Você está na página 1de 3

II.

ERANSKINA
ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTA UNITATE DIDAKTIKO BAT
PROGRAMATZEKO TXANTILOIA
Arloa: GORPUTZ HEZKUNTZA
Gaia: AEROBIKA
Maila: 6.MAILA
Saioak: 8 SAIO
Proposamenaren justifikazioa:

Arazo-egoera:
A. Testuingurua:
B. Arazoa:
C. Helburua:

Eginkizuna:
Egungo gizartean ikasleek beren sentimenduak eta barne-bizipenak erakusteko
aukera gutxi izaten dute. Askotan, barne-korapiloak eta lotsak izaten dituzte, eta
horrek beren buruarekiko irudi egokia eraikitzeko zailtasunak ekartzen dizkiete.
Gai izango ginateke gorputz adierazpeneko hainbat baliabide erabilita koreografia bat
sortzeko?

Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak:
B. Diziplina-konpetentziak:D-H-G

Helburu didaktikoak:
1.Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputzaren adierazpen-
bitartekoak erabiliz, eta estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak
abiapuntutzat hartuta.

2.. Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak
sustatzen dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak
eraikiz.

Edukiak:
- Gorputza eta haren mugimendua: gorputz-adierazpena.
- Dantzak eta koreografiak: dantza libreen sormena, inprobisazioa eta
errepikapena.
- Emozioen azterketa: imitazio- edota identifikazio-jolasak eta sormen-jolasak
(sentimenduak, keinuak…).
- Emozioen azterketa: gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidezko emozioen
adierazpena.
- Denboraren pertzepzioa: mugimenduen abiadura eta hainbat erritmo.
- Gorputz-perkusioa: erritmo-sekuentzien sormena eta errepikapenak.
- Espazioaren pertzepzioa: antolaketa (antzezlekua, ikusleria, materiala…).
- Emozioen azterketa: emozioen kontzientzia hartzea eta norberaren erregulazioa.
- Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa.
- Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta materialarekiko).
- Osasun- eta higiene-ohiturak.
- Teknologia berriak erabiltzea kirolei, kirol –ekitaldiei, bibliografiari eta antzeko
alderdiei buruzko informazioa bilatzeko.

Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea:Zer da aerobika, nor daki? nondik datorren eta
zeintzuk dira oinarrizko pausuak.
B. Garapenaren fasea:Bideoen bidez oinarrizko pausuak ikasi.
C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea:Ikasitako pausuekin eta
beraiek sortutako pausu berriekin, koreografiak antolatu.
D. Orokortzea eta transferentzia:Koreografiak amaitutakoan,
ebaluatu eta eskolako haur hezkuntzako ikasleei erakutsi.

Ebaluazioa
A. Adierazleak:
Norberaren ahalegina eta taldearekin ezartzen diren harremanak identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren oinarrizko balio diren aldetik, eta haiekin bat jokatzea.
● Ezberdintasun fisiko indibidualak onartzen ditu kiroletan.
● Generoen arteko desberdintasunek kirol-jardueretan duten eragina gainditzeko
erak ezagutzen eta erabiltzen ditu. Joko-arauak ezagutzen eta onartzen ditu.
Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputzaren adierazpen-
bitartekoak erabiliz, eta estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak
abiapuntutzat hartuta.
● Lasaitasunez, desinhibizioz eta berezko estilo batez transmititzen ditu
adierazpen- elementuak.
● Musika-koreografia xumeak egiten ditu taldean.
● Ariketa fisikoa eta kirola egitean sortzen zaizkion egoera gatazkatsuak
konpontzen ditu
B. Tresnak:
Behaketa zuzena, bakarkako autoebaluazioa, talderako egindako
lanaren ebaluazioa eta azkenik,koreografiaren ebaluazioa.

Você também pode gostar