean
eskaintzea
dez, Manchester United, Shalke etab. Europa mailan eta
Espainia mailan Baskonia eta
Valencia CF izan dira pausoa
ematen lehenak.
Baskoniaren kasuan in-

dartsu egin du apustu talde


gasteiztarrak. Bost eSport
ezberdinetan murgildu da
erakundea League of Legends,
Call of Duty, Counter Strike,
Hearthstone eta Overwatch.
Ospe handiko jokalariak
fitxatu ditu Baskoniak eta aldaketa ugari egin ditu urtean
zehar. League of Legends
jokoan, esate baterako, Europako maila gorenean ibili
diren Werlyb, Woolite
eta Holyphoenix, Turkiako
jokalari onena, pasa dira aurten talde arabarretik.
Hearthstone taldean Mario
Mariodela Lorente da fitxaketa esanguratsuena. 2015.
urtean Gamergy, txapelketa
nazional garrantzitsuena, irabazi ostean egin zuen fitxaketa
Baskoniak. Kirol elektronikoen geroari buruz Nik uste
dut gero eta talde gehiago

2016 / 12 / 21

TEKNOLOGIA
sartuko direla mundu honetan
Baskoniak eta Valentziak egin
duten bezala eta baliteke etorkizunean eSport liga telebistan zuzenean eskaintzea dio
jokalari gazteak.
Zalantza izpirik gabe arrazoirik funtsezkoena oso argi
dago. Errentagarria da. Izugarri errentagarria. 500 milioi
euro inguruko irabaziak lortu
dira aurten. Etorkizuneko kirola direla sinesten dute askok
eta askok.
LVPko Ohorezko Dibisioak 2015. urtean Espainian
300.000 ikusle baino gehiago
izan ditu hilabetero. Iazko zifrak bikoiztu egin dira aurten.
Gero eta arrakastatsuagoak

Pavel eta Mariodela jokalari profesionalak

izango direla, ditugun datuei


erreparatuz, lasai asko egin
daitekeen baieztapena da.

Julen Puelles

Newzoo ikerketa taldearen


arabera, hurrengo hamarkadan
litekeena da kirol elektroni-

koek Super Bowlak bezain


beste irabazi lortzea. Ikerketa honen arabera bost urteren
buruan Champions League-ak
baino diru gehiago mugituko
lukete eSportek. Hamar urtetan etekinak bikoiztuko omen
dira lehiaketa elektronikoen
alorrean.
Ezin dugu jakin etorkizunean kirol elektronikoak
edozein etxetako telebistan
ikusiko ditugunik baina argi
dago dagoeneko garrantzitsuak direla eta proiekzio oso
handia duen sektorea dela.
Nik bideojokalari profesional izan nahi dut esango ei
dute belaunaldi berriek.
Julen Puelles

Esteban AKAWonder Serrano


Esteban AKAWonder Serrano da Hearthstone
karta bideojokoan nazioarteko mailan lorpen
handienak dituen jokalari espainiarra. Gaurkoan
Donostiako Kursaalean dugu Gamegune txapelketan
parte hartzen. Pasa den urtean finalaurrekoan izan
zen kanporatua munduko txapeldun zen James
Firebat Kostesichen aurka galdu ostean.
Nola hasi zinen kirol elektronikoen eszena lehiakorrean?
Beste edozein pertsona
bezala Hearthstone denborapasa entretenigarria zelako
hasi nintzen, disfrutatzen
nuelako. Pixkanaka konturatu nintzen nahiko ona nintzela, ez soilik jokoan maila
altuak lortzen nituelako, online txapelketa batzuetan oso
emaitza onak izan nituelako.
Orduan erabaki nuen txapelketa presentzial batean parte
hartzeko ordua zela. Beraz
Gamergy txapelketan parte
hartzea erabaki nuen 2014.
urtean. Gamergy Espainia
mailan sari handiena zuen
txapelketa zen eta miretsienetarikoa da. Txapelketa
hura irabaztea lortu nuen eta
horrek behar nuen konfidantza eman zidan jokuari ordu
gehiago dedikatzeko eta

txapelketa garrantzistuagoetan izena emateko. Horren


ostean lorpen asko lortu
ditut Katowiceko major-a,
Europako txapelketako finaletarako sailkapena...
Zenbat ordu igarotzen
dituzu egunero Gamegune
bezalako lehiaketak prestatzeko?
Lanaldi arrunt baten
antzera 8 ordu inguru egoten
naiz, baina ez soilik jolasten.
Txapelketak prestatzeaz gain
hainbat gauza egin behar
ditut, adibidez, streaming-a
egin, sare sozialetan aktiboa
izan, emailak erantzun... Baina egia da 4-5 ordu bitartean
jolasten ditudala gutxienez
izan ere streaming-eko ikusleekin konpromesua daukat
eta egunero egiten dut. Egia
esateko nahi dudalako egiten
dut streaming-a nire ikuslee-

kin etxetik harremana izateko


tresna baliagarria da eta bide
batez jokoan trebatzen jarraitzen dut. Oso dibertigarria da
eta momentu oso barregarriak
izaten ditugu. Zozketak, ikusleen kontrako partidak etab.
izaten ditugu sarrritan. Egia
da streaming-etan ez naizela
%100 txapelketak prestatzen
ari, baina txapelketa garaietan
6-8 ordu egoten naiz prestatzen gutxienez.
Zer da garrantzitsuena
jokalari ona izateko?
Nire ustez garrantzitsuena
jarraikitasuna eta trinkotasuna
dira. Oso ona bazara edo oso
txarra bazara bi ezaugarri
horiekin zure mailak hobera
egingo du. Izan ere, hearthstonean dagoen ausazkotasun faktorea
dela eta ezin da jakin
epe laburrean ona
edo txarra zaren. Epe
luzean, ordea, zure
bilakaera argi ikusten
da, jarraikitasun horrekin txarra bazara
hobetu egingo duzu
eta oso ona bazara
lehenago edo geroago

lortuko duzu txapelketetan emaitza onak izatea.


Badago gomendio bat beti
ematen dudana hasiberrientzako zein beteranoentzako
baliagarri dena.
Bolada on bat duzunean
ezin duzu pentsatu onena
zarela, jolas hau hein handi
batean daukazun zortearen
araberakoa da eta jakin
behar dugu bolada txarrak
ere izango ditugula. Bolada
txarra dugunean ordea jakin
behar dugu ez ernegatzen
eta burua hotz mantentzen.
Ondo jokatzen badugu eta
temati izanez denbora kontua da emaitza onak izatea.

Asier Toledo

Anitz

11

TEKNOLOGIA

Youtuben ez da irabazten ezta


bi kafetarako ere

Opentecno eta Despertavlogs Urola kostako bi youtuberrik garrantzitsuenak


dira beraien arloan, hala ere ezinezkoa ikusten dute gaur egun bizitzeko diru
nahikoa ateratzea.

Iaki Agirezabalaga Opentecno

i kanalak erderaz dira,


nahiz eta bien ama hizkuntza euskara izan.
Euskara, diotenez, ez da errentagarria hizkuntza gutxitua bai
da eta ikusle gutxiago egoteaz
gain jendeak ez duelako bilatzen bideorik euskaraz. Opentecnoren hitzez, honek bere
abantailak ere baditu, azkenean konpetentziarik ez dagoelako, baina ezin duzu asko
hazi hizkuntzak limitea jartzen
dizulako. Hala ere, badituzte
euskarazko proiektuak, Opentecnoko Iaki Agirrezabalaga
zumaiarra denez, Baleike
tokiko aldizkariak lagunduta
beste kanal bat sortu nahi du.
Despertavlogseko Iban Garca azkoitiarrak jadanik badu
euskarazko kanala, ETBko
lehiaketa baterako bereziki
egina.
12

Iigo Soraluze E.

Kanal honetan 2000-3000


harpidetu inguru ditu, zenbaki
oso txikiak erderazko kanalarekin alderatuta. Youtube sare
sozial bezala hartzearekin batera, Instagram eta Twitter
bezalako sare sozialetan ere
euskarak berebiziko garrantzirik ez duela diote. Hala ere
euskara hizkuntza gutxituetatik sareetan gehien erabili
dena izan da.
Lan guztia gehituta ordu
asko dira ordenagailu eta ka-

Internetek
denbora
motzean
komunikabide
klasikoak
jango ditu

mara artean, beti ere ordu


kopurua igo edo jaitsi daiteke
bideoaren arabera. Adibidez
Opentecnok hiru bideo egiten
ditu astean, Despertavlogsek
berriz, bat, eta honi ikasketak
edo lana gehitzen badiozu,
Opentecnoren kasuan biak,
ordu kopuru izugarria ateratzen da, 4 ordu inguru bideoko. Internet goraka doa,
eta Opentecnoren esanetan
internetek denbora motzean
komunikabide klasikoak jango ditu. Hau da, ez guztiz
ezabatze arte baina telebistak,
irratiak, etab protagonismo
handia galduko dutela aurreikusten dute. Abantaila nagusitzat internetek eskaintzen
duen edukien buffet librea
dute, nahi dena, nahi denean
eta nahi den tokian ikustea.

YOUTUBERREN
EKONOMIA
Diru-sarrerak oso eskasak dira nahiz eta egunen
batean hontara dedikatzeko ilusiorik baztertzen
ez duten, Youtubek eta
internetek goraka jarraituko dutela uste dute.
Hemen dirua partner en
bidez irabazten da. Youtuber gehienek enpresa
batentzat egiten dute lan,
eta enpresa honek 2 edo
3 dolar ordaintzen dizkie
1000 bisitako. partner
desberdinak daude gehiago edo gutxiago ordaintzen dutenak. Enpresa
hauek ordea irabazi
honetatik ehuneko bat
kobratzen dute, %50 edo
%80 enpresaren arabera.

2016 / 12 / 21

TEKNOLOGIA
dute, nahi dena, nahi denean
eta nahi den tokian ikustea.
Gertutasuna ere ezinbestekoa da, edozeinek igo dezakeelako bideo bat youtubera, aurrekontua, zein zaren eta ezer
inporta gabe. Honekin, youtuberrak beraiek bezalako pertsona normalak direla ikusten
dute. Noski, beraiek ere izan
dezaketela hainbeste miresten
duten pertsona hori bezala.
Telebistan ekoizle handietan
bereziki, hemen ere denetarik
bai dago, milioi askoko aurrekontuak erabiltzen dituzte
produktua egiteko, honela
kalitatezko produktu bat egin
ahal izateko, nahiz eta bukaerako produktuaren kalitatea ez
egon zuzenki lotuta aurrekontu handiarekin .
Bideo plataforma honetan
milaka dira elkarrizketatutako
bi ekoizle hauek bezalaxe,
aurrekontu oso txiki batekin
edo aurrekonturik gabe kalitatezko edukia egiten saiatzen
direnak.

handiak dira, milioika jarraitzaile dituztenak, eta material askoz garestiagoa erabili dezaketenak. Noski, marken
atentzioa ere bereganatzen
dute, ikuslego oso oso zabala baita, esan bezala milioika
ikusle.
Urola kostako bi youtuberrek oso handiak ikusten
dituzte, oso zaila delako
horraino iristea. Eta zergatik
da zaila? Handienak
aspaldi hasi ziren, Espainian
youtuberrak
sartzen hasi
zirenean,
ondorioz
denbora
asko izan
dute hazteko eta
jarraitzaile
gehiago
dituzte. Baina
teknologiaren

kasuan beste arrazoi gehiago


daude, adibidez, mugikor bat
erosi behar baduzu bideoak
bilatzen hasi eta lehenik
agertzen direnak ikustaldi gehien dituztenak dira, hau da,
handienen bideoak. Horrela
oso zaila da haztea, kalitatea
eta originaltasuna oso oso
kontutan hartu behar dira.
Lehen esan bezala, Estatu
Batuetako youtuberrak zertxobait aurreago joaten
dira normalean, eta
Iakiren aburuz
(Opentecno)
hauek dira
eredutzat hartu
beharrekoak,
kalitatea
eta
edukia
asko zaintzen
dituztelako,
Espainiakoek
ez bezala. Kalitate hau bermatua
egoteko ez daude

Hala ere badaude aurrekontu handiekin lan egiten


dutenak, nahiz eta ez duten
antzik telebistako aurrekontu
handiekin. Hauek youtuber
Despertavlogs (Iban Garcia)

beraiek soilik kanalaren atzean, askotan editatzen eta


grabatzen laguntzaileak eduki
ohi dituzte lana beraien partez
egiteko. Baina esan bezala
40.000 ikusle inguruko kanal
batek hori ezin du egin, ondorioz ikusten eta ikusten ez den
lan guztia beraien eskutik irteten da, esate baterako edizioa,
grabaketa, gidoia eta argia.
Honek lan handia suposatzen
du materialaren kostuaz gain.
Garbi dago gaur egunean
internet oso erabilia dela, zer
esanik ez Youtube, pasatzen
den minutu bakoitzeko 300
bideo ordu inguru igotzen
dira, datuak benetan harrigarriak dira. Lehen telebistan
gertatzen zenaz hitz egiten zuten gazteek, gaur egun berriz
bideoak ikusten dituzte beraien mugikorretan komentatuz zer iruditu zaien, baina
youtuberren aro hau bukatuko
alda? Dena bukatzen da, youtuber berriak sortzen ere joango dira urteetan zehar eta gaur
egungoak berriz uzten pixkanaka. Youtuben jendeak erabakitzen du zenbat iraungo
duen aroak, betirako iraun dezake edo bihar amaitu dezakegu, ikuslearen esku dago.

Iigo Soraluze E.

Iigo Soraluze E.

Panasonicen gailu iraultzailea

Panasonic

Anitz

2020ko joko olinpikoak Japonian jokatuko dira, eta hauen kezka nagusia
hizkuntza da. Honetarako Panasonicek abendu honetan gailu bat aterako du
arazo hau konpontzeko. Bozgorailu honek smartphone baten antzeko sistema
du, eta japonieraz hitz eginez gero ingelesera, txinatarrera eta korearrera
itzultzeko aukera ematen du oraingoz. Gailu honi Megahonyaku izena eman
diote eta japonierako bozgorailu eta itzulpen hitzekin konposatuta dago.
Momenturo interneteko konexioa eduki behar du itzulpenak bilatu ahal izateko
zerbitzuarengatik hilabetean 183 dolar ordaintzeaz gain. Nahiz eta oraingoz
interneteko konexioarekin funtzionatzen duen, proiektuak internetik gabe
funtzionatzeko intentzioa azaldu zuen Panasonicek. Honetarako 300 esaldi
inguru ditu bere memorian gehienbat publizitatea egin behar den lekuetarako.
Pantaila taktil bat ere badu 1000 hitzerainoko hitzaldia itzultzeko eta 10.000
enpresatan ezartzeko intentzioa du.
13

TEKNOLOGIA

Telelaguntza:
teknologia adinekoen
zerbitzura
Telelaguntzak autonomia eta bizi-kalitate handiagoa ematen dizkio erabiltzaileari

dinekoen ehunekoa
duela hamar urte
baino handiagoa da.
Gainera, gero eta gehiago
dira laguntzaren beharra behar dutenak, baina lortu ezin
dutenak: bakarrik bizi dira,
seme-alabak ezin dira kargu
egin eta haien kabuz baliatzeko arazoak dituzte askok.
Bestalde, teknologiak geure
gizartean izandako eraginaren
garrantzia ukaezina da. Beraz, arazoari aurre egiteko, eta
teknologiaz baliatuta, lortu da
irtenbidea: telelaguntza.

Aitzol
Zubizarreta

DATUAK

Azken hamar urteotan, 65 urtetik


gorako pertsonen ehunekoa 3
puntu igo da Eustatek eskainitako
pertsonen eta familien errentaren
estatistikaren arabera. Euskadin
465.174 lagun 65 urtetik gorakoak
dira; euskal populazioaren % 21,4a,
hain zuzen ere. Horietako ia 74.000
85 urtetik gorakoak dira, eta 576k
ehun urte edo gehiago dituzte. Hala
ere, 65 urtetik gorako ehunekoen
proportzioa ezberdina da herrien
arabera, izan ere, ehuneko handiagoa
duten
udalerriak
biztanleria
handiko herriak dira eta; Bilbo,
Donostia edo Barakaldo aipagarri.

14

Datuak aintzat harturik, telelaguntzaren beharra izugarri


igo da azken garai honetan.
Telelaguntzak erabiltzaileari,
gailu baten bidez (medaioia
edo eskumuturrekoa), larrialdi egoeraren aurrean kontaktuan jartzeko aukera errazten
dio eta autonomia handiagoa
eskaintzen dio. Bizitza kalitatea ez da bakarrik pertsona
horrentzat hobetzen, familiarentzat ere segurtasuna eta
erosotasunaren sinonimoak
dira telelaguntza, Unai Gutierrez (argazkian), eusko gobernuko BetiON telelaguntza
zerbitzuan lan egiten duen informatikari eta teknikariaren
esanetan. Berarekin batera kudeatzaileak, koordinatzaileak,
teleoperatzaileak, teknikariak,
kalitate zuzendariak, administrariak eta informatikariak
egiten dute lan, 65 urtetik
gorakoen edo dependentzia
egoeran bizi direnen bizitza
erraztuz.

Garrantzitsuena langile
arituak eta trebeak izatea da;
batez ere, osasun arloarekin
motibatuta badaude. Hori da
Unairen ustez osagai garrantzitsuena teknologia honek
behar bezala funtzionatzeko.
Horri guztiari, punta-puntako teknologia (hardware/
software) eta edozein eragozpen edo arazori aurre egiteko
prestatuta dauden sistemak
gehituz gero, erantzuna ezin
hobea litzateke. Lan honek
guztiak, aurrezpen ederra
ere lor liteke ospitalizazioak
edo osasun-zentroetako arretak saihestuz. Azken finean,
teknologiak gaur egun pazienteen bizitzetan daukan eragina
erabat positiboa da, erabiltzaileei segurtasun handiagoa
ematen baitzaie. Unaik ez
dio teknologia erabilera honi
desabantailarik ikusten, ezin
izango luketelako zerbitzua
eskaini. Hala ere, teknologia

Segurtasuna
eta
erosotasunaren
sinonimoak dira
telelaguntza
hau menderatzea erabiltzaile batzuei zailagoa egin ahal
zaiela onartzen du, baina horretarako behar beste azalpen
ematen zaizkie. Denetarik
dagoela ikusi du, erabiltzaile
batzuek zailtasun gehiagorekin moldatu daitezke hasieran, baina azkenean arazorik
2016 / 12 / 21

TEKNOLOGIA
ez dagoela dio. Etorkizunean
guk geuk erabili beharko dugu
eta ohituago gaudenez oraingokoek baino zailtasun gutxiago izango ditugula uste dut.
Arazorik izan ez dituen
erabiltzailea daukagu Azucena Fernandez andrea, orain
bere eguneroko bizitzan lehen
baino hobeto moldatzen dela
dionak. Suertatzen zaizkion
arazoei aurre egiteko laguntza edo babesa telelaguntzan
dauka zerbitzua erabiltzea
aukeratu zuenetik. Telebistan
esaten duten bezala, ez nuke
ezerren truke aldatuko barre egiten du Azucenak. Izan
ere, seguruago sentitzen da
osasun-gaien, larrialdien, erasoen, beldurren, eta konpainia
beharren aurrean. Gainera erabiltzeko oso erraza eta
azkarra da esaten du, zintzilikaria eusten duelarik. Botoia

sakatzen denean, medailoiak


edo eskumuturrekoak doako
deia egiten du eta zerbitzariei
heltzen zaie, libre dagoen teleoperatzaile batek deia jaso
dezan.
Beste hainbat eta hainbat
erabiltzaile alai eta aseen artean daukagu Azucena, egindako azterketek azaltzen duten
arabera. Etorkizunean, kalitate
handiagoko laguntza eta banako bakoitzaren beharretara
moldatzea eta pertsonalizatzea
espero du Unai Gutierrezek,
gaur egun, zenbaitetan, laguntza orokorregia da eta.
Ikusi daitekeenez, zerbitzu
hauek gero eta hobeto funtzionatzen dute eta urte askotarako geure nagusiek erabiliko
dutelakoan apustu handia egin
da telelaguntzan.
Aitzol Zubizarreta

Azucena Fernandez medailoiarekin

Aitzol Zubizarreta

Euskal drone enpresa erreferenteak


Euskal Herriko dronen enpresak munduko garrantzitxuenetariakoak bihurtu dira azken
urteetan

rle Robotics munduko


etorkizun
handienetarikoa
duen robotika enpresa alternatiboa da hau adierazi zuen
Robot Launchpadek, roboten
proiektuak finantziatzeko komunitaterik garrantzitsuenetarikoa. Erle Robotics, Araban
sortutako drone eta robotika
enpresa gaztea da. Sillicon
Valeyen ospatzen den Drone
World Expo jardunaldian parte hartu zuen, bere proiektu
berritzaileak aurrera eramateko. Enpresa honen berezitasuna linux sistema operatiboarekin lan egitea da, izan
ere, Erle Robotics izan zen
lehenengoa linux sistema operatiboarekin egindako droneak
sortzen. Horren ondorioz, besAnitz

Asier Toledo

te herrialdetako enpresekin lan


egiteko aukera izan dute. Esate baterako, Canonical enpresa
Britaniarrarekin harreman estua dute linux sistemarekin lan
egiterako orduan.
Azken urteetan, drone en-

presa ugari sortu dira. Batez


ere drone zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak. Euskal
Herrian ere nagusitu egin dira.
Esaterako, Drone by Drone
enpresa Bilbotarrak era askotako zerbitzuak eskaintzen

dituzte: hain ezagunak diren


drone-kameradunenetatik,
ekoiztetxe, publizitate enpresa edota telebista programa
batentzako, eBee izeneko dronetara. EBee dronak arkeologia eta ikerketarako erabiltzen
dira bereziki. Honek, hegan
egiten duen bitartean, lurrazalaren edo eraikuntzaren argazkiak ateratzen ditu eta eremu
horren 3D modelo bat sortzen
du. Horrelako drone bat erabili zuten Iker Jimenezen Cuarto
Milenio programaren ikerketa
bat egiten laguntzeko, Cuencan dagoen piramide mailakatu batena hain zuzen ere.
Drone by Dronek kameradun
droneak eraman zituzten ere
plano zenitalak ateratzeko.
Asier Toledo
15

KIROLA
Leire Fernandez: Pertsonek eta txakurrek
elkarrekin kirola egitera bultzatzen dute
Indarrean dabil azken urte hauetan jende eta txapelketa kopuruak bikoiztu
dituen TxakurKrosa kirola
TxakurKros modalitatean goi
mailako korrikalaria da Leire
Fernandez bere txakur Iron eta
Boltekin. Hainbat txapelketa
nazional eta internazional
irabazi ditu 18 urte dituen
errenteriarrak.
Kasualitatez hasi nintzen kirol honetan. Egun batean, kartel bat ikusi nuen, Errenteriako
karrera bat iragartzen zuen eta
aitari esan nion apuntatu nahi
nuela. Orduan, lagun bati eskatu nion bere txakurra eta parte
hartu nuen. Oso esperientzia
ona izan zen.
Txakurkrosean pertsona batek
eta txakur batek parte hartzen
duten kirola da. Honen helburua txakurrak eta pertsonak
elkarrekin kirola egitea da,
eta ondorioz, txakurren jabeak
txakurrak babestu eta egoki
zaintzera bultzatzen dituzte.
Kirol ezezaguna izan arren,
Europa mailan oso tradizio
luzea eta afizio handia du

Azpeitiako Txakurkros lasterketa


15
16

Leire Fernandez

munduan zehar, horregatik,


federazio propioa du.
Kirol honen egoera Euskal
Herrian oso ona da, batez ere,
korrikalari onak daudelako
eta urte gutxitan bikoiztu egin
delako jendearen parte hartzea
lasterketetan eta urtero, gero

eta karrera gehiago ari direlako


sortzen.
Erabiltzen den materiala berezia da. Tiratzeko uhala eraman behar da, minik eragin ez
dezan txakurrari, eta lasterketariak gerriko bat eraman behar
du. Lasterketariaren gerrikoa
eta txakurraren uhala metro eta
erdi eta bi metro bitarteko soka
batekin lotuta doaz. Gainera,
sokaren zati batek elastikoa
izan behar du txakurra lasterka
doala jasotzen dituen kolpeak
leuntzeko.
Korrikalariek beren txakurrengan pentsatu behar dute.
Hau da, talde lan bat izango
balitz bezala pentsatu behar
da.
Txakurrek parte hartzeko, albaitariarenetik pasa behar dute
bere egoera fisikoa kaltetua
ez izateko eta arazo posibleak
saihesteko.
Entrenatzen hasten garenean,
ezin ditugu 35 km egin lehe-

nengo egunean, bestela, gure


txakurrak oso gaizki bukatuko
du. Gure txakurraren entrenamendua gure entrenamenduaren berdina izan behar da,
pixkanaka-pixkanaka exijentzia maila handiagoa erakutsiz
Leirek dio.
Arauen inguruan ere aipatu
behar da egun eguzkitsuetan
kontuz ibili behar dela.
Txakurrarekin korrika egitera
joan aurretik tenperatura begiratzen dut, badaezpada. 20
gradu baino altuagoko tenperaturetan ezin dute korrika egin
txakurrek, eta lasterketetan
debekatuta dago .
Beste gauza garrantzitsuen
artean txakurraren adina da.
Txapelketa mailan, urte bat
izan behar du eta gutxienez
entrenatzeko ere bai. Nahiz eta
bi edo hiru hilabete lehenago
badagoen entrenatzen hastea,

Iigo Zulaika

2016 / 12 / 21

KIROLA

Iigo Zulaika

erritmo mantsoan eta distantzia


txikikoak izan behar dute. Honen helburua txakurrak pertsonekin korrika egitera ohitzea
eta korrika egitea gustatzea da.
Txakurkroseko lasterketak lurrean egiten dira eta mendiko
lasterketekin antz handia izan,
nahiz eta distantzia txikiagoa
(5-10km artean) eta desnibel
gutxiago dute. Mendiko lasterketa batean baino azkarrago
egiten da korrika txakur bat
duzulako zuri lotuta.
Leire Fernandezek dionez
Oso azkar joaten zara, beste
arrazoi batzuen artean mundu
guztia korrika dabilelako. Eta

azkenean, zeu ere kutsatzen


zara eta momentu horietan
gauza askotaz ondo pasatzen
duzu: estresaren adrenalina
jaitsieretan, mendiak leher
eginda igotzea
Sailkapenak beste lasterketa
guztiak bezalakoak dira (adin
eta sexuaren araberakoa).
Xanjuandei elkarteak Azpeitiako Txakurkros lasterketa
antolatu du eta elkartekoa den
Ander Azkuek dionez Azkenaldian, emakume gehiagok
hartzen dute parte gizonezkoek
baino.
Lasterketetan, debekatuta dago
txakurrak jabearen atzetik
korrika egitea, indarrez tiratzea eta txakurrari fisikoki edo
hitzen bidezko tratu txarrak
egitea. Horrelakorik gertatzen
bada korrikalaria zigortua
izango da.
Gainera, lasterketa hasi aurretik, txakurrak kontrol batzuk pasa behar ditu. Bertan,
albaitari batek ikusten du
txertatua dagoen eta fisikoki

Iigo Zulaika

ondo dagoen txapelketan parte


hartzeko.
Bi irteera egoten dira: taldeko
irteera, Txakurkroseko liga
nazionalak egiten du. Bestalde,
denbora irteeretan, segundo
batzuetako aldearekin ateratzen dira.
Txapelketetan bi lasterketa
egoten dira: talde irteerak
eta denbora irteerak. Taldeko
irteeretan adi egon behar da
era askotako txakurrak egoten
direlako eta istiluak gerta daitezkeelako. Bestalde, denbora
irteeretan, talde txikitan banatzen dira eta segundo batzuetako aldearekin ateratzen dira.
Kirol honetan, jende gehiena
beraien txakurrarekin ondo
pasatzera soilik joaten da.
Leirek dionez Ez zaizkit asko
inporta emaitzak, medailak
eta abar, horrelako gauzak
azkar ahazten direlako, baina
mendian bizitakoa eta zure
txakurrekin dituzun istorioak,
buruan markaturik gelditzen
direnak dira. Beraiek zoriontsu
badira, ni gehiago.

Korrikalariek
beren
txakurrengan
pentsatu behar
dute. Hau da,
talde lan bat
izango balitz
bezala pentsatu
behar da
Gure txakurraren
entrenamendua
gure
entrenamenduaren
berdina izan behar
da

Ez zaizkit
asko inporta
emaitzak,
medailak eta
abar, horrelako
gauzak azkar
ahazten
direlako

Iigo Zulaika

Iigo Soraluze E.

Anitz

17

KIROLA

AITOR ARAKAMA

Bizikletatik zerura

Gizarteari erakutsi nahi diot jende asko dagoela bizikletan ibili nahi duena, eta
horetarako, lekuak behar dira

Julen Urtxegi

Zertan laburtzen da zure


proiektua?
Egun batean bururatu zitzaidan familiako terrenoan txirrinean ibiltzeko pista batzuk egitea, egun hartatik pare bat pista
egin nituen baina orain aurrera
pausu bat emateko garaia iritsi
da eta adibidez BMX Race
zirkuitu bat, Fourcross pista
bat, saltoz betetako jaitsierak,
eta Skatepark estali bat egitea
da nire asmoa.
Pista ezberdin asko egitea
pentsatu duzula ikusten dut
baina negozioak funtzionatzeko jendea erakarri behar
duzu, nola pentsatu duzu
helburu hau lortzea?
Nire ideia Frantzian Skatepark-ak funtzionatzen duten
modura funtzionatzea izango
litzateke, hau da, gazteak eskolatik ateratzen direnean pista
hauetan ikasteko aukera ematen zaie. Nibel altuago batera
iritsi nahi dutenentzako trikimailuak eta teknika ikasteko
leku egokiena da zalantzarik
gabe, bertan elkartzen diren
txirrindulariak esperientzia
handikoak baitira.
Zein adineko pertsonek ibiltzeko prestatua daude pista
hauek?
Adinari dagokionez 10 bat
urtetik aurrera BMX Race
zirkuituan ibiltzeko gai izan
17

zken aldian txirrindulariak ez dira seguru sentitzen mendira ateratzen direnean. Urte hauetan
txirrindulari asko zaurituak izan dira beste batzuk jarritako tranpengatik eta arazo honek
beste baso batzuk bilatzera bultzatu dituzte. Mendia da txirrindulari askoren paradisua
eta mendi batzuetan beraien kirola praktikatzea debekatuta dago. Arazo honi aurre egiteko Aitor
Arakama txirrindulariak irtenbide bat bilatu du; Bike Parka. 1981.urtean jaiotako txirrindularia 14
urterekin hasi zen bi gurpilen gainean eta berehala zaletu zen. 16 urterekin trialean aritu zen eta
orain mendian barrena ibiltzen da leku izugarrien bila. Bizikleta garraiotzat erabiltzeaz gain, kirola
egiteko makina eta jostailu moduan erabiltzen du. Bere ustez sentsazio onena basoetako bide estuetan antzematen den abiadura eta bertako saltoetan hegan egongo balitz bezala egotea da. Lanbidez
lorazaina, eta eskabadoretako makinista lanetan ere ibili da, hortik dator lurra lantzeko gustu hori.
Egi txiki izena duen lur saila Irungo Bidasoa auzoan kokatuta dago, San Martzial mendiaren ipar
isurian, Behobiako mugatik 5 minutura, eta bertan kokatzen da Aitorren Bike Parka.
ohi dira, pista horretan gainera
oinarrizkoa den teknika ikasi
daiteke zailtasunik gabe. Ahala

gaitu, eta orain lagun talde


bat izatetik Mendi Magaletan
izeneko ekipo bat sortzera iritsi

Julen Urtxegi

Nibel altuago
bat lortzeko,
trikimailuak eta
taktika berriak
ikasteko leku
egokiena da

Gustatuko
litzaidake mendiko
bizikleten mundua
sustatuagoa
egotea

ere 18 urtetik aurrerako jendea


erakartzea da nire heburua,
maila amateur batetik hasi
eta geroz eta profesionalago
bihurtzeko.
Laguntza izan duzu pistak
sortzeko?
Orain arte lagunak dira
izan dudan laguntza bakarra.
Guztioi afizio berdinak elkartu

gara. Ekipo hau euskal herrian


zehar dauden mendiko txirrindulari batzuk osatzen dute eta
ekintza desberdinak antolatzen
dituzte, adibidez ibilbide gidatuak edo ikastaro desberdinak,
eta nola ez, Bike Parkearen
zati oso garrantzitsua da ekipo
honetako taldekideak izango
baitira irakasleak.

Noraino iritsi nahi duzu


proiektu honekin?
Soldata bat izatera heldu
nahi dut (dio barrez), baita
hortaz bizi ahal izatera ere.
Gainera gustatuko litzaidake
mendiko bizikleten mundua
sustatuago egotea gure eremuko mendiak parke naturalak
direlako eta ezin ditugulako
gure nahiak asetu. Hortaz,
gizarteari erakutsi nahi diot
jende asko dagoela bizikletan
ibili nahi duena eta horretarako
lekuak behar direla.
Noizko egina utzi nahi duzu?
Oraingoz lehendik neuzkan
Pumptrack-a eta jaitsietarako
jauzien lineak birmoldatuko
ditut eta ondoren, Four Cross,
dual slalom eta bmx race pistak eraikiko ditut. Baita ere airean doazen egurrezko pasarelaz egindako Woodpark-ea eta
enborrez eta arrokaz Biketrial
hastapenerako zonak egingo
ditut, ahaztu gabe Dirt Jump
amateur eta pro line-a ere.
Hau dena 2018ko udaberrirako
eraikita izatea aurreikusten dut,
eta behin bukatuta dagoela,
Skatepark indoor bat eraikiko
dut, trikimailuak trebatzeko
apar igerilekua eta guzti.
Julen Urtxegi
2016 / 12 / 21

Aimar Olaizola: Badut esperantza


txapel gehiago irabazteko

KIROLA

Esku pilotan ibilbide bikaina egin duen goizuetar aurrelariak aurrerapen garrantzitsua
ikusi du komunikabideetan. Azken urteetako pilotari gazteak gero eta preparatuago
igotzen dira lehenengo mailara.
irabaztearekin. Nire ametsak
lehenengo mailan debutatzea
eta txapel bat irabaztea izan
ziren. Oso zaila da txapel horiek guztiak lortzea horregatik oso ibilbide ona izan dut
esku pilotaren munduan.Nire
motibazio handiena txapelketak irabaztea da, honek beste
txapelketak gogoz jokatzeko
motibazioa ematen dit.

Iigo Zulaika

imar Olaizolak bere


ibilbidearen eta eskupilotaren inguruan
hitz egin digu Zarautzeko Zinema frontoian. Oso ondo sentitzen da eta hurrengo txapelketak ilusioz jokatuko ditu .
Zergatik hasi zinen esku pilotan jokatzen?
Ni herri txiki batekoa naiz,
Goizuetakoa. Bertan, lagun
guztiekin frontoian ibiltzen
ginen eta hortik aparte, bi anai
zaharragoak baditut esku pilotan ibiltzen zirenak. Baina
gehien bat nire garaian lagun
eta adineko guztiak une libre
guztietan frontoira joaten ginelako eta, horren ondorioz,
beste kirolak oso gutxi ezagutu nituelako txikia nintzela.
1998an Lekunberrin debutatu zenuen eta dagoeneko,
txapel ugari irabazi dituzu (
4 buruz burukoak, 7 lau terdikoak eta 3 binakakoak).
Ibilbide honetan nork motibatu zaitu?
Motibazio garrantzitsuena
gazteetako ilusioa izango litzateke. Pilotari guztiok txiki-txikitatik ilusioak izan ditugu eta
ametsak egin ditugu txapel bat
Anitz

Zein izan da unerik garrantzitsuena?


Momentu on asko izan ditut, baina buruz buruko irabazi
nuen lehen txapela izan zen
unerik garrantzitsuena. Atanon erraz galtzen nindoala,
partida irabazi nuen.
Une txarrak ere izan ditut. Bi
lesio izan nituen eta denbora
luzez egon nintzen esku pilotan jokatu gabe.
Baina ezin naiz kexatu momentu on gehiago izan ditutelako txarrak baino.

eta ostiralean entrenamendu


fisikoa egiten dut, eta astearte
eta ostegunetan bi ordutako
entrenamenduak egiten ditut
frontoian.
Zer ezaugarri dituzu besteengandik desberdintzen zaituena?
Ez dut ezaugarri berezirik
nahiko pilotari osoa naizelako.
Nire baliabide onena ezkerra
da. Ezkerrarekin eskuinarekin
baino min gehiago egiten dut,
baina orokorrean jokalari osoa
naiz.

Hurrengo txapelketei edo


esku pilotari begira, zein da
zure helburua?
Beste txapel bat irabaztea
nahiko nuke kontziente naizelako adinean aurrera noala,
eta momentuz behintzat ondo
sentitzen naiz. Buruz burukoa
nahiko zaila ikusten dut, baina
binakakoa edo lau terdikoa
nahiko nituzke irabazi.

Azken urte hauetan gazte jende asko sartu da esku


pilotara, eta gehienak indarrean. Adibidez: Altuna eta
Irribarria. Honen inguruan
zein da zure iritzia?
Pilotarentzat oso garrantzitsua da gazte jendea indarrean sartzea lehenengo mailara. Horietatik aparte, badaude
beste batzuk, Artola eta Victor,
adibidez, oso onak direnak.
Orain ere beste hainbat gaztek
debutatu dute etorkizun ona
edukiko dutenak. Azkenean,
jende gazteak pilota aberasten
du.
Esku pilotan ni izango naiz
zaharrena Abel Barriolak utzi
egin behar duelako. Oinatzez
gain, beste pilotariak oso gazteak dira.

Nola prestatzen duzu zeure


burua?
Hainbat
entrenamendu
egiten ditut, baina gehienbat
entrenamendu fisikoak izaten dira.Partidaren egunaren
arabera antolatzen ditut entrenamenduak.
Normalean,
astelehenean,
asteazkenean

Abel Barriola esku pilotan


19 urte egon ondoren lehenengo mailan utzi egingo du.
Zuk berarekin eta beraren
aurka jokatu duzu. Nolako
harremana izan duzu berarekin?
Oso harreman ona izan dut
berarekin. Pilota alde horreta-

tik berezia da, pilotari guztiak


nahiz eta elkarren aurka jokatu, aldageletan elkarrekin egoten gara eta frontoitik kanpo
ere elkarrekin egoten gara,
presentazioetan, adibidez.
Abelekin oso tratu berezia
izan dut gainera, 14-16 urte
nituela berarekin pilota partida
asko jokatzen nituelako afizionatuetan.
Txapelak ere irabazi ditu. Pilotazaleen artean pilotaririk
gustukoenetako bat izan da,
pilotalekuan oso profesionala
eta umila izan delako.
Gaur egun esku pilota euskal kirol ezagunenetako bat
da. Zergatik?
Betidanik zaletasun handia
egon da herri guztietan daudelako frontoiak, baina komunikabideek garrantzi handia izan
dute. Komunikabide batzuetan esku pilotarentzat zati bat
izaten dute. Telebistan pilota
partidak ikus ditzakegu, eta,
gainera, ikus entzule kopuru
handiak lortzen dituzte.
Prentsa aldetik ere jende askok jarraitzen du eta ezin dugu
kexatu pilota oso bizirik dagoelako.
Etorkizunari begira, nola
ikusten duzu pilota?
Kontuan edukita Abel eta
ni kenduz gero, beste pilotariak gazteak eta indarrean
datozela, momentuz behintzat
etorkizun oso ona ikusten diot
esku pilotari. Gaur egungo
esku pilota oso jende gazteek
osatzen dute urte hauetan 18
eta 20 urteko pilotariak ari dira
debutatzen eta oso etorkizun
ona edukiko dute.
Iigo Zulaika
18

KIROLA

Gizonezkoen futbola ez da
existitzen, emakumezkoen
futbola bai
Gaur egungo gizartean Emakumezkoen futbola hitzek hartu duten
normalizazioak ez dio berdintasun prozesuari laguntzen.

makumeen futbolak
duen arazoetako bat
ekonomikoa da. Gaur
egun, futbolean diruak hartu
duen garrantzia ikaragarria
da eta horretan babesleak
eta subentzioak funtsezkoak
dira. Bestalde, federazioak
egiten duen diru banaketak ere
pisu handia du eta banaketa
lotsagarria da. Datu bat ematearren, gizonezkoen futbo-

lean bigarren eta hirugarren


mailaren artean banatzen den
diru kopuruak emakumezkoen
lehen mailakoa bikoizten du,
ulertezina. Neurri honek ez
dio mesederik egiten emakumeen futbolari, nolabait progresioa eragozten baitio eta
Espainiako federazio bertatik
zailtasunak emanez gero, nork
bultzatu behar du emakumeen
futbola? Europako beste toki

Gure esku dago


emakumezkoen eta
gizonezkoen futbola
berdintzea
Zure ustez, zein egoeratan dago emakumezkoen futbola Euskal Herrian?
Euskal Herrian emakumezko
futbola bere garai altuenetakoan dagoela uste dut,
honen bilakaera izugarri hazi
baita gainontzeko urteekin
alderatuz.
Zein aholku emango zenioke
etorkizuneko futbolari bati?
Egunero lan gogor egitea eta
Naroa Urien
bere buruan sinestea.
XXI. Mendean, gizarteak emakumezko futbolaren egoera eta irudia aldatu dezakeela uste al duzu?
Noski baietz, gure esku dago emakumezkoen eta
gizonezkoen futbola berdintzea, neskatxak baloi batekin
jolastera animatuz eta garrantzitsuena, edozein konparazio alde batera utziz.
Emakumezko futbolaren kalitateak edo kantitateak gora
egin al du?
Bietan egin du gora nabarmen, lehen esan dudan moduan gero eta klub gehiagok ateratzen ditu emakumezko
taldeak. Kalitateari dagokionez, hau guztia esperientzia
eta kualifikazioari esker posible da.
Berdintasuna somatzen duzu klubean?
Jainkoari eta zuzendaritzari esker gure klubean bai,
baina gure inguruan gogokotasun ezberdinak daude.

batzuetan, Suedian adibidez,


subentzio ugari izateaz gain,
diru banaketa askoz erregularragoa da eta honelako erabakiak berdintasunerako bidea
errazten dute.
Azken urteotan emakumeen
futbolak gorakada izan du
kopuru aldetik eta emakumeen
futbola gizarteratzeko nahitaezkoa da. Nolabait gizartean
nahiz komunikabideetan izaten
ari den normalizazioa positiboa da, helmugara iristeko
bide luzea falta den arren.
Honekin jarraituz, hedabideek gizonezkoen futbolari
ematen dioten atala, emakumeei ematen dietenaren aldean, izugarria da eta honek
gizonezkoen futbola jarraitzera
eta emakumeena baztertzera
bultzatzen gaitu.
Mundu honetan gauza
asko aldatu beharra dago eta
horietako bat gizartearen zati
baten pentsatzeko modua da.
Matxismoaren puntu ohikoenetako bat emakumeen futbola
da, bertan txikitatik jasaten dituzte erasoak eta hainbat neskak futbolaren ametsa bertan

behera uzteko arrazoia. Desberdintasunak toki guztietan


ikus ditzakegu, talde mistoetan
baztertzean, ikusleen iradokizunetan, ordutegietan, eta
abar. Hala ere, esan dezakegu
pixkanaka aurrera egiten ari
garela eta horren adibide garbi
bat, emakume epaileek gizonekiko lehentasuna izatea da
emakumeen futbolean.
Aitzitik, gaur egun mahai
gainean dagoen eztabaida bat
soldatena da. Gizonezkoen
futbolean dauden soldata ikaragarriak ez dira errealak,
gizonezko eta emakumezkoen
soldatak bi muturretan baitaude. Espainian soldata altuenak
Athleticeko eta Bartzelonako
jokalariek jasotzen dituzte
eta gehien kobratzen duena
nekez iristen da 1.000 eurora,
Cristiano Ronaldo edo Lionel
Messi ia 20.000.000 milioira
iristen direnean. Horrenbesteko diferentzia al dago?
Gizonezkoak eta emakumezkoak konparatzen baditugu jokatzeko modua ez dela
berdina ikus dezakegu baina
aztertzen jarriz gero, ohartzen

Naroa Urien

19

2016 / 12 / 21

KIROLA
gara gauza gehienetan berdintsuak garela. Diferentzia
handiena fisikoa eta honek
dakarren erritmo edo intentsitatea dago, teknika eta ikuskizun aldetik berdinak garen
neurrian.
Futbol profesionala alde
batera utziz, amateur mailan
guztiz ezberdina dela haute-

man dezakegu. Sentimendua


eta laguntasuna gailentzen
baita eta beste guztia bigarren
maila batera pasatzen da.
Taldeak orekatuagoak dira
emakume eta gizonezkoen
artean, nahiz eta klub bakoitza
desberdina izan. Eredu hau
jarraitzen duen taldeetako bat
Durangoko Ezkurdia Kirol

Taldea da, bertan gizonezko


eta emakumezkoak maila
berean daude eta izan beharko litzateke beti. Euskal
Herrian esan dezakegu gero
eta gehiago ikusten ari garela
eredu hau. Espainian, ordea,
diferentzia nabariagoa da,
Katalunian ez bezala.
Bestalde, emakumeen futbolak

aldaketa bat izan dezan, ikusleak irabaztea nahitaezkoa da.


Ikusleak edo zaleak eskaria
sortuko baitute hedabideetan
eta hedabideek ekonomikoki
aberastu emakumeen futbola.
Kate honen bitartez lortuko
dugu emakumeen futbola berdintasunerako bidera eramatea
eta hori gure esku dago!
Naroa Urien

Emakumezko futbolean erortzea onartua


dago baina jaikitzea derrigorrezkoa da
Goi mailako futbolaria izandako eta momentu honetan Durangoko Ezkurdi Kirol Taldeko
entrenatzailea den Iragarne Piero, emakumezkoen futbolaren ikur nagusi bihurtu da Durangaldean.

este kiroletan bezala,


futbolean ere erraz nabaritzen dira sexuen
arteko egoeren, baliabideen
desberdintasunak. Azken urteotan asko idatzi da ezberdintasun hauei buruz baina
zerbait egiten ari gara egoera
hau aldatzeko? Aldaketak nabaritzen al dituzte goi mailako
edo talde txikietako jokalari
emakumeek? Argi dago egoera hobetzeko modu bakarra
emakumezkoen futbola sustatzea dela eta honen adibide
Durangoko Ezkurdi Kirol
Taldea da, emakumezkoen
lau kategoria ezberdineko lau
talde ezberdin baititu. Egoera
hau aztertu eta azaltzeko goi
mailako futbolaria izaniko
eta momentu honetan Ezkurdi
Kirol Taldeko lurralde kategoriako entrenatzailea den Iragarne Pieroren iritzia eskura
izan dugu.
Iragarneren ustetan, oztopo handiena emakumezkoen
futbolaren publizitate eza da;
Orain Euskadiko federazioak
emakumezkoen nazioarteko
partidak antolatzen darabiltzatela entzun dut, hala ere, nire
ustez oso berandu dabiltza
kontu honekin Bestalde, Espainia mailan dagoen egoera
kaskarra gogor salatzen du,
hala ere, bere ustez, Euskadiko
egoera hobeto dago eta Ezkurdi Kirol Taldea eredutzat hartAnitz

Malagakoak, partidu
egunean bertan,
haiek gidatutako
furgonetetan etortzen
ziren Lezamaraino.
Ezkurdi Kirol
Taldean 80
jokalariz osatutako
emakumezko lau
talde daude eta
kategorietako
postu garaienetan
mantentzen dira.
zen du futbola nolakoa izan
beharko litzatekeen erakutsi
eta gizartea kontzientziatzeko.
Honez gain, beste herrialde
batzuetan emakumezkoen futbolak baliabide gehiago dituela
dio eta honen ondorioz jokalariek ondo kobratzera heldu
daitezkela. Bere ustetan, Espainian gutxi egiten da emakumezkoen futbola bermatzeko.
Momentu honetan egoera hobetu egin da Iberdrola barnean sartu direlako baina orain
dela gutxirarte emakumezkoen
futbolarekin dirua galtzen zen
eta ez zituen mutilen futbolak
bezain hainbesteko diru sarrerarik. Iragarnek dio guzti hau
Espainiako gizarte eta hedabideen errua dela; gehiago egin
dezaketelako baina ez zaielako
interesatzen; Estatu Batuetan

adibidez, Veronica Boquete


elkarrizketatu zutenean esan
zuen emakumezko futbolarien
kromoak zituztela Espainia
mailan Paninik dituen modukoak. Gainera emakumezko
futbolari asko mutil futbolariak
baino famatuagoak direla ere
esan zuen. Guzti honek, argi
eta garbi, emakumezkoek
gehiago kobratzea eta, modu
honetan, futbol taldeen finantzazioa handitzea dakar.
Azken finean, Iragarneren
ustetan, Espainiako emakumezko futbolaren egoera
asko hobetu daiteke; publizitatea, gizarte eta gobernu
zein federazioaren jarrera
Emakumeen eta mutilen arteko futbolean ezberdintasunak nabaritzen ditu baina
ez du uste horrek inongo
ondoriorik ekarri beharko
lituzkeenik; Emakumezkoen
futbola geldoagoa da, baina ez
aspergarria. Harritsuagoa ere
da, baina ez zatarra; bi futbol
ezberdin dira eta gizartean
ideia hori argi geratu behar
da. Guzti hau hobetuz gero
eta emakumezkoen futbolera
jokatzeko gogoak mantentzen
badira, etorkizuna ikusten dio
emakumezkoen futbolaren
munduari. Momentu honetan
emakumezkoen futbola lurrean egon daiteke, derrigorrez
zerbait egin behar dugu hau
jaikitzeko.
Iigo Soraluze A.

Iragarne Piero 1986.


urteko maiatzaren 7an jaio
zen Santurtzin. Txikitatik
futbolarekiko maitasuna
nabaritu zuen eta 16
urterekin jadanik Pea
Athleticeko maila gorenetan jokatu zuen. Hurrengo
sei urteak Athletic Club
B taldean jokatu zituen
azkenik, Eibarren urte bat
pasa ondoren, Athleticeko
maila gorenean egon arte.
Emakumezkoen futbolaren pertsona adierazgarri
bihurtu zen Espainia mailan baina 26 urte zituela
futbola ustea erabaki zuen
soldata txikia izanik bigarren lan bat egitera behartuta baitzegoen eta guztia
eramatea oso zaila egiten
baitzaion. Hala ere bere
bizitzako zati garrantzitsu
futbola izanik berehala hasi
zen entrenatzaile lanetan.
Momentu honetan Ezkurdi
Kirol Taldeko atezainen
entrenatzailea da eta bere
kalitate eta lana ikusirik
sarritan beste kategoria edo
eta sexuko atezainak ere
entrenatzen ditu.
20

KIROLA

Karting karrerak guztion eskura


Badaude lasterketa merkeak Karting munduan murgiltzen hasteko

aur egun, oso zaila


eta garestia da motorretako konpetizioetan parte hartzea maila
profesionalean. Baina, badira
kirol honetan parte hartzeko beste modu batzuk, esate
baterako, Los Arcos zirkuituan jokatu zen denboraldiko
azken karrera. Konpetizio
hau motorren mundua Euskal Herrian sustatzeko egina
dago dio Joel Barneto antoJulen Urtxegi

Julen Urtxegi

Julen Urtxegi

Julen Urtxegi

21

probatzen zirkuitu barruan.


Talde bakoitzak hiru txanda
ditu: lehenengo txanda zirkuitua eta ibilgailua ezagutzeko
da. Txanda honek ez du puntuatuko; bai, ordea, bigarren
eta hirugarren txandek. Bigarren txanda eta hirugarrena
desberdinak dira, bigarrenean
irabazleak 50 puntu lortu ditzake eta hasiera ilara batean
martxan ateratzen dira. Hirugarrenean ordea irabazleak
290 puntu irabazten ditu eta
lasterketa irteera-gresillan

Lasterketa hau
ez da bakarrik Euskadi osoan
zehar egiten
profesionalek
diren karrerak
lastertzeko,
gehienez 50
edonor izan
euro balio
daiteke
dute
partaide
latzaile eta parte-hartzaileak.
Ez da federatu behar lasterketa hauetan parte hartzeko,
gainera, zirkuituan alokatzen
diren ibilgailuak erabili behar
dira eta bertan utziko dizkiete
kaskoa eta beharrezkoak.
16 urtetik gorako guztiek
konpetizioaren mundua hobeto ezagutzeko aukera bikaina
dute. Hasieran beldurra eragin
dezake besteen aurka korri
egiteak, baina lasai egon, pilotuen artean oso giro ona baitago. Markel Eizagirre eta bere
aita hasi berriak dira lasterketa
hauetan eta biek elkarrekin korri egiten dute adin desberdina
izan arren. Jende kopuruaren
arabera talde batzuk sortzen
dira, hasieran talde hauek
nahastuak daude baina gaitasunen arabera azken txandan
bakoitzaren denboratik gertuen
egon direnekin egiten dute
korri.
Lehenengo taldeko pertsonak dira lehenak ibilgailuak

kokatuta hasten da.


Euskadi osoan zehar egiten
diren karrerek gehienez 50
euro balio dute; nahiko merkea
da kontuan hartuta ibilgailu
berean txanda batek balio duena 25 euro inguru direla eta
lasterketak hiru txanda dituela. Hala ere, baldintza batzuk
daude: guztiok abantaila bera
izateko 80kg-tara iristeko falta
zaien pisua gehitzen zaie ibilgailuei, aurrerapenak garbiak
izan behar dute, talka eginez
gero eskua altxatu eta atzekoari aurreratzen utzi behar
zaio, eta azkenik zirkuituaren
alboetan dauden marretatik
gehienez bi gurpil atera daitezke. Fitxategi bat bete eta federatuta egon gabe prest daude
Karting kirola probatzeko.
Parte hartu nahi izan ezkero
informazio guztia www.craksracing.com orrialdean.
Julen Urtxegi

2016 / 12 / 21

KIROLA
AGENDA

Noiz, zer eta non


2016/12/21 eta 2016/12/22 Santo Tomas
Azoka Donostia, Azpeitia, Errenteria, Irun,
Hondarribia, Usurbil, Arrasate, Bilbo,
Lekeitio
2016/11/23 Kutxa Kultur Dantzan 19:00
Kutxa Kultur Plaza
DOHANIK
2016/11/23 Kandelen gaua Gasteizko alde
zaharra
2016/11/25 Betiko Kantak. Begirada Bi
Audiotorium Bastero. Andoain DOHANIK
2016/11/27 Donostiako maratoia
DONOSTIA
2016/12/03 Danza (Marta Zulueta) Lugar:
Kutxa Kultur Plaza DOHANIK
2016/12/18 Media maraton Gasteiz 10:30
2016/12/24 Olentzero Gasteiz, Bilbo,
Donostia
2016/12/27 Korrontzi (Euskadi) +
Gwendal (Bretaa) 19:30 Mendizorrotza
polikiroldegia
2016/12/28 Luar Na Lubre (Galizia)
Principal Antzokia 20:30
2016/12/31 San Silvestre lasterketa
Gasteiz, Donostia,
Bilbo
2017/01/04 Euskal Herriko Gazte
Orkestra. EGO. Teatro Principal Antzokia
20:00
2017/01/19 eta 2017/01/20 Danborrada
Donostia, Azpeitian Urtarrilaren 19ko
20:00etatik hurrengo eguneko 24:00etara

Anitz

AGENDA ETA TENDENTZIAK


URTE ZAHARRERAKO
TENDENTZIAK
JANZKERA

- Esmoking eta amerikanak


- Erropa asimetrikoa
- Bizkar ageria
- Bizkar eta sorbal tapatuak
- Tula
- Belusa
- Serra
- Bolanteak
- Lentejuela

ORRAZKERA

- Bob Faltsua
- Moo XXL
- Koleta baxua ondekin
- Diademak

KOLOREAK

- Kolore metalizatuak
- Beltza
- Urdin iluna
- Burdeos
- Zilar eta urrea
- Nude

ZORIONAK
ETA URTE
BERRI ON

2017
Anitz aldizkariaren partetikfvf

22

2016 / 12 / 21

Você também pode gostar